Julio Galarta Pintorearen Lagunak Elkartea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Julio Galarta Pintorearen Lagunak Elkartea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

maiatza 20, 2026

ESKERRIK ASKO, JULIO


Maiatzaren 15ean Arrasateko Kulturaten inauguratutako erakusketa izan da Julio Galarta Pintorearen Lagunak Elkartearen azken ekitaldia. Elkarteak desegitea erabaki zuen arestian. Lanean Julioren heriotza bera baino lehen ari baginen ere, ofizialki 2012ko maiatzaren 11n ipini zen martxan elkartea eta hamabost urteotan sekulako lana burutu du Julio Galartaren obraren inguruan.

Desegitearen ondorioz, Arrasateko pintorearen ondarea herriko Udalari eman zaio eta aurrerantzean horri egokituko zaio, Julio Galartaren izen eta izanari behar bezalako jarraipen eta erabilpena ematea. Sei ehun baino gehiago margo lanek osatzen dute dohaintza.

Zazpi erakusketa izan dira 2012tik eratutakoak, eta oraingoaren katalogoan elkartekideek honako agurrarekin eman diote azken puntu euren lanari.


ESKERRIK ASKO, JULIO

Galarta zendu zela urtebetera idatzi genuen haren legatu artistikoa arrasatear herriaren ondare kulturala aberasteko uztea zela margolariaren desiorik minena. Eta zorionez, Arrasateko Udala eta JGPLEren arteko itunaren bitartez legatu aberatsa esku publikoetara igarotzen da. Galarta pozik egongo litzateke.

Udalak jasotako koadroen zati bat duen erakusketa berri honek loraldiz ixten du elkarteak 2011tik aurrera burututako lana, margolariaren ondare izugarria inbentariatzea, katalogatzea eta ezagutaraztea helburu izan duena. Oraingo honetan omenaldi txiki bat eskaini nahi izan diegu Juliok bere pintzelekin erretratatu zituen lekuei. Gure ingurune geografikoa maite zuen eta bere pintzekekin jasotzen zuen han eta hemen, kanpora egindako bidaiek eskainitako margotzeko moduko bazterrak alperrik pasatzen utzi gabe.

Erakusketa honek Julio Galartaren kolorearekiko grina neurtzeko aukera ematen digu, zalantzarik gabe bere artearen ezaugarririk esanguratsuena. Bizitza bete-betean maite zuen pertsona bat zen, Julio, margolaritzari eskainitakoa keinu guztietan poza aurkitzen zuena, eta hori guztia agerikoa da erakusketa honetan. Zorionez, erreferentzia ugari ditugu artista xume baina erraldoi honengana hurbiltzen gaituztenak.

Lagun maitea omentzeko gure lana amaitu dugu, eta ahalegin honetan eskua luzatu diguten guztiei -bai norbanakoei baita erakundeei ere- eskerrak emanez bukatzen dugu, Bihoakio eskerron berezia Julioren sendiari, bere ondare baliotsua elkarteari gogo onez eman baitzion artista hil eta berehala. Altxorra hazten joan da partikularren dohantza gehiagorekin. Eskerrik asko, halaber, Arrasateko Udalari, herriak emandako margolaririk ospetsuenaren ametsa errealitate bihurtzeagatik.

Hemendik aurrera, Julio Galartaren ondarea Arrasateko herriarena dugu. Geu guztioi dagokigu hura hazi arazten segitzea.

2011ko erakusketa

Creemos que se ha cerrado un excelente ciclo en la singladura que desde la Asociación de Amigos del Pintor Julio Galarta nos propusimos para divulgar la extraordinaria labor creativa y artística del mondragonés.

Esta nueva exposición con parte de los cuadros que recibe el Ayuntamiento viene a cerrar con broche de oro el trabajo que desde 2011 ha realizado la asociación, dirigido a Inventariar, catalogar y dar a conocer la ingente obra del pintor arrasatearra. En esta ocasión hemos querido dedicar un pequeño homenaje a aquellos lugares que Julio retrató con sus pinceles. Amó nuestro entorno geográfico y lo plasmó, sin desperdiciar la oportunidad que sus viajes al exterior le brindaban con escenarios dignos de ser pintados.

Se trata de una muestra que nos permite calibrar la pasión de Julio Galarta por el color, seguramente la característica más significativa de su arte. Julio fue una persona que amó la vida en toda su extensión, que gozó en su entrega a la pintura, y ello lo podemos apreciar en esta exposición. Somos unos afortunados por contar con tantas referencias que nos acercan al artista sencillo pero inmenso que fue.

Terminamos la labor llevada a cabo desde nuestra admiración por quien fuera nuestro amigo, y lo hacemos agradeciendo a todos los que nos han apoyado en el intento, tanto personas físicas como entidades. Un reconocimiento muy especial a la familia de Julio, quien tras el fallecimiento del artista donó el valioso legado a la asociación. Tesoro que ha ido creciendo con otras aportaciones. E, igualmente, agradecimiento al Ayuntamiento de Mondragón por hacer realidad el sueño del pintor más afamado que ha dado la villa.

A partir de ahora la obra de Julio Galarta pasa a ser propiedad de los mondragoneses. Nos corresponde a todos seguir revalorizándola.

 Argazkiak: JMVM

 KATALOGOA

iraila 16, 2015

JULIO GALARTA, GASTEIZEN



Julio Galarta ezagututa, ziur nago Gasteizen bere koadroekin irekita daukan erakusketa edukitzen ari den arrakastaren aurrean ahalegin guztiak egingo zituela bere burua ezkutatzeko. Oso gizon herabe, apala genuen gure laguna eta beraren gaineko laudoriozko hitzak ekiditen zituen indar osoz.

Baina orain justizia egiten ari zaiolakoan nago. Maiatzetik Vital Kutxa Fundazioaren Aretoan lau hilabetez zabalik dagoen erakusketa marka guztiak txikitzen ari da. Milaka eta milaka pertsonak bisitatu dute Vital Kutxa Fundazioa eta Julio Galarta Pintorearen Lagunak Elkartearen artean prestatutakoa. Juliok berak inoiz amestuko ez zuen arrakasta lortu da eta horrek dimentsio berri batera jaso du pintore arrasatearraren arte ekarpena.

Kritikak hitz borobilak izan ditu Galartaren obrarako eta bisitariek biziki txalotu dute ikusitakoaren maila. Arrasatek emandako pintorerik nabarmenaren obra sartu da, beraz, aspalditik zegokion bikaintasunaren zirkuluan. Bakar-bakarrik Galartaren nortasun xumeak eragotzi zuen hil hauetan erdiesten ari dena arrasatearra bizirik zela lortzea. 

Oraindik bada aukera erakusketa ikusteko, urriak 4 bitartean irekita baitago, Gasteizko Foru Plazan. Gainera, irailaren 24an bisita gidatua izango da, nahi duten guztientzat.

Julio Galarta Pintorearen Lagunak Elkartearen web: 


Argazkiak: Omar Ulazia



PRENTSAN IRAKURRITA:






http://goiena.eus/arrasate/1442387370740











maiatza 27, 2015

JULIO GALARTA, BIHARTIK GASTEIZEN



Galarta Bartzelonan, 1956an

Erakusketa berri bat inauguratuko du Julio Galartak bihar Gasteizen. Seguru nago Galartak berak inoiz amesturiko bere obraren erakusketarik erabakigarriena dela oraingo hau. Bizitza artistiko luze eta oparoan antolatutako berrogei baino gehiago aurkezpenetan Galartak bere maisutasuna erakutsi zuen. Gasteizko berri honekin, ordea, pintore arrasatearraren izena maila bat igoko da XX. mendeko euskal pintoreen artean eta zirkunstantzia horrek berezko merituz dagokion tokia irabazten lagunduko dio. 

Madrid, 1973
Julio Galarta Pintorearen Lagunak Elkarteak Vital Kutxa Fundazioaren eskutik antolatzen du erakusketa hau, eta oraingo honetan hirugarrena da 2011tik Galartaren obrarekin eratutakoak, aurreko biak Arrasaten eta oraingoa Arabako hiriburuan. Erakusketa honetarako editatutako katalogoan ikus daitekeen bezala, berrogei dira Galartaren erakusketetatik dokumentatu ahal izan ditugunak. Hona hemen,
 
URTEA
NON
ARETOA
ERA
1947
Bergara
Escuela Elemental de Trabajo y Profesional
Taldean
1955
Arrasate
Escuela de Viteri
“
1956
Arrasate
Escuela de Viteri
“
1956
Donostia
Circulo Cultural Guipuzcoano
“
1957
Arrasate
Escuela de Viteri
“
1957
Donostia
Salas Municipales de Arte
“
1959
Arrasate
Escuela de Viteri
“
1960
Eibar
Sociedad Recreativa Arrate
“
1966
Arrasate
Escuela de Viteri
“
1966
Donostia
Salas Municipales de Arte
Bakarka
1970
Bergara
Torre de Zabalotegi
Taldean
1970
Donostia
Salas Municipales de Arte
Bakarka
1972
Bergara
Udaletxea / Ayuntamiento
Taldean
1973
Bilbao
Isalo Arte
Bakarka
1973
Madrid
Gavar
Taldean
1973
Madrid
Gavar
Bakarka
1973
Vitoria-Gasteiz
Luis de Ajuria
“
1974
Madrid
Gavar
Taldean
1975
Madrid
Gavar
“
1976
Donostia
Galería Echeberría
“
1976
Aretxabaleta
Caja Laboral. Arte Aretoa
“
1976
Donostia
Caja de Ahorros Municipal S.S Sala de Cultura
Bakarka
1977
Donostia
Caja de Ahorros Provincial de Gipuzkoa
Taldean
1977
Donostia
Expo Galería de Arte
Bakarka
1979
Vitoria-Gasteiz
Artelarre Galería de Arte
“
1981
Donostia
Galería Echeberría
“
1985
Zarautz
Kayua Galeria de Arte
Bakarka
1986
Bilbao
Caledonia Galeria de Arte
Taldean
1985
Donostia
Galería Echeberría
Bakarka
1987
Vitoria-Gasteiz
Casa del Cordón
“
1988
Bilbao
Caledonia Galeria de Arte
“
1989
Oñati
Etxe Aundi
“
1989
Vitoria-Gasteiz
Fundación Arabako Kutxa. Sala de Exposiciones
“
1991
Donostia
Salas Exposiciones Kutxa
“
1992
Arrasate
Harresi Aretoa
“
1994
Donostia
Galería San Juan
“
1995
Zarautz
Kayua Galeria Arte
“
1997
Zarautz
Kayua Galeria Arte
“
1998
Zarautz
Kayua Galeria Arte
“
1999
Lizarra/Estella
Banco Atántico Sala de Exposiciones
“


Elkarteak prestautakoak, berriz, honakoak:
2011
Arrasate
Kulturate
Katalogoa
2013
Arrasate
Arregi Arte

2015
Vitoria-Gasteiz
Fundación Vital Kutxa Fundazioa
Katalogoa
 
Bihartik urriaren 4ra arte, Gasteizen. Gonbidapena.

Bihar, maiatzak 28, da, beraz, lau hilabetez zabalik egongo den erakusketaren inaugurazio eguna da eta interesatu guztiak hurbil daitezke, ondoko txartel hori teléfono mugikorrera jaitsita edo paperean inprimatuta eramanda.

Argazkiak: JGPLE-renak dira 

http://www.fentmuntanyaiformacio.es