Atal batzuk eskaini nahi dizkiot txoko honetan XX. mendeko Arrasateren garapen integralean zerikusi handia izan zuen maisuari. Eta hori zein izan zen jakin badakigu: Felix Arano. Noski, nik idatzitakoa bakarrik bilduko dut, Aranori buruz gehiago eta zabal idatzi baita, eta nire asmoa “Hots begi danbolina” blogean sail bat irekitzea da, besterik gabe, nire ekarpenekin. Batzuk dagoeneko argitaratuta daude eta beste zenbaitzuk atalez emango ditut.
FELIX ARANO ARRASATEN (1902-1927)
PEDRO VITERI ETA BERE EKARPENA GOGORATUZ
FELIX ARANO. MAISU ERAGILEA (2tik lehena)
FELIX ARANO. MAISU ERAGILEA (2tik bigarrena)
ARANO MAISUARI OMENALDIA. 1925
ARANO ARRASATEKO SEMEKOTZAT. 1925
TERESA GARCIA MAISTRA GOGORATUZ
====.====
Pedro Viteri zenari
eskainitako monumentuak oso egoera txarrean dagoela salatu izan da berriki, eta
hala da. Arrasateko kultura eta hezkuntza-mezenasek gure herrian utzitako
ondareren azken aztarnak poliki-poliki desagertzen ari zaizkigun uneotan
pentsatu behar dugu, behintzat kontsolamendurako zirrikituren bat utzi behar
dugu-eta, haren bitartez ereindako haziak oraindik ere uzta ematen duela, eta
altxor inmaterialaren jarioak bizirik segitzen duela.
Aukera izan dudan
guztietan defendatu dut hezkuntza sistemaren askatasuna, edozein herriren
garapena prestakuntzaren zutabeetan sustatu behar dela konbentzituta. Pedro
Viterik horren gisako sentimenduzko erakusleak utzi zituen han eta hemen
barreiatuta eta maiz aitortu dut XX. mende osoko eta baita gaur eguneko
arrasatear garapenaren sustraietan Viterik ipinitako hazia antzeman daitekeela.
Viterik adierazi zuen izpiritutik zuzenean edan zutenak betiko joan baziren
ere, haien ondorengoek garbi asko utzi zuten arrastoa arrasatear belaunaldi
gazteagoetan, gureganaino iritsiz.
Aspaldi lurreratu
zuten Viteriren obra hoberen adierazten zuen eraikina. Modernitateak bestelako
argazkiak behar bide zituen!
Eraikin hartatik
igarotako ehundaka arrasatear gazteren izpiritua, ordea, oraindik ere bizirik
dagoela esango nuke. Bitez lerro haiek omenaldi txiki bat, Viteri Fundazioaren
sorburutik maisu izandako Felix Aranorentzat. Eta, noski, haren lekukotasuna
gure egunetaraino heltzerik posible egin duten argazkiko herritarren moduko
guztientzat.
Irakaslearekin
dauden ikasleak honako hauexek direlakoan nago. Goiko ilaratik hasita eta
ezkerretik eskuinera: Luis Ibañez de Opakua “Txomin Txiki”, Ugarte “Goiru”,
Jose Letona, Pio Altuna “Txaparro”, Modesto Leibar “Txanpon”, Felix
Balanzategi, Roman Etxebarria “Arkauz”, Javier Berezibar “Montxon”, Paco
Gonzalez “Listero”, Gregorio Gorosabel, Angel Arana “Txako”, Felipe Abarrategi
“Mardo”, Ricardo Herrero, Jose Arizaga “Txanbolin”, Jose Jauregi, Jose Mª
Armengou, Berezibar “Montxon”, Damaso Azkoaga “Garbantxo”, Jesus Barrena, Angel
Zeziaga, Jesus Trincado, Beltran, Carlos Garro, Juan Etxebarria. Eta maisua,
noski, Felix Arano.
