Arrasate eta Aramaioko historia txikiaren zehazkizunak eskaintzen ahaleginduko den espazio xumea da
HOTS BEGI DANBOLINAK.
Eta Pedro Ignacio de Barrutia, Aramaion jaiotako arrasatearrak XVIIIan idatzi bezala,
"emaytera dator, milla barrion".
Hala bedi.
Miguel Primo de Rivera jeneralak errege-dekretu bat sinarazi zion Alfonso
XIII erregeari 1923ko irailaren
30ean, Espainiako udal guztiak bertan behera geratzen zirela adieraziz
eta berriak osatzeko agindua emanez. Domingo Arzamendi zen alkatea diktadoreak
kolpea eman zuenean eta urte hartako urriaren 2an udal berriak hartu zuen kargu
Arrasateko Udaletxean.
Errege dekretuaren
arabera, agintari militarrek presiditu behar zuten udal osaketarako bilkura eta
hautagaiak – jakina, Primo de Riveraren bedeinkapenarekin- “ostentarán título profesional o ejercerán industria técnica o privilegiada,
y en su defecto los mayores contribuyentes” Arrasateko udal bilkura
urriaren 2ko arratsaldeko 6etan hasi zen eta herriko guardia zibilen sarjentoak
– Zeferino Geriz- presiditu zuen. Eta honakoa izan zen udal berriaren
konposaketa: alkatea, Melkiades Jauregibarria izendatu zuten. Lehen alkate
ordea Ignazio Mondragon; bigarrena, Pedro Igartua; sindikoa, Julian Uriarte;
sindiko ordea, Alejandro Olazabal; bokalak, Alejandro Pildain, Jeronimo Mendikute,
Mateo Abarrategi, Felix Askasibar; Pablo Vitoria, Emeterio Erduia eta Kasimiro
Pradere.
Ikus daitekeen
moduan, izenen artean Arrasateko goi mailako sendien ordezkari falta nabaria
da. 1924ko martxoaren 9an Primo de Riveraren direktorioak udal lege berria
aldarrikatu zuen eta karguak berriztatu behar izan ziren. Arrasateko udaletxean
honako idazkia heldu zen:
“Habiendo sido nombrados por el señor
Delegado gubernativo del distrito los señores que se expresan al margen
Concejales que deben componer el Ayuntamiento de esta villa, y debiendo
proceder en virtud de lo ordenado a la constitución del nuevo ayuntamiento y
elección de cargos antes del 1º de abril…”
Egoera berriari
aurre egiteko 1924ko martxoaren 29an, arratsaldeko 5etan, bilkura bat egin zen
udaletxean, agintari berriek kargua hartzeko. 1923ko urritik zeuden guztiek
utzi behar izan zuten agintea eta udal batza honakoek osatu zuten handik
aurrera: Alkatea, Dagoberto Resusta; Lehen
alkate ordea, Rikardo Azkoaga; Bigarren alkate ordea, Demetriko Luko; Sindikoa,
Benito Abarrategi; Sindiko ordea, Bonifazio Maidagan; Bokalak, Sandalio Hevia, Juan
Goñi, Marzelino Amozarrain, Domingo Altuna, Biktoriano Heriz, Nikomedes
Mendizabal eta Agustin Agirreurreta.
Diodan, Dagoberto Resustak
1928ko ekainaren lehenera arte ihardun zuela alkate gisa, eta data horretan
Rikardo Azkoagari igaro zion lekukoa.
Oharra: Jose Mari Urangaren apunteei esker dakigu ondoko argazkian agertzen diren gehienen izen abizenak. Ikus behean:
Duela zenbait urte Arrasateko Roneo U.C-ren
enpresaren produktu bati buruz aritu nintzen 1949arrasate nire blogean. Idazmakinak
ziren 1934ko Roneoren katalogoan harri bitxi bezala publizitatzen zirenak eta
arreta erakarri zidan produktu hark. Gutxi idatzi baita berataz, ezer gutxi
geratu baita arrasatearron oroimenean salgai hari buruz. Gaira itzultzen naiz
oraingoan, informazio apur bat gehiago aurkitu baitut, eta beti bezala
Arrasateko historiarekiko zaletasuna duten guztiekin konpartitu nahi dut
aurkikuntza.
Interneteko bide bihurrietatik nenbilen
arratsalde batean ezusteko galanta eraman nuen, “Ama Cerrajera” nire liburuaren
gaineko aipamen bat Ameriketako Estatu Batuetan aurkitu nuenean. Guztiz harrituta geratu nintzen, aipamena idazmakina
zaharren adiskideen elkartearen 2016ko aldizkarian baitzegoen. Egundoko aldizkari
aberatsa gainera, eta hari jarraiki… topo egin nuen gaur aurkeztu nahi
dudanarekin.
“The Mondragon Typewriter”
titulupean, honela hasten zen aldizkariaren idazkia: “One
day, I spotted an ad for a portable typewriter with eye-catching red and black
paint. It looked just like one versión of the Remington Remie Scout, but it had
a strange name: “Mondragon.” (1)
Remington AEBetako rifle et idazmakinen ekoizlerik garrantzitsuenetakoa izan zen XIX.ean. 1927 Remington Rand sortu zen, eta, besteak beste, idazmakinez gain ordenagailuak ekoiztea izan zuen jomuga. UNIVAC eta Unisys marken bitartez ezaguna da egun munduko merkatuan.
Aldizkariaren artikuluak, jarraian, Mondragon zer zen eta non zegoen azaltzen du, modu luzexkaz, eta baita Unión
Cerrajera eta Roneoren gaineko informazio zabala eskaini ere.
Fransu Marin artikuluaren
egileak 1932-36 aldira mugatzen du Roneo-Remington enpresen arteko akordioa.
Eta, goian aipatutako nire artikuluan ere nioen moduan, ez dirudi Roneok
hasiera batean behintzat produktua industrializatzeko asmo izan zuenik. Berriz,
Remington markaren espainiar estatuko eragile bakarra bilakatu zen Roneo,
hitzarmen haren bidez. Horrela ondorioztatzen da, 1936ko iragarki batetik.
Remingtonen exklusibitatea duela dio iragarkiak
Artikuluaren egileak, dena den, jarraian jauzi
bat egiten du, ez dakit zertan oinarritua, eta dio:
“Pentsa
genezake Mondragon makina UCEM eta Remingtonen arteko akordioaren aurrekaria
izan zitekeela, gerora Remington markako idazmakinen fabrikazio-tailer bat instalatzeko. Hala ere,
akordio hau ez zen praktikan jarriko, 1934ko
urriaren 5eko iraultzarengatik. Marcelino
Oreja eta Dagoberto Resustaren heriotzeekin eten egiten da aurreratua zegoen fabrikaziorako
proiektua”
Roneo eta Resustaren erailketek errotik erauzi
al zuten idazmakinen egitasmoa? Batek daki! Gauza ziur bakarra da Mondragon markako
idazmakinek “Made in USA” labela zeramatela atzealdean.
Roneo eta UCEMen gaineko deskribapenaren
ostean, artikulu egileak idazmakinaren deskribapenari eskaintzen zion tartea. Egia esan, datuen
zorroztasunari Fransu Marinek bere uztako elukubrazioekin segitu zuen.
Dakusagun:
“Mondragon makinaren kolore gorri eta
beltzaren konbinazioa Remie Scout-eko beste modelo batzuetan ere agertzen da. UCEMek
eta Roneok bi kolore horiek-sartu zituzten euren marka irudian. Kasualitate hutsa?”
Diodan, argitze aldera, kasualitatea izan zela, UCEMek gorri eta
beltza koloreak bere markan askoz geroago sartu baitzituen. Horren harira, Mondragon makinaren diseinuak, kolore gorri eta beltzean aurkeztua, oso aurrerakoia zela iruditzen zait, garai hartako ohiko diseinuekin alderatuta. Eta esan behar dut, aldizkari amerikar berdinaren
beste zenbaki batean agertzen den Mondragon makina baten koloreari “red Mondragon”
esaten diotela. Esan liteke okertzeko beldur handirik gabe, Roneok gorri hori eskatu zuela exklusibitatean bere produkturako. Diseinu ausart eta modernoa, zalantzarik gabe, ene gusturako, noski.
Mondragon izeneko lehen idazmakinak 1932koak
direla adierazten da artikuluan eta teklatuari dagokionez, aldakorrak ziren.
Izan ere, espainiar teklatu daukatenak ezagutzen dira, baina baita
alemaniarrekoak ere. Zer dela eta bi teklatuak?
Badirudi Remington-Roneo hitzarmenak espainiar
merkatua ez ezik Europa – edo behintzat Alemania- ere hartzen zuela bere helburuan.
Eta baieztapen horren oinarria dago, hain zuzen, Mondragon markako makinak
Berlingo saltoki batzuetan ere agertu zirelako.
“Mondragon” marka, beraz, nazioarteko
testuinguruan ezaguna izatea ez da gaur egungoa. Lehenago, altzairua izan zen
eta gero idazmakinak.
(1) Egun batean, pintura gorri eta beltz deigarria
zuen idazmakina eramangarri baten iragarki bat ikusi nuen. Remington Remie
Scout-en bertsio baten antza zuen, baina izen arraroa zuen: “Mondragon”
Blog honetan ez dut Arrasate eta Aramaiorekin zuzenean zer ikusirik ez duten gairik sartzen. Oraingoa salbuespena da. Gaiak merezi duelakoan nago.
Pedro Lafuente Lopez de Aretxaga
Ezustekoa izan zen niretzat. Argituko dut:
prestatzen ari nintzen 2024ko otsailaren 23an Leintz Gatzagan eman behar nuen
hitzaldirako materiala eta datu berrien bila nenbilela Gipuzkoako herri
horretan jaiotako abeslari baten gaineko aipamena agertu zitzaidan Interneten.
Lanabes ikaragarri eragingarria dugu sarea eta Pedro Lafuente-Leintz Gatzaga
bikotea lehen aldiz batera ikusi nuenean, ordura arte nire artxiboan nituen
datuetatik Lafuente hura ezezaguna nuela egiaztatu nuen. Areago, herri
leinztarraren historia arakatu dutenen historiazaleen erregistroetan ere ez
nuen aurkitu Pedro Lafuenteren arrastorik. Eta istorioarekin segitzea erabaki
nuen. Ondokoa da orain arte jakin izan dudanaren laburpen bat eta
irakurlearekin partekatzea iruditu zait.
Aitortu behar dut lehen datua Gasteizko “El
Heraldo Alavés”etik iritsi zitzaidala, 1924ko martxoaren 17ko edizioan. Honela
zioen egunkariak portadan, “Un gran tenor guipuzcoano” tituluarekin:
“Hemos tenido el gusto de saludar a nuestro
querido amigo el tenor Pedro Lafuente, natural de Salinas de Léniz, de paso
para esta villa, procedente de Madrid, en cuyo Teatro Real recientemente
trabajó con éxito, a juzgar por las críticas que los diarios de la Corte le
dedicaron.
El señor Lafuente cuenta en ésta con muchos
amigos y condiscípulos, ya que aquí residió la mayor parte de su infancia,
trasladándose luego a América, cuyos principales Teatros ha recorrido de
triunfo en triunfo, a donde en breve regresará, no sin antes pasar una
temporada entre nosotros”
Artikuluari erlatibotasun pixka bat zerion,
kazetariak bere lagun handitzat hartzen baitzuen Lafuente, abeslaria
Ameriketara artean umea zela joan zela adierazita. Gasteizen lagun eta ikaskide
ugari? Dena dela, hori ez da garrantzitsua, eta baimena eman dakioke lumaren
gizonari bere azalpenetan, benetan pisuzkoa dena Lafuente/Leintz Gatzagarekin
lotzen zuela baita.
Albisteari lotu nintzaion indarrez eta
Madrileko egunkari batera heldu nintzen, hain zuzen “El Universo”
izenekora.J. White sinatzen zuenak
1924ko martxoaren 18an zioen, “El tenor señor Lafuente. Vida de laboriosidad
culminada con una actividad artística” sarreraren ondoren:
“La temporada del Real ha tenido una feliz revelación
en la persona del ilustre cantante señor Lafuente, en el que a simple vista se distinguen
dos personalidades: la de los negocios y la artística, practicadas por él
simultáneamente.
Nacido Lafuente en Salinas de Leniz
(Guipúzcoa) de padres de modesta condición (su padre fue maestro del pueblo
donde viera la luz) emigró a América a los diez años. En Buenos Aires emprendió
los estudios mercantiles, y aunque sus aficiones artísticas fueron siempre sus
predilectas, se vio en la necesidad de continuar sus estudios hasta la
licenciatura en
Lafuente, erdian, Buenos Aireseko bere merkatal-bulegoan
ciencias económicas y comerciales. Lafuente llegó a la
actuación artística buscando una compensación, una distracción espiritual a la
intensa vida de trabajo.
La primera salida ante público la hizo en el
teatro Coliseo de Buenos Aires con I Pagliacci. Pronto se percató de las
excelentes condiciones que tenía para el canto y en las horas libres que le
dejaba su bufete comercial se dedicó al estudio de las óperas de su repertorio,
anteponiendo la comprensión y el sentimiento del personaje a la disciplina
musical.
En 1917, Da Rosa y Mocchi le contrataban para
una serie de representaciones de Sansón, Cármen, Aida y Vecchia Aquila, en
Roma, siendo elogiadísimo por la Prensa romana. Terminada su actuación regresó
rápidamente a Buenos Aires, en donde le esperaban los grandes éxitos, actuando
seguidamente en las temporadas oficiales de Montevideo, Rio Janeiro y San
Pablo, efectuadas con la Barrientos, Caruso, Fournée y la Besanzoni.
Vuelto a Buenos Aires actuó en todas las
fiestas benéficas, bien de la colonia española o de las Asociaciones de la
República del Plata. Siempre su voz y su arte estuvo a disposición de las
entidades benéficas.
La muerte de su madre (1) marcó un paréntesis
en la actividad artística del ilustre tenor, y dedicado nuevamente a sus
negocios, su casa estaba abierta en Buenos Aires para todo español que llegaba
a aquellas tierras en busca de trabajo. Durante este tiempo Lafuente aumentó su
repertorio, que en la actualidad llega a 23 óperas.
La Vecchia Aquila, Lafuentek Erroman, 1917an
En 1923 reemprendió su vida artística y en
Cesana (Italia) cantó 11 Otelos en 17 días, pasando a Venecia, en donde la
crítica unánimemente reconoció la valía del gran tenor, al que señalaba como el
sucesor de Massini, quien le felicitó desde Forci, donde actualmente reside.
En Viena y Graz volvió a refrendar los éxitos
de Cesana y de allí pasó a Bari, donde contratado para tres Aida se vio
obligado a cantar seis, no pudiendo cantar dos más que le pidieron por tener
que salir para Madrid para actuar en el Teatro Real.
Personalmente el tenor Lafuente es de una
modestia agradable. En la conversación que hemos tenido con él, nos descubre,
no sin cierta emoción, el culto que tiene por las prácticas religiosas, la
escuela y el hogar, siendo su norma de vida la refundición de estos tres
sentimientos.
Naturalmente que su cariño por la República
Argentina es de agradecimiento y considera a la gran nación como su segunda
patria. En sencillas palabras nos manifiesta la emoción que le produjo el haber
cantado ante sus Majestades los Reyes en un concierto privado, y nos hace un
cumplido elogio de las virtudes que adornan a nuestros Soberanos”
Aurreko lerroak Pedro Lafuentek Madrilen egin
berri zuen egonaldiaren aipamen txikitxoa dira. Komunikabide madrildarrek oso
ondo hartu zuten gatzagarraren eskaintza artistikoa. Eta horren ondorioz har
daiteke, Whitek aipatutako erregeen aurreko emanaldia. Kandelaria egunean
gertatu zen,1924ko otsailaren 2an. Eta
erret-komunikazio ofizialak hórrela laburbiltzen zuen emanaldi hura:
“Minutos después de las once salió la comitiva
regia de la Cámara a los acordes de la marcha de Strauss. Figuraban en la
comitiva numerosos Grandes de España, mayordomos, gentiles hombres, el Nuncio y
los infantes don Alfonso y dos Fernando. El Rey vestía de uniforme de almirante
de la Armada, luciendo el Toisón de Oro y la banda del Mérito Militar Roja. La
Reina un precioso vestido azul celeste bordado de brillantes y diadema, con
manto de corte y mantilla blanca. La Infanta Isabel traje verde oscuro con brillantes
y esmeraldas.
El Patriarca de las Indias bendijo las
Candelas, verificándose acto seguido la procesión que recorrió las galerías,
deteniéndose en los altares colocados en los cuatro ángulos de la misma,
regresando al Templo cantándose la misa en La mayor del Maestro Berlier.
En el Ofertorio, el tenor del Teatro Real
señor Lafuente cantó el Ave María del maestro Saco del Valle.
El número de invitados que presenció el paso
de la comitiva ha sido extraordinario, calculándose en unas cuatro mil
personas”
Teatro Realean zenbait alditan aritu zen, erregeen aurrean 1924an
Ez da harritzekoa, beraz, Pedro Lafuente
harrituta eta hunkitua ateratzea emanaldi hartatik, horrenbeste pertsonaia
ospetsuren aurrean kantatu ondoren. Ez zen errege espainiarren aurrean kantatu
zuen azken aldia, gonbitatua izan baitzen urte hartako Madrilgo Prentsaren
Elkartearen aldeko kontzertuan kantatzeko. Jaialdi haren protagonista nagusia
Miguel Fleta abeslaria izan bazen ere, Lafuenteri ere eskatu zitzaion Teatro
Realean berriz aritzea eta baita gatzagarrak onartu ere, 1924ko martxoaren 31an.
Pedro Lafuenteren ibilbideaz apurtxo bat
gehiago ezagutu guran Argentinako prentsara jo nuen eta ara non “Caras y
caretas” astekarian, 1917ko zenbaki batean erreportaia eskaintzen zioten Leintz
Gatzagako semeari:
“La verdad es que nadie puede decir de dónde
no es posible que salga un buen tenor; pero no menos cierto es que no es
frecuente el caso de que salga de un escritorio comercial, destinado a
fructuosas transacciones en frutos del país. Uno de esos pocos casos es el del
tenor Lafuente, que con tanto éxito viene actuando en el Colón.
El tenor Lafuente no es argentino de
nacimiento, pero nació en la villa de Salinas de Léniz, en la provincia de
Guipúzcoa; vasco, pues, e hijo de vascos; pero no creemos que a nadie le
parezca un abuso que lo consideremos nuestro compatriota”
Aurrera jo baino lehen, gera nadin pixka bat
Pedro Lafuenteren jatorria azaltzen. Pedro Gerardo Lafuente Lopez de Aretxaga
Leintz Gatzagan jaio zen 1890eko irailaren 26an. Bere gurasoak Isidoro Lafuente
Paul eta Benita Lopez de Aretxaga
Gonzalez de Suso legutiotarra ziren. 1870ean ezkondu ziren. Aita maisua zen eta
Arabako Eskuernagan bizi izan ziren lehen urteak, eta herri hartan bost seme
alaba munduratu zituen bikoteak.
Gatzagako hilobia
Aitak eskolaz Leintz Gatzagara aldatzea eskatu
zuen eta 1885erako gatzagarrei ematen dizkie klaseak. Gatzagan jaio ziren beste
lau seme-alabak. Bederatzietatik Pedro zortzigarrena izan zen. Isidoro Lafuente
maisua 1898an hil zen Gatzagan eta bertan hilobiratu zuten. Pentsatzekoa da, Gasteizko
“El Heraldo Alavés”ek 1924ko martxoaren 17ko edizioan adierazitakoari jarraiki,
aita hil ondoren sostengurik gabe utzita amak Arabako hiriburura jotzea erabaki
zuela, zeru hobeen bila. Pedrok zortzi urte beteak zituen.
Eta data berdineko albistearen “Hemos tenido el gusto de saludar a nuestro
querido amigo el tenor Pedro Lafuente, natural de Salinas de Léniz, de paso
para esta villa,..” ziurrenik bertako hilerrira bisita egitera joango zen,
aitaren hilobira, hain zuzen, oraindik ere bertan ikus daitekeena, honako
inskripzio honekin: “Isidoro Lafuente y Paul. Q.E. D. Murió el 13 de octubre de
1898. Su desconsolada esposa e hijos que lo lloran le dedican este eterno
cariño al que fue esposo modelo y padre ejemplar”
Aurrera joz, “Caras y Caretas”-en
erreportaiarekin segitzen dut:
“Vino al país cuando apenas tenía once años.
Por lo menos es lícito tenerle como un exponente valioso del progreso lirico
argentino, pues entre nosotros estudió y se formó hasta ser el distinguido
artista que hoy es. Desde pequeñito, el tenor Lafuente manifestó disposiciones
felicísimas para el canto, pues a los cuatro años ya cantaba solos en la
iglesia de su pueblo.
Pudo haberle pasado lo que a tantos niños
prodigio, que se prolongan en hombres mediocres; pero le pasó lo contrario. Sus
labores en la escuela superior de comercio, y sus negocios después, los alternó
con el estudio del canto, y en tal forma progresó, que el año pasado fue
contratado para cantar en el Constanzi de Roma, en donde brillantemente triunfó
en Sansón y Dalila, Cármen, Vecchia Acquila, Aida en compañía de artistas como
la Besanzoni, Ajani, Molinari y otros… Y triunfa, porque lo merece, pues tiene
voz y escuela de canto”
Lafuente "I Pagliacci"ren Canio paperean
Pedro Lafuentek bi irakasle izan zituen bere
ibilbide artistikoaren hastapenetan: Tullio Quercia baritono argentinarra eta
nazionalitate berdineko Carlo Callioni Romanini tenorea. Gatzagarraren lehen emanaldi publikoa 1914ko
martxoaren 8an izan zen Buenos Aireseko Teatro Coliseon, Leoncavalloren “I
pagliacci” (Pailasoak) obrarekin, Canioren paperean. Hilabete geroago Teatro
Marconin aritu zen obra berdinarekin eta publikoak “Vesti la giubba e la
faccia" aria errepikatzea eskatu zion, txalo zaparrada batekin sarituz.
Aipatutako Colon Antzokian 1917, 1919, 1932,
1937 eta 1938an aritu zen Lafuente. Gatzagarrak bere errepertorioko ohiko obrei
Siberia, La Angelical Manuelita, Boris Godunov, Il Trovatore, Cavalleria
Rusticana eta abar gehitu zizkien. Eta Argentinan ez ezik Europatik ere zabaldu
zuen bere artea. Giuseppe Verdiren Trovatore operako Manrico papera maisuki
eskaini zuen antzeztokietan. Kritikak zioenez, Pedro Lafuentek ahoa bete hortz
utzi zuen antzokia, Manrico zoragarri batean.
“Ejército y Armada” Madrilgo egunkariak,
1926ko abenduaren 26an gatzagarrak “Zarzuela” antzokian abestutako “Otelo”
operari ondoko kritika egiten zion:
“En Italia los compositores tienen un gran
cuidado de apropiar los papeles a las voces que la deben cantar. Al compositor
toca sacar partido de cada voz, según su carácter. Verdi concibió un “Otelo” de
la voz y arranques del tenor Pedro Lafuente, y seguramente que si entonces
hubiera existido Pedro Lafuente, él hubiera sido designado para la creación del
moro de Venecia.
Sin embargo, si Verdi no pudo más que soñar su
deseo, nosotros lo disfrutamos. Anoche lo demostró el tenor Lafuente, que con
voz de Extentor nos maravilló toda la función. Este es el “Otelo” deseado. El
público, atento al drama lírico que se cantaba, aplaudió frenéticamente desde
todos los lados del teatro, y en distntas ocasiones, el trabajo y el mérito
incuestionable del gran cantante, del eximio artista, del compatriota nuestro
Pedro Lafuente, hoy el número uno de los tenores dramáticos en los elencos de
compañías de ópera”
Opera konpainia propioa izan zuen Lafuentek 1927an
Valentzian erakustaldi zabal eta harrigarri
bat eman zuen Lafuentek 1927an. Hiriko Maiatzeko jaietarako kontratatu zuten
eta gatzagarrak berak programatu zituen kartelak. Ez hori bakarrik. “Compañía
de Gran Ópera Tournée Lafuente” izeneko ekimen bat osatu zuen eta Valentzia
izan zen lehen jomuga. Ideia zehatzagoa egiteko, diodan koroak eta atrezzoa
Madrileko Teatro Real eta Bartzelonako Lizeokoak zirela, Lafuentek bira
artistiko horretarako kontratatuta. Otelo, Sanson
eta Dalila, Trobadorea, Tosca, Sevillako Bizargina eta Rigoletto operak izan
ziren iragarrita eta Lafuentek aurreneko lauetan abestu zuen, maiatzaren 5 eta
13 bitartean.
Ezaguna da ere 1927-28 denboraldian, eta
konkretuki 1928ko urtarrilaren 18 eta20an,
Barzelonako Gran Teatre del Liceu deritzanean aritu zela Verdiren Otello
operarekin. Gauza bitxi bat gertatu zen bi egun horien artean, Lafuentek
Argelen abestu behar izan baitzuen, aurretik sinatutako hitzarmena zela eta.
Horren harira, Espainiako prentsak honen gisako titularrak aurkeztu zituen: “Un
tenor por los aires”, eta gatzagarrak Argeleko joan etorrirako hegazkina
erabiliko zuela esaten zen.
Handik zenbait egunetara Madrileko Zarzuela
antzokian abestu zuen Offenbachen “Los cuentos de Hoffmann”ekin.
Pedro Lafuente eta bere ama legutiarra, Buenos Aireseko euren etxean
Noiz arte aritu zen Lafuente eszenategietan?
Ez dut aurkitu 1939tik aurrerako aipamenik inon aurkitu. 1972an hil zela diote
zenbait biografiak, non zendu zen zehaztu gabe. Argentinako hiriburuan izango
zelakoan nago.
Soinu erregistrorik utzi ote zuen ala ez
zalantzaren itzala izan da orain arte. Dena den, bada grabazio bat “Cavalleria
Rusticana”ren Santuzza-Turiddu bikotearena, 1924 edo 1925ekoa eta Columbia
Disko Konpainiak eginda, zalantza sortu duena. Grabazioaren fitxan, Hina Spani
soprano argentinarrak eta Paolo Masini, hau da, inork ezagutzen ez duen
abeslariak osatzen dute duetoa. Gertatzen da, Hina Spanik berak grabazioa
entzun zuenean adierazi zuela berarekin kantatzen zuen tenorea Pedro Lafuente
zela. Eta zalantzaren alde ona hautatuko dut kasu honetan, nahiz eta
errealitatea zein den inortxok argituko ez duen.
Baina horren bertsioari heltzen diot, 1925eko
ekainaren 6an Pedro Lafuentek eta Hina Spanik Pariseko “Théatre de la Gaite-Lyrique”
deritzanean “The american, italian, french grand Opera Company”rekin batera
abestu zutelako. Zer abestu eta “Cavalleria Rusticana”. Ez da, beraz, harrigarria soinu erregistroan - behean entzun daiteke- bi abeslariak agertzea.
Horixe izan da oraingoz Pedro Lafuente Lopez
de Aretxaga gatzagarrari buruzko nire ekarpena. Munduko tenore dramatikorik onenentzat jo zuen prentsa espezializatuak. Bitez aurreko lerroak mundo
osoan ospea erdietsi zuen tenore euskaldunaren aurkezpen txartela. Gaiak gehiagorako ere ematen du.
(1) “Caras y caretas” aldizkarian bada argazki bat
Pedro Lafuente bere amarekin, Buenos Aireseko etxean.
Askoren
ahotan ibili zen urtetan Arrasateko Aprendizen Eskola, eraikin
zaharrarekin zer egingo ote galdegai. Musika eskola bilakatu zen, azkenik, eta bejondeiola. Arrasateko etorkizuneko musikarien arragoa da eta bizitza luzea opa diot. Ondorioz, eraikinari berari ere zeharoko aldaketa eman zitzaion, egitura zaharra berriztatuz, goitik behera. Eta lehen lantegirako ikasleak sortzen aritu zena, egun arterako bidea eskaintzen du.
Unión Cerrajeraren baitan 1939ko urriaren
4an inauguratu zen hezkuntza zentro ohiaren azken arrasto materiala dugu, nahiz
eta eraikina bera urtebete beranduagokoa den. Aprendizen Eskolak aurten 85 urte
beteko zituen; baina gauza jakina da iragan mendeko zazpigarren hamarkadan
desagertu zela, Eskolaren helburua betetzeko gaitasunik ezean.
Efemeridetara
itzul nintekeen arren, gaurkoan Eskolaren testuinguru historikoan nabarmentzen
den beste aspektu bat azaldu nahi dut, arkitektura eta herri-bilakaerarekin
erlazionatuta. Gutxitan eskaintzen diogu arreta herriaren diseinuaren
garrantziari, Arrasaten hamarkadatan pairatutako anarkia
arkitektoniko eta urbanistikoaren ondorio bezala, nonbait. Gaurko nire ekarpentxo
honetarako idazki bat erreskatatu dut, Arrasateko udal arkitekto aholkularia
izan zen Xabier Unzurrunzagak idatzia 1982an, industria arkeologiaren gainean
Bilbon izandako jardunaldi batzuetarako. Unzurrunzagak dio:
“El primer asentamiento del complejo
industrial de Unión Cerrajera de Mondragón, situado a orillas del río deba en
el borde natural del valle en el sureste del Centro Histórico de Mondragón
aparece ya grafiado en los planos cartográficos de finales del siglo XIX. El
trazado del ferrocarril Vasco Navarro, a su paso por Mondragón a principios del
siglo XX, segregó ya definitivamente el paquete industrial en el que se
llevarán a cabo las sucesivas ampliaciones de la Unión Cerrajera”
Arrasateko
enpresa enblematikoaren garapenak trenak eskainitako abantailak aprobetxatu
zituen eta garai batean hirigunetik urrun geratzen zen Zaldibarreko orube eta
inguruak prestatu zituen, arkitektonikoki modu arrazionalean pentsatuta.
“La localización de la estación de
Mondragón en terrenos contiguos a la Unión Cerrajera, conjuntamente con la
creación de un importante eje urbano de conexión del centro de actividad urbana
de la ciudad, el Casco Histórico, con la estación a través del espacio urbano
del frontón de Zaldibar, situó al citado parque industrial en contacto directo
con los puntos de máxima actividad de
Mondragón. En este contexto urbanose producen las
sucesivas ampliaciones del conjunto industrial de Unión Cerrajera, siendo de destacar por su interés
arquitectónico y urbano la aplicación racionalista construida según proyecto
del arquitecto Astiazarán, en el ámbito urbano que da frente al espacio abierto
del frontón de Zaldíbar, y en el que se sitúa con carácter monumental la
entrada principal al complejo industrial, consiguiendo una perfecta
configuración del uso industrial con el uso residencial, deportivo y de parque
urbano”
Unión Cerrajerak uztartzen jakin izan zuen
arkitektura posibilista bere interesekin, eta bere lantegiaren ingurua arlo
guztietarako prestatu zuen: lana, aisia, heziketa, etxea, …
“Es de destacar así mismo la
construcción en terrenos próximos a la Unión Cerrajera y a principios de siglo,
del barrio residencial obrero de Maala, formado por una serie de viviendas
mínimas unifamiliares en arrendamiento con huerta, similar a modelos
residenciales obreros europeos de la misma época. También supone una aportación
urbana positiva la construcción hacia 1960 del barrio obrero residencial de San
Lorenzo, promovido por Unión Cerrajera en terrenos periféricos al norte del
Casco Urbano y que basado en modelos racionalistas centroeuropeos, aporta a la
ciudad uno de los pocos elementos de interés urbano y arquitectónico en el
crecimiento periférico de las últimas décadas” (1)
Oraindik
ere arrasatearrok plangintza aurrerakoi haren ondorioak disfrutatzen ditugu.
Aprendizen Eskolari tratamendu berezia eman zitzaion bide berria aukeratuz eta gure aurrekoek
prestatutakoari eutsiz. Ez dezala inork ahaz nondik hasi zen dena.
Argazkia: JMVM
(1)“Integración de la
arquitectura industrial en el proceso de construcción de la ciudad “ (Xabier Unzurrunzaga.
Director de Viviendas del Gobiero Vasco. I Jornadas sobre Protección y
Revalorización Patrimonio Industrial. Eusko Jaurlaritza. Diciembre 1982)