Pedro Ignacio de Barrutia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Pedro Ignacio de Barrutia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

iraila 09, 2026

ERRESIDENTZIAKO EPAIA ARRASATEN. 1735


  Gure lege sisteman izan zen epai-prozedura bat, Erdi Arotik zetorrena, funtzionario eta kargu publikoei agintea uztean aplikatzen zitzaiena. Haiek ezin zioten karguari agur esan besterik gabe – gaur egiten den legez- baizik eta “erresidentziako epaile” bezala deitutakoak epe bat irekitzen zuen edozein administratuk erreklamazioak aurkeztu ahal izateko, kargutik zihoanak modu batean edo bestean kaltetu zuela uste bazuen. Eta epaiketa haietatik zigorrak gerta zitezkeen, epaituentzat.

Udaletxeetan, normalean, alkatetza hartzen zuena zen erantzulea erresidentziako epaiketari argi berdea emateko. Eta epe baten barruan erreklamazioak jasotzen bazituen, aztertzea zegokion erreklamatzen zuena zuzen zegoen ala ez erabakitzeko. Arrasate ez zen salbuespena izan eta legealdiaren aldaketarekin batera ematen ziren epaiketak. Gaur hauetako baten adibidea dakart, irakurlea kontura dadin nolakoa zen prozedura hura.

Urtero ohi zen moduan, 1735eko irailaren 29an, San Migel egunean, udala aldatu zen Arrasaten.  Alkate berria Bartolome Bañez Mandiola aukeratu zuten milaristek, hau da aberatsek, euren esku baitzetzan udalaren konposaketan esku sartzea. Gainerako udal kideen artean Zenika, Okendo, Ertzilla, Etxagibel, Barrutia, Oro eta abar ziren abizenak, hots, herriko goi mailakoak. Biharamunean, kargu publiko berriak, milaristak  eta herriko hidalgoen ordezkariak kontzejuko gela nagusira bilduta, hautatuek euren fidatzaileak aurkeztu behar izan zituzten, agintariaren balizko desbideratzea zela eta, euren diruekin abalatu behar zutenak. Irakurtzen da irailaren 30eko aktan:

“Que estando juntos los dichos cargo habientes actuales, en cumplimiento de las dichas ordenanzas, se obligaron de ejercer cada uno su oficio bien y fielmente, guardando las dichas ordenanzas, y que obrarán como Dios manda y les citasen sus conciencias, y que en defecto estarán sujetos a residencia, y que pagarán todo lo que contra ellos se juzgase y sentenciase en todas instancias y tribunales, y de cumplirlo así el dicho señor Alcalde dio por su fiador al dicho Don Joseph Gregorio de Zenica y Barrutia, quien dio al dicho señor Alcalde; el dicho Don Miguel de Oquendo al dicho Juan Bauptista de Ugarte; y éste al dicho Don Miguel.

Y todos principales y fiadores se obligan con sus personas y 
bienes muebles y raíces habidos y por haber, con renunciación de las leyes de la mancomunidad, como en ellas y sus capítulos se contiene de que dichos cargo habientes cumplirán cada uno con su oficio y en defecto pagarán lo que en residencia fuere juzgado y sentenciado contra ellos…”

Une haietan udal idazkaria Pedro Ignazio de Barrutia zen 1711tik karguan ari zena. Bertan egunean eta bilera berdinean beste erabaki bat hartu zuen udal berriak. Hona hemen aktan irakurtzen dena:

“… El Señor Don Bartolomé Bañez y Mandiola, Alcalde y Juez ordinario por el Rey nuestro señor de esta villa y su jurisdicción, por testimonio de mí el escribano, dijo que debía mandar y mandaba poner en residencia a los señores Alcalde, regidores, síndico procurador general y demás ministros que lo han sido el año próximo pasado para que cualquiera persona que contra ellos o cualquiera de ellos tuviese que decir y querellarse, parezca ante su merced dentro de treinta días primeros siguientes, que si pareciesen les oirá y guardará justicia, y pasado dicho termino y no pareciesen les dará por no partes, y los dichos Ministros por no culpados. Y se publique este auto en la forma ordinaria…”

Egia esan, badira kasuak kaltetuek aurrera atera zutela kereila. Baina, oro har, eta udal nagusien artean korporatibismoa sustraitua zegoenez – “gaur zuregatik bihar niregatik”- salakuntzak ezerezean geratzen ziren. Korboratibismo eta, ikusi dugun bezala, baita lotura ekonomikoa ere, kargua hartzean euren artean bata besteari eskainitako fidantza zela eta. Hala ere, justiziaren aukera hori gaur egun bizirik balego… beharbada ez genuke horrenbeste lapur eta kriminal izango. Ala, bai?

Argazkiak: Wikipedia, JMVM

abendua 24, 2025

GABONALDIA GIROTUZ

Luze idatzi nuen “Aramaio eta Arrasate. Historiak lotutako bi herri” nire liburuan (Arabako Foru Aldundiak, 2003) Pedro Ignazio de Barrutiak XVIII. mendean idatzitako antzezlanaz, eta horri esker dakigu zein nolako ohiturak izan ziren Arrasaten eta, ziurrenik, Aramaixon ere Gabon jaian. Sekulako lanabes bikaina dugu duela hirurehun urteko gizarte arrasatearrean murgil egiteko. Giro hura kontuan izanda eta Barrutiaren testuarekin, Doke Antzerki Taldeak bi urtez, 2006 eta 2007,  ihardun zuen herriz herri “Actto para la Noche Buena” antzez ekarpen ederra eskaintzen.

Eta gaur aukera hura berriz azaldu nahi diet irakurleei, nahi izanez gero tartetxo atsegina eman dezan, gabonaldia eta artea uztartuz. 

ACTTO PARA LA NOCHEBUENA

(Pedro Ignazio Barrutiaren antzerki lana. XVIII)

DOKE ANTZERKI TALDEAK eskainia


abendua 14, 2011

DOKE ANTZERKI TALDEA: “Gabon Kanta” (BIDEOA)

https://txemax3.blogspot.com/2011/12/doke-antzerki-taldea-gabon-kanta-bideoa.html

abendua 25, 2013

ARAMAIO ETA ARRASATE GABON KANTALDIAN (bideoak)

https://txemax3.blogspot.com/2013/12/aramaio-eta-arrasate-gabon-kantaldian.html

abendua 21, 2016

GABON KANTA HISTORIKOAK ARRASATEN

https://txemax3.blogspot.com/2016/12/gabon-kanta-historikoak-arrasaten.html

 ONDO PASA JAIAK!!!


azaroa 19, 2025

ERLOJUA EZ ZEBILEN ONDO. 1735ean

 

















Iraganeko udal aktak iraurtzeak mundu irudigaitz batera eramaten gaitu sarritan. Bizimodu arrunt gogor bat islatzen da idazki horietan, legeak, arauak, jainkoaren boterea eta aberatsen ahalmena nahasten ziren garaietakoak. Gaur adibidetxo bat dakart, 1735ean Arrasateko kontzejuan jazoa. Honela irakurtzen da aktaren sarrera gisa:

"En las casas del concejo, y su sala de Ayuntamiento de la villa de Mondragón, a siete días del mes de septiembre de mil setecientos y treinta y cinco años, se juntaron por testimonio de mí el escribano fiel de Ayuntamiento, como lo tienen de uso y costumbre, los señores Justicia y Regimiento, Diputados y vecinos particulares de la dicha villa, que tienen voz y voto, para tratar y conferir cosas tocantes al servicio de las Majestades Divina y humana, y buen gobierno de la república…"

Garai haietako ohiko sarrera arranditsu horren ostean, idazkariak bileraren muina azaltzeari ekin zion, Frantzisko Lazaro Agirre alkatea bilerara ez zela agertu adierazi ondoren. Batzar haren buru Jose Migel Galarza eta Domingo Ignazio Okendo erregidoreak izan ziren. Gainerako gizakumeen artean, herriko garaiko jauntxoen abizenak ageri zaizkigu, milaristak – aberatsak: Herrasti, Mendiola, Upategi, Aranguren, Andicano, … Eta idazkaria Pedro Ignazio de Barrutia zen .


Zerk bildu zituen arrasatear aberats eta erantzule haiek egun hartan kontzeju etxera? Irakur dezagun Barrutiak jasotakoa:

“… dió a entender el dicho Señor Alcalde, cómo había tenido recado de parte del Cabildo Eclesiástico de la Iglesia parroquial de esta villa, de que no podía gobernarse el Cabildo, conforme andaba el reloj, en los Oficios Divinos, lo que ponía en noticia de su merced…”

Eta kontzejuko gela hartan bildutako pertsona burutsuek, aurrekoaz jabetuta, honako erabaki hau hartu zuten:

“… Decretaron el que se le quite la llave del reloj a Nicolás de Jubindo y se le entregue a Miguel de Sologaistoa, vecino de esta villa, para que en adelante cuide de él, con el cuidado que se requiere, y que en su defecto se le quitase el gobierno de dicho reloj, siendo por culpa, omisión y negligencia suya, y que con las calidades se le otorgue escritura por el síndico procurador general, con el salario anual de los quince ducados, y que en caso necesario se le haga llave nueva a la puerta del reloj.

Con lo cual se concluyó dicho Ayuntamiento…”

Nikolas Jubindo Mendizabal, 40 urteko arrasatearra zen. Egundoko ezustekoa eramango zuen arratsalde hartan, lanik gabe geratzen zela jakitean.

Argazkiak: JMVM

urria 26, 2022

ELIZAN LAPURTZEAGATIK HERIOTZAKO KONDENA. Emakume baten istorioa

Argimutil bat lapurtu Arrasateko parrokian... eta heriotza zigorra jaso; hauxe da istorioa.

Arrasateko San Juan Bataiatzailea tenpluak denetariko bizipenak izan ditu mendeetan zehar. Erdi Aroko liskar odoltsuetatik ospakizun xamur eta alaietarainoko espektroa ireki liteke, herriko historiaren lekukorik nabarmenetakoa baita, garrantzitsuena ez esatearren. Beraren inguruan hamaika istorio eman dira eta gaur dakardana horietako bat da, ziurrenik gehienontzat ezezaguna.

Ekarpenaren abiapuntuan, 1735eko abuztuan,  Arrasateko alkatea Frantzisko Lazaro Agirre zen, eta aldi berean bigarren instantziako epailea. Gero, urte hartako San Migel egunean – irailaren 29an- Bartolome Bañez Mandiola hautatu zuten milaristek udal lehen agintari. Juan Carlos Guerra zenaren artxiboko (1)  txosten guztiz itxi gabe batean dago ondoko dokumentua:

 “En el pleito criminal que es entre Francisco de Hercilla, vecino de esta villa, promotor fiscal nombrado de oficia de justicia, de una parte, y Miguel de Manzubilaga, vecino también de esta villa, como curador de María Ignacia de Lanzagorta, presa en la Real Cárcel de esta dicha Villa, de la otra, sobre el hurto de un Candelero de Plata, por caso y curso de Hermandad.

Vistos el fallo atento los autos y méritos del proceso de este pleito, y causa que por la culpa que de él resulta contra dicha María Ignacia de Lanzagorta, la debo condenar y condeno a que de la prisión y cárcel en que se halla sea sacada en forma de Justicia, cubierta de luto, en bestia de silla, y llevada por los parajes acostumbrados con voz de pregonero delante que manifieste su delito a la Plaza pública, de esta dicha villa, donde estará puesto un tablado en el cual se la dé garrote hasta que naturalmente muera, y ninguna persona sea osada de quitarla sin mi licencia y mandado, o de mi sucesor en el oficio, pena de la vida.

Pedro Ignazio de Barrutiaren txosteneko orri bat

Y por esta mi sentencia definitivamente juzgada así lo pronuncio, mando y firmo con acuerdo de asesor. La cual dicha sentencia mando así bien sea llevada a pura y debida ejecución, sin embargo de apelación, consultándose primero con los señores del Real y Superior Consejo de Castilla, en cumplimiento y observancia del fuero de esta provincia, que ordena y manda que las Chancillerías y Audiencias Reales, ni los Corregidores no puedan conocer ni conozcan de los pleitos y casos de la Hermandad de ella, salvo la persona Real y los del su Consejo en su nombre, y para dicha consulta se remitan los autos a dichos señores por manos del señor fiscal de este Consejo. Francisco Lázaro de Aguirre, Licenciado don Enrique Antonio de Machain. Asesorías cuatro escudos y medio.

Dio y pronunció la sentencia definitiva de la causa antecedente su merced el Señor Don Francisco Lázaro de Aguirre, alcalde y juez ordinario de segunda suerte por el rey nuestro señor, que Dios guarde, de esta villa de Mondragón y su jurisdicción por ausencia del propietario, que al pie de ella firma junto a su asesor nombrado, ante mí el escribano de la causa numeral, y vecino de esta villa y testigos que irán expresados en ella, a veinte y tres días del mes de septiembre de mil setecientos y treinta y cinco años, siendo testigos Don Joseph Manuel de Ondarza y Galarza, Domingo de Ondarza y Martin Jospeh de Barrutia, vecinos de esta dicha villa, de que yo el escribano doy fe y firmo, Pedro de Barrutia”

Zilarrezko argimutil bat
Zer zen hura? Ba dirudienez, Ignazia Lanzagorta izeneko emakume bizkaitarra Arrasateko parrokian
sartu eta zilarrezko argimutil bat ostu zuen, 1735eko abuztuaren 2an, arratsaldeko seiak eta zazpi t´erdiaren artean. Alde egin zuen emakumeak herritik eta gertatutakoaz ohartu zirenean haren atzetik atera zen herritar taldetxo bat. Bost egun ibili bide ziren haren arrastoaren atzetik, Bilbo eta Gasteizeraino iritsi zirelarik. Baina iheslaria Arabako Zuiatik zebilen eta ihesean zihoala jakinda preso hartu zuten. Arrasatera abisatu ondoren, beste taldetxo bat hurbildu zen Murgiaraino eta Arrasatera ekarri zuten Ignazia, argimutilarekin.

Kartzelara sartu zuten 1735eko abuztuaren 17an eta bertan egon zen 1736ko otsailaren 20ra arte. Atera al zuten egun horretan? Agian gehiegi aurreratzea da eta goazen poliki-poliki.

Pedro Ignazio de Barrutia Arrasateko eskribauak prozesu haren gaineko txosten administratiboa egin behar izan zuen, gastuak ongi zehaztuz, azkenean istorio haren kostu osoa  Ignazia Lanzagorta erroldatuta zegoen herriari  kargatu behar zitzaion eta. Horregatik ezagutzen dira, emakumearen bila ari ziren pertsonen gastuak, bere bila Zuiara joan zirenenak, Murgiako kartzelarenak, instrukzioarenak, abokatu eta laguntzaileenak, Pedro Ignaziorenak berarenak… Eta Ignazia Lanzagortarenak, Arrasateko  kartzelan egon zen bitartean: 199 erreal eta bi marabedi, elikagaiengatik.

Ofizioz ireki zitzaion epaiketa lapurrari. Gozokirik izan ez zena, ezpairik gabe, herriko agintarientzat. Eta goian ikusi dugun bezala, Ignazia Lanzagorta heriotzara kondenatu zuten. Baina Gaztelako Kontseilura apelatu zen, hain justu aurreko dokumentuaren data berdinean, 1735eko irailaren 23an.

Gauza zen Ignazia Lanzagorta Bizkaiko Gordexolan jaio zela 1713ko abuztuaren 7an, eta Enkarterrietatik bideratu zen apelazioa.  Enkarterrietako sindiko nagusiak 1735eko azaroaren 18an Arrasaten sinatutako idazki hartan, Ignazia Lanzagortak oso aldeztaile ezegokia  izan zuela esaten da. Bertan irakurtzen dugu:

“… Habiéndoseme dado cuenta de que Ignacia de Lanzagorta y Therreros, hija natural del valle de Gordejuela, una de las diez repúblicas de que se componen dichas Encartaciones de Vizcaya, se hallaba presa en esta Noble Villa de Mondragón; sobre quererle imputar algún delito de hurto de un candelero de la parroquia de dicha villa, y que se halla por indefensa sentenciada de muerte rigurosa de garrote; y que dicha sentencia se halla en consulta a dicho real y supremo consejo, para si se ha de ejecutar o no dicha sentencia, recurrí por no concederme el tiempo más dilación, por pronto remedio  a pedir que se despachase carta suplicatoria de justicia…”

Sinatzailea -Hipolito San Juan de Santa Cruz- Enkarterrietako sindiko nagusia zen, eta idazkian Ignazia Lanzagortaren “bizkaitartasuna” (vizcainía) aipatzen zuen, kontuan eduki behar zena, Bizkaiko lege eta foruen aplikapena aldarrikatuz. Eta zioen:

“Interin el recurso de competencia de jurisdicción, a quien compete el conocimiento de su causa, no se ha de ejecutar la sentencia contra ella, pues desde ahora me ofrezco y sujeto a defenderla en todos y cualesquiera tribunales, y para ello le vuelvo a requerir con dicha carta de Justicia, dicho real decreto y dichas leyes del fuero de dicho Muy Noble y Muy Leal Señorío de Vizcaya…”

Udal Kartzelatik berriz ere elizara, ihesean

Justizia motela ei da, batez ere dirurik ez dutenentzat. Eta Ignazia Lanzagortak Arrasateko kartzelan segitzen zuen, oso erosotasun material gutxirekin… eta bere buruaren gaineko heriotza kondenarekin. Egoera hartan erabaki zuen… kartzelatik ihes egitea, eta baita lortu ere, 1736ko otsailaren 20an. Baina ez zuen bide luzerik egin… ondoko tenpluaren babes eta aterpea nahiago izan baitzuen… eta San Juan Bataiatzailea elizan sartu zen. Noski, argimutilaren lapurreta egiteko ondo ezagutuko zituen aldez aurretik ere tenplua eta han hobeto egongo zelakoan salto batean elizaren itzalean geratu zen. Zentzu bikoitzean, jakina, eta emakumearentzako garrantzitsuena zen bertara botere zibila ezin zela sartu. Orduan, Arrasateko Udalak elizako ateetan zaintza jartzea erabaki zuen. Pedro Ignazio Barrutiaren txostenean irakurtzen da:

Pedro Ignazio Barrutiaren txosteneko beste zati bat, sinatuta 

“Doscientos y cincuenta reales que ha importado el gasto de una libra de pan y un cuartillo de vino, que se les ha dado a cada uno de los vecinos y moradores de esta villa, que han estado de guardia desde el día veinte de febrero hasta veinticinco de marzo, seis de día y seis de noche; desde cuyo tiempo a esta parte prosiguen dichos vecinos y moradores en hacer la guardia sin estipendio ni refresco alguno, por disposición de la Villa, por obviar gasto”

Txosten ekonomikoa itxi zen 1736ko apirilaren 20ra arte Ignazia Lanzagortaren auzia 2.067 erreal eta bi marabedi kostatzen ari zitzaion udalari eta horrek kobratu nahi izan zen Gaztelako Kontseilutik.  Txosten ekonomiko haren eduki onez erantzule egiten ziren Bartolome Bañez Mandiola herriko orduko alkatea, eta Jose Gregorio Zenika eta Migel Okendo zinegotzi erregidoreak.  Baina Gaztelatik itzuli egin zuten txostena, adieraziz lehen-lehenik ikertu behar zela zein nolako erantzukizuna zuen Martin Letona orduko kartzelariak Ignazia Lanzagortaren ihesean:  “… Alcaide de carcelero que a sido, y demas que resultaren complizes en dicha fuga…”

Jakin behar da Bizkaiko Foruak, “Gernikako Arbolaren ondoko deia” (“llamamiento sobre el Arbol de Guernica”) deritzan prozesuari ematen diola lehentasuna, hots, edozein hiritar babestuta dago pertsona bezala, baina baita bere egoitza eta ogasunaren aldetik ere. Bizkaiko forua guztiz presoaren aldekoa  da (pro reo) eta edozein bizkaitarri hidalgo izatearen nolakotasuna aplikatzen zaio: ezin dakioke zigorren bidez informaziorik atera, are gutxiago torturarik egin. Beraz, Ignazia Lanzagortak eskubidea zuen bere burua Bizkaiko Foruaren barnean babesteko. Horrek ez zuen berez zigor gabedun egiten, kondena heriotzara ere izan zitekeelarik. Baina behintzat Arrasaten aplikatu ez zitzaizkion legeak bere alde zituen.

Beste gauza bat zen Martin Letona kartzelariarekin gertatuko zena. Bizkaiko Foruaren arabera, ganora gabeko kartzelariari, ihes egiten zion presoaren zigor berdina aplikatzen zitzaion. Eta Ignazia Lanzagorta, azkenik, heriotzara kondenatzen bazuten…? Letonak, ordea, bere alde zuen ez zela jaiotzez bizkaitarra, arrasatearra baizik.

Dena den, badakigu udal apunteei esker, Martin Letona kargutik kendu zutela, 1736ko otsailaren 26ko apunte honetan irakurtzen den moduan:

“… el Señor alcalde dio cuenta de de la prisión de Martín de Letona, Alcalde carcelero que ha sido de esta villa, por la fuga que hizo de la cárcel María Ignacia de Lanzagorta al sagrado de la Parroquial de esta villa donde se halla… Y que se debía tomar  providencia en orden a nombrar Alcaide carcelero que sirva dicho oficio”

Valladolideko Chancilleriaren
txosteneko orri bat

Bilera berean udalak onartu zituen kartzelako obrak, aurrekoak ez bide baitzituen berme guztiak ematen seguritatearen aldetik. Eta 1736ko martxoaren lehenean, udal agintariak eta herriko milaristak elkarturik batzar nagusian, erabaki zuten behin behineko kartzelaria Mateo Sologaistoa izendatzea… eta baita “se decretó que al dicho Martin de Letona se le pague el salario que tiene devengado como Alcaide carcelero que ha sido, y que durante su prisión el mayordomo de la villa le dé un real en cada día”

Txosten ekonomikoan ikusi dugun moduan, Arrasateko biztanleak zaintza lanetan egon ziren parrokiako ateetan, Ignazia Lanzagorta handik irteten bazen atzeman ahal izateko. Hasieran buruko kilo erdi ogi eta litro erdi ardo jasotzen zuten zaintzaileek eguneko, baina udal kutxarako garestia gertatzen ari zelako kendu egin zen saritxo hori. Horregatik, 1736ko  maiatzaren 28an eskutitz bat bidali zen udaletxetik, zaintza lana kentzeko erregutuz, izan ere lan horretan ziharduten bitartean bakoitzak bere lana abandonatu behar zuen. Honela irakurtzen da idazki hartan:

“Son tantos los clamores de los vecinos de esta república sobre lo cansados y fatigados que se hallan en la guardia de Ignacia de Lanzagorta, refugiada en la iglesia parroquial, que me veo precisado manden alguna providencia sobre esta muchacha que se deja decir no saldrá de los límites de la Iglesia hasta ver el paradero de su sentencia, porque lo pasa muy bien en ella…”

Gaztelako Kontseiluak baiezko erantzuna eman zuen, 1736ko ekainaren 28an:

“Habiéndose visto en el Consejo la representación que VM. le hizo en 28 de mayo próximo, dando cuenta de lo fatigados que se hallan los vecinos de la villa en la precisión de tener que hacer guardia a la persona de Ignacia de Lanzagorta, refugiada en la Iglesia Parroquial de San Juan Bautista de ella, faltando por esta razón a la asistencia de sus labranzas y otros encargos, suplicando que para libertarles de esta penalidad tomase el Consejo la providencia correspondiente.

Ha acordado que VM. no ponga a dichos vecinos el cargo de custodiar a la expresada Ignacia de Lanzagorta, y que con la posible vigilancia y cuidado practique la diligencia necesaria para reducirla a la prisión, hallándola fuera de sagrado,  y levante las guardas que VM. dice tener puestas a la citada Iglesia”

Udalak bando bat iragarri zuen biztanle guztientzat baldintza horiekin. Herritarrek, beraz, ez zuten aurrerantzean zaintza lanik egin beharko. Eta Ignazia Lanzagorta lasaixeago biziko zela pentsa daiteke, presiorik gabe tenpluaren babespeko baldintzetan. Galderak egin dizkiot nire buruari: nork eramango zizkion Ignaziari jan eta edateko gaiak? Apaizek? Herritarrek eurek? Non edukiko zuen bere txokotxoa? Denon bistara? Ezkutuko izkinaren batean? Eta behar fisiologikoak? Nola egingo zuen bere buruaren garbiketa ?...

Herriko kartzelan baino askeago egongo zen emakume hura parrokian baina bere azken helburua ez zen hura, preso guztien ametsa kartzelatik ihes egitea baita. Eta, finean, San Juan Bataiatzailea eliza emakume lapurrarentzat kartzela bat zen. Eta hanka egitea erabaki zuen  emakuneak, Horregatik,  Juan Manuel de Andoin Arrasateko alkateak  Gaztelako Kontseiluari 1737ko idazki batean ihesaldi berriaren albistea eman ziola irakurtzeak ez ninduen batere harritu (2).

Eta hementxe galtzen da auziaren haria. Nik ez dakit nola amaituko zen Ignazia Lanzagortaren kasua baina ziur nago damututa egongo zela Arrasateko parrokiara lehen aldiz sartu zen egun hartaz. Argimutil batengatik heriotzara kondenatuta, eta justiziaren iheslari moduan urtetan. Ez zuen berriro egingo, ez horixe.

Argazkiak: JMVM

 (1)Txostena Euskaltzaindian dago

(2) Idazkia Espainiako Artxibo Nazionalean dago

abendua 14, 2011

DOKE ANTZERKI TALDEA: “Gabon Kanta” (BIDEOA)







Aramaioko Antzokian
Bost urte eman dira Doke Antzerki Taldeak “Actto para la Nochebuena” deritzan lana taularatu zuenetik. Aramaion jaiotako Pedro Ignacio de Barrutia arrasatearraren eskutik sortu zen Hego Euskal Herrian –orain arte, behintzat- euskarazko lehen antzezlana. Hori XVIII mendean gertatu zen eta Doke Antzerki Taldeak hainbat eszenategitatik igaro zuen  obra, 2006 eta 2007ko abenduetan, arrakasta handiz.


Gauden data hauetan, obrak eskainitako ataltxo bat ekarri nahi dut gogora. Hain zuzen, “Gabon
Donostiako Antzoki Zaharrean
Kanta” batekin bukatzen du Barrutiak bere obra eta horixe erakutsi nahi dut, dokekideek errepresentatu zuten moduan. Amaya antzokian grabatutako azken eszenak jarri ditut ikusgai bideo batean.

Honela dio “Gabon kanta”-k azken ahapaldian:

Gaur dala gabon gaba, gaur dala gabon, egun egiten jaku Jangoikoa gizon.
Hots begi danbolinak, lutua ken bedi, fiesta dagiogun Infante honeri.

Zerureanik dator gure artera, erratuai bidea erakustera.
Emaitera dator mila barri on, egun egiten jaku Jangoikoa gizon.

Ez da besteren eske, bihotzak bakarrik. Beretzat gura ditu beste bagarik.
Kunplidu egiozu Jaun honi nahia, beroni salerozuz bihotz guztia.

Gaur dala gabon gaba, gaur dala gabon, egun egiten jaku Jangoikoa gizon.
Hots begi danbolinak, lutua ken bedi, fiesta dagiogun Infante honeri.

Sabin Salaberri konposagileak ipini zien musika bertso haiei, eta kanta horrekin amaitzen zen antzezlana.
Arrasateko Amaya Antzokian

Oso musika dotoreak bertsoei indarra eskaintzen die eta aproposa egiten da dantzarako ere. 



Pedro Ignacio de Barrutiak, alde batetik, eta Sabin Salaberrik, bestetik, aukera eskaini digute, Arrasaten kantatzeko eta dantzatzeko sortua izan zena eguneko arrasatearrongana iristarazteko. Ederto legoke, jai hauetan kanta honek sustraiak botako balitu arrasatear lurretan. Badakit Portaloi taldeak bere errepertoriora inkorporatu duela gabon kanta. Tradizio baten hastapenak? Auskalo!

Bideoa: http://www.youtube.com/watch?v=QoFesg2CWko
 


Argazkiak: Ekain Velez de Mendizabal, Javier Usabiaga, Joxefe Diaz de Tuesta