1808 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
1808 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

maiatza 03, 2024

1808ko MAIATZAREN 2an MADRILEN HIL ZEN ARRASATEARRA. Pablo Antonio Ondarza


Lanean jarriz gero beti deskubritzen da zerbait. Batzuetan interesgarria izan daiteke, kasu bakanetan oinarrizkoa ere bai, eta askotan bitxia suertatzen zaio aurkikuntza egiten duenari. Azken sail horretan sartuko nuke gaurko protagonistaren istorioa eta, neurri batean, bitxikeriak protagonista bera jendarteratzen laguntzen dit. Sarrerako argazki bezala Frantzisko Goyaren margo lan bat jartzea ez da Zeraingo jatorrizko artista estimuan dudalako. Bukaeran ikusiko du irakurleak baduela bere lojika.
Oso gutxi ezagutzen nuen Pablo Antonio Ondarza arrasatearrari buruz, eta nekien apurtxoa Jose Mari Urangari zor nion, bere ”Mondragón. Trayectoria y anecdotario” liburuan honela jartzen baitu, herriko seme ospetsuen kapituluan: 

“Ondarza (Pablo Antonio) Teniente de Alcalde de Madrid. Del Consejo Real de Hacienda. Uno de los nombres que ha tenido la Plaza de España de Mondragón es el suyo” 

Auñamendi Entziklopedian, berriz, honako hauxe irakur daiteke:

"Diputado General de Guipúzcoa, del partido tercero, desde las Juntas de Azpeitia de julio de 1797"

Eta informazio horrekin, koronabirusak etxean geratzera behartutako aldi hartako goiz batean, bilakuntzari ekin nion. Hasteko, diodan, bataio erregistroko datuen arabera, Pablo Antonio Ondarza Ozaeta 1733ko urtarrilaren 25ean jaio zela Arrasaten. Gurasoak  Domingo Ondarza Learriartu eta Josepa Ozaeta Biziola izan ziren, biak arrasatearrak. Domingo hauteslea izan zen Arrasaten 1737 eta 1753an; beraz, herriko milaristen artean zegoen. Horregatik ez da harrigarria Pablo Antonio semea goi mailako ikasketak egin izana.

Informazio sakonagoren bila Historiaren Errege-Akademiaren artxiboetara jo nuen, eta deskribapen aberats batekin egin nuen topo:
 
“Ondarza y Ozaeta, Pablo Antonio de. Mondragón (Guipúzcoa), 25.I.1733 – Madrid, 19.VI.1808. Magistrado y consejero de Castilla.  

En 1758 solicitó que se le señalara pleito para ser aprobado como abogado. Contrajo matrimonio en Madrid el 5 de mayo de 1761 con María Ruano y Moreno, natural de Mocejón, con la que tuvo tres hijos: Manuel, que fue consejero de Castilla, Eusebia y Marcelo, presidente del Tribunal Mayor de Cuentas.
 
Comenzó su carrera judicial desempeñando en 1774 una tenencia del corregimiento de la villa de Madrid, con sueldo anual de 22.000 reales. Un decreto despachado el 15 de abril de 1775 le concedía los honores de alcalde de Casa y Corte. Ese mismo año ingresó en la Sociedad Económica Matritense. Otro decreto de abril de 1776 le adjudicaba una plaza de ministro togado del Consejo de Hacienda, vacante por fallecimiento de José Lardizábal. El sueldo anual correspondiente a esta plaza era de 44.000 reales. Más tarde fue miembro de la Junta de Juros y de la Suprema de Apelaciones de Correos"

 1775ean Madrileko alkate ordea izan genuen, ondoko iragarkian ikus daitekeen bezala. Alkatearen gaixotasuna zela eta, lehendakaritza egokitu zitzaion 1775eko urriaren 2ko zezenketa batean:


Segi dezagun arrasatearraren gaineko Errege-Akademiaren deskribapenarekin:

"Desde 1778 y hasta 1784 fue fiscal de la Junta de Comercio y Moneda. Sirvió interinamente la Subdelegación de la Real Lotería y fue uno de los ministros que compusieron la Junta para el establecimiento del Banco Nacional de San Carlos, así como de la que se formó para examinar un plan dirigido al fomento de las islas de Ibiza y Formentera. Se encargó de la visita y arreglo del Real Almacén de Cristales de Madrid, que verificó de conformidad a la Orden Real del 19 de septiembre de 1788. 

A comienzos de 1792 obtuvo los honores, sueldo y antigüedad del Consejo Real. Este sueldo, según su título del 26 de enero, era de 55.000 reales. La plaza efectiva de consejero de Castilla, que juró el 15 de abril, la consiguió el 25 de febrero de 1799. Carlos IV, alegando su avanzada edad y achaques, jubiló, el 15 de agosto de 1802, a algunos consejeros de Castilla y camaristas, entre ellos a Ondarza. Cuando en marzo de 1808 mandó Fernando VII que volviese a su destino de consejero, no pudo hacerlo a causa de su debilitada salud”

Arrasatearra 1771an ezkondu zen Madrilen, Maria Ruanorekin eta hiru seme-alaba izan zituzten. Horietako bat, Marcelo Ondarza Ruano, Karlos IV erregeak Fiskala izendatu zuen Asturiaserako. Frantsesen aurka nabarmendu zelako Erresumako Gobernu Batzorde Gorenak Kanarietako Audientziaren arduradun nagusi bezala aukeratu zuen. Eta, halaber, Erresumako Ogasun Batzordeko Idazkariaren karguan ihardun zuen urte luzez.

Baina Pablo Antoniorekin jarraikiz, sasoi hartan Euskal Herri osoko elkarte
prestigiodunetakoaren kidea zen Pablo Antonio 1778tik,  Euskal Herriko Adiskideen Elkartearena, alegia, Madrileko sailean. Diodan, garai hartan Arrasaten elkarte bereko beste bi kide zirela: Monterrongo Kondea- unean Santiago Elias Aranguren- eta Jose Angel Aranguren haren loba.
 

Miguel Madinabeitia historialariaren apunteetako ohar batean irakurtzen da herriko Udaletxearen kostoari buruz:

“El costo total de las obras del Concejo ascendió a 210.891 reales y 8 maravedies, sin incluir el escudo de armas que costeó un vecino (yo creo que seria D. Pablo Antonio de Ondarza)…,”

Pablo Antonio 1808an hil zen, Madrilen. Frantsesak zeuden Espainiako hiriburuan eta urte hartan madrildarren errebolta handia eman zen, okupatzaileen kontra. Goya pintoreak entzutetsu egin zuen bere koadroak urte hartako maiatzaren 2an zer gertatu zen eskaintzen digu. Egun hartako giro latzaren lagintxo bat besterik ez da. Koadrokoak ez ezik, askoz lagun gehiago hil zen egun hartan Madrilen, eta horietako bat Pablo Antonio Ondarza arrasatearra izan zen. “El Dos de Mayo de 1808 en Madrid” liburuan (Juan Perez de Guzman) honela irakurtzen da: 

“Don Pablo Antonio de Ondarza, natural de Mondragón, en Guipúzcoa. Del Consejo de S.M en el Supremo de Castilla. Fue herido en el combate de la calle del Sacramento, casa de Religiosas de este nombre, donde vivía, al salir para ejercer la misión pacífica de su autoridad entre los combatientes. Retirado a su casa, murió el 19 de junio (Partida parroquial de San Miguel y San Justo fol. 224 vto.)

Beraz, 1808ko Madrilgo erreboltaren ondorioz arrasatear bat balek larriki zauritu eta horren ondorioz hil zen.


Argazkiak: wikipedia eta JMVM

abendua 07, 2016

ADAN DE YARZATARRAK ARRASATEN (2tik lehena)



Arkuaz bestaldean, Adan de Yarzatarren etxea

Badira herri baten historian garrantzia izan duten familiak, baina denboraren poderioz ahanzturak zeharo zokoratu dituenak, herri horren kontzientziatik  ia-ia desagertzeraino. Horrela gertatzen zaio Arrasaten Adan de Yarza sendiari. Egia da familia horren sustraiak oso azalean ageri direla arrasatear gizartean baina ezin da uka XIX.aren amaieran eta XXaren lehen herenean zer ikusirik izan zuela herriaren entramatuan. Oso gainetik ez bada ere, apunte batzuk eskaini nahi ditut aipatu saga horren gain.

Adan de Yarza berriak badira arrasatear izendegian – XIX. mendekoak ditugu- Zenica abizena XVII.aren lehen erdian aurkitzen dugu, Leintz Gatzagatik iritsia. Gauza da, Manuel Zenika Urkizu arrasatearra ezkondu zela Maria Frantziska Barrutia Ugarte herrikidearekin 1695ean. Barrutia-Etxagibel eta Barrutia-Salinas maiorazkoetako oinordekoa zen Maria Frantziska. Besteak beste, Udala auzoko “Palacio” baserria eta Arrasateko Errebaleko jauretxea egokitu zitzaion herentzian.  

Hari horretatik tiraka, 1808ko maiatzera
Adan de Yarzatarren Zubieta jauregia, Lekeition
heltzen gara, egun hartan ezkondu baitzen Bilboko katedralean  Ramona Maria Zenika Gastañaduy -Zenika sendiaren maiorazkoetako titularra- Fernando Adan de Yarza Barbatxanorekin. Lekeitiarra zen Fernando, baina gurasoak Arrasaten ezkondu ziren. Bagenuen, beraz, adan de yarzatarrak Arrasateko sendirik ospetsuenetako batekin gurutzatzen dira eta hortik azalduko zaizkigu sendiko kideak modu normalean herriaren historian. Ehun eta hogeita bost urtez luzatuko da yarzatarren eragina Arrasaten, hiru belaunalditako kideak ezagunak egin zirelarik.

Fernando eta Ramonaren seme Carlos Adan de Yarza Zenika izan zen sendi horretako lehen pertsonaia Arrasateko Beheko Portalaren (Portaloi) aurreko etxean euren etxean denboraldiak eman zituena. Bizkaiko lurretan
Carlos Adan de Yarzaren sinadura
oso ezaguna – Bilboko alkate izatera heldu zen, 1856/58 urteetan, eta Bizkaiko Diputatu Nagusi ordea 1846ko hauteskundeetan eta Diputatu Nagusia 1854koetan. 

Hain justu, 1854an bertan eskatu zuen Arrasateko udaletxean, berak Lekeitioko Zubieta bere jauregitik ekarritako zuhaitz mota desberdinak Santa Barbara parkean landatzea. Miguel Madinabeitia kronistak honela idatzi zuen 1886an Euskal Erria aldizkarian:

“El  magnífico cedro de la cima de Santa Bárbara, procedente del palacio de Zubieta en Lequeitio, fue traído por su dueño D. Carlos Adan de Yarza, descendiente por línea materna de este pueblo y plantado el año 1854”

Carlos Adan de Yarza izan zen Zubietako bere lorategietan pinu insignis delako zuhaitz espeziea sartu zuena, aurreneko aldiz hego Euskal Herrian.Lan horrekin Carlosen seme batek - Mariok- segitu zuen, pinu insignisa Euskal Herri osora hedatuz.

Arrasaterekin erlazionatutako sendi lerro horren bigarren pertsonaia Ramon Adan de Yarza
Ramón Adan de Yarza
Torre de Legerika
dugu. Carlosen semea zen, 1848an jaio zen Bilbon eta Arrasaten hil zen 1917ko urtarrilaren 25ean.

Ramon oso geologo ospetsua izan zen estatu mailan. Meatzetako Injinerua zen eta geologia maite zuen. Madrileko Meatzetako Injineruen Ikastetxe Nagusian katedradun izendatu zuten 1905ean. Baina 1910ean baja eskatu zuen eta Arrasate eta Lekeitioko bere etxeetan eman zituen hil arteko urteak. 

Ramonenak dira zenbait liburu interesgarri, besteak beste “Lecciones de geología” y “Lecciones de yacimientos metalíferos” tituludunak. Baina horien gainetik daude, Espainiako Mapa Geologikoaren Batzordetik heldu zitzaion enkarguz osatutako “Mapa Geológico de España” bildumari dagozkion

“Descripción física y geológica de la
provincia de Guipúzcoa” (1884); “Descripción física y geológica de la provincia de Alava” 1885; eta  “Descripción física y geológica de la provincia de Vizcaya” (1892)



Hiru liburu horiek oinarrizkoak izan ziren urtetan – eta oraindik gaur egun ere erreferenteak ditugu- euskal geologiari buruzko ikerketa lanetarako. Arrasateko bere etxetik lan mordo bat egin zuen eta sakon
Udalaitz eta Mururen erliebe geologikoak
aztertu zituen inguruko bazterrak, bere lan zientifikoetan islatu ahal izateko.







Argazkiak: JMVM