maiatza 01, 2013

ANIMALIA KALTEGARRIAK, ARAMAION



Azeria

Animalia basatiak jazartuak izan dira baserri gizarteetan, arrazoi logikoengatik. Arriskugarritzat jotzen zituzten baserritarrek animalia haiek. 

XX. mendearen bigarren erdia ondo sartuta ere ezagutu ditugu baserriz baserri euren ehiza-piezak eramaten zituzten lagunak, animaliaren heriotzak suposatzen zuen kalte arriskuaren murrizketa zela-eta, baserritarrarengandik jaso zitekeen eskupekoaren bila. Esaten da bazirela pertsonak animalia erakutsiz lurralde osoak korritzen zituztenak sariaren atzetik. Ederra izango zen  gorpu haren usain kirastua! Ondoko lerroak Aramaioko udal artxiboan aurkitu ditut, 1841eko uztailaren 11an udal bilkurako aktan:
 
Otsoa
 “Se leyó un memorial de Pedro de Lazcano sobre que se le debía contribuir, conforme se realizaba anteriormente por los propietarios que tengan ganado como por los colonos y los inquilinos con la retribución que tenía decretado este valle por la caza de lobos en esta jurisdicción; pues que él cazó por el mes de marzo dos cachorros en el Alto de Larragain y que ningún vecino le había contribuido con cosa ninguna: enterados los Señores concurrentes se acordó contribuirle por cada propietario que tenga ganado con dos reales y el inquilino con un real de vellón”


Arranoa
Beraz, otsoak ikus zitezkeen Aramaion XIX. mendean. Ehun urte geroago ere baserritarrak Udaletxera joaten ziren atzemandako animaliekin, bakoitzari ipinitako diru kopurua jasotzera. Dena den,  baziren lehenago beste baserrietara ere jotzen zutenak ,“piztia” harrapatzeagatik ustez zegokion sariaren bila.  


Ondokoak 1947an harrapatu eta Udaletxera eramandako  animaliak dira, ordaindutako diru kopuruarekin:  2 marta handi (3´75na pezeta), 2 azeri handi (7´50na pezeta) arrano handi bat (4 pezeta) miru bat bere kumearekin (6 pezeta) 2 miru txiki (2na pezeta)  Denetara, 49 pezeta “inbertitu” zituen Aramaioko Udalak 1947an kaltegarritzat jotzen zituen animalia haiek akabatzeagatik. Sei urte lehenagoko beste apunte batean, animalien dibertsitateari begira, mendi-katu eta gabiraiak ere agertzen dira.
Marta


Bitxia da animalien artean basurdea ez agertzea. Eta deigarria ere egiten da azerien kopuru murritza. Egun bai bata eta bestea egundo biderkatu dira Aramaioko baso eta mendietan.

2 iruzkin:

  1. ......LA LEBITA !!

    ederra benetan.....

    eta pena (baserritarren baimenaz)...otsorik ezin ikustea gaurkoan.

    Ongi pasa....Jaenen badiren galdetu !

    aio..!

    ErantzunEzabatu