Jesus Zabala etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Jesus Zabala etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

martxoa 31, 2021

ARAMAIOKO MEDIKU ZAHARRA. BERTSOZ (2)

Zeferino Gartziarena, mediku zaharra
Aurreko beste bitan aritu naiz txoko honetan Aramaioko “Mediku Zaharra”ri buruz. Zeferino Gartziarena sendagileak 1919tik ihardun zuen Aramaion, oso oroitzapen ederra utziz herritar guztiengan. Eta oraindik ere askok dugu buruan Gartziarenaren irudia, alde batetik bestera bere maletatxoarekin, makila eskuan hartuta, baserriz baserri ibiltzen zelarik.
Gartziarenaren ospea urruti iritsi zen. Begira zer zioen arratsaldeetako “Madrid” egunkariak 1957ko urriaren 10ean:

“El médico titular del valle de Aramayona, D. Ceferino de Garciarena lleva recorridos a pie cerca de 250.000 kilómetros en los treinta y nueve años que lleva ejerciendo en el referido valle. Ha andado durante este tiempo lo suficiente para haber dado más de seis vueltas a la tierra por el ecuador. Sería interesante saber el número de kilómetros que durante su ejercicio profesional ha tenido que ascender, teniendo en cuenta la topografía de los alrededores de Aramayona, que exige un constante ascenso y descenso a los caseríos próximos” 
 
Berrogei urte egin zuen mediku lanean Aramaion eta tarte luze horretan denetariko anekdotak utzi zituen.

Jesus Zabala, Zeferinoren makilarekin
Gaurkoa ere, Aramaioko Jesus Zabala adiskidearen bertsoekin apaindu nahi dut. Jesusek  Salasango Julian Unzuetari entzundako gertaeretan daude oinarrituta bertsoak.  Eta ikus daitekeen bezala, Julianek Meltxor aitari aditu zion bere garaian, Zeferino eta Meltxor oso lagun handiak izan baitziren.

Habanera doinuarekin kantatzekoak ditugu:

1
Mila ta bederatzirehun / berrogeita lau urtea
Albinako enbalsean / obra haundiak aurrera,
Zeferino eta Meltxor / Patxi ta bere osaba,
bertaraino heldu ziren / lau lagunak ikusmira
ta hortan ari zirela / guarda etorri aurrera
esanaz debekatuta / dagola hara sarrera,
eta horren ondorioz / daukat salatu beharra,
eta joan behar nirekin / Billerleko kuartelera.
2
Bidea hasi ondoren / heldu Billerle gainera,
Zeferinok asma zuen / galdera bat egitera,
esanaz ia bazekien / ze gizon haundi zan bera,
ni naiz Aramaio herriko / sendagile titularra,
baimena daukat joateko / nahi deten lekuetara,
zaintzaileak entzutean / bildurra sartu gainera,
egindako salaketa / etorri ezebezera,
bertan buelta egin ondoren / itzuli danak etxera.

3
Salasango etxekoandrea / familiari begira,
Zeferinori deitu eta / aguro joan ikustera,
oraindik ez du prixerik / banoa bueltan etxera,
gerratea zan unea / kalian bazan algara,
"Viva Franco, viva España" / "gurea Guadalajara",
entzunak entzunda gero / orain da nere aukera,
etxeko balkoi ertzetik / ulu "Republika gora"
isun ona jaso arren / bera gelditu gustora.

4
Latzako seme Gabrixel / juen zitzaigun pasionista,
urtetara agertu zen / sotana beltza jantzita,
mezarik ez emonarren / ofizio ikasita
baserrik baserri batzen / baba, ogi ta arrautza.
kaleko etxe onenari / baita egiten bisita,
Zeferinoren andreak / opa erreal bikoitza,
ene, Maria, Maria / beruntza kategoria,
ihesko bisitatxoan / eman didazun pezeta.

5
Zeferinok ikusirik / bere buruen azkena,
abixua bidali zun / aguro Salasanera,
Meltxorrek entzun ondoren / gelditu guztiz minbera,
semea lagun harturik / indartuz bere barrena,
gaixoa ohartu orduko / ohe ondoan laguna,
orduentxe hasi biak / bizitzan azken jarduna,
egoera luzaturik / unea oso astuna,
betiko agurtu zuen / Meltxorrek lagun kuttuna.

GARTZIARENARI BURUZKO GEHIAGO




Argazkiak: JMVM



urtarrila 27, 2016

ARAMAIOKO MEDIKU ZAHARRA. Bertsoz.


Mediku Zaharra, ohiko bere janzkeran
Beste behin ere eman nuen txoko
 honetan Aramaioko “Mediku Zaharra”ren berry. Zeferino Gartziarena medikuak 1919tik aritu zen Aramaion, herritar guztiengan oso oroitzapen ederra utziz. Eta oraindik ere askok dugu buruan Gartziarenaren irudia, ald ebatetik bestera bere maletatxoarekin, makila eskuan hartuta, baserriz baserri ibiltzen zelarik. Berrogei urte egin zuen hórrela eta tarte luze horretan denetariko anekdotak laga zizkigun.
Jesus Zabala, Zeferinoren makilarekin


Gaurkoan Aramaioko Jesus Zabala adiskidearen bertsoekin apaindu nahi dut Gartziarenari  buruzkoa. Jesusek Salesango Julian Unzuetari entzundako gertaeretan daude oinarrituta bertsoak. Habanera doinuarekin kantatzekoak ditugu:



1
Hogeigarren gizaldiko hermeretziko urtea,
Zeferino Gartziarena etorri Aramaixora,
Gipuzkuko Lizartzatik mediku lan egitera,
euskalduna behar eta, euskaldun petoa bera.
Etorrita bezain laster ein-zitzaigun bertakoa,
Berrogei urte luzetan auzo batetik bestera.
Hementxe bukatu zuen mundo ontako karrera,
guk eskertu nahi diegu bere zerbitzu ederra.

2
Zeferino Gartziarenak gogoko zuen Salasan
Meltxor Unzuetarekin oso laguna egin zan,
eta sarri bertaraño kafea hartzen joaten zan,
behin batean joan zanean Meltxor ez egon etxean.
Laguna etxe buruan idi beltzarekin goldan,
buelta hala buelta ona goiza han pasatu zuan,
politika kale kontu, gehien bat euren artean,
idi pareja aurrean bi karretero atzean.

3
Aramaion ehiztariak betik izan ugaritsu,
udazken uso haizeak burua danai aidatu,
Eta haien ondorioz egiten ziran gaixotu,
medikuen kontsultara agertzen danak barritsu.
Zeferinok danai entzun iñori ezin sinistu
batzueri baja eman, beste batzueri moztu,
haien guztien gaixoa samur diagnostikatu,
Iñork ez behar botika, bajiarekin osatu.

4
Edozein egun bezela bisitan Salasanera,
ehiztari bat famatua galdezka heldu bertara,
Zeferino han zegoen, “orain det bere beharra”
abisuaz irten zuen aguro xamar atera.
“Laguna zer pasetan dek” medikuaren galdera,
“lumbago det nik gerrian eta doakit txarrera”
medikuak erantzuna eman zion batera,
“hirea ez dek lumbago, bago bago dek hirea”

5
Zeferino Gartziarena, herriko mediku zaharra
Manuel Karatxe juen zan berai eskatzera baja,
etxean lana zegoen eta nork egina falta.
Andikan zortzi egunera, ustegabeko bisita,
Manuelek entzun zuen, etxonduen perra hotza
erropa abarkarekin aguro sartu ohera,
medikuak ikusirik Manuelen egoera,
“demonios” esan zion “Manuel bihar lanera”

Hurrengo batean ere etorriko naiz Gartziarenari buruzko anekdota eta Jesus Zabalaren bertso gehiagorekin.

Zeferiko Gartziarenari buruz, gehiago: