Hamaika aldiz esan
dut txoko honetan Santa Agedako Bainu Etxeak Arrasate espainiar mapan puntako
tokian ipini zuela. Sei hamarkada luzeko
ibilbide kronologikoan -1825/1897- argi bereziz agertzen zaigu Arrasate
espainiar pertsonalitate askoren agendan, Gesalibarreko bainuak hartzeko
helburu zutenak.
Migel Madinabeitiak bisita batzuen berri ematen digu bere kroniketan eta gaurko honetan goi mailako agintari baten gaineko zenbait zertzelada azaleratu nahi ditut, hain zuzen arrasatear udal idazkariak - eta halaber historialariak- 1885eko azaroaren 30ean El Noticiero Bilbaíno egunkarian argitaratua.
Migel Madinabeitiak bisita batzuen berri ematen digu bere kroniketan eta gaurko honetan goi mailako agintari baten gaineko zenbait zertzelada azaleratu nahi ditut, hain zuzen arrasatear udal idazkariak - eta halaber historialariak- 1885eko azaroaren 30ean El Noticiero Bilbaíno egunkarian argitaratua.
Madinabeitiaren
artikuluan pertsonaia haren nortasuna Duque de la Torre izenarekin laburbiltzen
da. Zein zen dukea? Oraintxe ikusiko
dugu. Baina lehenik irakur dezagun Madinabeitiak artikuluaren hasieran dioena:
“La muerte del rey ha causado aquí general sentimiento, y
mayor entre los que tienen que perder y
viven honradamente de su trabajo,
persuadidos como estaban de que la vida del joven y malogrado monarca era
garantía segura del orden y de ese tesoro inapreciable que se llama la paz. Algo ha afectado también el fallecimiento del ilustre
general Duque de la Torre, cuyo nombre se invoca siempre con la consideración y
respeto a que le hicieron acreedor sus grandezas. En cuanto a mí, aunque
parezca inmodesto, tan presentes tengo dos episodios de aquel hombre
insigne, que a fuer de corresponsal y obrando por cuenta propia no puedo
menos de consignarlos aquí. Son dos rasgos, el uno de caballerosidad y de
modestia el otro”
Alfontso XII. zen
erregea, noski, eta 1885eko azaroaren 25ean hil zen. Hain justu, Dukearen
heriotza gertatu zen egun berean. Bi gizon haiek aurkariak gertatu ziren arlo
politikoan, de la Torreren ibilbide politikoak beste norabidetik jo baitzuen
zenbait urte lehenagotik.
Francisco Serrano Domínguez zen Dukea. Cadizen jaio zen 1810ean eta, besteak beste, Bergarako
Erret-Mintegian ikasi zuen, espainiar armadara sartu baino lehen. Aurreneko
karlistadan hartu zuen parte eta Bergarako Ituna 1839an sinatu zenerako
koronela genuen. Prim jeneralarekin batera Isabel IIren kontra agertu zen eta horrek
erregina izateari utzi behar izan zion. Behin behineko Iraultza Batzordeak
gobernu osatzea eskatu zion Serrano jeneralari eta Erresumako Burua izendatu
zuten. Amadeo I.rekin Ministroen Kontseiluko Burua izan zen, 1871 eta 1872an. Segi
dezagun Madinabeitiak bere kronikan zioenarekin:
“Como general en jefe del ejército de operaciones del
Norte y sentados sus reales en
Arechavaleta y casa del Sr. Otálora del 17 al 20 de mayo de 1872, supo
que el jefe carlista Uribarri, herido el día anterior en Zubillaga, había sido
trasladado a un caserío de la anteiglesia de Larrino, jurisdicción de dicha
villa, y el general Serrano le envió su médico para prodigar al herido los
auxilios de la ciencia, y un ayudante con encargo de decirle que sentía por sus
ocupaciones no poder subir en persona a visitarle, pero que el ayudante, en
representación suya, era portador del indulto, deseándole que se aliviase para
pasar tranquilo en su casa los días que le restaban de vida. Uribarri sucumbió
sin poder hacer uso de esta generosidad, aunque ella habría contribuido a
mitigar sus últimas penas”
Uribarri jeneral
karlistak Oñatitik bere troparekin ihes egin ondoren larri zauritu bide zuten
Aretxabaletan eta bertan hil zen. Serrano jeneralak Amorebietako Ituna izenpetu
zuen karlisten buruzagiekin eta 1874an Lehen Errepublikako Buruzagitza eskaini
zioten. Bera izan zen azken presidentea, urte hartako abenduan utzi behar izan
baitzuen Canovasen eskuetan.
Madinabeitiak,
beraz, Errepublikako azken
lehendakaria eta aurrerantzean espainiar eskuin monarkikoaren burua izango
zuena ezagutu zituen, non eta Arrasaten. Areago esango nuke: Madinabeitiaren nortasuna poliki-poliki ezagutzen noala, hurrengo anekdotaren protagonista aktibo bat - bere burua bolondres agertu zuena- arrasatear historialaria bera izan zela esango nuke. Irakur diezaiogun:
Ferrerias kalea, gaur |
“El segundo episodio pertenece a la vida intima, y es que
en la tarde del 14 de setiembre de 1878, el Duque de la Torre, con un niño de
la mano y un bastón de 2 reales en la otra, subió calle de Medio arriba en este
pueblo preguntando dónde vivía el que hacía los bastones, que era un pobre
menestral que se dedicaba a hacerlos y a venderlos por los balnearios. No faltó
quien se ofreciera a ahorrarle el trabajo de subir la cuesta; pero agradecido
cariñosamente, prosiguió su camino, llamó a la puerta número 58 de la calle de
Ferrerías, de humilde vivienda, y compró el rústico bastón para su hijo. Esto
no lo he oído contar a nadie. Lo vi yo con mis ojos”
Gure istorio
honekin zuzen erlazionatuta ez badago ere, aipa daiteke Frantzisko Serrano
jenerala inplikatu zutela 1870ean, Juan Prim jeneralaren hilketaren egile
intelektual moduan. Frantzisko Serrano jenerala –de la Torreko Dukea- Madrilen
hil zen 1885 azaroaren 25ean. Espainiar hiriburuko kalerik garrantzitsu bati
haren izena jarri zitzaion.
Pertsonaia oso bat
izan zen, beraz, Arrasateko Ferrerias kaletik gora, makila-egile baten
etxeraino iritsi zena. Garaiko kronikek ez zuten erosketa haren berri eman …
Madinabeitiak urte pare bat geroago egin arte.
Argazkiak: JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina