1966 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
1966 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

ekaina 16, 2023

Bideoa. IÑARRA, ARIZMENDIARRIETA ETA BRIONES OMENDUTA. 1966 (euskara-castellano). Video

 


Pedro Sologaistoa “Lasoren” bideo baten aitzakian berreskuratzen dut,”Jose Luis Iñarra. Mondragoeko parrokua”  liburuan 2006an idatzitakoa. 1966ko apirilaren 24an eskaini zitzaien omenaldia, lan zerbitzuan Arrasaten 25 urte zeramazkiten hiru pertsonari: Jose Luis Iñarra eta Jose Maria Arizmendiarrieta apaizak eta Mariano Briones medikua.

            Hazten zihoan herria zen Arrasate. Ondoko laukian (1) parrokiako eliztarren bilakaera ikus daiteke:

Urteak

1941

1945

1950

1955

1960

1965

Eliztarrak

5.966

6.198

7.012

8.429

10.951

15.630

Eta zenbait elizkizuni dagokionez, ondoko hauek dira datuak:

 

1941-45

1946-50

1951-55

1956-60

1961-65

Bataioak

 548

737

741

1.287

1.800

Ezkontzak

189

220

246

298

368

Hilak

308

277

293

335

364

Jose Luis Iñarra Arrasatera heldu zenetik hogetabost urte betetzen ziren 1966an eta une hartan parrokiako apaizak, erretoreaz gain, Jose Maria Arizmendiarrieta, Tiburzio Sagasta, Javier Etxebarria, Jose Maria Bergara, Pedro Aranegi ziren. Eta hogetabost urtetako tarte hartan Arrasateko parrokian lehen Meza eman zuten herrritarrak honako hauek ziren: Facundo Sampedro, Jesus San Miguel, Pedro Iturbe, Pablo Barrena, Jose Plazaola, Jesus Berezibar, Tomas Iturbe, Juan Bautista San Miguel, Victoriano Aranburu, Jose Maria Sarrionandia, Pedro Salaberri, Ibon Aperribay, Mario Sarrionandia, Alfonso Astaburuaga, Juan Garay, Jose Maria Mendizabal, Javier Mendizabal, Felix Ormaetxea, Jose Antonio Markaide eta Javier Zubizarreta.

            Euren lehen meza parrokian ere eman zuten ordena desberdinetako erlijiosoak, aldiz, hauek ziren: Felipe Otaduy (kaputxinoa), Juan Arregi eta Pedro Beltran (kanonigo erregularak), Salvador Barandiaran eta Armando Garcia (josulagunak), Roke Mendizabal eta Jose Luis Ezkurra (biatoristak), Leandro Abarrategi (frantziskotarra), Miguel Elices (agustinoa) eta Angel Velez de Mendizabal (trinitarioa)         

            Apaizgai diozesanoak hogeita lau izatera heldu ziren urte haietako arrasatearrak eta ordena erlijiosoetan beste hamarren bat (2). 

Arrasaten lanean hogeita bost urte zeramatzatelako, 1966an Arrasateko Udalak omenaldia eskaini zien Jose Luis Iñarra eta Jose Maria Arizmendiarrieta apaizei eta Mariano Briones sendagileari. Urte hartako otsailaren 25ean, Udal pleno batean, Juan Manuel Azkoaga orduko alkateak, herriaren garapenarekin hertsiki erlazionatuta zeuden pertsona horiek Arrasaten mende laurdena zeramatela gogoratu zuen omenaldi bat zor zitzaiela adieraziz, herriko biztanleen alde burutu lan moral eta materialarengatik. Plenora bildutako zinegotziek, aho batez onartu zuten proposamena eta ekitaldi publiko bat antolatzea erabaki zen, omenduei zilarrezko ezteiengatik opariren bat eskaintzeko. Saio hartara agertutakoak, alkateaz gain, Emilio Mujika, Julio Gorroñogoitia, Agustin Maidagan eta Antonio Garate alkate ordeak izan ziren,  Dionisio Laspiur, Luis Mendarozketa, Rafael Amozarrain, Ignazio Balzategi, Jose Mari Uranga, Jose Arregi, eta Juan Mari Olalde zinegotzi bokalekin.

 Omenaldia 1966ko apirilaren 24an eskaini zitzaien. Omenezko ekitaldi hura aitzakia hartuta, Arrasateko parrokiak egitarau berezi bat eratu zuen.  Parrokiako Astea deitu zitzaion 1966ko apirilaren 18tik 24 bitartekoari.

           “Este homenaje que la familia parroquial os dedica no significa el final de vuestras tareas; es en primer lugar para agradeceros esos veinticinco años consagrados al ministerio sacerdotal; es también una ocasión propicia para renaudar el diálogo de sacerdotes y seglares acerca de los problemas que a nuestra Comunidad parroquial se le presentan”

            Garbi dago Iñarrari dagokionez, hogetabost baino urte gehiago zirela apaiztu zenetik. Arrasaten, ordea, bai Iñarrak berak baita Arizmendiarrietak ere mende laurden bat zeramatela, eliz pastoralean.

Eta asmoaren azalpen horretan, ordurako parrokiako apaizen artean zen tentsioaren islapena irakur daitekeela iruditzen zait. Vaticanoko  II. Kontzilioaren ikasgaiak pil-pilean zeuden, apaiz gazteak ikuspuntu desberdinekin zetozen eta horrek guztiak urduritasun puntu baten lehen agerpena adierazten zuen parrokiako apaizen artean.

Parrokiak hitzaldi ziklo bat antolatu zuen Gurea zine aretoan, apirilaren 19, 20 eta 22an, hizlariak Ricardo Alberdi,  Juan Azpitarte eta Jose Maria Setien izan zirelarik. Igandean, 24, izan zen egunik printzipalena. Goizeko 9etan ekin zitzaion, gazteen meza batekin. Handik ordubete batera, haurrek jarraitu zuten, eta 11etan Meza Nagusia, bi omenduek gidatuta eta azken hogeita bost urteetan apaiztutako arrasatearrek lagun. Jesus San Migelek egin zuen homilia. Eta parrokiako abesbatzak Te Deum kantatu zuen.

================..================


Con el pretexto de un video de Pedro Sologaistoa "Laso", recupero parte de lo que escribí en 2006 en el libro “Jose Luis Iñarra. El párroco de Mondragón” . El 24 de abril de 1966 se rindió homenaje a tres personas que llevaban 25 años trabajando en Mondragón: los sacerdotes José Luis Iñarra y José María Arizmendiarrieta y el doctor Mariano Briones.

Mondragón era un pueblo en auge. En la siguiente tabla (3) se puede observar la evolución del número de feligreses de la parroquia:

Años

1941

1945

1950

1955

1960

1965

Feligreses

5.966

6.198

7.012

8.429

10.951

15.630

Respecto a los actos religiosos, he aquí algunos datos:

 

1941-45

1946-50

1951-55

1956-60

1961-65

Bautizos

 548

737

741

1.287

1.800

Bodas

189

220

246

298

368

Entierros

308

277

293

335

364

En 1966 se cumplían veinticinco años desde que José Luis Iñarra llegó a Mondragón. En aquel momento, además del párroco, los sacerdotes de la parroquia eran José Maria Arizmendiarrieta, Tiburcio Sagasta, Javier Etxebarria, José María Bergara y Pedro Aranegi. En dicho período de veinticinco años dijeron su primera misa en la parroquia los siguientes mondragoneses: Facundo Sampedro, Jesús San Miguel, Pedro Iturbe, Pablo Barrena, José Plazaola, Jesús Berezibar, Tomás Iturbe, Juan Bautista San Miguel, Victoriano Aranburu, José María Sarrionandia, Pedro Salaberri, Ibon Aperribay, Mario Sarrionandia, Alfonso Astaburuaga, Juan Garay, José Maria Mendizabal, Javier Mendizabal, Félix Ormaetxea, José Antonio Markaide y Javier Zubizarreta.

            También cantaron su primera misa en la parroquia religiosos de diferentes órdenes como Felipe Otaduy (capuchino), Juan Arregi y Pedro Beltran (canónigos regulares), Salvador Barandiaran y Armando García (jesuitas), Roque Mendizabal y José Luis Ezkurra (viatoristas), Leandro Abarrategi (franciscano), Miguel Elices (agustino) y Ángel Velez de Mendizabal (trinitario).

            En aquellos momentos llegaron a ser veinticuatro los seminaristas diocesanos mondragoneses y cerca de otros diez los pertenecientes a distintas órdenes religiosas (4) 

En 1966 el Ayuntamiento de Mondragón decidió homenajear a los sacerdotes José Luis Iñarra y José
Maria Arizmendiarrieta y al médico Mariano Briones, por haber cumplido veinticinco años trabajando al servicio de los mondragoneses. En el pleno municipal del 25 de febrero del mismo año, el entonces alcalde Juan Manuel Azkoaga recordó que estas personas tan ligadas al desarrollo de la villa habían cumplido un cuarto de siglo en Mondragón, y que su aportación tanto moral como material en favor de los habitantes del pueblo les hacía merecedores de un homenaje. Los ediles que asistieron al pleno aprobaron la propuesta por unanimidad y se decidió organizar un acto público para ofrecer algún obsequio a los homenajeados por sus bodas de plata. Asistieron a la citada sesión plenaria, además del alcalde, los tenientes de alcalde Emilio Mujika, Julio Gorroñogoitia, Agustín Maidagan y Antonio Garate, así como los ediles vocales Dionisio Laspiur, Luis Mendarozketa, Rafael Amozarrain, Ignacio Balzategi, José Mari Uranga, José Arregi y Juan Mari Olalde.

El homenaje se celebró el 24 de abril de 1966. Aprovechando el acto, la parroquia de Mondragón preparó un programa especial para la denominada “Semana Parroquial”, que se desarrolló entre el 18 y el 24 de abril de 1966.

            “Este homenaje que la familia parroquial os dedica no significa el final de vuestras tareas; es en primer lugar para agradeceros esos veinticinco años consagrados al ministerio sacerdotal; es también una ocasión propicia para renaudar el diálogo de sacerdotes y seglares acerca de los problemas que a nuestra Comunidad parroquial se le presentan”

            Por lo que a Iñarra se refiere, es evidente que hacía más de veinticinco años que había sido ordenado. Pero es cierto que tanto él como Arizmendiarrieta llevaban un cuarto de siglo en  la pastoral de la iglesia de Mondragón.

La lectura de la citada declaración, creo yo, deja entrever la tensión para entonces ya existente entre los sacerdotes mondragoneses. Las enseñanzas del II Concilio Vaticano estaban en plena ebullición, los jóvenes curas traían puntos de vista diferentes y todo esto puso de manifiesto, por primera vez, un punto de nerviosismo entre los curas de la parroquia.

La parroquia organizó un ciclo de conferencias en la sala del cine Gurea para los días 19, 20 y 22 de abril, con Ricardo Alberdi, Juan Azpitarte y José María Setien como oradores. El domingo 24 fue el día principal. Dio comienzo a las 9 de la mañana con una misa para jóvenes. Una hora más tarde se celebró la misa para niños, y a las 11 la Misa Mayor, oficiada por los dos homenajeados con la ayuda de los mondragoneses ordenados en los últimos veinticinco años. La homilía corrió a cargo de Jesús San Miguel. Y el coro de la parroquia cantó el Te Deum.

Argazkiak: JMVM (aipatu liburutik aterata)

Bideoa: Pedro Sologaistoa "Laso" (Lasoren sendiaren eta Eusko Ikaskuntzaren arteko hitzarmenari esker digitalizatuta, beste zenbait gehiagorekin batera) // Pedro Sologaistoa "Laso" (digitalizado, con algunos otros, gracias al acuerdo de la familia de Laso con Eusko Ikaskuntza)


BIDEOA

 


 (1)1966ko apirilean Parrokiak Iñarrari eta Arizmendiarrietari eskaini omenaldirako argitaratutako dokumentaziotik atera ditut datuak.

 (2) Urtarrilaren 6an ospatzen zen Arrasateko Apaizgaiaren Eguna. Eta elizetan diru bilketak egiteaz gain, apaizgaiek eurek emanaldi artistikoak prestatzen zituzten.

 (3) He extraído los datos de la documentación publicada con motivo del homenaje tributado por la Parroquia a Iñarra y Arizmendiarrieta en abril de 1966.

 (4) El 6 de enero se celebraba el Día del Seminarista de Mondragón. Y además de recolectarse dinero en las iglesias, los propios seminaristas se encargaban de preparar actuaciones artísticas.

urria 24, 2012

JOSE ANTONIO VILLAR, EUSKAL KANTAGINTZA GARAIKIDEKO AITZINDARIA



Euskonewsen argitaratu berri dudan artikuluan, Jose Antonio Villar daukat hizpide. Hona hemen artikulua bera eta bertan ere aukera duzu bideo bat ikusteko.  Baita Youtubera jaso dudan bigarren bideo bat dago ikusgai, 1966an eskaini zuen kantaldi baten abestiarekin. Disfrutatu, Jose Antonioren xarmarekin!





=======..======

Euskal kantagintza modernoaren aitzindaria izan zen, “Ez dok amairu” mugimenduari hamar urteko diferentzia atera ziolarik. Euskal Herriko plaza eta antzokiak zapaldu zituen, baita kanpoan ere, eta euskara modako uhin berriekin egoki joan zitekeela erakutsi zuen. Jose Antonio Villar Oiarzabal berritzaile aparta izan zen euskal kulturaren ildoetatik, eta berrogeita hamar urte geroago ere komentzituta dago gure nortasun agiririk adierazgarriena euskara dela.

Jose Antonio Villar Oñatin jaio zen 1939an, eta bere jaioterrian ekin zien musika ikasketei, sendian bertan lehenik, amarekin, eta Julian Zelaia parrokiko organo jolearekin jarraian. Urte batzuk marista fraideekin Nafarroako Vilafrankan eta ... ikasi ondoren Oñatira itzuli zen eta bertako musika giroan sartu zen buru belarri. Hasiera hasieratik, Irrintzi zortzikote ospetsuan esku hartu zuen, egundoko lana burutuz. Jose Antoniok dioenez, urteko hiru ehun entsegu-egunak izatera heldu ziren, zortzikotearen kalitate maila goi-goian utzi zutelarik. Euskal Herriko txapeldunak izan ziren oñatiarrak.

Baina Jose Antoniok zortzikotearekin zuen konpromezuak ez zion eragotzi bakarkako abeslari bezala ere abiatzea. Bere gitarrarekin han eta hemen hasi zen bere emanaldiak eskaintzen. Hamazortzi urte zituen eta gitarra jole trebea zen, gauza bitxia garai hartan. Espainieraz eta frantsesez ekin zion abesteari baina aurki euskarazko errepertorioa ireki zuen, batez ere Iparragirreren kantekin. Hori dela eta, 1959an, Urretxun egin ohi zen Euskal Jaian, Urretxuko bardoaz karakterizatua, Iparragirreren abestiekin harritu zuen publikoa. Lortutako arrakastarengatik, lau urte jarraian deitu zuten jaialdi hartara.

Urte hartan ere, TVEko lehiaketa batera aurkeztu zuen bere burua eta finalisten artean sailkatu zen. Baina Madrilera finalerako joan behar zuen egunean, beste final batean hartu behar izan zuen esku Bilbon: Euskal Herriko zortzikoteen artekoa. Eta telebistako balizko saria atarian geratu zitzaion. Euskal abeslari bakarlari jantzienetakoa zenez gero, handik eta hemendik deitzen zuten, apurka-apurka antolatzen hasi ziren jaialdietarako. “La Voz de España” egunkariaren Artista Berrien txapelketan saritua izan zen. Baita Eibarko Jai Alai dantzatokian ere. Hori hirurogeietako lehen urteetan gertatzen zen.

Ondorioz, Baionako Goiztiri diskoetxearekin euskarazko abestiekin disko bat grabatzea proposatu zioten. Baita bigarrena ere. Villarrek aitortzen duenez, esperientzia hura oso garestia atera zitzaion, bera arduratu baitzen diskoaren komertzializazioaz eta urte haietan muga pasatzea arriskutsua izateaz gain... ez zuen merkatal operazioa bermatzen. “Basque party” izenarekin kaleratu zituen diskoetxeak bi borobil EP, hots, launa abestiko diskoak. Begira zer zioen Jose Luis Lizundiak, euskaltzain oso egin zuteneko bere diskurtsoan, 2004an: “Jose Antonio Villar oñatiarraren “basque party” edo eta euskal ye-ye motako kantagintza modernoa, alegia, dantzalekuetarakoak ere aipamen garatuagoa mereziko luke. Honela, Bergarako Ariznoa hotelak saioak antolatzen zituen eta nobedade erakargarria zen dantzazaleontzat”

Lizundiak aurreratu du Jose Antonioren beste ekintza mota bat: orkestra burua izan zen, hogei urtez, Bergarako Ariznoa dantza tokian. Orkestra arrasatearrez eta aretxabaletar batez zegoen osatua berrogeitamarretako bukaeran, eta Jose Antoniorengana jo zuten, gitarra jolearen eta abeslariaren premian baitzeuden. Bi hamarkadatan aritu zen horretan Villar, profesional moduan.

Baina, lehen zortzikotearekin bezala, orkestrako partaide izateak ez zion aukera kentzen, bakarlari gisa aritzeko, eta horrela euskal kantagintza garaikideko hastapenetan kiderik esanguratsuenetakoa izan zen. Lurdes Iriondo ezagutu zuen lehenik, 1961ko Urretxuko jaialdian, eta geroago Julen eta Andoni Lekuona anaiekin sakondu zituen harremanak. Horrela, 1966ko maiatzaren 19an Usurbilen izandako Euskal Abesti Berrien Lehen Sariketan,  Julen Lekuonaren testuarekin Villarrek konposaturiko “Maitasuna” abestia abestu zuen. Lehiakideak, besteak beste, Lurdes Iriondo eta Benito Lertxundi izan zituen. Urte hartan bertan, abenduaren 4an Donostiako Victoria Eugenia izan zen Euskal Jai Nagusian ere esku hartu zuen Jose Antoniok. Bertan lau abesti kantatu zituen, Iparragirreren bi, jatorriz frantsesez Marie Laforêtek abestu eta Lekuonak euskarara itzulitako “Hondartza” (La plage) eta goian aipatutako “Maitasuna” Arrakasta izugarria izan zen.

Ordurako Jose Antonio sarritan elkartzen zen Donostian osatutako taldeko kideekin. Hara biltzen ziren ere Nemesio Etxaniz, Lurdes Iriondo, Julen Lekuona, Joxean Artze... euskal kantagintzaren lehen saiakera haiek nola sendo zitezkeen aztertzeko. Baina musikako fronte guztiak ezin zituela batera bete ohartuta,  Villarek erabaki behar izan zuen eta orkestrarekiko konpromezuak jo zuen biziago. Horrela, kantaldi eta jaialdiei agur esan zien, 1968 aldera.

Jose Antonio Arrasatera ezkondu zen eta bertatik irradiatu du harrez geroztik bere bizimodua. Musikarekin lotuta erabat, horren bitarteko komunikazioa izan du beti gogoan. Teoria zein praktikan, gazte-gaztetatik mugitu da komunikaziorako berezko senak eraginda, eta bere zuzeneko musika eskaintza artistikoan zein merkatal zerbitzuen bidezko ahaleginetan, uneko teknologiak eta mezuak uztartzen aurreratu nabarmena izan da Villar. Egun ere bide bertsutik saiatzen da bere bizitzari zentzua ematen. Horren adibidea, publikatua daukan “Estados de comunicación” deritzan liburua dugu.


Bideoak: