Julio Galarta etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Julio Galarta etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

ekaina 17, 2026

ARRASATEKO SAN JUAN JAIAK. 1946

   2026KO SAN JUAN JAI OSASUNTSUAK ARRASATEARROI!!!

Ondoko hauxe da duela 80 urteko jaiak gogoratzen dizkiguna

Beste behin agertzen gara txoko honetara San Juan jaietako berriekin, batez ere han eta hemen barreiatuta dauden albistetxoak bildu guran. Laurogei urte eman dira gaur azaldutako ospakizunak izan zirenetik… eta munduak aurrera jarraitzen du, lasai asko. Eman nahi zaien garrantzia dute albisteek eta horrela aztertu behar da ekarpentxo honena. Dena den, funtsean… antzerako ardatz berdintsuen inguruan mugitzen gara.

Azpimarratzekoa da, aurreko urtean bezala, 1946ko esku egitarauaren udal koadernotxoaren aurrealdea Julio Galarta pintoreari enkargatu zitzaiola. Eta Galartak perspektiba kaballera artistikoaz baliaturik irudi ederra osatu zuen. Baina goazen egitarauarekin, 1946ko ekainaren 22,23,24,25 eta 29 egunetan burutu zena. Honela irakur zitekeen, eskuko koaderno hartan:





Ezer gutxi esan dezaket jai hartaz, oso albiste bakanak heldu baitzaizkigu… Arrasate eternitate batez urrundua zegoen (eta dago) Donostiako prentsatik. Eta iritsi zaizkigunak kirol arlokoak ditugu. Begira:

Pilota partiduei dagokienez, Trinketean (gero Gurea izango zena) jokatuak,  23koan: Bolinaga eta Mondragones II arrasatearrek 22-10 irabazi zioten Etxabe IX eta VI bikoteari; Mondragones izan bide zen onena. Eta bigarren partiduan Zugadi eta Uranga 22, Unamuno eta Murua 14. San Juan egunekoan, berriz, Zurdo de Mondragon eta Arriaran II 22, Felipe eta Mallabiako Txikito, 15. Onena Arriaran. Bigarren partiduan,  Peru eta Txara 22, Olaskoaga eta Etxabe VIII 13.

Futbol partiduei begira, bitxikeria bat gertatu zen. Programatua zegoen norgehiagoketa bat ekainaren 23rako Deportivo Alaves eta Arrasateko selekzio baten artean. Baina hiru egun lehenago babazorroak Madrilen Federazioko Txapeldunak gertatu ziren… eta ospakizunetan galdu bide ziren. San Juan egunean, ordea, publiko ugari bildu zen urtebete lehenago inauguratutako Iturripe futbol zelaira. Bilboko Athletic eta Donostiako Real Sociedad aritu ziren, eta donostiarrak izan ziren garaileak 3-0. Honako futbolariak aritu ziren:

Athletic: Lezama; Bergaretxe, Gainza; Zelaya, Bertol (kapitaina), Nando; Bilbao, Irarragorri, Venancio, Albizua eta Sañudo.

Real Sociedad: Sebitas; Etxaniz, Gabilondo; Garbizu, Patri

(kapitaina), Markuleta; Perez, Campos, Vazquez, Ontoria eta Pedrin.

Camposek sartu zituen bi gol eta eta Vazquezek bat. Arrasateko Patri Egidazu futbolari handiak jaso zuen herriko agintarien eskuetatik jokoan zegoen garaikurra.

Gainerako ekitaldi eta ospakizunei buruz ezer gutxi idatzi zen. Carmelo Ballester gotzainaren presentziak jende asko eraman zuen elizkizunetara, hori bai, eta musika bandak jo eta ke aritu ziren goiz-goizetik. Ordudanik, laurogei urte eman dira. 

JAI EGITARAUKO MERKATAL ZENBAIT IRAGARKI




Argazkiak: JMVM

 SAN JUAN JAIEI BURUZ GEHIAGO

1885

https://txemax3.blogspot.com/2022/06/san-juan-jaiak-1885ean.html

1918

https://txemax3.blogspot.com/2024/06/san-juan-jaiak-1918-kronika-oso-bat.html

1925

https://txemax3.blogspot.com/2025/06/arrasaten-duela-ehun-urte-1925-ekaina.html

Himnoak

https://txemax3.blogspot.com/2011/06/san-juan-himnoak-arrasaten.html


maiatza 20, 2026

ESKERRIK ASKO, JULIO


Maiatzaren 15ean Arrasateko Kulturaten inauguratutako erakusketa izan da Julio Galarta Pintorearen Lagunak Elkartearen azken ekitaldia. Elkarteak desegitea erabaki zuen arestian. Lanean Julioren heriotza bera baino lehen ari baginen ere, ofizialki 2012ko maiatzaren 11n ipini zen martxan elkartea eta hamabost urteotan sekulako lana burutu du Julio Galartaren obraren inguruan.

Desegitearen ondorioz, Arrasateko pintorearen ondarea herriko Udalari eman zaio eta aurrerantzean horri egokituko zaio, Julio Galartaren izen eta izanari behar bezalako jarraipen eta erabilpena ematea. Sei ehun baino gehiago margo lanek osatzen dute dohaintza.

Zazpi erakusketa izan dira 2012tik eratutakoak, eta oraingoaren katalogoan elkartekideek honako agurrarekin eman diote azken puntu euren lanari.


ESKERRIK ASKO, JULIO

Galarta zendu zela urtebetera idatzi genuen haren legatu artistikoa arrasatear herriaren ondare kulturala aberasteko uztea zela margolariaren desiorik minena. Eta zorionez, Arrasateko Udala eta JGPLEren arteko itunaren bitartez legatu aberatsa esku publikoetara igarotzen da. Galarta pozik egongo litzateke.

Udalak jasotako koadroen zati bat duen erakusketa berri honek loraldiz ixten du elkarteak 2011tik aurrera burututako lana, margolariaren ondare izugarria inbentariatzea, katalogatzea eta ezagutaraztea helburu izan duena. Oraingo honetan omenaldi txiki bat eskaini nahi izan diegu Juliok bere pintzelekin erretratatu zituen lekuei. Gure ingurune geografikoa maite zuen eta bere pintzekekin jasotzen zuen han eta hemen, kanpora egindako bidaiek eskainitako margotzeko moduko bazterrak alperrik pasatzen utzi gabe.

Erakusketa honek Julio Galartaren kolorearekiko grina neurtzeko aukera ematen digu, zalantzarik gabe bere artearen ezaugarririk esanguratsuena. Bizitza bete-betean maite zuen pertsona bat zen, Julio, margolaritzari eskainitakoa keinu guztietan poza aurkitzen zuena, eta hori guztia agerikoa da erakusketa honetan. Zorionez, erreferentzia ugari ditugu artista xume baina erraldoi honengana hurbiltzen gaituztenak.

Lagun maitea omentzeko gure lana amaitu dugu, eta ahalegin honetan eskua luzatu diguten guztiei -bai norbanakoei baita erakundeei ere- eskerrak emanez bukatzen dugu, Bihoakio eskerron berezia Julioren sendiari, bere ondare baliotsua elkarteari gogo onez eman baitzion artista hil eta berehala. Altxorra hazten joan da partikularren dohantza gehiagorekin. Eskerrik asko, halaber, Arrasateko Udalari, herriak emandako margolaririk ospetsuenaren ametsa errealitate bihurtzeagatik.

Hemendik aurrera, Julio Galartaren ondarea Arrasateko herriarena dugu. Geu guztioi dagokigu hura hazi arazten segitzea.

2011ko erakusketa

Creemos que se ha cerrado un excelente ciclo en la singladura que desde la Asociación de Amigos del Pintor Julio Galarta nos propusimos para divulgar la extraordinaria labor creativa y artística del mondragonés.

Esta nueva exposición con parte de los cuadros que recibe el Ayuntamiento viene a cerrar con broche de oro el trabajo que desde 2011 ha realizado la asociación, dirigido a Inventariar, catalogar y dar a conocer la ingente obra del pintor arrasatearra. En esta ocasión hemos querido dedicar un pequeño homenaje a aquellos lugares que Julio retrató con sus pinceles. Amó nuestro entorno geográfico y lo plasmó, sin desperdiciar la oportunidad que sus viajes al exterior le brindaban con escenarios dignos de ser pintados.

Se trata de una muestra que nos permite calibrar la pasión de Julio Galarta por el color, seguramente la característica más significativa de su arte. Julio fue una persona que amó la vida en toda su extensión, que gozó en su entrega a la pintura, y ello lo podemos apreciar en esta exposición. Somos unos afortunados por contar con tantas referencias que nos acercan al artista sencillo pero inmenso que fue.

Terminamos la labor llevada a cabo desde nuestra admiración por quien fuera nuestro amigo, y lo hacemos agradeciendo a todos los que nos han apoyado en el intento, tanto personas físicas como entidades. Un reconocimiento muy especial a la familia de Julio, quien tras el fallecimiento del artista donó el valioso legado a la asociación. Tesoro que ha ido creciendo con otras aportaciones. E, igualmente, agradecimiento al Ayuntamiento de Mondragón por hacer realidad el sueño del pintor más afamado que ha dado la villa.

A partir de ahora la obra de Julio Galarta pasa a ser propiedad de los mondragoneses. Nos corresponde a todos seguir revalorizándola.

 Argazkiak: JMVM

 KATALOGOA

iraila 07, 2022

BI ADISKIDE MARGOLARI – DOS AMIGOS PINTORES

 


Irailaren 9an, erakusketa berezi bat inauguratuko da Bergaran. Bi artista, bi adiskide gogoratu nahi izan ditu Julio Galarta Pintorearen Lagunen Elkarteak. Eta, bestela ezin zitekeen moduan, Galarta eta Miguel Okina dira bi artistak. Hilaren 27ra arte egongo da zabalik. Merezi du bi pintore handi horien ibilbide paraleloaz jabetzea. JGPLEk katalogo bat argitaratu du eta ondoko lerrokadak bertatik atera ditut.

El 9 de septiembre se inaugurará en Bergara una exposición un tanto especial. La Asociación de Amigos del Pintor Julio Galarta ha querido recordar a dos artistas, a dos amigos. Y como no podía ser de otra manera, esos dos artistas son Galarta y Miguel Okina. La exposición permanecerá abierta hasta el día 27. Merece la pena contemplar la trayectoria paralela de estos dos grandes pintores. La AAPJG ha editado un catálogo del que he extraído los siguientes párrafos.


Bi adiskideren elkarretaratze artistiko berritzat har genezake erakusketa hau. Goi jomuga helezin guztietatik urrun, bi margolari konprometitu, ausart, ameslari eta, batez ere, bidaideren ukondoz-ukondoko ekarpena da aurkezten dena. Hamarkadetako elkarrekiko lanak bermatzen du Julio Galarta eta Migel Okinaren arteko maila artistikoa. Eta hori nahikoa da, erakusketaren garrantzia azpimarratzeko.

Elkarren ondoan ageri zaizkigu iragan mendearen lehen berrogeitamarretatik. Arrasateko udalak eskatuta Galartak antolatutako pintura topaketetan ezin zen Okinaren hutsunea eman. Gazteak ziren arren, euren presentziak kalitatea ekartzen zuen. Eta aitzindaritza artistiko hartan, pintzelekin bide bat egitea amesten zuten.

Artistaren zientzia osatzen duten diziplina ezberdinetan trebatzeko beharraz jabetu ziren. Eta biek Eskola berera joatea erabakitzen dute, beren helburuetan aurrera egitea ahalbidetuko dien jakintzaz jabetuta itzuliko direla ziur. Bartzelonak hartzen ditu eta bere seny berezia eskaintzen die, inoiz galduko ez duten izaera. Julio eta Miguel artistikoki hazi eta garatu ziren, hautemandako munduaren pertzepzio, gaitasun kritiko, ulermen eta dedikazio egokia ahalbidetu zien bizipen-apustutik.

Eta bide independenteekin, eta batzuetan apur bat desberdinekin, Juliok eta Migelek izan nahi izatea eta izatea bereizten dituen muga zeharkatu zuten, goraipatzeko moduko emate deigarriarekin, artista ospetsu eta txalotuak bihurtzen dituena. Baina haien bizitzek, pintzelari emanak, ez dituzte bereizten; aitzitik, adiskidetasun zaharra bizipenez eta inpresioez ongarritzen dute etengabe, elkarrekin haztea erabaki izan balute bezala.

Erakusketa eta bilera artistiko askotan bat egin zuten. Elkarrekin margotu
zuten, elkarrekin dibertitu ziren, zentzu guztietan, biek bizitza maite zutelako, beren jardunean erakutsi zuten bezala. Julio serioa bere inguruko munduarekin duen harremanean, agian oso erosoa izan ez zitzaion bizipen-esperientzia batengatik. Miguel txantxa zalea, hezur mamirainoko bergarar gogoarekin. Ezberdinak baina antzekoak genituen, agian osagarriak.

Bi adiskideek elkarrekin egindako irteeretan euskal paisaiak, errioxarrak, burgostarrak... islatu zituzten, inguratzen zituen naturarekin harmonia bikainean, eta bisitatutako eremuetako giro abegitsua - eta gastronomia- modu irekian gozatuz. Behin eta berriz egin zuten topa adiskidetasunaren alde, eta abaguneak eskainitako orduak muturreraino luzatzen zituzten. Luis Laskurainek gogoratzen duenez, Okinak egindako Galartaren erretratua da beren adiskidetasunaren erakuslerik onena.  

=======..=======

Podríamos denominar a esta exposición como la nueva interacción artística de dos amigos. Lejos de pretensiones inabordables, lo que se presenta es la aportación artística de dos pintores comprometidos, valientes, soñadores y, sobre todo, compañeros de viaje. Décadas de bregar codo con codo garantizan el nivel de conocimiento artístico entre Julio Galarta y Miguel Okina. Y eso es suficiente, para subrayar la importancia de la exposición.

Sus nombres aparecen juntos desde los primeros años cincuenta del siglo pasado. En los encuentros de pintura organizados por Galarta a petición del ayuntamiento de Mondragón no podía faltar Okina. Aún siendo jóvenes valores su presencia aportaba calidad. Y en aquella avanzadilla artística soñaban por labrarse un camino con sus pinceles.


Eran conscientes de la necesidad de formarse en las distintas disciplinas que conforman la ciencia del artista. Y ambos deciden marchar a la misma Escuela, seguros de volver a sus lares con un bagaje de conocimiento que les permita avanzar en sus objetivos. Barcelona los acoge y les brinda su particular seny, carácter que no perderán nunca. Julio y Miguel crecieron y se desarrollaron artísticamente desde la apuesta vivencial que les permitió una adecuada percepción, capacidad crítica, comprensión y dedicación al mundo que habían elegido.

Y con caminos independientes y hasta en ocasiones ligeramente diferentes, Julio y Miguel cruzaron la frontera que separa el querer ser del siendo, con una dedicación digna de encomio, que los encumbra como renombrados artistas. Pero sus vidas entregadas al pincel no los separó sino que la vieja amistad fue abonada en un constante revivir de experiencias e intercambio de impresiones, como si hubieran decidido crecer juntos.

Coincidieron en multitud de exposiciones, de reuniones artísticas. Pintaron juntos, se divirtieron juntos, en todos los sentidos, porque ambos amaban la vida y lo demostraban constantemente. Julio serio en su relación con el mundo que le rodeaba, quizás condicionado por una experiencia vivencial no muy cómoda. Miguel socarrón, con alma bergaresa hasta el tuétano. Diferentes pero semejantes, puede que complementarios.

Paisajes vascos, riojanos, burgaleses... fueron plasmados por los dos amigos en su periplo en común, en excelente armonía con el medio que les rodeaba y gozando de las excelencias hospitalarias y gastronómicas de las zonas visitadas. Brindaron una y otra vez por la amistad, alargando hasta el límite las horas que la ocasión les propiciaba. Como suele recordar Luis Laskurain, el retrato de Galarta realizado por Okina es el mejor exponente de que su amistad estaba por encima de todo.

 


urria 30, 2019

ARAMAIOKO ALBISTEAK, EUSKARAZKO PRENTSAN. 1931-1932


Aramaioko EAJren aldetik euskarazko medioetara herriko albisteak  bidaltzea erabaki ondoren, lagun batzuk izan ziren “Euzkadi” egunkarira euren kronikatxoak igorri zituztenak. Egia esan, oso ahalegin laburra gertatu zen.

Hona hemen, Mondragon´ tar irakasleak sinatzen zuen batek – Zirilo Mondragón ote?- idatzitakoa, 1931eko urriaren 20an: 

“Usoak
Erri onetako mendietatik asi dira usoak pasatzen, eta baita eiztariak asi dira iltzen be bai. Erritarren artean ez da entzuten beste itzik baño, gaur pasatu dira orrenbeste eta ainbeste uso, olako lekutik, tiroak tirata ta uts, egun dena egoten da usorik barik etxera, usoak baño gose geiagoz.

Gogor egin gaztiak
Aramaiotar edo bertan bixi diran guztiak itz bat egin biar deutzan benetan Euzkadiri gura deutsenak guztijari. Guk euzkaldunok itxi egin gutzan geure jatorriko lege ederra galduagaz. Ez, aramaiotar maiteak? Alegin guztiak ipiñi daiguzan geure aldeti euzkeria zabalduagaz geure etxetan, errijetan eta leku guztietan. Ez dago euzkel errietan “nacionalistak” lakorik, ez dago gure artean españatar edo belarrimotzik Euzkel-zale eztanik. Baita bere alegin guztiak geure errian biar ditu batzoki bat zabaltzeko, ez al dezue ikusten beste erri batzuk txikiak izenarren irigi dituz euren etxe ederrak”

Urte berdineko abenduaren 16an, “Aitz-Ondo” gaitzizeneko bigarren korrespontsal batek idatzi zuen. Tiburtzio Astondoa ezkutatzen al zen izen haren atzean?  

"Batzokija

Erri onetan be aspalditxuan deragite Batzokija zabalduteko asmubetan areto billa. Areto au idoroten dogunian, ba, Batzokija bere beriala ixango dogula uste dogu. Tira, ba, ia arin-arin idoroten dan areto ori, Batzokijaren biar ixan aundija dogu-ta” 

Beste idazle bat izan zen “Gañekua” izenpetzen zuena. “Euzkadi” egunkariaren euskal korrespontsal bezala gehien idatzi zuena dugu. 1932ko urtarrilaren 15ekoan, besteak beste, honela zioen: 

“Urte barrija

“Emen lengo antzian gaude, abertzalien artian lan larregirik egin bage. Bai aramayotarrak, aurria artu biar digute karlatarrak, euren batzarra edegitera dijuazela esaten diñardube-ta. Eta guk euzkotarrok Euzkadiri ainbeste nai ixan eta ondiño be Batzokija zabaldu barik. Baña onelan ezin giñakez egon, su bage otz-otz egingo gera-ta.  Beti berdin egongo ete gara, ba? Zer diñostazube?”

Aramaioko euskal etxe-kazetarien historia txikitxoa gauzkoz amaitzeko, jar dezadan “Gañekua”k berak 1932ko uztailaren 28an argitaratu zuena, herrian zebiltzan zurrumurruei aurre eginez:  

“Len be zelan jarri dauskuben ba-dakigu ta nortzuk diran geure kaltegarri. Orain ostera barriz asi gura dabe errija galtzen. Geu ezkarala “katolikuak” diñue jauntxu orreik. Orrein alderdija zein dan ondo dakigu:

“Non lapiko betia, an ankia.
Ori da orrein demokrazia”

Aramayonako abertzaliak ezkara ikeratuten orrekatik. Amorruba dauzkube, baña eztago ardurarik. Geu beti aurrera” 

Gerra  aurrean Aramaioko abertzaleen artean euskaraz idazteko zaletasun apaltxoak aurki jasango zuen etena, Euskal Herriko gainerako herrietan bezalatsu.

Margoa: Julio Galarta

urria 26, 2019

ARAMAIO JULIO GALARTAREN ESKUTIK


Atzo ostirala Julio Galarta (1917-2011) margolari arrasatearraren erakusketa inauguratu zen Aramaioko Sastiñan, eta azaroaren 3ra arte egongo da ikusgai. Lerro batzuk eskatu zizkidaten katalogorakoa eta hona hemen:


"Julio Galarta pintorea liluratuta zegoen Aramaioko paisaiarekin. Biziki atsegin zuen auzo desberdinetako bazterrak pintzelen bidez bere oihalera jasotzea eta aukera zuen guztietan herri honetako edertasunaz mintzatzen zen.


Aramaiok Galartari zerbait zor ziola pentsatu dut beti, bien arteko hamarkadatako gogo loturan pintorea izan baitzen eskuzabalen aritu zena. Orain, Sastiñako erakusketa honekin, esan genezake balantza parekatu egin dela. Eta bi aldeak garaile atera direlakoan nago.


Bisitariak Galarta artistaren maisutasuna aurkitzen du Sastiñan erakutsitako margo lanetan. Argia darion Aramaio bikain islatu zuen pintoreak eta orain arte beste inork ez bezala uztartu zituen bere obran artea eta motiborako lilura. Izan ere, sentimendurik gabe ez da artea posible. Horregatik da hain ederra Galarta-Aramaio binomioa!"


iraila 16, 2015

JULIO GALARTA, GASTEIZEN



Julio Galarta ezagututa, ziur nago Gasteizen bere koadroekin irekita daukan erakusketa edukitzen ari den arrakastaren aurrean ahalegin guztiak egingo zituela bere burua ezkutatzeko. Oso gizon herabe, apala genuen gure laguna eta beraren gaineko laudoriozko hitzak ekiditen zituen indar osoz.

Baina orain justizia egiten ari zaiolakoan nago. Maiatzetik Vital Kutxa Fundazioaren Aretoan lau hilabetez zabalik dagoen erakusketa marka guztiak txikitzen ari da. Milaka eta milaka pertsonak bisitatu dute Vital Kutxa Fundazioa eta Julio Galarta Pintorearen Lagunak Elkartearen artean prestatutakoa. Juliok berak inoiz amestuko ez zuen arrakasta lortu da eta horrek dimentsio berri batera jaso du pintore arrasatearraren arte ekarpena.

Kritikak hitz borobilak izan ditu Galartaren obrarako eta bisitariek biziki txalotu dute ikusitakoaren maila. Arrasatek emandako pintorerik nabarmenaren obra sartu da, beraz, aspalditik zegokion bikaintasunaren zirkuluan. Bakar-bakarrik Galartaren nortasun xumeak eragotzi zuen hil hauetan erdiesten ari dena arrasatearra bizirik zela lortzea. 

Oraindik bada aukera erakusketa ikusteko, urriak 4 bitartean irekita baitago, Gasteizko Foru Plazan. Gainera, irailaren 24an bisita gidatua izango da, nahi duten guztientzat.

Julio Galarta Pintorearen Lagunak Elkartearen web: 


Argazkiak: Omar Ulazia



PRENTSAN IRAKURRITA:






http://goiena.eus/arrasate/1442387370740