![]() |
| Jesus Trincado, erbestean |
![]() |
| Marcos Vitoria, erbestean |
Arrasate eta Aramaioko historia txikiaren zehazkizunak eskaintzen ahaleginduko den espazio xumea da HOTS BEGI DANBOLINAK. Eta Pedro Ignacio de Barrutia, Aramaion jaiotako arrasatearrak XVIIIan idatzi bezala, "emaytera dator, milla barrion". Hala bedi.
![]() |
| Jesus Trincado, erbestean |
![]() |
| Marcos Vitoria, erbestean |
Diodan, ezer baino lehen, Pradere ez zela fabrikatzaile, merkatari edo salerosle hutsa baizik. Eta badirudi erlojuak Frantziatik ekartzen zituela, behintzat daukagun adibideari erreparatuz gero. Adituek diotenez, Franche-Comté lurraldeko erloju fabrikatzaileak oso maila onekoak ziren eta Pradererenak handik ekarri ei ziren.
Euskal Herriko gizarte maila ahaltsuetan maiz ikus zitezkeen aparailuak ziren eta horregatik pentsa daiteke Jose Pradere inportatzaile izan zela. Iritsi zaiguna, beraz, “comtoise”
Hori bai, denei inportatzailearen izena ipintzen zitzaien, eta hortik Pradere abizenaren hedapena gustu oneko hiritarren artean. Bi metro eta hamahiru zentimetroko aparailua da eta intxaurezko zuraz dago eginda.
1898ko urriaren 13an hil zen Jose Pradere, baina negozioek aurrera segitu zuten semearekin. Horrela, 1914an “Euskal Arte eta Gipuzkoako industrien lurralde erakusketa” Eibarren antolatutara joandako Arrasateko bi erakusleen arteko bat “Pradere y Compañia” izan zen “ fabricación de batería de cocina y cubiertos de mesa”. Diodan, halaber, beste erakuslea Leonardo Alberdi izan zela, “instalación de muelas de esmeril de primera calidad”
Pradere izan da Arrasateko industriaren historia hurbilean pisu espezifiko interesgarria izan zuen sendia. Gera bitez aurreko lerroak horren lekuko gisa.
PRADERE DULTZAINA EGILEA
https://txemax3.blogspot.com/2024/01/jose-pradere-arrasateko-dultzaina-egilea.html
Dokumentua sinatzen duen
Juan Manuel Isla Borja 1700-1704 bitartean izan zen Valladolideko
Kantzileriako lehendakaria. Diodan, 1702ko abuztuan Cadizeko bataila izan zela,
ingelesak eta holandarrak hiri hura setiatu baitzuten, hilabete batez.
Argazkia: JMVM
![]() |
| Mines de Zinc de Mondragon enpresaren bost akziotako titulua |
Gure gaztaroko esaera batek erreferentzia egiten zuen Malbeko
meategiari buruz, eta itxura denez zink zen bertako gaia. Oraingoan zinkeko beste
meategi baten gaineko informazio zabalagoa dakart. Arrasateko industria historia adreiluz adreilu joan da eraikitzen, osatzen, eta
horren adibidea da gaurko aipamena. Diodan, informazioaren iturria Alberto
Loiti adiskideak eskaini zidala, berari ere Oskar Gonzalez Uriartek ahalbidetu ondoren. Biei
eskerrak.
“Mines de Zinc
de Mondragón” dei genezake gaurko idazki hau, izan ere albistearen jatorria
Arrasatetik urrun dago, Belgikan, hain zuzen. Estatu hartako hiriburuan sortu
zen 1900eko abenduan izen horren elkarte anonimoa. Estatutuetan irakurtzen da,
frantsesez itzulita:
“Lehen Artikulua. Honen bidez, sozietate anonimo bat eratzen da Mines de
Zinc de Mondragón, elkarte anonimoa.
Art. 2. Egoitza Bruselan ezarrita dago,
esamolde honek Bruselako metropoli-eremua barne hartzen du.
Art. 4. Elkartearen helburu nagusia
aurrerantzean ekarpenen epigrafean aipatzen diren zink meategien ustiapena da.
Gainontzeko meategi guztiak ustiatzeko gai izango da...
Art. 10. Xavier Verdu jaunak,
izen-abizenak, elkarteari dagozkion eskubide guztiak ekartzen dizkio:
1.- San Jose bigarrena izeneko
(1809) zink meategi bat, San Josepe Larrea izeneko tokian kokatua, Arrasateko
hiriaren lurraldean, ehun eta hogei mila metro koadroko azalera duena, ipar,
ekialde, hegoalde eta mendebaldean lur komunalak dituela muga.
