Juan Goñi etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Juan Goñi etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

martxoa 04, 2026

ARRASATEKO UDAL ERABAKIAK: VITERI, ISUNAK, ESKOLA MILITARRA. 1918


Viteriren monumentua, 1915ean

  Historikoki, udal erabakien artean  gizartearen beraren bilakaera etengabea antzeman daiteke, samur asko. Eta udal aktetan herriak bizi izan duen aldakuntza islatzen da gardenki.  Gaurkoan bi adibide ekarri nahi ditut, 1918ko udal aktetan islatutakoak

Juan Goñi Aranguren zen alkatea urte hartan, eta zinegotzien artean pentsamolde desberdinetako kideak ziren. Liberalak, abertzaleak, karlistak, monarkikoak… Hau da, sarritan nor beraren ideologia – ez bakarrik politikoa- lehenago zen, herritarren onura baino.

Pedro Viteriren heriotzaren hamargarren urtebetetzea zen egun haietan eta efemeridea ospatzera deitu zuten Viteri Fundaziotik. Pedro Viteri 1908ko maiatzaren 21ean hil zen, eta hamar urte geroago Arrasateko Udalak erabaki bat hartu behar zuen, Fundaziotik aurkeztu zitzaion eskabidea zela eta. Fundaziokoek – Ricardo Añibarro medikua tokiko ordezkaritzaren lehendakaria zela- Arrasateko mezenas izan zena gogoratzeko maiatzaren 28an egin nahi zituzten ekintzetan, herriko Udal Musika Bandak jotzea eta herriko eskoletako neska mutikoak euren maisu eta maistrekin agertzea eskatzen zuten, jaiari behar bezalako “tornuia” emateko.

Juan Goñi alkateak, ospakizuna izango zen asteko osoko udal bilkuran garbi utzi zuen bera ez zela agertuko, Viteri baino – beraren ustez- Fundazioa bera nabarmendu nahi baitzen eta pertsona bezala ez zegoen ados Fundazioaren jokaerarekin, “ya que le falta un punto esencial para un buen católico, cual es la intervención de la iglesia en la enseñanza de materia religiosa, que le corresponde por derecho…” Goñi alkateak gehitu zuen, ordea, Añibarrok adierazi ziola Fundazioan ez zela ezelako eragozpenik herriko erretorea Patronatoaren herriko batzordean parte hartzeko.

Arexola Leyba liberalak gogoratu zuen omenaldia ez zihoala Fundazioa goraltzeko, Pedro Viteri herriko gizon esku zabala baizik. Eztabaidaren ostean Garay abertzaleak irtenbide bikoitza planteatu zuen: a) Udal Musika Bandako kideei askatasun osoa ematea, ekintzara joateko ala ez  b) Maisu-maistra eta haurrei, ekintzara joatea guztiz debekatzea.

Juan Goñi alkatea
Perspektibatik datozkidan iruzkinak: zer joko zuen Bandak kideetako erdiak joatearen alde erabakiz gero? Eta debekua?

Gauza da bi irtenbide horiek bozketara atera zirela udal agintarien artean eta emaitza honakoa izan zen: Bandako kideek askatasuna edukitzearen alde zortzi zinegotzik bozkatu zuten eta lauk kontra. Bestalde, zenbaki berdinekin haurrei eta maisu-maistrei debekua ezarri zitzaien.

Urte hartako udal aurrekontuan – eta gaur egunekoan ere bai- diru sarrera bat herritarrei ipinitako isunen aldetik zetorren. Baina itxuraz ez zuen gastu handirik estaltzeko nahikoa izaten eta alkateak urtarrilaren 16ko bileran proposatu zuen beste formula bat isunak bideratzeko. Goñi jaunaren esanetara: “el importe del 35% de las multas municipales es insignificante y observo la necesidad de estimular las denuncias para corregir conductas por incumplimiento de las ordenanzas municipales, mejorando así las costumbres públicas, el respeto a las personas y, en fin, el cumplimiento más exacto posible en la práctica de las expresadas ordenanzas…”

Eta alkateak proposatu zuen isunaren kopurua beste modu batean banatzea: %70 salatzailearentzat; %20 idazkaritzarentzat eta %10 estatuarentzat. Goñik uste zuen horrela biderkatu egingo zela salakuntzen jarioa. Zinegotziek ez zuten gaizki ikusi proposamena, garbi utzi bazuten ere egokiena salaketak udaltzain, mikelete eta guardia zibilen eskutik jasotzea zela. Ez dakiguna da formula hark eragin zuzena izan ote zuen salaketen igoeran eta, beraz, diru iturrien hobekuntzan.

Egun hartako bileran ere beste gai bitxia izan zuten zinegotziek esku artean: zorriak, konkretuki diru eskaleen zorriak. Eta horrela irakurtzen da aktan: “.. Habilitar un local alejado en lo posible del casco del pueblo, para Estación de despiojamiento de mendigos, gitanos y nómadas para evitar la introducción del tifus exantemático que reina en Portugal; y cuyo servicio se organizará bajo la dirección de los médicos municipales”

Baina perspektibaren aldetik gehien harri gaitzakeena ondoko hau da: urtarrilaren 23an udal zinegotziek aztertu zuten estatu Eskola Militaretik jasotako eskabidea. Gauza zen haren teniente batek proposatzen ziola Udalari Arrasaten tiro eskola bat irekitzea, bost ehun pezetaren truke, soldadutzara joan behar zutenek praktikak egin ahal izateko. Ez noa proposamenaren ontasuna epaitzera garai desberdinak baitira, baina bitxikeria handiagoa iruditu zait zinegotzi liberala zen  Juan Martin Arexola Leybaren jarrera, zioenean: “no sólo es útil para los reclutas sino también veía interesante la oferta del teniente de organizar un batallón infantil” Arexola Leybaren iritziz, ume haiek soldadutzara iristean soldaduen bide erdia eginda izango zuten eta besterik gabe maila altuago karguetara helduko ziren, denbora instrukzio eta tiroa alperrik galdu gabe.

Esan behar da, Segundo Etxebarria eta Esteban Garay zinegotzi abertzaleak zeharo kontra zeudela eskola militarraren egitasmoarekin. Bi horiek, gaia eztabaidatu zen saioetan bilkura gelatik ateratzea eskatu zuten, baita horrela egin ere. Diodan, nik dakidanez, eskola hura ez zela inoiz gauzatu.

 Argazkiak: "Guipúzcoa 1915" aldizkarikoak

apirila 08, 2020

1931ko APIRILAREN 14: ERREPUBLIKA


Datorren igandean beteko dira urteak, 1931ko apirilaren 12an udal hauteskundeak izan zirela estatu osoan, eta horren ondorioz bi egun geroago Errepublika aldarrikatu zen. Ez zen iraultza izan, baina – estatu osoan bezala- irauli egin zen Arrasateko bizimodua, batez ere politikoa. 1931ko apirilaren 14ak
Errepublika ekarri zuen, bi egun lehenago izandako udal hauteskundeetan ezkerra gertatu baitzen garaile, oso nahasia zegoen giro politikoari zalantza handiagoa ipiniz. Arrasaten une zailak bizi ari ziren, gizartea modu garbian  zatituta. Berenguer jeneralaren bi urteko diktadura bigunaren ostean, herriko tradizionalistak, abertzaleak, errepublika zaleak eta sozialistak elkarri mokoka ari ziren, ez bakarrik dialektikoki baizik kasu batzuetan armak eskuan zituztela ere bai.

Udal hauteskundeak deitu ziren 1931ko apirilaren 12rako, Gobernu Ministroaren aginduaz alkatea urtarrilaren 23an berraukeratu behar izan bazen ere, behin behineko aldi baterako. Aukeraketa unean ziharduten zinegotzien artean egin zen eta ordura arteko alkateak berak lortu zituen botorik gehien: Juan Goñi Aranguren. Goñi alkate izan zen 1918-20 tartean eta ostera heldu zen alkatetzara 1930eko ekainean. Beraz, bigarren agintaldiko sei hilabete bakarrik zeramatzan arren konplikatu samarrak gertatu zitzaizkion, herriko tirabira politiko eta lan gabezia zela eta. Diodan ere, gripeak Arrasateko bazterrak astindu zituela apirileko egun haietan, modu arinean hori bai, baina lantegietan nabarmen igarri zen gaixotasunaren eragina.

Udal hauteskundeak baino zenbait egun lehenago aste santua izan zen eta erlijio-zeremoniak normaltasunean eman zituzten herritarrek. Eguraldi euritsu eta hotza izan bazen ere prozesioetara jendetza handia joan zen, udal korporazioak eta udal musika bandak parte hartuz. Hain zuzen, Berpizkundeko Igandean, hilaren 5, kontzertu bat eskaini zuen Bandak Alfonso XIII Plazan, eta Justo Munarriz zuzendariak bere pieza bat estreinatu zuen, “Maite” izenekoa, txarlestona, konposatzailearen lagun arrasatearra zen Sandalio Heviaren alabari eskainia. Eta egun hartako ospakizunekin jarraituz – gogoratu artean Aberri Eguna ez zela ezagutzen, 1932 izan baitzen lehena-  arratsaldean futbol partiduaz gozatu zuten zaleek Maala zelaian, Club Deportivo Mondragonen erreserben eta Unión Deportiva Alavesaren kontra, etxekoek 2-0 irabazi zutelarik. 

Juan  de Toyos, errepublika aldarrikatzen Eibarren
Udal hauteskundeetako astean, berriz, mugimendu politiko handia izan Arrasaten, kolore desberdinetako mitinak eta hitzaldiak eratu zirelarik. Sozialisten Elkarteak mitinerako deia egin zuen, Cinema Popular izenekora – gero Ideal Zinema izango zena- eta Gomez Otxoa Arrasateko lehendakariak eta Juan de Toyos Eibarko sindikalista eta politikoak hitz egin zuten. Toyosek zerikusi handia izango zuen apirilaren 14ko Eibarko gertakizunetan, berau izan baitzen Udaletxeko balkoitik Errepublika aldarrikatu zuena. Abertzaleek ere, Eusko Langileen Solidaritatearekin batera, euren jarraitzaileak deitu zituzten zine areto berdinera hilak 8an, eta Luziano Ozerin, Karlos Linazasoro, Aszension Lasa eta J.M Ituarte “Artibay” idazlea mintzatu zitzaizkien bertaratutakoei.

Juan Goñi ordura arteko alkatea
Orain parentesi txiki bat irekiko dut albiste bitxi bat emateko. Kronikek diotenez, eta hala izan zen, Eibar izan genuen Errepublika aldarrikatu zuen lehen hiria, apirilaren14an. Baina inork gutxik ezagutzen duena da Arrasateko alkatea – Juan Goñi- izan zela Alfontso XIII erregea eroriko zela antzeman zuen lehen pertsona. Nola? Begira zer gertatu zen apirilaren 10ean, "La Voz de Guipuzcoa" egunkariak azaldu zuenez:

Udaletxeko bere gelan lanean ari zen alkatea, eta bat batean ondoko batzar aretotik zetorren zarata handia entzun zuen. Hara joan eta zer aurkitu zuen? Aretoko frontisean zintzilikatutako Alfontso XIIIren koadroa lurrean erorita, txiki-txiki eginda. Itxuraz, eusten zion takoa apurtu eta koadroa behera etorri zen. Ez al zen hori aldaketa politikoa iristear zegoeneko seinale bat izan? Izan zena izan zela, goazen hauteskundeetara. 

Arrasateko hautesleak bi barrutitan zeuden banatuta. Eta emaitza honakoa izan zen: Lau errepublika zale: Eugenio Resusta, Zezilio Cano, Luis Martinez de Ubago eta Felipe Letona. Lau tradizionalista: Isidoro Etxebarria, Robustiano Zubillaga, Antonio Pagoaga eta Jose Zulueta. Hiru abertzale –EAJ eta Eusko Langileen Solidaritatea: Patrizio Osinaga, Nikolas Uriarte eta Nikanor Axpe. Bi sozialista: Jesus Uranga eta Bernardo Gomez. Eta ANVko Eustasio Markaide.

Mila eta hirurehun hautesle inguru ziren arrasatearrak eta %94k eman zuten botoa. Lehen barrutian – herriko kaxkoan- lehia gogorra izan zen hautetsien artean, hautatutako zazpi zinegotzientzako botoak 209 eta 202 tartean ibili baitziren. Bigarrenean, argi asko irabazi zuten errepublika zale eta sozialistek. Aurreneko aldiz zen, errepublika zale eta sozialistak Arrasateko udal karguetara iristen zirela. 

Eugenio Resusta Errepublikako lehen alkatea
II Errepublika aldarrikatuta, hauteskundeetako emaitzaren arabera hilaren 18an osatu zen udal berria. Juan Goñi alkate ohiak agurtu egin zituen hautetsiak eta kargu berrietan hastear zeudenei zorterik onena opa zien. Resusta jaunak, zinegotzi berrien izenean, eskertu egin zuen alkatearen jarrera eta agindu zuen denok arituko zirela Arrasate hobe eta aurrerakoi baten aldeko ahaleginetan.  Eta besterik gabe, zinegotzien arteko botazioari ekin zitzaion, Luis Martinez de Ubagoren - hau da, 12ko hauteskundeetan botorik gehien jaso zuenaren- lehendakaritzapean. Emaitza honakoa izan zen: alkatea, Eugenio Resusta; alkate ordeak, Luis Martinez de Ubago, Bernardo Gomez eta Felipe Letona; sindikoa, Patrizio Osinaga.

Bilera hartan hartutako lehen erabakiak honako hauexek izan ziren, besteak beste: alkatearen lan gelatik Primo de Rivera eta Martinez Anidoren margoak kentzea; Errepublikaren behin behineko gobernuari zorion agurra igortzea; somateneko kideei armak entrega zitzaten eskatzea; Euskal Herrirako ahalik eta autonomiarik zabalena eskatzea; udal batzar areto nagusian Felix Arano eta Galan eta Garcia Hernandez kapitainen erretratuak jartzea; eta  Alfontso XIII izena kendu eta plaza aurrerantzean Errepublikako Plaza izatea. 

Eta horrela martxan jarri zen Arrasaten bigarren errepublikako lehen udala. 1936ko uztailaren 18ko matxinada frankistak Errepublikaren errealitatea birrindu egin zuen.

Argazkiak: Carmelo Letona, Goñi Arenaza sendia, JMVM. 

abendua 26, 2012

VASCO-NAVARRO FERROKARRILAREN DESAGERPENA




Aurtengo abenduaren 31an 45 urte dira Leintz Bailara zeharkatzen zuen trena desagertu zenetik. 1967ko abenduaren 31an itxi zen "Vasco Navarro" trenaren bizitza. Asko idatzi da gertaera hartaz eta askoz gehiago idatz liteke, izan ere batek daki zenbat galdu dugun data gogoangarri haren ondorengo hamarkadetan garraio sistema haren desagerpenarekin! Sekula ez da ezagutuko datu hori; eta, aldiz, betiko geratuko da oroitzapen ederra, tren xume eta bikain haren errealitatea bizi izan genuenon baitan.


Los Herran anaia gasteiztarren eskutik, 1886an jaiotako“The Anglo Vasco Navarro Railway Company Limited” enpresa, zenbait gora behera tarteko, enpresa publikoa bilakatu zen eta, azkenik, 1919ko irailaren 3an inauguratu zen modu ofizialean Gasteiz eta Maltzaga lotzen zituen trenbidea. Arrasatek eta Deba Goienak bazeukan bere trena!


 
Nolakoa izan zen  inaugurazioko egitaraua? Hemerotekak horretarako daude. Eta nik “El Heraldo Alavés” egunkaria arakatu dut. Ondoko aipuak arratsaldeko agerkari haren orrietatik atera ditut, 1919ko irailaren 3 eta 4ko aleetatik.


“A las  diez y cuarto salió de la estación Vitoria Norte el tren inaugural, conduciendo al Ministro de Fomento –Don Abilio Calderón- (1) y altos funcionarios, representantes de las corporaciones, magistrados, autoridades, periodistas y otros invitados, cuyos cargos tienen relación con el servicio de comunicaciones. Por haberse sentido ligeramente indispuesto el señor Dato, no fue en el tren. Repuesto posteriormente de su malestar marchó en automóvil a Vergara.


En las estaciones del trayecto leíanse multitud de carteles expresando loas a los propulsores de las obras y sentimientos de alegría y gratitud. Gallardetes y banderas entre guirnaldas de follaje eran la decoración repetida en todas las estaciones del viaje, en cada una de las cuales era saludado el ministro por las respectivas comisiones de representación pública, mientras sonaban los aplausos de las muchedumbres congregadas para presenciar el paso del tren.


En Escoriaza se unió a la comitiva inaugurada una representación de la Diputación provincial de Guipúzcoa integrada por casi todos los diputados de aquella corporación. Una compañía de miqueletes al mando de un capitán rindió los honores de ordenanza, después de lo cual el ministro la pasó en revista”


Abilio Calderón
Zer denboran egin zuen komitibak Gasteiz-Bergarainoko ibilaldia? Tren hura erabili ohi genuenok sarritan komentatu dugu zenbat bira eta zenbat bihurgune iragan behar zituen Vasco-Navarrok  Eskoriatza-Gatzaga tartea gainditzeko. Gogoratzen al ditugu tren geltokiak? Gasteiz, Gamarra, Erretana, Legutio-Villarreal, Gatzaga, Marin, Mazmela, Zarimutz, Kastañares, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, San Prudentzio, Bergara. Hamalau!


Denboraren distantziarekin are luzeagoa egiten da bidai haren sentsazioa, batez ere trenak maldan gora egiten zuenekoa.  Kronikari kasu eginez gero, geltoki guztietan geratu bazen eta, gainera, Eskoriatzakoan mikeleteei errebista pasatu bazitzaien... egia esan behar badut, ez zait Gasteiz-Bergara egiteko denbora tarte luze inbertitu zuenik. Irakurleak esan beza, dena den:


“A las doce y media llegó el tren al empalme de Vergara, donde adosado a la pared de la estación se había levantado un altar en el que ofició el Obispo de pontifical y mitra, bendiciendo las obras ante el ministro, Dato y principales autoridades de las cuatro provincias vascongadas. Entretanto, la Banda Municipal de Vergara amenizó la ceremonia tocando la marcha real"


Eta? Kontuan izanda 1968an autoz ibilbide berdinak ordubete ingurua eramaten zuela, beste ordubete eta laurden geratzen zaigu, protokolo guztia betetzeko. Bosna minutu geratuko al zen geltokietan? Atera kontua... eta irakurleak ikusiko du trenaren galerarekin ez genuela asko irabazi azkartasunari dagokionez. Baina, tira, hori nire iritzia da.


Unión Cerrajeraren aurreko harrera ekitaldia
Irakurleak ongi irakurri du: euskal lau lurraldeetako agintariak zeuden Bergaran. Joan hadi orain deitura horrekin! Gauza izan zen, behin bedeinkapenarekin amaituz gero, gonbidatu guztiak Arrasatera itzuli zirela trenean. Goseak bide zeuden eta Unión Cerrajera S.Aren bulegoetan bazkari eder bat zerbitzatu zen. Jarrai dezagun irakurtzen:


“Fue servido un suculento banquete por cuenta de la Cerrajera, y en las oficinas de ésta, según el siguiente menú: Entremeses, Consommé Primavera, Langosta Parisienne, Solomillo Perigueux, Pollo asado frío, Ensalada, Jamon d´York, Helado Plombiere, Quesos y Frutas”


Zeintzuk eseri ziren, gaur Hotel Mondragón den eraikineko saloietan? Hona hemen batzuk:


“El ministro de Fomento, el señor Dato, el capitán general de la Región, el Obispo de la Diócesis, el gobernador civil de Alava y el de Guipúzcoa, el presidente de la Diputación de Guipúzcoa y el de Alava, el presidente del Consejo de Administración de la Unión Cerrajera, el alcalde de Mondragón, gobernadores militares de Alava y Guipúzcoa, alcaldes de Vitoria, Estella, Vergara y Oñate, directores de periódicos...”



Arrasateko orduko alkatea Juan Goñi zen. Ehun pertsona inguru bildu zen hara eta mahai ondokoetan ez zen diskurtsorik falta izan. Soka luzea Unión Cerrajerako presidentearekin hasi zen:



“El Señor Zayas dijo que en los primeros consejos de esta industria oyó hablar del proyecto Vitoria-Estella-Málzaga, de cuya realización se hablaba como de cosa inmediata pero sin ningún indicio fundado. Siempre fue promesa política que nunca se cumplía y fue preciso que el Señor Dato resolviese el problema. Entonces las diputaciones dieron facilidades y el Estado, que tenía una parte del ferrocarril, entregó el proyecto a sus empleados.


Obretako une bat, lokomotora trenbidean sartzen ari
Dedicó elogios a las cuadrillas de obreros gallegos y castellanos que han trabajado en la construcción, de los que dijo que dieron ejemplo de excelente conducta, sin que se hayan registrado durante los trabajos ni una sola reyerta, sino pruebas de cofraternidad, porque todos somos hermanos en España. El Señor Zayas concluyó con estas palabras: 
“Hoy al dar las gracias al Señor Dato y al ministro, les ruego que cuando vean a Su Majestad le digan que hay un pueblo agradecido, Mondragón, y que cuando se diga Mondragón se entienda haber dicho España”



Jarraian Julian Elorza Gipuzkoako Diputatu Nagusiak hitz egin zuen eta horren ondoren iritsi zitzaion txanda Eduardo Dato Gobernu buru ohiari:



Eduardo Dato
“El Sr. Dato dijo que él no es un diputado accidental del País Vasco, sino que lleva sangre vascongada a la cual debe su amor a Vasconia en cuyos bienes se regocija. Confesó que aquí está la sepultura de sus antepasados y que aquí quiere rendir su último aliento y dejar sus restos.


Hizo historia de las obras desde 1914, cuando por motivos de la guerra fue preciso intensificar un plan de obras públicas, para poner remedio a la crisis obrera. Comenta que él indicó al Rey la conveniencia de construir el Vasco Navarro, y quiso hacer justicia al esfuerzo de las Diputaciones y corporaciones vascas y al que contribuyó el entonces director general de obras públicas y hoy ministro de Fomento”



Datoren ostean Ministroak hartu zuen hitza, eta Ministeritzan hartutako zenbait neurriren berri eman zuen, besteak beste, egunean inauguratutako ibilbiderako material berria erosteko 800.000 pezeta jartzea. Abilio Calderón ministroak ere:



“Añadió que los castellanos ven con simpatía el engrandecimiento de la región vasca, considerándolo como suya. Que la unión de los pueblos hará grande a la Patria, según se ve en el ejemplo de las naciones extranjeras que han instituido la liga internacional para ayudarse mutuamente.



Dió gracias a la Cerrajera por el agasajo que se le hace y tiene palabras de admiración para el espíritu industrial de esta compañía, de la que podrían tomar ejemplo otras empresas para colaborar en el resurgimiento patrio”



Hitz horien ostean topa bat eskatu zien bertaratutakoei. Interesgarriak ministroaren hitzak, gobernu burua "ahaztu" egin bide zuelarik.  Une haietako espainiar gobernu burua Joaquin Sanchez Toca zen, Arrasateko aspaldiko ezaguna, Miguel Madinabeitia udal idazkariarekin liskar dialektikoa izan baitzuen 1893an Udaletxean. Prentsak zioen:



“El Ministro brindó por el Rey y por el jefe del partido conservador señor Dato. Dice que el Gobierno es homogéneo dentro de la jefatura de Dato, de quien todos dependen, y nada hacen sin su consentimiento”



Ministroaren ostean Nafarroako Diputazioaren Zabala diputatua mintzatu zen. Eta amaitu ondoren, gonbidatu guztiak Union Cerrajeraren instalakuntzak bisitatu zituzten. Arratsaldeko 5etan trenak gorako bidea hartu zuen, Gasteiz alderantz.



 ===============





(1) Abilio Calderón abokatua zen eta frankisten 1936ko kolpe militarrari babesa emango zioten hogeita bat adituetako taldekidea izan zen.
Vasco Navarro trenari buruzko informazio gehiago: