1982 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
1982 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

martxoa 27, 2019

SAN ISIDRO JAIAK: 2023an EHUN URTE



Ez, ez naiz okertu. Badakit oraindik ia bi hilabete geratzen direla Zigarrolako jaietarako. Baina San Isidro dela eta, 1982an esku egitaraurako eskatu zidaten idazkiaren bila jo dut nire paper zaharretara eta hantxe zegoen, denboraren joanak horixkatua. Mamiak lehen bezain bizirik jarraitzen duenez gero, ordea, hona aldatu nahi izan dut izkribu hartan idatzitakoa, belaunaldi berrien ezagutzarako. Hona hemen, beraz, “59 urte pasatu ondoren” titulatu nuena: 

“Auzoko ez hain gazteek gogoan dute oraindik: 1923ko maiatzean ospatu zen lehen aldiz San Isidro, auzoko jai nagusi bezala. Lehengo auzokideek bi jomuga izaten zuten jaiei zegokienez: zubiz Bergararuntzekoek San Prudentziokoak ospatzen zituzten; Arrasateruntzekoek, berriz, San Juanak. Baina 1923an erabaki zuten musakolarrek euren jai nagusia aurrerantzean auzoan bertan egitea. Izan ere, auzokoek – nekazal auzoa zenez- San Isidro ospatzen zuten baina kalera joaten ziren beste auzoetako nekazariekin batera eguna emateko.

Zer gertatu zen egun hartan? Bada, Eskola Bateratuaren inaugurapena bizi izan zutela auzotarrek. Eta ospakizun bereziez antolatu zuten eguna. 

Domingo Arzamendi zen Arrasateko alkatea eta auzokoa Juan Gorosabel “Axerikua” Herriko udal taldean beste auzokide batek zeukan kargua: Pedro Arregi “Garratz” Hiru horiek eman bide zituzten lehen urratsak Eskola gauzatu ahal izateko. Hogeita lau baserri ziren orduan auzoan eta ikastetxe berriaren inaugurapena pozik hartu zuten denek. Aretoa Villafrancako Kondearen etxabehe batean zegoen eta bedeinkazioa Pedro Izagirre San Juan Bataiatzaile parrokiako apaiz laguntzaileak eman zuen. Ostean, udal txistulariek lagun, herri eta auzo alkateek aurresku bana eskaini zioten, egun hartatik eta urte luzetan eskolako maistra izango zen Elisa Lasari.

Ondoko ospakizuna mahai baten inguruan burutu zen, eskolan bertan. “Txoza” eta “Bishentena” tabernetatik zerbitzatu zuten bazkaria eta mahaikide asko bildu zen. Bakoitzak berea ordaindu behar izan zuen. Bazkaria aurrera zihoala, Pedro “Garratz”ek aldamenean eserita zeukan Patxi Gorosabeli esan zion: “Señoritoari abisatzea ahaztu jaku” Señoritoa Sagasti Etxeko Rafael Ariza injinerua zen. Batzuk etxera joan zitzaizkion behintzat
Zigarrola, 1950 inguruan
bazkalondoan etortzeko erregutuz. Baita Ariza agertu ere, guztientzat opari banarekin: egundoko zigarro purua.
 

Mahaiko giroa berotzen hasi zen eta laster bertsolariek ekin zioten saioari. Urte haietan zaletasun handia zen baserritarren artean bertsotan egitera eta oraindik batzuen izenak gogoratzen dira auzoan: Isidro Arregi “Zeleta”, Martin Egidazu “Arruena”, Antonio Gorosabel “Antoña”, Juan Gorosabel “Axerikua”, Manuel Pagoaga “Aranguren”, Braulio Arizabaleta “Izekiel”, Agustin Sagasta “Mojategi”, Bishente Arabaolaza “Itsasondo”, Joxe Mari Arabaolaza “Errota”, Jabier Zelaiaundi “Antoña”… Horietako batzuk “Txirrita”, “Prantsesa” eta beste zenbait bertsolari handirekin aritu ziren behin baino gehiagotan, batez ere ospetsu horiek san Isidrotara etortzen zirenean.

Egun hartako arratsaldeko zazpietan herriko musika bandak dantzaldia alaitu zuen. Gillermo Lasagabaster zuzendari ordekoaren gidaritzapean, hantxe zeuden Rufo Aranbarri, Fernando Amozarrain, Joxe Urionabarrenetxea “Joxe Bizar”, Lorenzo Aranbarri “Pedroaundi”, Jesus Ortuoste “Txapero”, Roberto Herrera, Miguel Sanpedro, Eustakio Markaide “Olia” eta abar, pasodoble, txotis, habanerak eta beste eskaintzen ari.

    - Aurrena pasodoblie, gero txotis eta habanerak. Azkenaurrekoa jotie eta azkena ostera pasodoblie.

Gauerdian amaitu zen egun hartako jaia. Auzokide guztien baitan ideia bat zebilen: San Isidro hautatu behar zen auzoko jai nagusi bezala. 

Eta horrela izan da. Berrogei eta hemeretzi urte pasatu dira. Hogeita lau baserri haietako batzuk betiko desagertu dira. Horien ordez etxebizitza ugari eraiki dira eta Musakolako auzoak aldaketa haundiak bizi izan ditu. Orduko ikas geletan lehen hizkiak ikasi zituzten gizon-andreak areto berdinetara itzuli berri dira. Ez dira euren ikasketetan sakontzera joan. Ez. Elisa Lasaren ingurura biltzen ziren ume haiek solasaldietarako aterpe bihurtu dute Eskola zaharra, Jubilatuen Txokoa bertan baita. Eta kafe edo baxo erdi baten aurrean garaiko gertaerak euren gogoan astintzen dituzte. Iraganean murgil egitea etorkizun ezezagunean baino atseginagoa ei zaie. Eta Juanito “Zabaleta”, Patxiko “Antoña” eta beste askoren jazoera eta xelebrekeriak berpizten dituzte, behin eta berriz, eta – oharkabean-  beste bizimodu desberdin baten ezagugarriak azaltzen dizkigute.

Aretoan, mahai eta aulki artean jolasean, Maite neskatila polita ikusten dugu, duela berrogei eta hemeretzi urteko ume hain laguna. Maite da gaurko amandre eta aitajaunen itxaropenezko ondorengoa"

Lau urte barru, beraz, "astoaren jarraitzaileek" ehun urte beteko dituzte euren jaiak direla eta. Badakite, beraz, aitzakia dutela zerbait berezi prestatzeko.

Argazkiak: JMVM 

azaroa 19, 2014

ARAMAIOKO BASERRI ARKITEKTURAZ




Aramaioko herri-arkitektura aski ezaguna dugu, ibarreko baserriak sarritan azaldu baitira aldizkari eta egunkarietan, aramaioar bazterren kokapenak berezitasun deigarriak eskaintzen dizkielako. Aspaldi, 1982ko maiatzaren 9an, Arabako Diputazioaren ekimenez buruturiko


Liburuaren aurkezpena Aramaion, 1982an
“Arquitectura rural         alavesa. Valle de       Aramayona” liburu      ederra aurkezteko       aukera izan nuen    Aramaioko udaletxean    eta nire hitzaldian  nioen bezala edozein    herritako arkitekturak  herri-nortasuna adierazten du. Liburu horretan ibarreko egundoko aberastasuna aurkezten da, eta hiru hamarkada luzeko tartea eman denean konturatu naiz baserri batzuk betiko desagertu direla, eta beraiekin aramaioar nortasunaren zatitxo bat. 

Bada beste liburu bat, Eusko Ikaskuntzak 1930ean argitaratua, harrez geroztik burututako ikerketa lan askoren iturburutzat har genezakeena -besteak beste, goian aipatutakoarena-, eta bertan Aramaioko zenbait baserriren aipamena egiten da. “La arquitectura del caserío vasco” du titulua liburuak, Alfredo Baeschlin arkitekto suitzar-alemanak egina.

Baeschlinek Aramaio bisitatu zuen 1927-28 aldian, Euskal Herriko beste txoko ugari bezala. Euskal baserriaren nondik norakoa bertatik bertara ezagutzea zuen helburua eta benetan lortu zuela, aipatu liburuko xehetasunek aberastasun handia erakusten baitute. Diodan bezala, Baeschlinen liburuak bidea ireki zuen geroko ikerketetarako eta gaurko ekarpenean aipamen batzuk ekarri nahi ditut txoko honetara, irakurleak Baeschlinen lanaren lagintxo bat modu errazean ezagutu dezan. 

“El valle de Aramayona, aunque geográficamente pertenece a la provincia de Alava, es vizcaíno por su etnografía. Es uno de los últimos valles alaveses que han conservado el idioma eúskaro. El estudio de su arquitectura popular confirma que Aramayona y sus pertenecientes son netamente vizcaínos.

De la carretera principal de Vitoria a Bilbao se separa en Villarreal antes de franquear el portazgo de Santa Engracia –una carretera secundaria para Mondragón (Guipúzcoa) atravesando el valle de Aramayona al pie de la Peña de Amboto. Es una cuña alavesa entre Vizcaya y Guipúzcoa. 

Costumbres, idioma, arquitectura de marcado carácter vizcaíno, tal vez mejor conservados que en las partes de Vizcaya abiertas a las grandes líneas de comunicación.

Uribarri baserria, Baeschlinek fotografiatuta
Véase el caserío Uribarri (1), comparándolo por ejemplo con el también netamente vizcaíno de Gaztelúa. Efectivamente solo la sierra de Urquiola los separa; en línea recta la distancia no pasa de diez kilómetros. La misma forma de disponer el doble portalón e idéntica manera de tratar la mampostería, con el revoque parcial que deja a descubierto las piedras más salientes y da ese aspecto inconfundible al caserío vizcaíno. Encuéntrase la cocina en planta baja junto con las cuadras y los locales para carros y aperos de labranza. Pegando al alero del caserío, el típico laurel del que sacan las ramas para la procesión del Domingo de Ramos, del que se coloca un ramito en agua bendita en la habitación de enfermos y moribundos, así como sobre los ataúdes. Casi todo el uso que se hace del laurel es de carácter religioso y el orígen de la costumbre de plantar el laurel al lado de la casa se pierde en la noche de los tiempos. 

Aramaioko sukalde bat, txitxiluarekin, Baeschlinen marrazkian
En el caserío disperso de Aramayona, lejos de toda comunicación fácil, pueden aún encontrarse  los típicos “txixiluak” escaños de cocina con mesa plegable, utensilios antiguos de cocina, como los asadores, los descomunales saleros tallados en un trozo de castaño, los candiles etc.

En uno de los apartados caseríos del pacífico valle el autor pudo experimentar la legendaria hospitalidad vasca, siendo alojado en la alcoba de la sala y presenciando una patriarcal comida según la vieja usanza del país. Los aldeanos pagan sus contribuciones en Alava, pero tanto hortalizas como leche las llevan a vender a Mondragón y Elorrio, lo que prueba que los lindes políticos no son siempre naturales. 

Azkoa Etxebarria baserria, Baeschlinen marrazkian
Donde aparece más marcado aún el carácter vizcaíno de la construcción del valle es en la casa Azcoa-Echevarria (2) bello palacete rural en manos de labradores acomodados. Es uno de los ejemplos raros de dos pórticos, uno para la entrada de carros, el otro para los moradores con acceso directo a la cocina. Esta tiene el fuego en el centro, con escape libre del humo  por las rendijas del techo y un txixilu muy bello.

Realmente notable es la sala del primer piso, muy espaciosa, donde se celebran las fiestas y reuniones más señaladas de la vida del aldeano: los bautizos, las bodas, los entierros. Como en todos los caseríos que no han sido objeto de reformas posteriores, las ventanas se cierran con postigos sin cristales, muy decorativos. El uso del cristal no debe de haber empezado a implantarse hasta muy entrado el siglo 19. 

Zabolako Zuatza
Otro palacete rural, tal vez con aire más señor que el frontero, ostentando bello escudo de armas, con dos graciosos arcos es la casa Zueza (3) situada en uno de los barrios altos de Aramayona. Construida toda la fachada de sillería, con sus dos balcones corridos y su tejado a cuatro aguas, esta casa tiene gran parecido con las casonas montañesas. La escalera interior, dispuesta con gracia y adornada con bella talla, es digna de ser mencionada” 

Hurrengo batean, zehazkizun gehiago emango ditut Alfredo Baeschlinek Aramaion 1927-28 urteetan aurkitu zuenari buruz. 

(1)    Baeschlinek aipatzen duen baserri hori ez da agertzen “Arquitectura rural alavesa. Valle de Aramayona” liburuan. 1927-82 tartean desagertu zenaren seinalea.
  (2)    “Arquitectura rural alavesa. Valle de Aramayona” liburuan irakurtzen dugu: "Su construcción era del siglo XVI. En nuestra primera visita aún conservaba la fachada principal de mampostería ordinaria y tres grandes arcos de sillería rebajados ... En la segunda visita ya no quedaba ni una sola piedra. Es una pena porque era uno de los caseríos más interesantes y bonitos del valle"

 Iñaki Nafarrete Aramaioko adiskideak argitu didanez, Azkoa-Etxebarriko arkuak eta harriak Arrasateko Monterron jauregian daude.
 
  (3)    Zabolako Zuatzuari buruz ari da


            GAIAREN GAINEKO BIGARREN ZATIA