2.- Beste zink meategi bat, San Jose
hirugarrena izenekoa (1871. zk.), toki berean kokatua eta aurrekoaren
edukiera bera duena, iparraldean lur libre bati eta aurreko jabetzari dagokio
(1809. zk.) muga, hegoaldean, ekialdean eta mendebaldean lur libreetara eta,
horrez gain, ekialdetik eta mendebaldetik aurreko jabetzara.
3.- Batera, meategiaren zoruan kokatutako
materialak, ateratako mea izakinak eta orain arte egindako lan guztien onura.
Jabetza hauek Xavier Verdu jaunari
dagozkio, 1900eko urtarrilaren 27an Marcelino Alberdi Izaguirre Arrasateko
industrialari, hark bereganatu baitzituen, eta harenak ziren Espainiako
Gobernuaren emakida 1899ko azaroaren 20an eta 11n lortuta.
Alberdiren izenean erregistratu ziren
1900ko urtarrilaren 9an, hurrenez hurren, Arrasateko 18. artxiboko 308.
liburukiko 223. folioan, 798. zk. finka, lehen inskripzioa, eta Arrasateko 18.
artxiboko 308. liburuko 218. folioan, 797. zk. , lehen inskripzioa, eta Verdu
jaunaren izenean, folio, zenbaki eta liburuki berdinen azpian, 1900eko
otsailaren 10eko ertzean dagoen inskripzioz.
Gaur egungo konpainia 1901eko urtarrilaren
1etik arituko da...”
Aurrekoa ikusita, suposatzekoa da “San Jose”
lehen meategia ere izango zela.
Zein zen Marzelino Alberdi Izagirre? Arrasaten
1849ko apirilaren 26an jaiotako industriala genuen. Duela zenbait urte berari
buruzko aipamena egin nuen, 1883ko
albiste bati jarraiki:
“ En Mondragón existe un horno de cementación de acero, resto de
antiquísima y universal industria de este pueblo, y que su ingenioso
dueño D. Marcelino Alberdi, a fuerza de ensayos, ha conseguido preparar
correaje para maquinaria que puede competir con el del extranjero, habiendo él
mismo inventado una pasta de esmeril para pulimentar el hierro de que hasta
ahora se proveían de Inglaterra los que lo necesitaban: objetos ambos que su
autor se propuso presentar en la exposición regional de esa capital”
Donostiako
erakusketaz ari da aipamena. Bi urte geroago Marzelino Alberdi Zaragozako
1885-86 Industria Erakusketara aurkeztu zen, bere produktuekin:
esmeril-harriak. Eta lehen mailako domina lortu zuen. Bi urte geroago ere
Bartzelonako Erakusketa Unibertsala izan zen. Hartara Arrasatetik
Vergarajáuregui, Resusta y Cia eta
Marzelino Alberdi enpresak joan ziren. Aritu nintzen bere egunean sarrailei buruz.
Gipuzkoako Aldundiak lagundu egin zien
lurraldeko industrialei Bartzelonara joateko. Amaieran bi publikapen egin
zituen erakusketaren laburpen gisa. Lehenean, A. Satrustegik idatzia, argazki
eta enpresa bakoitzaren datuak ikusten dira. Bigarrenean, "Guipúzcoa
en la Exposición Universal de Barcelona de 1.888", Nikolas Bustinduyk
burutua, irakurtzen da Alberdiren gain:
![]() |
| Alberdiren sei esmeril-harriak Bartzelonako stand konpartituan |
Aunque dispone una instalación tan sencilla,
esta fábrica es de mucha importancia en esta Provincia y principalmente en la
región en que se halla. Está situada á un kilómetro del casco de población, en
dirección á Vizcaya, y data de 1884, en cuyo año consiguió el fabricante,
después de muchísimos ensayos, encontrar el producto químico con la preparación
necesaria, llegando así á obtener estas muelas de esmeril, con todas las buenas
condiciones que eran de desear para emancipar á la industria española, del extranjero,
de donde hasta entonces se adquiría.
Verificados los primeros ensayos en las
fábricas de cerrajería, de la misma villa y de Arechavaleta, dio tan buenos
resultados, que atendiendo á ellos y á la economía de precios, fueron desde
luego adoptados también en otras fábricas de Eibar, Bilbao, Santander, etc.;
llegando así, no solo á sostener la nueva industria, sino á continuar su
desarrollo. Estas muelas de esmeril, además de servir para el desgaste del
hierro y demás metales, sirven igualmente para las fabricas de peines, siendo
buena prueba de ello el gran uso que hace la fábrica del Sr. Artiz en
Zumarraga”
Baina
Alberdiren haritik tiratzen hasteko gorago ere joan daiteke, ondoko apunteari
erreparatuz. Marzelino Alberdi lantegiaren gain dio 1894ko “La industria
guipuzcoana en fin de siglo” liburuaren Nikolas Bustinduy egileak:
“Este industrial, dueño de una de las
curtiderías más antiguas de la provincia, pues data del año 1759, trabaja por
los procedimientos ordinarios, produciendo baquetas blancas para calzado y
asillerados para guarniciones; movido el mecanismo necesario con una rueda
hidráulica de 4 caballos de fuerza”
Itxura guztien arabera, larrugintzako lantegi
hori Alberdik Smith-Welldon enpresari irlandarrei erosi zien, Arrasaten
XVIII.aren hondarretatik martxan ari zena.
Ikusi dugu, beraz, Marzelino Alberdi Izagirre
zenbait lantegitako kudeaketan. Larrugintza, esmeril-harriak, burdina leuntzeko
esmeril-pasta, meategiak…
Marzelino hil
zenean Leonardo Alberdi Mondragón semeak jarraitu zuen esmeril-harrietako negozioarekin,
eta 1914an Eibarko Industria Erakusketan ikusten dugu. Diodan, erakusketa
horretan Arrasateko beste enpresa bat egon zela: Pradere y Compañía, sukaldeko
eltze eta mahai-tresnekin.
Amaitu aurretik, beste datu txiki bat eman nahi dut. Herriko 1946ko San Juan jai egitarauan agertzen den iragarkia da ondokoa. Alberdi abizenak indarrean zirauen lehengo ildotik, "Aker" markarekin:
Egia esan, gaurko ekarpenaren tituluak aukera eman digu, arrasatear baten bitartez XIX. mendeko Arrasateko industriaren zenbait arlo ikusteko. Bagoaz mende horren industriaren mapa osatzen. Oraindik asko geratzen da.
GEHIAGO ARRASATEKO INDUSTRIARI BURUZ
https://txemax3.blogspot.com/2021/11/arrasateko-sarrailak-bartzelonan-1888an.html
https://txemax3.blogspot.com/2013/01/arrasateko-industria-1883an.html
Argazkiak: JMVM
Interneteko bide bihurrietatik nenbilen
arratsalde batean ezusteko galanta eraman nuen, “Ama Cerrajera” nire liburuaren
gaineko aipamen bat Ameriketako Estatu Batuetan aurkitu nuenean. Guztiz harrituta geratu nintzen, aipamena idazmakina
zaharren adiskideen elkartearen 2016ko aldizkarian baitzegoen. Egundoko aldizkari
aberatsa gainera, eta hari jarraiki… topo egin nuen gaur aurkeztu nahi
dudanarekin.
“The Mondragon Typewriter” titulupean, honela hasten zen aldizkariaren idazkia: “One day, I spotted an ad for a portable typewriter with eye-catching red and black paint. It looked just like one versión of the Remington Remie Scout, but it had a strange name: “Mondragon.” (1)
Remington AEBetako rifle et idazmakinen ekoizlerik garrantzitsuenetakoa izan zen XIX.ean. 1927 Remington Rand sortu zen, eta, besteak beste, idazmakinez gain ordenagailuak ekoiztea izan zuen jomuga. UNIVAC eta Unisys marken bitartez ezaguna da egun munduko merkatuan.
Aldizkariaren artikuluak, jarraian, Mondragon zer zen eta non zegoen azaltzen du, modu luzexkaz, eta baita Unión Cerrajera eta Roneoren gaineko informazio zabala eskaini ere.
Fransu Marin artikuluaren egileak 1932-36 aldira mugatzen du Roneo-Remington enpresen arteko akordioa. Eta, goian aipatutako nire artikuluan ere nioen moduan, ez dirudi Roneok hasiera batean behintzat produktua industrializatzeko asmo izan zuenik. Berriz, Remington markaren espainiar estatuko eragile bakarra bilakatu zen Roneo, hitzarmen haren bidez. Horrela ondorioztatzen da, 1936ko iragarki batetik.
![]() |
| Remingtonen exklusibitatea duela dio iragarkiak |
Artikuluaren egileak, dena den, jarraian jauzi
bat egiten du, ez dakit zertan oinarritua, eta dio:
“Pentsa
genezake Mondragon makina UCEM eta Remingtonen arteko akordioaren aurrekaria
izan zitekeela, gerora Remington markako idazmakinen fabrikazio-tailer bat instalatzeko. Hala ere,
akordio hau ez zen praktikan jarriko, 1934ko
urriaren 5eko iraultzarengatik. Marcelino
Oreja eta Dagoberto Resustaren heriotzeekin eten egiten da aurreratua zegoen fabrikaziorako
proiektua”
Roneo eta Resustaren erailketek errotik erauzi
al zuten idazmakinen egitasmoa? Batek daki! Gauza ziur bakarra da Mondragon markako
idazmakinek “Made in USA” labela zeramatela atzealdean.
Roneo eta UCEMen gaineko deskribapenaren
ostean, artikulu egileak idazmakinaren deskribapenari eskaintzen zion tartea. Egia esan, datuen
zorroztasunari Fransu Marinek bere uztako elukubrazioekin segitu zuen.
Dakusagun:
Diodan, argitze aldera, kasualitatea izan zela, UCEMek gorri eta
beltza koloreak bere markan askoz geroago sartu baitzituen. Horren harira, Mondragon makinaren diseinuak, kolore gorri eta beltzean aurkeztua, oso aurrerakoia zela iruditzen zait, garai hartako ohiko diseinuekin alderatuta.
Mondragon izeneko lehen idazmakinak 1932koak
direla adierazten da artikuluan eta teklatuari dagokionez, aldakorrak ziren.
Izan ere, espainiar teklatu daukatenak ezagutzen dira, baina baita
alemaniarrekoak ere. Zer dela eta bi teklatuak?
Badirudi Remington-Roneo hitzarmenak espainiar
merkatua ez ezik Europa – edo behintzat Alemania- ere hartzen zuela bere helburuan.
Eta baieztapen horren oinarria dago, hain zuzen, Mondragon markako makinak
Berlingo saltoki batzuetan ere agertu zirelako.
“Mondragon” marka, beraz, nazioarteko testuinguruan ezaguna izatea ez da gaur egungoa. Lehenago, altzairua izan zen eta gero idazmakinak.
(1) Egun batean, pintura gorri eta beltz deigarria zuen idazmakina eramangarri baten iragarki bat ikusi nuen. Remington Remie Scout-en bertsio baten antza zuen, baina izen arraroa zuen: “Mondragon”
Argazkiak: aldizkaria, JMVM
![]() |
| 1888an Bartzelonan |
Vergarajauregui, Resusta y Cia 1869an osatu zenerako sarrailagintzako sektorean bazebiltzan beste fabrikatzaile batzuk , gehien bat tokiko merkatuetara heltzen zirenak. Eta ez zegoen beste biderik, merkatal politikan inbertitzea baino. Horregatik katalogo txukun, erakusgailu apropos eta erakusketetan intziditu zuen enpresak. Horren adibidea da, 1888ko Bartzelonako erakusketan arrakasta handia izan zutela Arrasateko sarrailek.
Gero Unión Cerrajera S.A sortu zen 1906an, eta enpresa berriak politika komertziala areagotu egin zuen, bere merkatua estatutik haratago eraman baitzuen, Europa, Afrika eta Ameriketaraino.
Nik beti erlazionatu dut XX. mendearen Arrasateko modernitatearen esnatzea Unión Cerrajeraren produktu batekin: YALE giltza. Mendetako ohiko giltza – burdin forjatukoa- Estatu Batuetan Yale etxearen profil zerratuko giltzak ordezkatu zuen. Inbentoa UCEMek eskuratu zuen bere produktuetan aplikatzeko eta 1915-36 bitartean estatuko fabrikatzaile bakarra izan zen. Unión Cerrajeraren gaineko historia bat idatzi zuen Iñigo Agirrek bere lanean zioen moduan, enpresak Zaldibarreko instalazioetan pabiloi berezi bat prestatu zuen bere teknikoentzat, begi luze eta espioietatik babestuta egon zitezen.
![]() |
| 1929an Sevillan |
Eta enpresa moderna hartan burututako merkatal estrategiari dagokionez, ondo dago gogoratzea 1929-30ko Sevillako Exposición Ibero-Americana ospakizunean parte hartu zela, beste euskal enpresa batzuekin batera.
Behean Sevillako Erakusketara UCEMek eramandako YALE giltzaren erakusgailua, orduko eta gaurko argazkietan.

Huraxe zen izar produktua, sarrailgintza sektoreko produzkioa bestelakotu zuena.
Yale zeritzan giltzak irauli egin zuen merkatua eta bonbilloen ekoizpenean lan egiten zuten Gregorio Aiala eta Teodoro Etxebarria teknikoek erdi ezkutuan aritu behar zuten, fabrikazio metodoa inork kopia ez zezan.
Aipa dezadan, halaber, Sevillako topaketa erraldoi hartara, Arrasaterekin erabat lotuta zegoen beste enpresa bat agertu zela, nahiz eta instalazioak Errenterian zituen. “Gregorio Echevarria y Compañía S.en C” zen, “Euzkaria” izenarekin ezagutua. Osagai elektroteknikoak ekoizten zituen eta bere ugazabak Arrasateko Elmako Gregorio Etxebarria Zubia, Daniel Arkauz Leibar eta Pantaleon Leibar Egidazu ziren.
Garbi dago, Arrasateko industria beste aro berri batera igaro zela XX. mendearen hasieran eta horixe izan zen geroko garapenaren motorea.
Argazkiak: JMVM