Argazkian Aranoren
eskuinean dagoen mutikoa Jesus Trincado da. Beraren gaineko bizitza argitaratu
nuen “Bizi izan juat” liburuan, 2000 urtean. Handik ateratzen dut ondoko
zatitxoa, hain zuzen ere argitaratu gabe daukadan espainierazko bertsiotik
eskuratuta. Trincado 1908an jaio zen eta argazkia atera zutenean 10 urte inguru
izango zituen.Trincadok dio:
“De la Escuela Vieja pasamos a la de Txorta, la
escuela dirigida por Elías “Txorta” Aspiazu, pero para cuando yo
ingresé el nuevo responsable era Francisco Urrutia. No parece que hice ningún
progreso notable, pues mi padre habló con D. Félix Arano, de la Escuela Viteri,
para que me admitiera en su centro. Don Félix era, sin duda, el profesor más
célebre. Nos hacía leer el Quijote de Cervantes, así como las fábulas de
Samaniego e Iriarte. Y él se sentaba entre nosotros, como si fuera uno más, al
objeto de que todos juntos reflexionáramos sobre las moralejas de aquellas
historias. “La zorra y las uvas”, “El burro y el tesoro”, “Los animales con
peste”...De todas ellas extraíamos algo positivo, como
cuando acusaron al pobre burro de haber extendido la peste, sin haber realizado
el interrogatorio indispensable y decisivo al león y la pantera. “¿Vosotros
creéis que a los poderosos se les acusa de algo?” preguntaba el agudo Don
Félix.
Supongo que, a fin de evitar disgustos, éste
actuaría con prudencia a la hora de utilizar tales métodos de enseñanza, pues
los ojos de numerosos vecinos estaban puestos en el maestro liberal, esperando
a que algún día diera un patinazo. Tampoco mi padre estaba muy de acuerdo con
la metodología de Arano, ya que para él lo mejor era prolongar al máximo mi
inocencia respecto al lado oculto de la vida, sabedor de que siempre me
quedaría tiempo para hacer fechorías.
En la escuela de Arano, solíamos tener fiesta el jueves
de la primera semana en que llegaban las golondrinas. El maestro nos decía que
era una razón para estar contentos y dicho día recitábamos cantos y poesías
para honrar a la naturaleza. En mi opinión, aquel señor sabio abrió una ventana
a la sensibilidad en nuestro interior”(1)
Pedro Viteriren gaineko informazio gehiago:
(1) “Bizi izan juat” nire liburuaren (2000) erdarazko
itzulpen ez argitaratua.
Josemari argazki eta hitz ederrak zuriak.
ErantzunEzabatuGure Pedro lan itzela egin zuen gure herrixa modernizatzeko. Konplikatua da imajinatzea nolakoa zen Mondragoe Pedro jaio zen urteetan. Alde batetik bainuetxera Espainiako eta Europako aberatsak etortzen ziren. Bestaldetik, herria pobretasunean murgilduta zegoen. Ez zegoen behar bezalako eskolarik. Harresia oraindik ere alde-zaharra inguratzen zuen. Mondragoera hurbiltzen zen edonork horma gris batekin egiten zuen topo beti. Eta grisa izango zen orduko herriko egoera ere. Herritarrak XIX.mendeko gerra zibilek, karlistadek, utziko urritasunean murgilduta biziko baitziren. Dirudienez, estoldarik ere ez zegoen XIX. mendean gure herrian.
Pedrok Mondragoeri Biarritz-en itxura eman nahi zion. Garaiko Europako herririk ederrenaren itxura bera. Garibay-ren etxea berritu zuen. Azoka eraiki zuen. Zuhaitzez dotoretutako pasealekua eta jardina eraiki zituen. Musika kioskoa ordaindu zuen, herritarrek musikaz eta alaitasunaz goza zezaten. Baina batez ere, Gipuzkoan hamar eskola laiko eraiki zituen eta, guztietan, irakasle bikainak egin zuten lan. Hondarribiko, Aretxabaletako, Donostiako, eta beste herri guztietako ikasleek gogoratzen dituzte, gu bezala, Felix Arano eta Teresa Garcia bezalako irakasleak.
Dana dala, zure itzetan falan botazen dut izen bat: Celina Wood. Pedro Viteriren emaztea. Bihotz-oneko andra izango zela uste dut, bere senarraren nahia betetzeko gauza askori uko egin baitzion.
Pedro de Viteriri, 2008an, bere heriotzaren 100 urteurrenean eskainitako lore-koroan hau esaten zen: "Ahazten ez zaitugun Mondragoetarrok". Ia egia den eta hurrengo belaunaldiek gogoan duten gizon apart horrek Mondragoen eta Gipuzkoan egin zuen guztia.
Arantza, arratsaldeon
ErantzunEzabatuErabat ados zurekin. Viteriren emaztea ezin da inondik ere ahaztu istorio honetan. Bego horretan, beraz, baita nire errekonozimendua ere.
Eskerrik asko zure hitzengatik.