Gabirel Jauregi etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Gabirel Jauregi etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

iraila 04, 2019

ARAMAIOKO ANDRA MARI

Ibabeko Andra Mari baseliza
Kofradiari buruzko aipamen luzea egin nezake, baina  zatitxo bat bakarrik ekarri nahi dut gaurkoan, 1933ko otsailaren “Karmen-go Argia” aldizkarian “Aramayo” izengoitiarekin Gabirel Jauregi idazle aramaioarrak argitaratutakoa:

“Gizon erreskada luze bat kale aldeko arri malletatik aldatzaz gora etorren... Eta oraindik mutikoak balitzez lez, Ibabe-ko zelaian arkondara zuri plantxatuaz eta Karmengo Eskapulario zabalaz agertu ziran Aramayoko agure guztiak... Beste gizon erreskada bat Goikoerrotako sastradatik gora etorren. Agure batzuk sastradatik makilea lagun ebiela etorri ziran; baña Andra Mariren zelaira sartu baño len, sasi artean euron makilak estaldu zituen. Bai ba, zartuta be atxaldekoak bizkorrak direla esaten dabe-ta, naiz ta ezkutuan makiliaz ibili, Ibabeko
Gabirel Jauregi aramaioarra
zelaian makila barik agertu bihar ba!

Baña kaleko mutikoak, diebru lezkotxiak dira-ta, sasirik sasi ibili ziran, eta baserritar zintzoak makila barik itxi zituen. Aguretxo batek, mutikoen lan txar au ikusi ebenean, samea luzaturik asarrez iñotsan bati: Artzen baut, artu, artutekoak artuko dozak ba!”

Aurten ere Ibabeko zelaia kofradez beteko da, eguneko zeremoniak burutzeko. Ez litzateke gaizki egongo, duela 86 urte ere gure aurrekoek Andra Marirenganako bideari zintzo-zintzo ekin ziotela gogoratzea, eta sasirik sasi ibilitako mutikotxo haien ondorengoak garela gu, ohiturari eusten diogunak. Izan zirelako gara-eta.

Argazkiak: Euskomedia

martxoa 21, 2018

ARAMAIO FRANKISTEN ESKUETARA ERORI ETA URTEBETE BATERA. 1938

Aramaio, 1930 inguruan
Ikusi izan dugu txoko honetan Aramaio 1937an faxisten eskuetara erortzearen kronika eta oraingoan udal apuntetara jo dut, urtebete bat eman ondoren herriko agintarien nondik norakoaz jabetzeko. Alkatea Remigio Garro genuen eta zinegotziak Valentin Lasaga, Juan A. Bengoa, Antonio Errasti, Jose Mª Gardoki, Pio Etxebarria eta Maximo Irasuegi. Idazkaria, Constancio Fernandez zen.

Honela jaso zituen idazkariak aktan, 1938ko martxoaren 25eko bileraren zehazkizunak:

“Cumpliéndose el día veintiuno de Abril próximo venidero el primer aniversario de la liberación de este Valle por las tropas nacionales, se acuerda por unanimidad conmemorarlo con una función religiosa patriótica, terminando con un banquete que se servirá en el Salón del Ayuntamiento, delegando en el Sr. Presidente para la organización de estos actos.


Aramayona quiere hacer ofrenda  a España de la prenda de amor que le entregaron los suyos en un día primaveral de Abril del año 1937, realizándolo con alteza de miras y el firme propósito de que este aniversario alcance mayor auge de año en año, para que así desaparezca el recuerdo de los sin Dios y sin

Patria que deshonraron este valle con su política de odio, para luego sumirlo en el dolor.

Correspondiendo a las grandes simpatías que por este municipio viene demostrando el actual Gobernador Civil de Alava Don Eladio Esparza y Aguinaga, el Ayuntamiento acuerda por unanimidad nombrarle hijo adoptivo del mismo y regalarle en prueba de su paternal cariño una histórica y artística vara que hasta mediados del siglo pasado perteneció a uno de los Jefes indígenas de Loanda (Angola-Africa) para que personalmente haga uso de ella.


Para recuerdo de los venideros se hace constar que esta vara fue regalada a este Ayuntamiento por el hijo de este Ayuntamiento Don Luciano Jauregui y Uribarren, de la Orden de Carmelitas, al tener conocimiento de que la vara auténtica de esta Alcaldía había desaparecido durante el dominio rojo-separatista, y que posteriormente apareció en Bilbao al ser liberada la expresada villa por los invictos Ejércitos del Generalísimo Franco”


Diodan, Eladio Esparza Aginaga Lesakan jaiotako kazetaria zela, eta Diario de Navarrako erredakzio buru izan zen; egunkari horretatik gogor eraso zion euskal estatutuari eta altxamendu faxistaren hauspolari sutsuenetakoa izan zen. Prentsa eta Mugimenduaren Propagandarako lehen kontseilarietakoa izendatu zuten, eta kargua utzi zuen 1937an Arabako gobernadore zibila egin zutenean.

Eta Luziano Jauregi Uribarreni buruz, zer
Aita Gabirel Jauregi
esan? Ba, horixe zela Aita Gabirel Jauregi euskaltzale handiaren ponteko izena. “Fisia eta Kimia”ren egilea 1895ean jaio zen Etxaguengo “Uribarren” baserrian eta 1945ean hil zen Bizkaiko Larrean.


Goiko erabakiekin batera, 1938ko martxoaren 25ean ere, udalak onartu zuen Jose Agirianoren faktura bat, 8´70 pezetakoak. Arrazoia: Bilbo tropa faxistek hartu zuten  egunean Aramaioko zeruetara botatako bi dozena etxaferu eta horrenbeste leherkailu. Laurogei urte eman dira ordudanik.
ARAMAIOKO FRONTEARI BURUZ:

GERRA FRONTEA ARAMAIOKO ATARTEAN. 1937

ARAMAIOKO UDAL DEMOKRATIKOAREN AZKEN ORDUAK. 1937



Argazkiak: JMVM, Euskomedia, Gerardo Lopez de Guereñu

iraila 03, 2014

IPURTOTZ BASERRIAREN LEGENDA



Gabriel Jauregi idazle aramaioarra



“G. Aramayo” izenordez, Gabriel Jauregi – Gabirel, berak sinatzen zuen moduan- aramaioarra dugu, Etxaguen jaio baitzen 1895ean, Luziano izenarekin. Karmeldarra, Gasteizko karmeldarren komentuan eman zuen bizitza-tarterik luzeena, fisika eta kimika irakasten.  Herri jakintzaz enamoratua, nonbait, behin eta berriz idatzi zuen euskal mito, legenda, naturaz eta abar. Baina bere ekarpenik sonatuenak, zalantzarik gabe, Pisia (1935) eta Kimia (1936) euskarazko liburuak ditugu, fraidegaientzat prestatu beharreko materialean oinarrituta.  Bermeoko Gaubeka irarkolan editatu zituen. Bizkaiko Larrean hil zen, 1945ean. 

“Karmengo Argia“ aldizkarian herri jakintzari buruzko Aramaioko istorio txiki bat kontatu zuen 1933ko apirilean,  eta zutabe hauetara ekartzea otu zait, gure arbasoen sinesmeneko nondik norakoak ezagutzea interesgarritzat jotzen baitut, norantz goazen uler dezagun. Honela idatzi zuen Jauregik, Jabetasuna titulupean:



 “Lenegoko aldietan, oiñ baño artzain geiago ei-egozan. Eta artzaiñak baso guztiak eurentzat gura izaten dabez; orregaitik baso artean ez esparru, ez solo, ez etxe barririk egiterik eztabe gura izaten.

Aramayon esaten dabenez, bat edo batek baso artean etxe barrien bat egiñ gura baeban, etxakon debekatzen, egiteko azkatasuna eukan; baña egiñdako etxearen jabe izateko ura tellatutik bera parra-parra jausi bear zan. 

Goialdean, Ipurtotz baserria
Tellatutik bera ura jausteak etxearen jabetasuna egiñ ebanari emoten eutson. Etxango atx-ondoan ipurtotz gaur deritxon etxea egiten beiñ baten bata si ei-zan; baña egunez egiten ebazan ormak gabean artzaiñak lurrera botaten ei-eutsezan. Ormak jaberik ez eukien eta edonork bota leikezan; jabe izateko tellatua ipiñi ta tellatutik bera ura jausi bear zan-da. Ta alan egunez egiten ebazan ormak gabean beti ondatzen eutsezan artzaiñak, eta eziñ jabetasuna lortu, ez etxea amaitu
Ipurtotz-etxea egiten ebillan gizona zailtasun aundikoa ta gustiz azkarra zan-eta, egunak Joan, egunak etorri; ormak egiñ, ormak bota; alako baten goizetik gabera ormak jaso, tellatua ipini eutson bere zorioneko baso-etxeari. Baña euririk ez eban egiñ gau artan eta tellatutik bera ura etzan jausi; orregaitik ipurtotz etxeak oindikon jaberik ez eukan; eta artzaiñak, inoren ardura barik, etxe guztia apurtu eben. 

Urrengo egunean barriro jaso etxea, tellatuak ipiñi ta edarkada bat ur tellatu gallurrera jaso ta alderdi bietara, erdi bana, bota eban etxea egin ebanak. Oingoan tellatutik bera ura jausi zala-ta, jabe geratu zan betiko ipurtotz egiñ eban gizaona, ta artzaiñak jabetzat artu eben”
 
Argazkiak: JMVM, Euskomedia,