KARLISTAK ARRASATEN. 1872-1876 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
KARLISTAK ARRASATEN. 1872-1876 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

apirila 04, 2020

KARLISTAK ARRASATEN. 1872-1876. Gerraren amaiera


Karlismoak sustrai sakonak izan zituen Arrasaten XIX. mendean. 1830 inguruan piztu zen mugimenduak gogor astindu zuen gure herria, liskar armatuak izan zituen bi aldietan. Eta interesgarria iruditu zait pixka bat arakatzea dokumentu erregistroetan, gizarte arrasatearraren baitan korronte ideologiko politiko hark utzitako ondorioa.
Bigarren karlistada izan dut langai, 1872-1876 tartea hartzen duena. Agian aurrerago batean 1833-40 urteetan ariko naiz, baina gero gerokoa. Oraingo nire ekarpena hamar kapitulutan zatitu dut, irakurketa errazagoa egiteko. 

1.- Karlismoaren jatorria eta Arrasateko giroa
7.- 1873ko abuztuaren 7
8.- Gerra guztiek, gutxienez, bi bando dituzte
9.- Herriko bizimodua aldatzen da
10.- 1874-1876 aldia eta gerraren amaiera 
==========.========= 


Aurrekoan ikusi genuen, karlistak 1873ko abuztutik 1876ko martxoa bitartean agindu zutela Arrasateko udal bizimoduan, azken finean kaleko gorabeheretan agintzea adierazten duena. Gaurkoan adibide batzuk emango ditut, udal aktetatik ateratakoak, urte zail haietako argazki bat eskaintzen dutenak. Behintzat historia bere lekutxoan kokatzen laguntzen digute.

Arrasate 1873ko abuztuan eraso zuen Antonio Lizarraga jeneral karlistaren eskua luzea bide zen, 1874ko urtarrilaren 28an, udalak agindu bat jaso baitzuen harengandik,  Manuel Arroyo zeritzana udal maisu bezala jartzeko. Eta onartu egin zen, noski.

1874ko apirilaren 22an Gipuzkoako Diputazioaren presidentea zen Jose Maria Berzosa karlistak bisitatu zuen Arrasate. Diodan, Berzosa izan zela karlistadan Oñatiko Unibertsitatearen berpizkundea eragin zuena, eta Arrasatera egindako bisita hartan:
Carlos VII

“…se dio lectura de la circular de la Excma. Diputación de fecha 20 del corriente por la que ordena el armamento de los Tercios Vascongados en las personas de 18 a 40 años, a excepción de los que hayan prestado servicios al enemigo o sean adictos a la causa liberal…”

Batzar hartan udala aldatu zen, eta alkate berria Mariano Goñi hautatu zen; zinegotziak: Pedro Antonio Vivanco, Tomas Isasmendi, Dionisio Juldain, Simon Plazaola, Bizente Belategi, Jose Maria Egaña, Tomas Urtekabo eta Marzelino Alberdi izan ziren.

Urte hartako ekainaren 7ko batzarrean udalak erabaki zuen herritik alde egin zuten jabeen errentak erretenitzea. Eta herriko norbaitek kanpokoen errentak kobratu arren ez bazizkion diruak udalari entregatzen, haren ondasunak enbargatzekotan geratu zen. Areago, handik astebete batera zabaldu egin zen errekisitoria: kanpokoen haltzari edota beste edozein ondasun zutenek derrigorrez utzi behar zituzten udalaren eskuetan. Horren harira diodan, abuztuaren 19ko bileran ikusi zela  Monterrongo kondeak Vergarajauregi, Resusta y Cia. enpresatik interesengatik kobratzeko zituen 3.500 errealak erretenituak zituela udalak. 

Ekainaren 21ean Carlos VII. erregegaia eta bere emaztea Arrasaten egon ziren eta harrera ekitaldia eskaini zien Udalak. 


1874ko azaroaren 23an, zinegotziek gai konplikatu samarra aztertu behar izan zuten. Ziurrenik diru iturriak handitzearren Diputaziotik eskatu zen sendi liberalen zerrenda handitzea, ordurako ezagunak zirenez gain. Eta udalak hartu zuen erabakia:

“… El regidor Sr. Vivanco manifestó deseo de que constase su voto por el que se abstenía de clasificar más familias liberales que aquellos que sus representantes habían tomado el arma contra la causa de la Legitimidad, por cuanto no era fácil, en su juicio, hacer de esta manera clasificación acertada… A cuyo pensamiento se adhirieron todos los concurrentes, excepto el regidor D. Saturnino Iturriaga…”

Behingoz, badirudi karlisten artean zentzun apur bat ikusten zela.

Eta 1875 urteari alkate berriaren izendapenarekin eman zitzaion hasiera; orduan Jose Fernando Berezibarri egokitu zitzaion aginte makila. Berarekin udalexean, Mateo Uribarren, Jeronimo Azkoaga, Martin Sagasta, Frantzisko Arregi, Jose Atxa eta Anizeto Zarraoa zeuden, denak millaristak. Urtarrilaren 5ean burututako lehen saio formalean, besteak beste, udal funtzionarioen soldatak errrebisatzea eta alkateak izan beharko lukeen soldata taxutzea deliberatu zen.


Urtarrilaren 17an, udalak aztertu behar izan zituen Diputaziotik zenbait liberali ipinitako isunen txostenak. Eta ontzat eman zituen Frantzisko Sola, Antero Milikua, Manuela Etxaide, Jose Maria Resusta, Bizente Okendo, Josefina Martin, Manuel Arrieta, Serapio Osinalde, Bizenta Urreta eta Jose Maria Madinari jarritakoak; ez egokitzat, aldiz, Miguel Madinabeitia Jose Pradere, Zipriano Gorosabel, Pedro Azkoaga, Jose Manuel Iturriaga, Eusebio Elosua, Juan Pedro Gorosabel eta Justiniana Barrenari zegozkionak.

Funtzionarioen soldatak errebisatzeko osatu zen batzordeak azterketa egin zuen eta ondoko erabakia hartu zen, urtarrilaren 17ko saioan:

“Reducir los sueldos a los empleados D. Julián Arrillaga, Tesorero, abonándole cinco reales diarios en vez del uno por ciento que antes disfrutaba por el cobro de contribuciones; al maestro de niños rebajándole mil reales; a la maestra quinientos cincuenta; al farmacéutico se le abonará por ochenta familias pobres y el hospital tres mil reales; al alguacil tercero Santiago Iñurrategui el haber de doscientos reales anuales; el tamborilero Lorenzo Eguidazu disfrutará seiscientos reales en vez de los cuatrocientos que disfrutaba; el Sr. Alcalde D. Fernando Berecibar disfrutará seis reales diarios por indemnización de los gastos y perjuicios que el cargo le ocasionan; dejando sin efecto la reducción hecha en los sueldos del alguacil primero y del infraescrito secretario en atención al mucho trabajo que les acarrean las circunstancias actuales”

Suposatzekoa da egun hartan Arrasateko zenbait etxetan udal batzordekideen arbasoak aipatuak izango zirela, ez onerako noski, eta beste batzuetan, ordea, ardo edo sagardoarekin egingo zutela topa. Auskalo zein nolako garbitasunekin egin ziren soldaten kalkuluak, izan ere handik zenbait egunetara – otsailak 7an- Jose Fernando Lasa botikarioari jaso egin zioten ekarpena hiru mila errealetik lau milara. Eta handik hilabete batera 4.500etan baloratu zen sendi pobreen eta ospitalekoen beharren kostoa. Hala ere, Lasak Arrasateko botikarioa izateari uztea nahiago izan zuen.

Diru murrizketak maila guztietara heldu ziren, otsailaren 21eko batzarrean udalak onartu baitzuen San Migel, San Balerio, San Pedro eta San Antonio kofradietako maiordomoek eskatutakoa, hots, kanposantuko ehorzleari ehunda hogei erreal ordaintzea zerbitzuko ordura arteko hiruehun eta hogeiren ordez. Zer esango ez zuen egun hartan ehorzleak zinegotzien hildakoen gain?

Apirilaren 11an, ihes eginda zeuden jabeen errentak erretenituta zeudenez gero, haien ondasun higikorrak eta zuhaiztiak enkante publikora ateratzea erabaki zen. Arrasateko ekonomia, ikusten denez, ez zebilen oso ondo, eta horren adibidea da, Donato Gonzalez herriko bigarren danbolin joleari pregoilari izendatu zutela maiatzaren 16an … baina soldatarik gabe. Bilera berdinean, premiamendu-bidez Santa Agedako Bainu Etxeari – Mendia sendia- eta Vergarajauregi, Resusta y Cia. enpresari, zor zituzten zergen ordainketa eskatu zitzaien.

Eta karlista kutsuzko udal harek egin zuen azken bilera 1875eko irailaren 1enean izan zen. Data horretatik 1876ko martxoaren 7 bitartean ez zen beste aktarik jaso. Bitartean zer gertatu zen? Oro har, bigarren karlistada amaitu zela, Carlos VII. erregaiaren Lizarra plaza indartsua erori ondoren. Karlismoaren buruak Frantziako bidea hartu zuen eta oinezko bere jarraitzaileak – hau da, gerran gehien sufritu zutenak “penduluaren beldur” geratu ziren, gehienak liskarrean dena galduta.

1876ko martxoaren 7ko bileraren idazkian irakurtzen dugu:

“… Bajo la presidencia del Señor Teniente Coronel don Alfonso Moreno de Arcos, se reunieron según Orden superior del Excmo. Sr. Comandante en Jefe del Ejército de la Izquierda Don Domingo Moriones, los señores don Juan Gualberto Gorosabel, don Joaquin Azcoaga, don Luis Barrutia, don Pedro Azcoaga, don Luis Azcoaga, don Eusebio Elosua, don Vicente Resusta, don José María Resusta, don Ramón Mendia, don José Joaquín Barrena, don Manuel Egozcue y don José María Mendia, indicados como adictos a la

Monarquia Constitucional de don Alfonso XII Rey legítimo de España, con objeto de elegir entre y los que han de constituir inmediatamente el Ayuntamiento que debe sustituir sin dilación al compuesto en la actualidad por personas que lo han desempeñado como partidarios carlistas…”

Bileran udal berria hautatu zen eta Juan Gualberto Gorosabel aukeratu zuten alkate. Ziurrenik, irakurleak gogoratuko du 1872ko ekainean pertsonaia horrek – bigarren alkatea- eta orduko alkateak – Jose Maria Mendia- dimisioa azaldu zutela…Jose Mendizabal zinegotziari udal zama igaroaraziz... Lau urteren buruan biak itzuli ziren udal karguetara, ardurak izen-abizen berdintsuen artean banatuz.

Joakin Azkoaga, Luis Azkoaga, Luis Barrutia, Pedro Azkoaga, Eusebio Elosua, Bizente Resusta, Jose Maria Resusta, Jose Joakin Barrena, Manuel Egozkue eta Jose Maria Mendia izan ziren Juan Gualberto Gorosabel alkatearen ondoan eseritako zinegotziak. Area garrantzitsuenak, Jose Maria Resustak eta Ramon Mendiak – Ogasunekoa- eta Jose Maria Mendia eta Luis Azkoagak, Obra publikoetakoa eskuratu zituzten.

Zikloa berrastear zegoen.
 

Argazkiak: Zumalakarregi Museoa, Mendia bilduma


martxoa 28, 2020

KARLISTAK ARRASATEN. 1872-1876. Herriko bizimodua aldatzen da


Karlismoak sustrai sakonak izan zituen Arrasaten XIX. mendean. 1830 inguruan piztu zen mugimenduak gogor astindu zuen gure herria, liskar armatuak izan zituen bi aldietan. Eta interesgarria iruditu zait pixka bat arakatzea dokumentu erregistroetan, gizarte arrasatearraren baitan korronte ideologiko politiko hark utzitako ondorioa.
Bigarren karlistada izan dut langai, 1872-1876 tartea hartzen duena. Agian aurrerago batean 1833-40 urteetan ariko naiz, baina gero gerokoa. Oraingo nire ekarpena hamar kapitulutan zatitu dut, irakurketa errazagoa egiteko. 

1.- Karlismoaren jatorria eta Arrasateko giroa
7.- 1873ko abuztuaren 7
8.- Gerra guztiek, gutxienez, bi bando dituzte
9.- Herriko bizimodua aldatzen da
10.- 1874-1876 aldia eta gerraren amaiera
============.=========== 
Karlistek herria hartzeak erabateko aldaketa politikoa ekarri zuen Arrasatera. Aurreko ekarpenean ikusi dugun bezala, liberalen buruak Bergarara ihes egin behar izan zuen, bere askatasunarengatik dirua ordaindu ondoren. Ideologia berdineko beste kide batzuek ere bide berdina hartu zuten. Garbi dago diruak mirariak egiten dituela eta gerrak ez dira salbuespen. Karlistek eskuratu zuten udal agintea eta aldaketa politikoari “purga” berri batek segituko zion.  Udaletxetik hasi ziren aldaketak, korporazioaren aurpegi desberdinekin.

Dakusagun zer zioen udal aktak abuztuaren 19an. Miguel Madinabeitia idazkariak jasotzen du: 

“Nuevo Ayuntamiento provisonal carlista. Agosto, 19 de 1873. En la villa de Mondragón, a diez y nueve de Agosto de mil ochocientos setenta y tres, se presentó con su partida D. Paulino Serra, el cual informado de que no había Ayuntamiento en esta localidad por haberse ausentado con motivo de los sucesos del día siete y ocho del corriente casi la totalidad de los individuos de que constaba dicha corporación, tuvo a bien nombrar nuevo Ayuntamiento provisional en virtud de órdenes que dijo tener del Sr. Comandante General de las provincias D. Antonio Lizarraga, compuesto de los individuos siguientes:

Alcalde, José Mendia; teniente 1º, Vicente Oquendo; teniente 2º, Ramón Samperio; regidor 1º, Julián Arrillaga; regidor 2º, Alejandro Altube; regidor 3º, Vicente Resusta; regidor 4º, Martín José Azcoaga; regidor 5º, José Antonio Arregui; regidor 6º, José Vicente Olañeta; regidor 7º, Francisco Belategui, de Garagarza; regidor 8º, Francisco Mendizabal; regidor 9º, Vicente Otaduy de Udala” 


Alkatea Jose Mendia izendatu zuen Lizarragak. Ezaguna egiten zaigu Mendia, 1872ko abuztuaren 6ko Santa Cruz apaizaren liskar armatuan Arrasateko epaitegiko idazkaria zena. Kartzelara eraman zutela adierazi zuen Madinabeitiak prentsara bidalitako eskutitzean. Urte bete geroago, herriko alkatea genuen. Eta Paulino Serra militarrak beste baieztapen bat egin zuen, 1873ko abuztuaren 19an, aktan jasotzen den moduan: 

“… Dicho señor nombró para tesorero a D. Saturnino Iturriaga, y dijo también que tenía el especial encargo de mantener en su destino al infraescrito Secretario” 

Esan behar da Iturriagak ez zuela izendapena onartu, foruaren araberako udal hauteskundeak izan ez zirelako. Madinabeitiak, ordea, karlisten kontrakoa bere ideologian, gustura adituko zituen Serraren hitz haiek. Aurki etorriko zitzaion buelta. Paulino Serra bergararra zen eta aita Erret-Mintegiko frantseseko irakaslea zuen. Istorio honekin zer ikusi handirik ez badu ere, diodan Bergarako Mintegiari eta Oñatiko Unibertsitateari karlistek garrantzia eman nahi izan zietela, inguruetako udal kudeaketa eskutik eraman zuten bitartean. 

Lizarragak beste gauza bat ere agindu zuen: diru bilketa egitea, mailegu gisa, gerrako gastuak ordaintzeko. Eta oso esanguratsua da, abuztuaren 26an ematen zaigun emaitza. Frogatua dago armen mehatxupean liberalek ere alda dezaketela janzkera, armak aldekoak dituztenean interbentzionistak bilakatzen diren bezalatsu. Irakur dezagun, Lizarragak agindutako diru bilketaren emaitza, udal aktan jasotzen den moduan. Lizarragak 45.264 erreal jarri zuen maileguaren kopurua, baina gutxiarengatik  ez zen egun hartan dena jaso.



NORK
ERREALAK
Conde de Monterrón
2.500
Frantzisko Sola
2.000
Jose Maria Mendia
2.000
Jose Joakin Barrena
1.500
Frantzisko Agirre
1.320
Jose Maria Resusta
1.000
Luis Barrutia
1.000
Luis Azkoaga
1.000
Joakin Azkoaga
1.000
Juan Jose Dolara
1.000
Juan Pedro Gorosabel
1.000
Maria Valbuena
1.000
Jose Maria Betolaza
500
Frantziska Abarrategi
500
Bizente Zugasti
500
Jose Fernando Lasa
500
Pedro Azkoaga
500
Pedro Antonio Vivanco
500
Leonardo Intxaurrieta
320
Pedro Bizente Etxabe
100
Garagartza Auzoa
4.607
Uribarri Auzoa
3.576
Santa Ageda Auzoa
3.000
Musakola Auzoa
2.995
San Andres Auzoa
2.200
Meatz Erreka Auzoa
2.092
Udala Auzoa
1.880
Zaldibar Auzoa
1.700
Denera
41.790
 
Dirua eman zutenen artean ez da agertzen udal korporazioa osatzen zutenetariko inor. Seinalea, udal batzorde berriak izen apalagoak aurkezten zituela, nahiz eta izen arranditsuak ere ageri zaizkigun, adibidez, Bizente Okendo, Jose Bizente Olañeta edota Ramon Sanperio. 

Udal berriak aurreneko erabaki “politikoak” hartu zituen eta lehenetariko bat, irailaren 9ko saioan eman zen. Bertan, onetsi egin zuten Zezilio Arzubialde apaizak, hots 1872ko abuztuaren 6an Benefizentziako Etxea kudeatzen zuen eta bere kargutik erauzita izan zena, berriz ere haren ardura hartzea. Halaber, auzoetatik zetozen eskabideei erantzun positiboa ematen zitzaien, urriaren 4an: 

“Se dio lectura del memorial de los ocho barrios de esta villa en que se solicita la iguala de raciones que han suministrado a las fuerzas carlistas mientras se hallaba esta villa guarnecida y fortificada por el enemigo, y considerándose justa la pretensión se acordó informar favorablemente…” 

Halaber, bilera hartan zinegotziek baieztatu zuten elizpe zaharra oso egoera tamalgarrian zegoela, abuztuko borroka armatuen ondorioz nonbait,  eta hura konpontzea erabaki zen. Dirurik ezean, 

“… creyó oportuno el Ayuntamiento explorar la voluntad de la Junta de Hidalgos por si tenía a bien franquear de la dehesa de San Antolín los maderos indispensables para el armazón del tejado de dicho pórtico” 

Gerrako ekonomiak denetariko murrizketak egitera behartzen zituen arrasatearrak. Ikus, bestela ondoko apuntea, urriaren 20koa, herriko maistrak bidalitako eskabideari erantzunez: 

“Dña. Juana Gómez, maestra de párvulos de esta villa, solicitando el pago de los bimestres atrasados que tiene, a fin de salir de los apuros y situación penosa a que se halla reducida por la falta de recursos. Y se acuerda contestar que la villa no cuenta con existencias en el día, ni tiene autorización para pagar por ahora créditos anteriores al 9 de agosto último…” 

Maistrak ez zuen kobratuko, lanean segituko zuen arren. Baina egoera tamalgarri hark beste sektoretan ere premia gorriak piztu zituen. Adibidez, osasungintzan. Begira zer irakurtzen den, azaroaren 5eko bileraren aktan: 

“… El Sr. Presidente hizo saber cómo el día pasado le había dicho el Sr. Cura párroco que se había visto en la precisión de administrar los sacramentos a una enferma que estaba sin auxilio facultativo, y no pudiendo continuar la villa en un estado tan lamentable, era de parecer de que se debía hacer un esfuerzo supremo para agenciar un facultativo que quisiese venir a esta villa para precaver los tristes casos que pudieran ocurrir. Y después de deliberado el asunto se acordó comisionar al Sr. Presidente y D. Vicente Resusta para que pasando a Bilbao, en donde se tenía noticia de existir un médico que tal vez se propondría venir a esta villa, se le ofreciese la plaza de la misma, bajo las mismas condiciones y dotación que había estado el anterior…”  

Alde horretatik, Udalak mediku eta maisu-maistra berrien gaineko iragarkiak jartzea erabai zuen. Zirujau-medikurako plaza urteko 12.000 erreal zegoen iragarrita eta maisu edo maistrarakoa, 4.400 erreal gehi etxea eta veste 1.000 erreal osagarri gisa. 

Hezkuntzari zegokion arloan, udal zinegotziek gogoan edukiko zituzten, nonbait, Carlos VII.ren aginduak, eskola publikoetan eskaini beharreko diziplinei eta moralari zegokienez. Ikus dezagun zer zioen erregegaiaren errege-agindu batek: 

“Es evidente qe nada ha contribuido más a corromper las costumbres en España que el descuido o mala fé de los Gobiernos. En una nación donde todo se ha desamortizado, vincularon la enseñanza en profesores conocidamente hostiles a todo principio de orden y al abrigo estos de sus privilegios, convirtieron las aulas en centros de propaganda, explicando según su espíritu de secta o de bandería la religión, la Filosofía y la Historia. 

Aplicada contra fuero a las Provincias Vasco-Navarras la ley que en España regía, si por sencillez de estos moradores y sus arraigadas costumbres no produjo los hondos males que en otras Provincias, ha cauado también alguna perturbación. 

… También me manda S.M prevenir a V.E que tome esa Corporación todas las precauciones necesarias para que no se corrompa el corazón de la juventud, eligiendo con cuidadoso esmero los libros de texto, y procurando que los Profesores o Maestros, reunan a una instrucción sólida, una moralidad reconocida en sus costumbres, y sean prfectamente ortodoxos en Religión y Filosofía Cristiana” 

Ikusten ari garenez, dirua administratzerik ez zen bitartean, ideologia eta tirabira politikoak kudeatzen ziren udal deliberamenduetan, 1873ko azaroaren 12ko bilerako ondoko apunteetan ikus daitekeen bezala: 

“Se leyó una circular de la Excma. Diputación foral de fecha 12 del actual, relativa a la reposición en sus destinos de los empleados que por negarse a jurar la Constitución en 1869 fueron separados de sus empleos. 

“Se leyó un memorial de Elias Ansuategui, vecino de esta villa, solicitando la plaza de alguacil 1º de la misma, por creerse en el caso de pedirlo en virtud del contenido de la anterior circular. Y el Ayuntamiento acordó contestar que no encontraba este municipio motivo alguno para separar de su destino al alguacil 1º por el hecho de haber sido nacional, puesto que perteneció a dicho cuerpo contra su voluntad conforme otros empleados que fueron obligados a ello, y ser el interesado de ideas carlistas. 

Con lo que dio fin esta sesión y firmó el Sr. Presidente conmigo el Secretario, de que certifico”
 

Miguel Madinabeitiak akta hitz horiekin itxi zituen, aurrekoak – abuztuaren 19tik- egin zituen bezala. Baina aktetan ez da inoiz Jose Mendia alkatearen edo noiz behinka ordezkatu zutenen sinadura azaltzen. A! Eta horixe izan zen Madinabeitiaren azken sinadura, bera ere purgatua izan baitzen hurrengo bileratik. 1874ko urtarrilaren 11ko bileraren aktan irakurtzen da:


“… Por destitución del que lo desempeñaba, por hallarse el funcionario comprendido en la circular de la Excma. Diputación de fecha nueve de noviembre último… se nombra para el cargo a D. Crisanto de Ocio y Pinedo, secretario de la Villa de Escoriaza; según los informes adquiridos de personas honradas e inteligentes muestra la suficiente aptitud para su buen desempeño por la práctica que lleva en dicho cargo y reunir además las circunstancias de ser Carlista, por cuya opinión ha sido perseguido y maltratado por los revolucionarios, como es público y notorio…”


Bilera hartan Udala, Ramon Samperio –alkate funtziotan- Julian Arrillaga, Bizente Resusta, Martin Jose Azkoaga, Jose Antonio Arregi, Bizente Olañeta, Frantzisko Belategi, Frantzisko Mendizabal eta Bizente Otaduy zinegotziek osatzen zuten. Zinegotziek blindatu egin zioten kargua Crisanto Ociori, Madinabetiari eskubide guztiak kenduz. Dena den,  bileran norbaitek adierazi zuen Crisanto Ocio "timo" bat zela. 

Udal idazkariarekin gertatutakoaren berri eman zuen Cruz Madinabeitia bere semeak, iragan mendeko laugarrren hamarkadan burutu eta argitaratu gabeko idazki batean: 

“… mi progenitor durante el período borrascoso de la segunda guerra carlista fue víctima de su ideología política… porque se negó a proporcionar a los vencedores las raciones de carne que, como secretario del ayuntamiento, le exigían. Fue destituido de su cargo y conducido a la cárcel de Vergara, nombrando para sustituirle a Don Crisanto Ocio, maestro de primera enseñanza de Escoriaza, distinguido carlista, padre de Don Enrique, que en cierta ocasión reciente presentó su candidatura para Diputado por esta circunscrpción bajo filiación republicana. 

Durante la permanencia de Don Miguel en la cárcel del partido judicial de Vergara, que fue de unos veintiséis días, las huestes de Don Carlos procuraban amargarle la existencia con toda clase de infundios y amenzas, propios de las guerras civiles. Mientras se hallaba en cautiverio recibió visitas de distinguidos amigos eibarreses que le tenían en gran aprecio por su laboriosidad, honradez y sus bastos conocimientos de la historia del Pais Vasco. 

Aquellos buenos amigos, entre los que destacaban valiosos elementos de la vida industrial y administrativa de Eibar, comenzaron a realizar trabajos de sondeo y consiguieron llevarle como Secretario del Ayuntamiento al verse libre de la persecución carlista, y allí permaneció ejerciendo su cargo durante los once meses que pudo resistir las llamadas infructuosas de su pueblo natal, que deseaba su retorno” 

Cruz Madinabeitiak informazioa aitaren iturritik edango zuen, nonbait. Eta oro har, zuzen badabil ere, badira xehetasun batzuk ihes egiten diotenak. Horrela, 1875eko abuztuaren 8an udal batzordea ondokoaz jabetu zen: 

“Se dio cuenta de un memorial de D. Miguel Madinabeitia Secretario de Eibar, solicitando se le exima de los cargos vecinales por trasladar el domicilio, proveyéndole de certificación que así lo acredite para que pueda trasladar los muebles con entera libertad a la villa de Eibar” 

Akta hura Crisanto Ociok sinatu zuen. Baina udalak ez zuen erabakirik hartu. Aurrera eginez, ordea, 1876ko martxoaren 19an, udal korporazioaren bileran bi idazki jaso eta irakurri ziren:

“… Se leyeron dos oficios: uno del infraescrito secretario aceptando su reposición en el destino del que fue separado por las autoridades intrusas, y da un voto de gracias al Ayuntamiento por el favor que le dispensa; y otro del Sr. Alcalde de Eibar, pidiendo pase dicho secretario por ocho días a la expresada villa, a lo que accede gustoso el Ayuntamiento”

Miguel Madinabeitia, ostera, Arrasateko udal idazkaria zen egun hartatik.  Zergatik itzuli zen? Garbi: karlistak udaletxetik desagertu zirelako. 1876ko martxoaren 7an burutu zuen lehen bilera kutsu politiko desberdineko udal berriak. Beraz, hogeita zazpi hilabete inguru eman zuen Arrasateko kargutik kanpo Madinabeitiak. Eta 1873ko abuztuaren 7ko  gertaeretatik hogetamabi hilabete igaro ziren, justu karlistak udal gobernuan agindu zuten aldia.

Merezi du, dena den, 1874 eta 1875ean zeharreko zenbait jazoera ezagutzeak, penduluaren mugimenduaz apur bat gehiago jabetzeko. Baina hori hurrengo batean ikusiko dugu.