Arrasateko San
Juan Bataiatzailea tenpluak denetariko bizipenak izan ditu mendeetan zehar.
Erdi Aroko liskar odoltsuetatik ospakizun xamur eta alaietarainoko espektroa
ireki liteke, herriko historiaren lekukorik nabarmenetakoa baita,
garrantzitsuena ez esatearren. Beraren inguruan hamaika istorio eman dira eta
gaur dakardana horietako bat da, ziurrenik gehienontzat ezezaguna.
Ekarpenaren
abiapuntuan, 1735eko abuztuan, Arrasateko
alkatea Frantzisko Lazaro Agirre zen, eta aldi berean bigarren instantziako
epailea. Gero, urte hartako San Migel egunean – irailaren 29an- Bartolome Bañez Mandiola
hautatu zuten milaristek udal lehen agintari. Juan Carlos Guerra zenaren artxiboko (1)
txosten guztiz itxi gabe batean dago ondoko dokumentua:
“En el pleito criminal que es entre Francisco
de Hercilla, vecino de esta villa, promotor fiscal nombrado de oficia de
justicia, de una parte, y Miguel de Manzubilaga, vecino también de esta villa,
como curador de María Ignacia de Lanzagorta, presa en la Real Cárcel de esta
dicha Villa, de la otra, sobre el hurto de un Candelero de Plata, por caso y
curso de Hermandad.
Vistos el fallo atento
los autos y méritos del proceso de este pleito, y causa que por la culpa que de
él resulta contra dicha María Ignacia de Lanzagorta, la debo condenar y condeno
a que de la prisión y cárcel en que se halla sea sacada en forma de Justicia,
cubierta de luto, en bestia de silla, y llevada por los parajes acostumbrados
con voz de pregonero delante que manifieste su delito a la Plaza pública, de
esta dicha villa, donde estará puesto un tablado en el cual se la dé garrote
hasta que naturalmente muera, y ninguna persona sea osada de quitarla sin mi
licencia y mandado, o de mi sucesor en el oficio, pena de la vida.
 |
| Pedro Ignazio de Barrutiaren txosteneko orri bat |
Y por esta mi
sentencia definitivamente juzgada así lo pronuncio, mando y firmo con acuerdo
de asesor. La cual dicha sentencia mando así bien sea llevada a pura y debida ejecución,
sin embargo de apelación, consultándose primero con los señores del Real y
Superior Consejo de Castilla, en cumplimiento y observancia del fuero de esta
provincia, que ordena y manda que las Chancillerías y Audiencias Reales, ni los
Corregidores no puedan conocer ni conozcan de los pleitos y casos de la
Hermandad de ella, salvo la persona Real y los del su Consejo en su nombre, y
para dicha consulta se remitan los autos a dichos señores por manos del señor
fiscal de este Consejo. Francisco Lázaro de Aguirre, Licenciado don Enrique
Antonio de Machain. Asesorías cuatro escudos y medio.
Dio y pronunció la
sentencia definitiva de la causa antecedente su merced el Señor Don Francisco
Lázaro de Aguirre, alcalde y juez ordinario de segunda suerte por el rey
nuestro señor, que Dios guarde, de esta villa de Mondragón y su jurisdicción
por ausencia del propietario, que al pie de ella firma junto a su asesor
nombrado, ante mí el escribano de la causa numeral, y vecino de esta villa y
testigos que irán expresados en ella, a veinte y tres días del mes de
septiembre de mil setecientos y treinta y cinco años, siendo testigos Don
Joseph Manuel de Ondarza y Galarza, Domingo de Ondarza y Martin Jospeh de
Barrutia, vecinos de esta dicha villa, de que yo el escribano doy fe y firmo,
Pedro de Barrutia”
 |
| Zilarrezko argimutil bat |
Zer zen hura? Ba
dirudienez, Ignazia Lanzagorta izeneko emakume bizkaitarra Arrasateko parrokian
sartu eta
zilarrezko argimutil bat ostu zuen, 1735eko abuztuaren 2an, arratsaldeko seiak
eta zazpi t´erdiaren artean. Alde egin zuen emakumeak herritik eta
gertatutakoaz ohartu zirenean haren atzetik atera zen herritar taldetxo bat.
Bost egun ibili bide ziren haren arrastoaren atzetik, Bilbo eta Gasteizeraino
iritsi zirelarik. Baina iheslaria Arabako Zuiatik zebilen eta ihesean zihoala
jakinda preso hartu zuten. Arrasatera abisatu ondoren, beste taldetxo bat
hurbildu zen Murgiaraino eta Arrasatera ekarri zuten Ignazia, argimutilarekin.
Kartzelara sartu
zuten 1735eko abuztuaren 17an eta bertan egon zen 1736ko otsailaren 20ra arte.
Atera al zuten egun horretan? Agian gehiegi aurreratzea da eta goazen
poliki-poliki.
Pedro Ignazio de
Barrutia Arrasateko eskribauak prozesu haren gaineko txosten administratiboa
egin behar izan zuen, gastuak ongi zehaztuz, azkenean istorio haren kostu
osoa Ignazia Lanzagorta erroldatuta
zegoen herriari kargatu behar zitzaion
eta. Horregatik ezagutzen dira, emakumearen bila ari ziren pertsonen gastuak,
bere bila Zuiara joan zirenenak, Murgiako kartzelarenak, instrukzioarenak,
abokatu eta laguntzaileenak, Pedro Ignaziorenak berarenak… Eta Ignazia
Lanzagortarenak, Arrasateko kartzelan egon zen bitartean: 199 erreal eta bi marabedi,
elikagaiengatik.
Ofizioz ireki
zitzaion epaiketa lapurrari. Gozokirik izan ez zena, ezpairik gabe, herriko
agintarientzat. Eta goian ikusi dugun bezala, Ignazia Lanzagorta heriotzara
kondenatu zuten. Baina Gaztelako Kontseilura apelatu zen, hain justu aurreko
dokumentuaren data berdinean, 1735eko irailaren 23an.
Gauza zen Ignazia
Lanzagorta Bizkaiko Gordexolan jaio zela 1713ko abuztuaren 7an, eta
Enkarterrietatik bideratu zen apelazioa.
Enkarterrietako sindiko nagusiak 1735eko azaroaren 18an Arrasaten
sinatutako idazki hartan, Ignazia Lanzagortak oso aldeztaile ezegokia izan zuela esaten da. Bertan irakurtzen dugu:
“… Habiéndoseme dado
cuenta de que Ignacia de Lanzagorta y Therreros, hija natural del valle de
Gordejuela, una de las diez repúblicas de que se componen dichas Encartaciones
de Vizcaya, se hallaba presa en esta Noble Villa de Mondragón; sobre quererle
imputar algún delito de hurto de un candelero de la parroquia de dicha villa, y
que se halla por indefensa sentenciada de muerte rigurosa de garrote; y que
dicha sentencia se halla en consulta a dicho real y supremo consejo, para si se
ha de ejecutar o no dicha sentencia, recurrí por no concederme el tiempo más
dilación, por pronto remedio a pedir que
se despachase carta suplicatoria de justicia…”
Sinatzailea -Hipolito San Juan de Santa Cruz-
Enkarterrietako sindiko nagusia zen, eta idazkian Ignazia Lanzagortaren
“bizkaitartasuna” (vizcainía) aipatzen
zuen, kontuan eduki behar zena, Bizkaiko lege eta foruen aplikapena
aldarrikatuz. Eta zioen:
“Interin el recurso de
competencia de jurisdicción, a quien compete el conocimiento de su causa, no se
ha de ejecutar la sentencia contra ella, pues desde ahora me ofrezco y sujeto a
defenderla en todos y cualesquiera tribunales, y para ello le vuelvo a requerir
con dicha carta de Justicia, dicho real decreto y dichas leyes del fuero de
dicho Muy Noble y Muy Leal Señorío de Vizcaya…”
Udal Kartzelatik berriz ere elizara, ihesean
Justizia motela
ei da, batez ere dirurik ez dutenentzat. Eta Ignazia Lanzagortak Arrasateko
kartzelan segitzen zuen, oso erosotasun material gutxirekin… eta bere buruaren
gaineko heriotza kondenarekin. Egoera hartan erabaki zuen… kartzelatik ihes
egitea, eta baita lortu ere, 1736ko otsailaren 20an. Baina ez zuen bide luzerik
egin… ondoko tenpluaren babes eta aterpea nahiago izan baitzuen… eta San Juan
Bataiatzailea elizan sartu zen. Noski, argimutilaren lapurreta egiteko ondo
ezagutuko zituen aldez aurretik ere tenplua eta han hobeto egongo zelakoan
salto batean elizaren itzalean geratu zen. Zentzu bikoitzean, jakina, eta
emakumearentzako garrantzitsuena zen bertara botere zibila ezin zela sartu.
Orduan, Arrasateko Udalak elizako ateetan zaintza jartzea erabaki zuen. Pedro
Ignazio Barrutiaren txostenean irakurtzen da:
 |
| Pedro Ignazio Barrutiaren txosteneko beste zati bat, sinatuta |
“Doscientos y
cincuenta reales que ha importado el gasto de una libra de pan y un cuartillo
de vino, que se les ha dado a cada uno de los vecinos y moradores de esta
villa, que han estado de guardia desde el día veinte de febrero hasta
veinticinco de marzo, seis de día y seis de noche; desde cuyo tiempo a esta
parte prosiguen dichos vecinos y moradores en hacer la guardia sin estipendio
ni refresco alguno, por disposición de la Villa, por obviar gasto”
Txosten
ekonomikoa itxi zen 1736ko apirilaren 20ra arte Ignazia Lanzagortaren auzia 2.067
erreal eta bi marabedi kostatzen ari zitzaion udalari eta horrek kobratu nahi izan
zen Gaztelako Kontseilutik. Txosten
ekonomiko haren eduki onez erantzule egiten ziren Bartolome Bañez Mandiola
herriko orduko alkatea, eta Jose Gregorio Zenika eta Migel Okendo zinegotzi
erregidoreak. Baina Gaztelatik itzuli egin
zuten txostena, adieraziz lehen-lehenik ikertu behar zela zein nolako
erantzukizuna zuen Martin Letona orduko kartzelariak Ignazia Lanzagortaren
ihesean: “… Alcaide de carcelero que a sido, y demas que resultaren complizes en
dicha fuga…”
Jakin behar da
Bizkaiko Foruak, “Gernikako Arbolaren ondoko deia” (“llamamiento sobre el Arbol
de Guernica”) deritzan prozesuari ematen diola lehentasuna, hots, edozein hiritar
babestuta dago pertsona bezala, baina baita bere egoitza eta ogasunaren aldetik
ere. Bizkaiko forua guztiz presoaren aldekoa da (pro reo) eta edozein bizkaitarri hidalgo
izatearen nolakotasuna aplikatzen zaio: ezin dakioke zigorren bidez
informaziorik atera, are gutxiago torturarik egin. Beraz, Ignazia Lanzagortak
eskubidea zuen bere burua Bizkaiko Foruaren barnean babesteko. Horrek ez zuen
berez zigor gabedun egiten, kondena heriotzara ere izan zitekeelarik. Baina
behintzat Arrasaten aplikatu ez zitzaizkion legeak bere alde zituen.
Beste gauza bat
zen Martin Letona kartzelariarekin gertatuko zena. Bizkaiko Foruaren arabera,
ganora gabeko kartzelariari, ihes egiten zion presoaren zigor berdina
aplikatzen zitzaion. Eta Ignazia Lanzagorta, azkenik, heriotzara kondenatzen
bazuten…? Letonak, ordea, bere alde zuen ez zela jaiotzez bizkaitarra,
arrasatearra baizik.
Dena den,
badakigu udal apunteei esker, Martin Letona kargutik kendu zutela, 1736ko
otsailaren 26ko apunte honetan irakurtzen den moduan:
“… el Señor alcalde dio cuenta de de la prisión de
Martín de Letona, Alcalde carcelero que ha sido de esta villa, por la fuga que
hizo de la cárcel María Ignacia de Lanzagorta al sagrado de la Parroquial de
esta villa donde se halla… Y que se debía tomar
providencia en orden a nombrar Alcaide carcelero que sirva dicho oficio”
 |
Valladolideko Chancilleriaren txosteneko orri bat |
Bilera berean
udalak onartu zituen kartzelako obrak, aurrekoak ez bide baitzituen berme
guztiak ematen seguritatearen aldetik. Eta 1736ko martxoaren lehenean, udal
agintariak eta herriko milaristak elkarturik batzar nagusian, erabaki zuten
behin behineko kartzelaria Mateo Sologaistoa izendatzea… eta baita “se decretó que al dicho Martin de Letona se
le pague el salario que tiene devengado como Alcaide carcelero que ha sido, y
que durante su prisión el mayordomo de la villa le dé un real en cada día”
Txosten
ekonomikoan ikusi dugun moduan, Arrasateko biztanleak zaintza lanetan egon
ziren parrokiako ateetan, Ignazia Lanzagorta handik irteten bazen atzeman ahal
izateko. Hasieran buruko kilo erdi ogi eta litro erdi ardo jasotzen zuten
zaintzaileek eguneko, baina udal kutxarako garestia gertatzen ari zelako kendu
egin zen saritxo hori. Horregatik, 1736ko maiatzaren 28an eskutitz bat bidali zen
udaletxetik, zaintza lana kentzeko erregutuz, izan ere lan horretan ziharduten
bitartean bakoitzak bere lana abandonatu behar zuen. Honela irakurtzen da
idazki hartan:
“Son tantos los clamores de los vecinos de esta
república sobre lo cansados y fatigados que se hallan en la guardia de Ignacia
de Lanzagorta, refugiada en la iglesia parroquial, que me veo precisado manden
alguna providencia sobre esta muchacha que se deja decir no saldrá de los
límites de la Iglesia hasta ver el paradero de su sentencia, porque lo pasa muy
bien en ella…”
Gaztelako
Kontseiluak baiezko erantzuna eman zuen, 1736ko ekainaren 28an:
“Habiéndose visto en el Consejo la representación
que VM. le hizo en 28 de mayo próximo, dando cuenta de lo fatigados que se
hallan los vecinos de la villa en la precisión de tener que hacer guardia a la
persona de Ignacia de Lanzagorta, refugiada en la Iglesia Parroquial de San
Juan Bautista de ella, faltando por esta razón a la asistencia de sus labranzas
y otros encargos, suplicando que para libertarles de esta penalidad tomase el
Consejo la providencia correspondiente.
Ha acordado que VM. no ponga a dichos vecinos el
cargo de custodiar a la expresada Ignacia de Lanzagorta, y que con la posible
vigilancia y cuidado practique la diligencia necesaria para reducirla a la
prisión, hallándola fuera de sagrado, y
levante las guardas que VM. dice tener puestas a la citada Iglesia”
Udalak bando bat
iragarri zuen biztanle guztientzat baldintza horiekin. Herritarrek, beraz, ez
zuten aurrerantzean zaintza lanik egin beharko. Eta Ignazia Lanzagorta
lasaixeago biziko zela pentsa daiteke, presiorik gabe tenpluaren babespeko
baldintzetan. Galderak egin dizkiot nire buruari: nork eramango zizkion Ignaziari jan
eta edateko gaiak? Apaizek? Herritarrek eurek? Non edukiko zuen bere txokotxoa?
Denon bistara? Ezkutuko izkinaren batean? Eta behar fisiologikoak? Nola egingo zuen bere
buruaren garbiketa ?...
Herriko kartzelan
baino askeago egongo zen emakume hura parrokian baina bere azken helburua ez
zen hura, preso guztien ametsa kartzelatik ihes egitea baita. Eta, finean, San
Juan Bataiatzailea eliza emakume lapurrarentzat kartzela bat zen. Eta hanka egitea erabaki zuen emakuneak, Horregatik, Juan Manuel de Andoin Arrasateko
alkateak Gaztelako Kontseiluari 1737ko idazki batean
ihesaldi berriaren albistea eman ziola irakurtzeak ez ninduen batere harritu (2).
Eta hementxe
galtzen da auziaren haria. Nik ez dakit nola amaituko zen Ignazia Lanzagortaren
kasua baina ziur nago damututa egongo zela Arrasateko parrokiara lehen aldiz
sartu zen egun hartaz. Argimutil batengatik heriotzara kondenatuta, eta
justiziaren iheslari moduan urtetan. Ez zuen berriro egingo, ez horixe.