Bizi izan juat etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Bizi izan juat etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

otsaila 12, 2025

TXALEKOREN ASTOA

 


Duela mende luze bateko istoriotxo bat dakart gaur txoko honetara, udal langile batekin jazoa, edo, hobe esanda, bere astoarekin. “Bizi izan juat” liburuan idatzi nuen, Jesus Trincado arrasatearraren ahoan ipiniz, 1910-15 inguruko oroitzapenak zirela eta:

“Angel Txaleko Madinabeitia kale garbitzailearen turutak atera nau nire pentsamenduetatik. Kurtze Txiki, Oxina, San Josepe edota Bedoñatik bertatik ere entzun dezakete horren abisua. Gizontzar bikaina, bere asto-gurdiarekin doa Beheko Portaletik behera, eta kaleetako zikinak ez ezik etxeetako traste zaharrak ere biltzen ditu, zerbitzua eskupekoren batekin eskertzen zaiolarik. “Txaleko”k Tomas Aldape du laguntzaile fina eta hark etxeko hondakinak gurdira botatzen dituen bitartean, Tomasek bere isuskixa-rekin kaleak garbitzen ditu, poliki-poliki. Astelehenetan Azokako bazterrak dituzte helburu, bezperako zikinkeria ur-tutu malguarekin desagerrarazten dutelarik”

Jesus Trincadok berak “Txaleko” marraztu zuen nire libururako, eta kale garbitzailearekin batera Aldape eta astoa ere sartu zituen ilustrazioan. Ez dakigu nola zeritzan astoa. Baina eztabaidagai bilakatu zen gizaraxoa, 1918ko maiatzaren 24ko udal saioan, ondoko apunteetan irakur daitekeen moduan. Angel Madinabeitia udal langileak, besteak beste, soldata igoera eskatu zuen, baina eskariari ez zioten udal agintariek erantzunik eman, hurrengo urteko aurrekontuetan egokitzerik izango ote zen aztertuko zutela erabakiz. Baina arazoa, “Txaleko”ren astoarekin etorri zen:

“Enseguida leí (idazkaria) otra instancia del mismo, renunciando a continuar cuidando el burro, por la subvención que se da de una peseta diaria, por serle imposible al precio actual de los piensos.

El Sr. Inda dijo que, habiendo motivo, procedía elevar la subvención. El Sr. Presidente (Arzamendi) advirtió que habiendo conferenciado con el recurrente, le ha manifestado no poder mantenerlo por menos de 1´50 al día. El Sr. Garay propuso, como vía de ensayo, alimentarlo por administración durante una temporada, y por persona ajena; el Sr. Inda opinó en contra de este sistema que resultaría perjudicial para el erario, volviendo a insistir en que se le dé mayor subvención; el Sr. Arejola-Leyva se extrañó de que venga renunciando al cuidado del burro, cuando en término de un año próximamente, se elevó la subvención desde 0´65 a 1 peseta diaria, y que la forma y redacción del escrito tienen todas las trazas de una imposición, que no debe tolerar el Ayuntamiento, de éste ni de otro empleado, por lo cual es de parecer debe obrarse sin miramientos, por el lado que resulte más ventajoso para los intereses municipales”

Azkenik, ez zirela ados jartzen ikusita, Domingo Arzamendi alkateak mahai gainean utzi zuen eskabidea, zinegotzi bakoitzak bere aldetik asto baten mantenuak zenbat diru suposa zezakeen denboraz ikertu ahal izateko. Bien bitartean, nork elikatu zuen astoa?

Argazkia (Jesus Trincadoren marrazkia): "Bizi izan juat" JMVMen liburuan

uztaila 19, 2023

JESUS TRINCADO, ARTERAKO GALDUTAKO ARTISTA ARRASATEARRA


Nire biografiatu guztien artetik, Jesus Trincado Baños arrasatearra izan da hurbilen izan dudana, nahiz eta Montevideon bizi zen. Iokin Zaitegiri esker ekin nion biografiak idazteari – lehena Sebero Altuberena- eta Iokin adiskide mina izan nuen zazpi urtez, bere heriotzak 1979an betiko bereiztu gintuen arte. Euskalgintzarako bultzada norbaitek eman bazidan hori Iokin izan zen, aurrera egin nezan etengabe bere akuiluarekin ari zitzaidana. Baina, diodan moduan, Trincadoren gaineko liburua da bihotz taupadarik gehien sorrarazi zizkidana, Montevideoko mundrautarrarekin hogeita hamar urte luzez ihardun bainuen, ia-ia asteroko maiztasunarekin elkarri bidali genizkion eskutitzen bitartez.  Eta telefono deiak ere maiz egiten genituen.

Trincadok bere jaioterria utzi behar izan zuen 1936an eta ez zen beste inoiz itzuli, 1982ko hiruzpalau egunetako tartea ezik. Erbesteko mingostasuna dastatu zuen, sakon-sakon, eta  ez zuen sekula Arrasaterako pentsamendua desbideratu. Gardentasun handiz oroitzen zituen bere haurtzaroko jazoerak eta orain zutabe honetara dakardana, Trincadoren sena artistikoarekin du zerikusirik. Begira “Bizi izan juat” liburuan nola ipini nuen bere ahoan ondokoa:

“Garaiko neurtze-sistemak oroitzean, nire gaztaroko baliabide tekniko apalak datozkit gogora. Viteriko marrazki klaseetan erabili nituenak, adibidez, “Jesucristo curando al paralítico” eta “La guerra consagrando la supremacía de las artes industriales” titulatu nituenerako. Bi eta hiru urte eraman zizkidaten, hurrenez hurren, plumila eta txinar tintaz lan egiten, egunero ordu t´erdiko jardunean. Gaurko baliabide grafikoekin, denbora horren hamarrenarekin aski zitzaidan" 
 
La guerra consagrando la supremacía de las artes industriales
Bilboko Marrazki Lehiaketara aurkeztu zuen 1927an Trincadok aipatutako bigarren margoa eta lehen saria irabazi zuen. Epai mahaiaren iritziz, sekulako trebezia erakusten zuen irabazleak marrazkigintzarako, eta modu bereziz zoriondu nahi izan zuen. Bilboko hura ez zen Trincadok irabazitako sari bakarra izan. Hiru urte atzera egiten badugu, Donostiako “El Pueblo Vasco” egunkarian, 1924ko irailaren 2ko edizioan, “Un gran artista” tituluarekin, ondoko lerroak irakur zitezkeen, Arrasateko korrespontsalak idatzita: 

Bilboko lehiaketako epaileak; hondoan Tricadoren obra



“La rotunda y categórica revelación que durante la exposición de los trabajos verificados para los actuales exámenes, ha obtenido el joven Jesús Trincado en la Escuela de Artes y Oficios que regenta como profesor don Antonio Armengou, en las pasadas fiestas de San Juan, me induce a calificar el superlativo de gran artista, por su valioso trabajo de incomparable esfuerzo de un año, presentado sin ninguna vanagloria al Tribunal de examen y a todos los dignados con su presencia, a admirar aquel cuadro de arte inimitable.

Un año se dirá es bastante; peri si tenemos en cuenta que practica esta afición después de las horas de trabajo, acabaremos por comprender que el año antes referido queda indudablemente reducido a pocos días de esfuerzo personal, máxime teniendo en cuenta los días festivos. 

No obstante, como todo llega en este mundo, llegaron los días en que los alumnos se preparan ávidamente para el examen, y el joven artista no estaba convenientemente preparado para presentarse ante el Tribunal, por lo que desistió de cumplir en dos días sus trabajos fabriles, para sacrificarse una vez más en aras de su afición; cumplimentando con su cuadro terminado a los muchos que días atrás le estrecharon entre sus brazos, elogiándole vivamente por su acendrado amor al estudio. Pero me parece un poco absurdo que llegado el día ansiado del examen, le envíen a casa con solo el premio de siete pesetas en metálico y algunas sueltas enhorabuenas, entre ellas una entusiasta del digno alcalde don Dagoberto Resusta.

Jesucristo curando al paralítico
No censuro más la cuantía del premio; solamente deseo, y conmigo toda persona sensata, que la gran obra del joven Trincado, titulada “Jesucristo curando al paralítico”, dibujado a tinta en cuadro grande, de una miniatura, merece no solo la admiración de la gente, sino la ayuda de las corporaciones civiles y municipales, con una subvención anual, de las personas pudientes, sobre todo del pueblo, contribuyendo todos con su óbolo a sacar adelante a un artista. 

Sus padres no pueden hacer nada en pro del joven; solamente después de cumplir sus 14 años le ingresaron en la Unión Cerrajera, y allí sigue sin que nadie le guíe hacia el brillante porvenir que hacer esperar sus raras cualidades de artista. Nos atrevemos a rogar al culto profesor del joven pintor, exponga el magnífico cuadro “Jesucristo curando al paralítico” en uno de los escaparates de Mondragón, durante unos días, para que pueda ser admirado por todos. Ahora, que la Diputación y el Ayuntamiento de Mondragón se preocupen de este joven, legítima esperanza del arte

Errealitatea zen, Jesus Trincadok produktu-diseinuaren ardura izan zuela garai hartan Unión Cerrajeran eta, esaterako, berea da urtetan UCEMen izena mundu osora hedatu zuen giltzaren diseinua.  Jesus Trincadoren ibilbide artistikoa eten egin zen 1934an, zurrunbilo politikoak norabide
Trincadok diseinatutako giltza
desberdinetatik eraman zuenean. Egia da sekula ez zuela arte zaletasuna ahaztu; areago, argazkigintza ere ofizio bilakatu nahi izan zuen, Frantziako lehen urteetako erbestaldian. 1950ez geroztik Uruguayren plantatu zuen behin betiko bere egoitza, eta orduan ere marrazkigintza industrialak ireki zizkion bizimodu erosorako ateak.
 

Trincadoren ama Montevideora joan zen 1954an, semearekin bizitzeko asmoz, eta berarekin bi margo lan sarituak eraman zituen. Jesusen esanetara, huraxe izan zen bere erbestaldia betiko izango zela pentsarazi ziona, ama aurki Arrasatera itzuli zen arren, koadro haiek Uruguayen geratu baitziren… egilearen ondoan. Eta Jesusek harro-harro erakutsi zizkidan Montevideora egin nizkion bi bisitetan. Bizirik segitzen duzu, Jesus, zure margo-lan horien bitartez.

Trincado, 1924ko bere obrarekin. 2000 urtean
Trincado, 1927ko bere obrarekin. 2000 urtean
 Argazkiak: JMVM