Angel Arregi etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Angel Arregi etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

urria 25, 2023

ARRASATEKO FUTBOLISTAK ETA MONTESA MOTORRA

Heriz, Valladolidekin
Mendizorrotzan, 1953-06-07an
Ezaguna da goi mailako futbolisten kotxe garesti eta espektakularretarako joera. Arrasatekoak ez dira salbuespena izan, baina hori bai, apalagoak, ziurrenik euren  ekonomiarekin lerrotuta. Alde horretatik,  hemeroteketan aurkitu dudan albiste batek arreta irabazi dit, eta bitxikeria dela iruditzen zaidalako hona aldatu nahi dut, iragan mendeko herriko futbolari profesionalen bizimoduaz ideia txiki bat egin dezagun.

"El Pensamiento Alavés" egunkarian, 1953ko uztailaren 14an irakurtzen zen, Luis Aretxaga korrespontsalak idatzia:

“Luis Hériz Tellería, que como todos sabemos calza las botas de Primera División en  el Valladolid, ha regresado a su choco para disfrutar unos días de descanso que el fútbol permite esta temporada. El deseo de correr de su “Montesa” y el ruido del motor no nos permitieron cuajar una reseña que nos dejara satisfecho, en contra de la extensa crónica que nos brindaba la gran simpatía y amabilidad de Hériz. Sin embargo pudimos entenderle complacido que le quedaba otro año en el Valladolid y que estaba muy contento del Club y público vallisoletano."

Luis Heriz bere Montesarekin

Heriz lehen mailako Valladoliden eta Real Sociedaden aritu zen. Kapitulu berezia merezi  zuen futbolari honek herriko futbolarien artean eta eskaini egin nion. Gaurkoan  Herizen "Montesa" ospetsua ezagutu dezakegu, ondoko argazkiaren bidez. Baina segi gaitezen aurrera Luis Aretxagaren kronikarekin:

"Angel María Arregui Ergüin ha vuelto también a su casa de Maala acompañado de su señora, hijo y cuñada, así como también de una reluciente “Montesa”. Mirando desde uno de sus balcones recuerda con nostalgia al campo de Maala, que fue escenario de su bachiller futbolístico, y poco o nada que queda de él. El “Estrella” local fue su primer equipo e igualmente de Hériz, Guridi y otros. Recuerda entusiasmado la final de la Copa de Guipúzcoa contra Tolosa, venciéndoles por 5-0 y siendo autor de tres de los goles. En la pasada temporada ha militado en el Real Jaén, que ha subido a Primera División. Ha terminado su contrato y el Jaén desea renovarlo pero Angelito pone algunos puntos más y le declara con derecho a opción"

Angel Arregik badu bere kapitulua Futbola Arrasaten. Istorioak Futbolari handia izan zen, bere ibilbide profesionala Jaen taldearekin lotuta, lehen mailan Real Sociedad eta Sevilla C.F.rekin ere aritu zen arren. Aretxaga korrespontsalak aipatutako 5-0 partiduaren argazkia da ondokoa, eta hain justu hondoko etxean bizi zen Arregi garai hartan, Maalan. 1943ko ekainaren 24 zen. Mondra Gipuzkoako txapelduna gertatu zen.

Maalako futbol zelaian, 1943-06-24
Hondoko etxean bizi zen Angel Arregi

Eta Aretxagaren kronikarekin amaitzeko, goazen hirugarren futbolari batekin:

"Jose Maria Guridi González es otro de los muchachos que produce la cantera local y andan desparramados por todas las latitudes, pero que no se olvidan de volver por aquí cuando el balón se resiente de tanto maltrato. Ha defendido los colores del Sabadell C.F. desde donde viene con el contrato finiquito, y libre para todo servicio. Sabemos que aún antes de venir se interesaba por él un Club, y el tiempo nos dará el resultado, pero de todas maneras su fibra no quedará inactiva, fuera o dentro. El 3-2 contra el Burgos, de los cuales marcó dos goles, le resulta grato recordar, así como otros entre los cuales los madrileños gustaron de sus diabluras”

Jose Mari Guridi "Ziriles"

Guridi, "Ziriles" gaitzizenarekin ezagutua, ez zen lehen mailako futbolera heldu, nahiz eta fitxatzeko frogak egin zituen goi mailako taldetan, besteak beste Real Madrid. Escartin Espainiako  futbol selekzionatzaileak esan bide zuen inoiz, ez zela bakarrik lehen mailako futbolariengan arreta ipini behar. Eta Guridiren kasua jarri zuen, arrasatearraren kalitatea nabarmenduz.

Aurreko lerroaldean aipatutako partiduari dagokionez,  Sabadellek Burgosen 1952ko azaroaren 23an jokatu zuen partiduari buruz ari zen korrespontsala, 2-3 irabazi zutela kataluniarrek. Biharamuneko prentsak Guridiren lana goraipatu zuen,  “rapidísimo”.  Ez dakidana da berak ere Montesa motorra erosi ote zuen.

Beste bitxikeria bat eman zen egun hartan Burgoseko Zatorre futbol zelaian, izan ere goizez beste hamaika jokalari arrasatear aritu ziren, UCEAkoak, hiriburu gaztelarreko Juventud-en kontra, Kosta aldeko lehen erregionaleko txapelketan. 3-0 galdu zuten uceakideek. Aipa dezadan ekipo haren hamaikakoa: Mentxaka; Zubizarreta, Vitoria, Jauregi; Barrena, Uribarren; Zubizarreta, Mendizabal, Peino, Isasi eta Luisin.  Azkena zen UCEA sailkapenean, eta denboraldi hura izango zen taldea estatu mailako futbolean arituko zen azkena.

FUTBOLA ARRASATEN. ISTORIOAK

Argazkiak: JMVM etta Heriz sendia.

uztaila 19, 2017

ANGEL ARREGI. FUTBOL IZAR ARRASATEARRA

Aurten 50 urte hil zela; omenaldi gisa.


Angel Arregi

Iragan mendeko berrogeita hamargarrenen amaierako igande arratsalde askotan Carrusel Deportivo entzuten genuen etxean. Eta Jaeneko konexioa egiten zenean adi geratzen ginen. Arrazoiak Angel Arregi zuen izena, Arrasateko futbolista bikainarena, Andaluziako hiri hartako kirol idoloa zena. Gaurko ekarpen honetan Arregiri buruz aritu nahi dut, azalkiro. Arrasateko futbolistaren izena aldarrikatzea dut helburua, herritik inoiz irtendako kirolaririk prestuenetakoa baita. Ziurrenik, Arrasatetik kanpo inongo beste lekutan kirol zeinurik sakonena utzi duen pertsonaia dugu Arregi. Enblematikoena. Ikusiko dugu zergatik.


Arregi, zutik. 3. eskuinetik. 1943.
Angel Arregi Erguin 1926ko urriaren lehenean jaio zen Arrasaten. Garaiko pertsonei galdetuz gero, Arregiri buruz gogoratzen duten lehen gauza da, egundoko itxura galantarekin lan egiten zuela Torres farmazian, mutil laguntzaile bezala. Eta planta ederrekoa zela... eta oso ondo jokatzen zuela oinekin eta buruarekin. Eta...

Maalako futbol zelaian hasi zen 15 urte zituela. Eta hamazortzi urterekin herritik aldendu zenez geroztik bere bizitza kanpoan eman zuen kirol praktikak eramanda. Gazte hil zen, auto istripuz, 1967ko maiatzaren 5ean. Berari buruz idatzi da: “Aún hoy en día es un mito venerado por los aficionados del Real Jaén, que escuchan a padres o abuelos contar cómo Ángel Arregui, con su pañuelo anudado a
Logroñoko Maestranza. 1945. Makurtuta erdikoa Arregi. Divino I eskuin.
la cabeza hizo historia con la zamarra blanca” 

Baina goazen arrasatearraren ibilbide profesionala ikustera, modu arinean bestela ez bada ere. Entziklopediek diote bere lehen ekipoa Logroñoko Deportivo Maestranza izan zela, 1944an. Eta hirugarren mailako equipo hartan bat egin zuen beste arrasatear batekin, Imanol Zeziaga “Divino I”rekin. 


Realaren elastikoarekin, 1947
Logroño utzita, 1946-47rako Real Sociedadera heldu zen, bigarren mailan ari zena. Ordurako donostiarren izarra Patri arrasatearra zen eta Arregirekin batera hirugarren herrikide bat fitxatu zuen Atotxako taldeak: Luis Heriz. Arregiri oso aukera gutxi eman zitzaion ekipo hartan eta ez zuen futbolista onaren sena erakutsi ahal izan, nahiz eta gol batzuk sartu zituen. Hurrengo urtean Sevilla C.F-k eraman zuen Arregi eta bi urtez Andujarreko CD Iliturgi eta Úbeda CF taldeetan aritu zen, Sevillako klubak utzita. 

Azkenik, sevillatarrekin debutatu zuen lehen mailan, 1949-50 denboraldian. Hiru partidu jokatu zuen goiko mailan,haietako bat Patriren
Jaengo ekipoarekin, bigarrena eskuinetik, makurtuta
Real Sociedaden kontra, eta gol bat sartu zuen. Hala ere, ordezkoen multzora igaro zuten eta hantxe amaitu zen Sevillako egonaldia Arregirentzat. 


Eta Sevillatik Jaenera. Jaenek hirugarren mailatik jauzi egiteko planak zituen eta 1950ean arrasatearraren zerbitzuekin egin zen. Ospetsua egin bide zen Jaenen esaera: ¡Arregui

ya es blanco! Arregiren bigarren denboraldian bigarren mailara igo zen ekipoa eta hurrengoaren hasierako helburua mailari eustea bazen ere 1953ko maiatzaren 5ean Jaenen lorpenik handienetakoa eman zen: lehen mailara igo zen, eta azken partiduan Arregik bi gol sartu zituen. Denera, arrasatearrak 30 gol sartu zituen kanpaina hartan.  Pichichi saria bereganatu zuen.

Jaenekin egindako hurrengo hamaika denboraldietatik, hiru lehen mailan jokatu zuen Arregik eta zortzi bigarrenean. Bitxia da, 1953-54ko lehen partidua Sevilla bere ekipo ohiarekin egokitu zitzaiola eta 3-1 irabazi zuten jaendarrek. Ekipo haren historiarako geratu zen lehen mailako estreineko gola: arrasatearrak sartu zuen.

Ohiko buruko zapiarekin
Poliki-poliki Arregik bere izena hedatu zuen futbol zelai guztietara eta titularrak irabazi zituen hedabideetan. Ez zuen ahazteko, 1958ko urtarrilaren 26an Barça erraldoiari irabazitako partidua. Katalanen ekipoa ez zen txantxetakoa: Ramallets; Olivella, Brugué, Gracia; Vergés, Gensana; Evaristo, Kubala, Martinez, Suárez eta Tejada. Prentsak esan zuen: “En la delantera Arregui, con su acometividad característica, fue lo más destacado” Edota 0-2 Real Madridekin galdu arren, 1957ko urriaren 22an jokatutakoa. Madrilgo hedabideek zioten: “Puede asegurarse que de no haberse lesionado ese jugador, la victoria se hubiese inclinado a favor del Real Jaén, pues la delantera blanca se ha mostrado voluntariosa, valiente y decidida, obligando a emplearse a menudo a la defensa madrileña a fondo, y utilizando recursos antideportivos” Madrileko ekipoa honako hauek osatzen zuten: Dominguez; Atienza, Santamaría, Lesmes; Santisteban, Zarraga; Joseito, Kopa, Di Stefano, Marsal eta Brunet. 

Angel Arregik sekulako oroitzapen onak utzi zituen Jaenen. Berari buruz ere hauxe esan da: 

“Fue la cabeza de oro del Real Jaén,  un delantero centro a la antigua usanza. Fuerte, valiente, batallador y con uno de los mejores remates de cabeza que haya visto el fútbol español a lo largo del tiempo. De esta forma logró la mayoría de sus tantos, imponiéndose claramente a las defensas contrarias. Era un hombre noble, caballeroso y cercano que jamás fue amonestado en Primera División … Se le considera el mejor futbolista del Real Jaén de todos los tiempos” 

Futbola utzi ondoren Jaenen geratu zen bizitzen. Eta berrogei urte zituela, 1967ko maiatzaren 5ean hil zen, auto istripuz, Kordoban. Berarekin batera Jesus Alberdi Zeberio "Zarraparra" Arrasateko laguna zihoan, eta biek bizia galdu zuten kamioi batek jota. Hasieran nioen futbolista batek gutxitan utzi duela hain zeinu sakon bizirik, Arregirenaren kasuan bezala. Heriotzaren biharamunean Sevillako ABC egunkariak zioen:


1956-57, erdikoa, makurtuta
“El fallecido Angel María Arregui fue delantero centro del Sevilla C.F y posteriormente del Jaén durante quince temporadas; retirado del fútbol activo hace dos años, actualmente era delegado en Jaén de una importante firma de electrodomésticos de Vitoria (1). Estaba en posesión de la Medalla de Oro al Mérito Deportivo. Fue máximo goleador de todas las
Pichici garaikurrarekin. 1953
Divisiones durante dos temporadas y conquistó el trofeo Pichichi. Deja viuda y cuatro hijos, el mayor de trece años”



Omenaldiak egin zizkioten eta Jaengo futbol zelaian orma-irudi bat da Arregiren oroimenez. Hiribuko kale batek ere Angel Maria Arregi izena darama. Horretaz, Jaengo blogari batek dio: 

“ Arregui tenía su calle porque, pese a nacer en Mondragón, era jaenero de pro y fue hombre que en lo deportivo y en lo humano marcó a la ciudad, un Jaén que quiso y en el que invirtió el poco dinero que se ganaba, antes, jugando al fútbol.

1953-54, Jaenekin, makurtuta, erdian
De hecho, lo único que se ha mantenido del viejo Estadio de La Victoria, derruido para construir un bonito solar, es el mural en el que aparece Arregui y el escudo del Real Jaén, como si, para la historia del Club, fueran la misma cosa. Trece temporadas en el Real Jaén, incluidas las tres de Primera División y muchas luchas en Segunda para intentar siempre retornar al Jaén de sus amores a la máxima categoría. 

Ya no es el hecho de que fuera, posiblemente, el mejor jugador de la historia en el fútbol
Arregiri eskainitako orma irudia
de la provincia, ni uno de los máximos goleadores históricos del Real Jaén, ni el único que fue llamado a entrenarse con la selección española, es que Arregui era un modelo ejemplar en todo lo que hacía y fue, para nuestra ciudad, una bendición la llegada de tan distinguido caballero que, además, tuvo a bien sentirse tan de aquí como el que más. Es uno de los "grandes jaeneros del Siglo XX" y, a pesar de su trágica muerte, su nombre sigue presente en el mundo del deporte (aunque no sólo) de nuestra provincia” 

Oraindik orain, “El Diario Jaén” egunkarian irakurtzen zen iritzizko artikulu bat, “Honremos a los Arregui y al escudo” tituluarekin: “Honremos a jugadores como Arregui, todo corazón y sacrificio, no siendo de Jaén. Ángel María Arregui: ¡ESE VASCO de JAÉN! 

(1)Fagorreko ordezkaria zen Jaenen.

Argazkiak: Karmen Uranga, JMVM, Jaen C.F 


ARRASATEKO FUTBOLARI BURUZ GEHIAGO EZAGUTZEKO - PARA CONOCER MÁS SOBRE EL FUTBOL DE MONDRAGÓN

FUTBOLA ARRASATEN. ISTORIOAK

https://txemax3.blogspot.com/2022/01/futbola-arrasaten-istorioak.html


 ANGEL Arregiri buruzko iritzi batzuk: