Aramaioko Antzokian |
Bost urte eman dira Doke Antzerki Taldeak
“Actto para la Nochebuena” deritzan lana taularatu zuenetik. Aramaion jaiotako
Pedro Ignacio de Barrutia arrasatearraren eskutik sortu zen Hego Euskal Herrian
–orain arte, behintzat- euskarazko lehen antzezlana. Hori XVIII mendean gertatu
zen eta Doke Antzerki Taldeak hainbat eszenategitatik igaro zuen obra, 2006 eta 2007ko abenduetan, arrakasta
handiz.
Gauden data hauetan, obrak eskainitako ataltxo
bat ekarri nahi dut gogora. Hain zuzen, “Gabon
Donostiako Antzoki Zaharrean |
Honela dio “Gabon
kanta”-k azken ahapaldian:
Gaur dala gabon gaba, gaur dala gabon, egun egiten jaku
Jangoikoa gizon.
Hots begi danbolinak, lutua ken bedi, fiesta dagiogun
Infante honeri.
Zerureanik dator gure artera, erratuai bidea
erakustera.
Emaitera dator mila barri on, egun egiten jaku
Jangoikoa gizon.
Ez da besteren eske, bihotzak bakarrik. Beretzat gura ditu
beste bagarik.
Kunplidu egiozu Jaun honi nahia, beroni salerozuz
bihotz guztia.
Gaur dala gabon gaba, gaur dala gabon, egun egiten jaku
Jangoikoa gizon.
Hots begi danbolinak, lutua ken bedi, fiesta dagiogun
Infante honeri.
Sabin Salaberri
konposagileak ipini zien musika bertso haiei, eta kanta horrekin amaitzen zen
antzezlana.
Arrasateko Amaya Antzokian |
Pedro Ignacio de Barrutiak, alde batetik, eta Sabin Salaberrik, bestetik, aukera eskaini digute, Arrasaten kantatzeko eta dantzatzeko sortua izan zena eguneko arrasatearrongana iristarazteko. Ederto legoke, jai hauetan kanta honek sustraiak botako balitu arrasatear lurretan. Badakit Portaloi taldeak bere errepertoriora inkorporatu duela gabon kanta. Tradizio baten hastapenak? Auskalo!
Bideoa: http://www.youtube.com/watch?v=QoFesg2CWko
Argazkiak: Ekain Velez de Mendizabal, Javier Usabiaga, Joxefe Diaz de Tuesta
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina