Mondragón etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Mondragón etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

maiatza 04, 2022

MONDRAGON IZENA MUNDUAN. Zenbait kasu

Italian
Kanariar Uharteetan Mondragon izeneko herrixka bat bazela idatzi nuenean, norbaitek Frantzian ere bazela beste bat gogorarazi zidan. Eta halaxe da, agian Arrasatetik hurbilen den Mondragn Frantziakoa da, Avignon ondoan dagoena eta askok handik ibitzeko aukera izan dugu, arrazoi batengatik edo bestearengatik. Arrasatearrok gehien bisitatu dugun kanpoko Mondragon dela esango nuke.


Eta bapatean otu zitzaidan bilaketa arin bat egin behar nuela Internetetik, Mondragon izenarekin munduan ezagunak diren herri edo tokiak ezagutzeko. Ondoko datuak dira bilaketa horren emaitza apala. Ziur beste batzuk agertuko direla. Ongi etorriak izan daitezela. Hau, lagin bat, besterik ez da.

FRANTZIA

Frantziako Mondragon
Provenza-Alpeak lurraldeko Vaucluse departamenduan dago, Avignonen distritoan. Lau  bat mila biztanle ditu. Eta Frantziako Mondragon hartan badute legenda bat… guri ezagun samarra egin dakigukeena:

"El pueblo de Mondragon, es el «Mont Dragon», dominado por su castillo del Dragonnet.

El «Drac», monstruo alado y anfibio, tenía un rostro y los hombros de un joven en un cuerpo de reptil (tal como lo describió Frédéric Mistral) y habitaba en el Ródano. Salía regularmente para alimentarse de habitantes, especialmente de jóvenes vírgenes, aterrorizando y saqueando a la población.

Cansado de sufrir los ataques incesantes del monstruo, el señor del lugar, Guilhem, hizo un llamamiento desesperado. Aquel que lograra matar a la bestia recibiría a su hija Guillemette como esposa y el señorío de la aldea como recompensa.

Un día, un valiente caballero, Arnaud, se presentó voluntario para afrontar el reto. A costa de un épico combate, Arnaud logró abatir a la bestia, contrajo nupcias con Guillemette y se convirtió en el nuevo señor de la aldea, que pasaría a llamarse Mondragon"

https://www.provenza-turismo.es/top-del-vaucluse/cuentos-y-leyendas-del-vaucluse/

Site de la ville de Mondragon

https://es.wikipedia.org/wiki/Mondragon_(Vaucluse)

https://es.db-city.com/Francia--Provenza-Alpes-Costa-Azul--Vaucluse--Mondragon

ITALIA

Italiako Mondragon

Mondragon mendi bat da, Venetoko Treviso herrialdean, eta hor ere, bestela ezin zitekeen moduan,  irudia herensugea da. Baina badute beste animalia ukigarriagoa: antzarra.

Bestalde, badugu beste Mondragon bat: Mondragon di sotto, Venetoko Verona herrialdean kokatzen dena, Lazise herrian. Eta bertan ere herensuge eta sorginak azaltzen zaizkigu.

"Las brujas del Mondragon

Cerca del centro histórico de Lazise, se encuentra el Monte del Dragón, conocido como Mondragon. Hace tiempo aquí se alzaba un castillo donde, según las leyendas locales, se veían brujas y dragones. De hecho, el emblema de Lazise, que remonta a la dominación veneciana, representa por un lado rombos blancos y azules (que acuerdan al antico regno bávaro) y por otro el dragón de Mondragon"

Mondragon izenak joko ematen du Italian, pate, ardo eta abar.


Sail honetan Villa Mondragone izenekoa ere sar genezake, Frascati lurraldean dagoena. 1573an eraiki zen eta Gregorio XIII Aita Santuak udako egoitza bezala erabili zuen. Gregorio XIII.ren armarrian herensugea ageri zen eta horrexek eraman bide zuen etxaldea Mondragone deitzera. Mondragone Etxaldean, 1582an, “Inter gravissimas” dokumentua argitaratu zuen Gregorio XIII.ak  eta ordurarte erabilitako egutegiaren erreforma ekarri zuen, harrez geroztik “egutegi gregoriano” bezala ezagutu duguna sorraraziz. Begira nondik, Mondragon deiturak badu zerikusirik gizadiaren bizitzaren martxa arautzen duen egutegiarekin!


https://www.mondragon.it/

https://gardalanding.com/es/el-pueblo-medieval-de-lazise/

https://www.instagram.com/move_mondragon/

https://en.wikipedia.org/wiki/Villa_Mondragone


FILIPINAK

Filipinetako Mondragon
Europatik jauzi egiten dugu Filipinetara, eta Mondragon deiturako herri bat aurkitzen dugu. Samar uhartean kokatzen da. Gaur egun Mondragon  hiria den kostako kokalekua izan zen Samar uharte osoan lehenetarikoa. Espainiako garaia baino lehen, Quinay deitzen zen, ustez basoen erdian bere etxea egitea aukeratzen zuen lehenengo biztanleetako baten omenez. Handik urte batzuetara, ordea, misiolariak iritsi zirenean, kristautasuna herrira sartzeko lana betez, Mondragon eman zion izena herria administratzeko izendatutako fraideetako batek. Eta hango historialariek diotenez, Arrasaten jaio eta hara joandako fraidea zen.  Guztiz onargarritzat jotzen dut teoría, nahiz eta ez dakigun zein izan zen fraide arrasatear hura.

https://samarislandrealestate.com/mondragon/

BOLIVIA

Potosi departamenduko herri bat da Mondragón, 3.289 metrotan kokatua. Ez litzateke arraroa izango bertara zilarretako meatzetara joandako arrasatear batek izena eman izana tokiari. Han ez dago herensugerik, garbi, XVI. menderako “hilda” baitzeuden guztiak. Baina herri hartan bada oso legenda polita, “Santo Cristo de Bronce” izenekoa. 

Boliviako Mondragon

Eta legenda lotuta dago Pedro Mondragon Azkarreta, zilarrari esker egundoko altxorra egin zuen euskalduna. Dena den, Pedroren aita Juan izan zen lehen Mondragon lurralde hartan eta ez bide zitzaion gaizki joan, Arun W. Jonesen “Christian Interculture: Texts and Voices from Colonial and Postcolonial Worlds” liburuan irakur daitekeenez.  Arrasatearra al zen Pedro? XVI. mendearen erdialdean jaioa, Potosin hil zen 1615ean. Diotenez, Amerika kolonialeko gizakumerik aberatsena zen. Eta berak sortu zuen Mondragon Azienda deritzana, oraindik erabilgarria den etxaldea. 


https://www.laregion.bo/la-hacienda-de-mondragon-en-potosi/

http://acturism.blogspot.com/2019/10/el-reto-es-que-te-quedes-dormir-en.html

https://www.paginasiete.bo/gente/2020/11/24/mondragon-el-recuerdo-de-un-potentado-forjado-en-potosi-275879.html

https://www.laregion.bo/la-hacienda-de-mondragon-en-potosi/

https://correodelsur.com/ecos/20150329_mondragon-de-la-opresion-a-la-libertad.html

EKUADOR

Ekuadorreko Mondragon
Eta Ekuadorren amaituko dugu gaurko ibilaldia. Estatu hartan ere bada Mondragon Uhartea deitzen
dena, Guayakil golkoan. Hiru ehun bat pertsona bizi dira eta karramarro eta arrain desberdinen harrapaketa dute, gehien bat, ogibidea.

https://es.wikipedia.org/wiki/Isla_Mondrag%C3%B3n

https://www.eltelegrafo.com.ec/noticias/septimo/1/los-comuneros-plasman-su-sueno-en-la-isla-mondragon

 

Orain, Mondragón izeneko toki gehiago aurekitzera animatzen dut irakurlea.

Argazkiak: idazkian aipatutako web desberdinetatik

martxoa 24, 2021

EUSKARA ARRASATEKO GIZARTEAN, HIRUROGEIETAN

Arrasateko Portaloia, 1960 inguruan
XX.aren  hirurogeietako Ikastolen mugimendura arte euskara arrotza izan zen herriko hezkuntza entramatuan. Hala ere, mendetan zehar euskara ez da guztiz baztertua izan herriko eskola eta irakaskintzako zentroetan. Garibayk berak XVI. mendean aldarrikatu egiten du gure hizkuntzaren presentzia, hori bai beti ere euskararen bitartez gaztelerara jauzi kualitatiboa eman ahal izateko.

XVI. mendetik nolabaiteko kezka azaltzen da agintari eta herriko zenbait pertsonengan, euskara espazio batzuetan presente egon dadin ... konbentzimendu handirik gabe. Erlijiosoek bazekiten euskararen bidez bakarrik hel zitezkeela arrasatear gizartearen bihotzeraino eta herritarren arimen salbazioa emango bazen derrigorrezkoa zen erlijioso euskaldunak bertan edukitzea. Abadeak, fraideak... portzentaje handiz euskaldunak ziren.
Oinarrizko hezkuntza orokorrerako, ordea, baldintza hark ez zuen horrenbeste indarrik. Bi arrazoirengatik: zubi eta kultura hizkuntza gaztelera zelako; eta herri xeheak kultura premiarik ez zuelako.

Horrela izan zen XX. mendea ondo sartua egon arte, abertzaletasunak euskal kontzientzia piztu zuenean.

Arrasateko lehen ikastola ireki zenean – Zentro Katolikoaren kide batzuen ekimenez- trumoietako kutxa ere zabaldu zen, eta gizarte zatitu eta ultrapolitizatu hartan ikastolaren gainean iriztu hilgarria erori zen, faxistak altxatu bezain laster.
Mondragón aldizkarian, 1964

Joxe Markiegi, Leonardo Guridi - biak Zentroko irakasleak eta gero lehen Ikastolakoak ere- fusilatu zituzten, ikastola bedeinkatu zuen Jose Joakin Arin parrokoarekin batera. Hiru apaiz haiek “Zeruko Argia” zeritzan euskal orritxoa argitaratzen bide zuten. Ez dut haren ale bat ere inon aurkitu. Baina izan zela diote kronika batzuek.

Gerra osteko lehen hamarkadetan, ordea, inori ez 
zitzaion geratu bide hartatik segitzeko gogorik. Frankisten hamarkadatako debekuarengatik euskara hezkuntza plan guztietatik kanpo geratu zen. Hala ere, 1960 inguruan halako mugimendu txikitxo bat hasi zen, euskararen suspertze lanetan. Bada albiste bat, 1964an, albiste huts bezala hona ekarri nahi dudana, izan ere inoiz ez dut idatzitakoa frogatu ahal izan. Ekintza Katolikoaren Zentrotik 1964an argitaratutako “Mondragón” aldizkaritxoan irakurtzen zen:

“Naigabez begiratzen bearrean gauden, bada, gure gazte eta zar artean, euskera zoragarri, polit eta aberats au baztartaz zijualako; bañan, badira oraindik gizaseme bikain eta jarduntsuak Arrasate ontan. Gizaseme oiek bein baño geiagotan bildu dira, eta lan gogoaz zerbait egin ere. Onela degu, Arrasaten, irakasle taldetxo batzuek gure mutiko artean; euren ikasle dira, “Concepcionistas” deritzaion ikastetxean mutil koskorrak eta beste berrogeikoren bat “Colegio San José”n…

Ikastetxe oneiri indar berezi bat emateko, Bazkun edo “Soziedade” bat sortzea gogoratu da Arrasaten “Sociedad Cultural Juan Carlos Guerra” hartu du izentzat…”

Jakina, goiko “mutiko artean” horretan neska-mutikoak irakurri behar da. San Jose ikastetxean euskarazko klaseak izaten ziren, Alvaro Beitia irakaslearekin, eta ikastetxeko zuzendaritzaren eraginez. Ni neroni izan nintzen ikastaro haietako ikaslea. Kontzezinoko ikastetxean ere, 1960 urtean ireki zen oinarrizko hezkuntza sistemarekin bat eginik, mojek atea ireki zioten euskarari.

Portaloia, 1960 inguruan
Baina zertan geratu zen Juan Carlos Guerra Bazkuna izeneko ekimen hura? Mondragón aldizkariaren artikuluak segitzen du euskararen aldeko apusturako proposamena eginez:

“Arrasate gure erri maite au, lantasunean biurri eta azterkatsua izan degu betik. Leendik ona, gure burdiñ-oletan jarraipen eta argirapen aundiagoak agertzen zaigu, eta argirapen eta jarraipen oiek, gure aurrerapenak indartzeko, samurtasuna ekarriko dizkigu. Aberri eta erriak zabal eta goratzeko aberastasuna bear da, eta aberastasun ori, ikastoletatik etorri bear du, noski. Gaztediak jarraipen bikaiñak bait ditu oraiñ, gure erri eta aberria goratzeko, bai, baiña atseden bat ere bear du gazte eta gizasemeak, eta atseden ori, zergatik ez Euskalerri onen bidez itzuli?”

Historiaurrekoa irudi daitekeen arren,
Arrasate, 1960
berrogeita hamazazpi urte bakarrik eman dira aldizkariaren aldarrikapen hartatik. Bakarrik diot, euskararen adina ehun urte baino luzeagoa baita eta mendetako osasun makalaren ostean,
 azken mende erdian apurtxo bat besterik ez bada ere, badirudi gure hizkuntzaren osasunak hobera egin duela. Segi dezagun irakurtzen 1964ko aldizkaritxo hartan:

“Betik izan degu maite gure Ama, eta gure biotzetan betik eramango degu maitetasuna au, ez ote? Gure Euskalerri au, askok eta askok abestu duten bezala, gure begizko Ama degu; orregaitik Arrasateko gizaseme, gazte eta emakume guztiok Bazkun edo sociedade onen jarraipen eta gogotasunak indartu bear ditugu.

Erbestekoak gauz polit eta jatorrak aurkitzen ditu Euskalerrian eta asko dira emengo izkuntz, oitura, dantza, kirol eta folkloreen berri dabiltzanak. Asmo jarraikorrak ditu Bazkun onek oientzako ere. Azkenez, galdera edo gogoeta bat: Erbestekoak gauz jator eta gogozkoak aurkitzen bai ditu, nolan ez aurrerapen gogor eta beroenak Bazkun oneri Euskaldun deitzen geranok?”

Bazkun haren gaineko berri gehiagorik ez dut inon aurkitu. Gero ikastolen mugimendu egituratua etorri zen.


Argazkiak: JMVM



martxoa 07, 2018

ARRASATEKO HERENSUGEAREN MITOA, XX-eko IKERLEENTZAT



Mondragón izenak sortu al zuen herensugearen legenda? Herensugeari buruzko legendak eman al zion Alfonso X. erregeari , Arrasate zahararrari Mondragón deitura eskaintzeko ideia? Ala, ez bata ezta bestea ere?

Sarritan idatzi dut nik horretaz eta ez noa ezer errepikatzera. Oraingoan ekarri nahi dudana da, goi mailako ikerle eta intelektualentzat, XX.a ondotxo sartuta zegoenean ere, Mondragon izenak adierazten zuen zalantza eta nolabaiteko buruhaustea. Ikerle horietako baten lanean oinarrituko dut ekarpentxo hau, transkripzioa egin beharrean testua bera azalduz, Ismael del Pan zientzialariak “Actas y memorias  Sociedad Española de Antropología, Etnografía y Prehistoria” aldizkarian 1925eko laugarren tomoan idatzi bezala.  

Ismael del Pan historialaria Logroñon jaio
Ismael del Pan
zen 1889an eta etnografia ez ezik arkeologia ere landu zituen modu xumean. Berari zor diogu ondoko ikerketa lana. Irakurleak nabarituko ditu hasiera hasieratik, egileak darabiltzan zenbait zientzia-diziplinari buruzkok hutsuneak. Baina del Pan zintzoa da bere erakuspenean, dakiena  aurreko testu idatzietatik xurgatu duela garbi utziz.
 


Goazen, beraz, “Sobre el mito a que debe su nombre la villa guipuzcoana de Mondragón” irakurtzera. Testu atsegina da, baina zientzia-diziplinek gaur eskaintzen diguten talaiatik ikusi behar zaio bere osotasunean.



Honaino herensugearen mitoa, Ismael del Panek azaldua, 1925ean. Irakurgai bezala oso polita da, entretenigarria. Baina nik galdetzen dut: eta mitoa, del Panen hipotesian ez bezala, 1260z gerokoa baldin bada? Zergatik pentsatu behar da Alfontso X.ak dragoiren mitoa hartu zuela aitzakiatzat Arressate zaharrari izen berria emateko? Dena den, erreserba guztiekin, eta zertara arriskatzen garen ongi finkatua, ondo dago mito eta legendak ezagutzea. Ezetz?

Argazkiak: JMVM



apirila 27, 2016

JUAN KARLOS GERRA ETA EUSKARA



Izan zen Arrasaten, 1963 eta 1964 urteetan, Ekintza Katolikoaren Zentrotik argitaratzen zen urtekari bat, “Mondragón” izenekoa. Eta 1964koan bada artikulu interesgarri bat, garai hartan herriari euskarari ematen zitzaion babesa eta euskararen inguruko giroa azaltzen zuena. 

Juan Carlos Guerra, historialaria


Bertan irakur daitekeenez, iragan mendeko hirurogeietakoen hastapenetan euskara Kontzezinoko ikastetxean irakasten zen eta baita biatoristen San Jose kolegioan ere. Irakasle talde bat sortu zen euskararen oinarrizko kontzeptuak ikasle boluntarioei agertzen zizkietenak. Ni neu ere izan nintzen kolegioan ikasle haietako bat eta irakaslea – Jon Oñatibiaren Irrati bidezko metodoarekin- Alvaro Beitia fraide ohia genuen. Mojetan, berriz, Soledad Mendizabal arrasatearra izan bide zen akuilaria.  

Diodan legez, urtekariko artikulua, “Sociedad Cultural Juan Carlos Guerra” izenekoak xehetasun batzuk ematen ditu, eta besteak beste hauxe irakurtzen dugu: 

“… Irakasle bikaiñ eta onekoak dirala bi ikastetxe oietan entzuna degu eta pozez artu bearrean gaude oien gogotasunak lagunduaz alde batetik eta gure gaztetxoak ikastola oietara bialduaz bestetik. Ikastetxe oneiri indar berezi bat emateko, Bazkun edo “Soziedade” bat sortzea gogoratu da Arrasaten. “Sociedad Cultural Juan Carlos Guerra” artu du izentzat Bazkun onek, Euskal izkuntza, gure mutil eta neskatxoen artean erakustea; bigarren, gure oiturak, dantzak, kirolak, antzerki, bertso, soñu eta abar indartzearren” 

Ahaleginak egin arren, ez dut ezertxo ere jakin ahal izan elkarte haren gain. Zeintzuk ari ziren haren atzean? Izan al zen, hamarkada haren bukaeran sortuko zen “Danok” elkartearen aitzindaria? Baiezkotan nago. 

Baina gaurkoan ez noa horretaz gehiago mintzatzera. Juan Karlos Gerrak berak bere euskarari buruz ematen digun aitorpen bat azaldu nahi dut, historialari arrasatearra euskaltzale peto- petoa izan zela erakusteko.

Guerra Donostian jaio zen 1860an eta Arrasaten hil zen 1941ean. Irakur diezaiogun, “Euskal Esnalea” aldizkarian 1924an idatzitakoa, elkarte berdinarentzat emandako hitzaldi baten transkripzioa dena: 

Guerra Etxea, 1964an
“Euskal Esnalea”ren deyari erantzunaz, poz-pozik nator zuben artera. Nola ez, andre ta jaun ain prestuben bildumara? Neure alegin apurtxoarekin Esnalearen lanbide eder onetan lagundutzera nator. Ai, nik nai nukean eran albanegi lagundu eta dagokizuten bezela erantzun! Ez daude nire indarrak ez nire izkuntza nire gogoaren neurrian, bada 

Donostiako gaztelupeko izketatxoen gozua,

aspaldi goitar ari naizela naigabez daukat galdua…








Galdua diyot. Len banekin, ederki ikasi nuben txikitan. Donostiarra naiz, Santa Mariko pontean batayatuba… bañan emen, Irutxulueta eder zoragarri ontan jayo banintzan ere, izatez basatiar jayo nintzan, eta gazterik biurtu nintzan basora, nire gurasoen jatorri zarrera, eta an bizi naiz berrogei urte aubetan, Udalaitzeko aize garbiyak arnasa zabalagaz arturik eta bere indarragaz ango izketa nire aboan darabildala… Euskera gordiña, bertako arkaitzak bezin gogorra eta latza”


 
Horixe zen Juan Karlos Gerra, Arrasateko euskaltzale jator eta jakintsua. Hurrengo batean segituko dut gaiarekin.


Argazkiak: JMVM