Vergarajaugei Resusta y Cia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Vergarajaugei Resusta y Cia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

martxoa 19, 2025

SIMON PLAZAOLA SARRAILAGILEA. 1894



Sarritan irakurketa batek berezko helburura eraman beharrean beste nonbaiteko ibilbide desberdinetik zuzentzen zaitu eta horixe bera gertatu zait gaur, Miguel Madinabeitiaren idazki batetik abiatu naizenean.

Madinabeitiak 1894ko azaroaren 24an, Arrasatetik atera eta Gantzagako malda gainditu ondoren trena hartu zuen Legutioko tren geltokian jaitsi ondoren, Izuzkitza aldeko Erroiatxetako bazterretara heltzeko. Bertako burdin mehatzeak  bisitatzera gonbidatu zuten ugazabek eta amaitzean handik Gasteizera aldatu ziren denak, gaua ematera. Beraz, bi egunetako bidaia izan zen. Baina niri, artikulua polita dela aitortu ondoren, eta bigarren batekin jarraipena duela esanda, bukaeran ematen dituen datuek irabazi zidaten arreta eta aurki piztu zen nigan tarte hura beste datu batzuekin lotzeko ideia. Madinabeitiak honela amaitzen zuen Arrasatetik abenduaren 8an “La Voz de Guipúzcoa”-ra bidalitakoa: 

“Sabía yo que aquel día (25 de noviembre) era de ir al portazgo de Iñurrieta, a visitar a sus parientes, mi amigo D. Simón Plazaola, uno de los artistas mas inteligentes de la fábrica de cerrajería de este pueblo (Arrasateri dagokio) Y siguiendo la carretera nos dirigimos a dicho domicilio, donde, en efecto, le encontramos de sobre mesa. Compartimos con él y con otros varios alli reunidos, hasta poco antes de la hora de la llegada del tren, que es cuando subimos al alto…” 

Simon Plazaola eta J.M.Resustaren
 arteko hitzarmena
Arrasateko korrespontsal eta, halaber, historia zaleak aipatzen duen Iñurrieta baserria, Arabatik Gipuzkoan sartzean ezker aldean dagoen lehen baserria da. Eta bertan zegoen gara hartan “katea” ospetsuak, hau da bi lurraldeen arteko zerga-muga, hots merkantziak garraiatzeagatik ordaindu behar zen tokia. Jakina da, garai hartan trenak Gasteiztik Arlabaneko gainera heltzen zela eta handik gero zaldi-gurdiz egin behar zuten bidaiariek Leintz bailarako herrietara heltzeko. Madinabeitiak Legutioko geltokitik oinez egin zuen bidea Iñurrietaraino, Simon Plazaola ikustera. Eta gizakume horren izena izan zen niri arreta desbideratu zidana, izan ere Plazaola aspaldiko ezaguna nuen… nire paper zaharretan. 

Simon Plazaola, Gatzagan jaioa, Arrasatera aldatu zen bizitzera eta “Almacén de Cerrajería” zeritzanean hasi zen lanean 1864an, Jose Maria Resustarekin sinatutako hitzarmenaren araberako baldintzetan. Horren bitartez, akzioduna bilakatu zen negozioan. Plazaola eta Miguel Madinabeitia enpresa horretan izan ziren lankideak, Madinabeitia Udaletxera igaro aurretik..
Sarrailetako garapen teknikoak. 1864




























Plazaola oso gizon ezaguna izan zen XIX.mendearen bigarren aldean, bere ofizioan gailentzeaz gain gizarte entramatuan ongi sustraitua baitzegoen. Karlisten denboran, Arrasateko alkate izatera heldu zen 1874ko urrian. 

Diodan, bestalde, Simon Plazaola Iokin Zaitegi euskaltzalearen aitona izan zela, eta sarrailagileari buruz heldu zaizkidan datuak Iokinen paper zaharretan etorri ziren. Horiei esker, koaderno oso batean Simonen eskutik sarrailetako eskema eta garapen teknikoak ailegatu zitzaizkidan, “Almacén de Cerrajería”, “Vergarajuregui, Resusta y Cia” eta azkenik "Unión Cerrajera S.A" enpresetako ekoizpenetan aplikatuak. Nik ditudan apunte tekniko orijinal zaharrenak dira, Arrasateko industriaren historiari dagokionez.

Argazkiak: JMVM

urtarrila 24, 2024

UNION CERRAJERAREN YALE GILTZA. MODERNITATEAREN GILTZA

 

1888an Bartzelonan

Duela zenbait urte idatzi nuen XIX. mendearen amaieran herriko industria iraultzarako atartean zegoela Arrasate.  Industriak aurrera egiten zuen heinean herriko produktuak kanpora ateratzeko premia begi bistakoa zen, industria egonkortuko bazen. Kanpo erakusketak ziren, gaur bezala, sistemarik egokienetakoa, nahiz eta garaian ez ziren oso ugariak. Baina erakustoki publiko eta ireki batean produktuak modu masiboan aurkez zitezkeen. Oihal ona kutxan saltzen dela dioen atsotitzak ez du balio lehia denean.

Vergarajauregui, Resusta y Cia 1869an osatu zenerako sarrailagintzako sektorean bazebiltzan beste fabrikatzaile batzuk , gehien bat tokiko merkatuetara heltzen zirenak. Eta ez zegoen beste biderik, merkatal politikan inbertitzea baino. Horregatik katalogo txukun, erakusgailu apropos eta erakusketetan intziditu zuen enpresak. Horren adibidea da, 1888ko Bartzelonako erakusketan arrakasta handia izan zutela Arrasateko sarrailek.

Gero Unión Cerrajera S.A sortu zen 1906an, eta enpresa berriak politika komertziala areagotu egin zuen, bere merkatua estatutik haratago eraman baitzuen, Europa, Afrika eta Ameriketaraino.

Nik beti erlazionatu dut XX. mendearen Arrasateko modernitatearen esnatzea Unión Cerrajeraren produktu batekin: YALE giltza. Mendetako ohiko giltza – burdin forjatukoa- Estatu Batuetan Yale etxearen profil zerratuko giltzak ordezkatu zuen. Inbentoa UCEMek eskuratu zuen bere produktuetan aplikatzeko eta 1915-36 bitartean estatuko fabrikatzaile bakarra izan zen. Unión Cerrajeraren gaineko historia bat idatzi zuen Iñigo Agirrek bere lanean zioen moduan, enpresak Zaldibarreko instalazioetan pabiloi berezi bat prestatu zuen bere teknikoentzat, begi luze eta espioietatik babestuta egon zitezen.

1929an Sevillan
Eta modernitatea diot, giza talde espezializatu  hartan  konbinazio numerikoen gaineko ezagutza baitzen. Ez da harrigarria, kontuan izanda tekniko haietako batzuk Viteri Fundazioko ikasle ohiak zirela, Felix Aranorekin zenbakien magia ikasi zutenetakoak.

Eta enpresa moderna hartan burututako merkatal estrategiari dagokionez, ondo dago gogoratzea 1929-30ko Sevillako Exposición Ibero-Americana ospakizunean parte hartu zela, beste euskal enpresa batzuekin batera.

Behean Sevillako Erakusketara UCEMek eramandako YALE giltzaren erakusgailua, orduko eta gaurko argazkietan.




Huraxe zen izar produktua, sarrailgintza sektoreko produzkioa bestelakotu zuena.

Yale zeritzan giltzak irauli egin zuen merkatua eta bonbilloen ekoizpenean lan egiten zuten Gregorio Aiala eta Teodoro Etxebarria teknikoek erdi ezkutuan aritu behar zuten, fabrikazio metodoa inork kopia ez zezan.


Aipa dezadan, halaber, Sevillako topaketa erraldoi hartara, Arrasaterekin erabat lotuta zegoen beste enpresa bat agertu zela, nahiz eta instalazioak Errenterian zituen. “Gregorio Echevarria y Compañía S.en C” zen, “Euzkaria” izenarekin ezagutua. Osagai elektroteknikoak ekoizten zituen eta bere ugazabak Arrasateko Elmako Gregorio Etxebarria Zubia, Daniel Arkauz Leibar eta Pantaleon Leibar Egidazu ziren.

Garbi dago, Arrasateko industria beste aro berri batera igaro zela XX. mendearen hasieran eta horixe izan zen geroko garapenaren motorea.

Argazkiak: JMVM

azaroa 10, 2021

ARRASATEKO SARRAILAK BARTZELONAN 1888an


Erakusketaren Kartela
Sarritan aritu izan naiz txoko honetan sarrailagintzaren sektorean Arrasateko industriak izandako garrantziaz. Madinabeitia historiagileak dionez, modu moderno eragingarrian XIXaren hastapenetara igo behar da enpresa arrasatearrak euren marka bereziarekin ikusteko. Egia esan, nik ez dut horrenbesteko zorte onik izan eta ahalegindu naizen arren ez daukat idatzizko erreferentziarik ezelako marka propioaz.
 

Ezaguna den moduan, 1856an ematen zaigu lehen
berria enpresa moderno baten gain: urte hartan “ “Almacenes de Cerrajeria” izeneko lantegia sortu zen eta enpresa hartatik jaioarazi zuten “Vergarajáuregui, Resusta y Compañía” deiturakoa, 1869an.  Miguel Madinabeitiak udal idazkaritzara jauzi egin aurretik enpresa hartan egin zuen lan – Jose Maria Resustaren koinatua genuen- eta ederto ezagutzen zituen VRCren barne-gaiak. Eta Madinabeitiak, El Noticiero Bilbaíno egunkarian, 1888ko maiatzaren 26an argitaratutako artikulura jo dut, irakurleari beste ikuspegi bat emateko, garaiko tokiko industriari dagokionez. Irakur dezagun:
 


“Aunque me constaba que los Sres. Bergarajáuregui, Resusta y Compañía habían enviado ya a la Exposición Universal de Barcelona algunos productos de sus fabricados, de estilo expresamente catalán, excitada mi curiosidad al tener noticia de que dichos señores preparaban una nueva remesa de objetos destinados al certamen, pasé a la fábrica uno de estos días atrás y, en efecto, me fue grato ver que se estaba empaquetando una sección de cerrajería fina, consistente en fallebas, cerraduras de borja, picaportes, pasadores raros de última novedad y algunos llamadores o aldabas de formas caprichosas, como cabeza de león, pata de cabra, figura de herradura y otras. Estos objetos van colocados sobre tapete verde, lo que permite apreciar perfectamente los detalles de su construcción, que es esmerada.
 
 
Las fallebas están montadas sobre gruesas chapas de hierro y además forradas de metal a todo lujo, y distínguense con los nombres técnicos de “condonar”, españoletas etc, las que, a mi modo de ver, más que dar salida al comercio son propias de catedrales y suntuosos palacios.  Los pasadores se designan con los nombres de “alomados”, “excéntricos” etc, y las cerraduras podrían pasar por extranjeras de primer orden, porque, además de su buen acabado, forman sobre bruñida chapa un blanco mate con ondulaciones o aguas de sorprendente efecto, siendo de advertir que hasta la máquina para este mecanismo se ha construido por oficiales de la fábrica misma. En cuanto a las aldabas, que son de hierro fundido, y que parece dúctil cincelado, ofrecen un golpe de vista agradable, porque el barniz de varios colores con que se les ha dado la última mano, su coste no debe pasar de una y media pesetas, razón por la cual ninguna puerta debía carecer de objeto tan necesario para la comunicación en general”
 


VRC-k garai hartan 868 artikulu desberdin fabrikatzen zituen, sarraila eta lanabesen artean, eta hiru ehun langilek osatzen zuten plantilla.  Garbi dago Madinabeitiak VRCren tailerreko sekretuak ezagutzen zituela eta deskribatzen ari zaigun bisitan disfrutatu zuela ikusitakoarekin. Edozein modutan, ene ustez El Noticiero Bilbaino-ren orduko irakurleari baino gehiago geuri interesatzen zaigu hain deskribapen teknikoa, Arrasateko industriaren historia osatzen laguntzen baitigu udal idazkariaren idazkiak. Jarrai dezagun:
 

“Es de suponer que a las piezas arriba
mencionadas se hayan agregado algunas del ramo de herramientas para canteros, albañiles etc. que se construyen en la expresada fábrica, con perfección y solidez, por lo que me complazco en creer que la fábrica de los señores Bergarajáuregui, Resusta y Compañía estará dignamente representada en el pabellón de Guipúzcoa de la Exposición Universal de Barcelona, y que a mí me ha sugerido este ligero e insustancial bosquejo”
 

VRyC-ren erakusgailua

Bartzelonako Erakusketa Unibertsala 1888ko apirila eta abendua bitartean izan zen; hogeita bi estatutako erakusleak izan ziren eta bi milioi bisitari baino gehiago izan zituen. La Ilustración Ibérica aldizkariak, 1888ko azaroan zioen:  “
Algunos pueblos figuran con artículos muy característicos: Mondragón, unos admirables trabajos de cerrajería de Vergarajáuregui, Resusta y C.”
 
Gipuzkoako Diputazioak lagundu egin zien
lurraldeko enpresei, eta amaieran bi publikapen egin zituen erakusketaren laburpen gisa. Lehenean, A. Satrustegik idatzia, argazki eta enpresa bakoitzaren datuak ikusten dira. Eta horregatik dakigu, Vergarajauregui, Resusta y Cia enpresak zilarrezko domina lortu zuela bere produktuekin.
"Guipúzcoa en la Exposición Universal de Barcelona de 1.888" bigarren publikapenean, Nikolas Bustinduyk burutua,  irakurtzen da:
VRyC zilarrezko domina

"Instalación núm. 5.

Fábrica de cerrajería de los Sres, Vergarajáuregui, Rezusta y Compañía.
Esta antigua é importantísima fábrica de la villa de Mondragón presenta una gran variedad de cerrajas de diferentes tamaños y clases, picaportes, aldabones, etc., algunos de ellos con elegantes trabajos artísticos. Examinando esta instalación, se ve que, si bien la cerrajería es conocida bajo el punto de vista mecánico, manifiesta la gran perfección á que ha llegado con los nuevos procedimientos mecánicos que dichos señores tienen establecidos en su fábrica"

 Vergarajauregui, Resusta y Cia herriko enpresak ederki ondo erakutsi zuen Bartzelonan norantz zihoan eta noraino hel zitekeen Arrasateko industria. Urrezko aroa iristeke zegoen.

 Argazkiak: JMVM