Julio Galartak margotua |
XIX. mendeko lehen
erdiaren azken urteak udal aldaketa ekarri zuen Arrasaten eta aginte makila
eskuz esku igarotzearen istorioak bitxikeria bat sortu zuen: uztera zihoan alkatea eta sartzen ari zena
markesak ziren. Baita zerbait gehiago ere. Baina hori ez zuen adierazten 1850eko urtarrilaren lehen eguneko udal aktak:
“En la sala consistorial de esta M.N y L. Villa de
Mondragón a primero de enero de mil ochocientos cincuenta. Se reunieron por
testimonio de mí el infrascrito secretario, el Sr. Marqués de Orellana alcalde saliente y el
Sr. Marqués de la Regalía entrante, D. Francisco Casel teniente saliente y
D. Juan Pedro de Viguri entrante; D. Saturnino de Iturriaga, D. Juan José de
Dolara, D. Manuel de Elosua y D. José Antonio de Ibarzabal regidores que
quedan; D. Victor Madinabeitia regidor saliente, y D. Manuel Velasco y D. Ramón
Mendia regidores entrantes, y estando así reunidos por mandado de S.S el Marqués
de Orellana leí yo el secretario la circular número ciento ocho del Jefe
Político de esta provincia, fecha veinte y cuatro de diciembre último que
prescribe la forma en que se instruye el nuevo Ayuntamiento, y concluida que
fue la lectura, el referido Sr. Marqués de Orellana tomó juramento bajo la
fórmula de la ley al alcalde entrante,
quien habiendo recibido la vara del dicho señor Alcalde saliente recibió
bajo igual forma juramento de D. Juan Pedro Viguri teniente entrante y de D.
Manuel de Velasco y D. Ramón Mendia regidores entrantes y habiéndole absuelto
según se requiere, el Sr. Marqués de la Regalía Alcalde entrante declaró
instalado el Ayuntamiento y firmó S.S con el Sr. Alcalde saliente, previniendo
que no concurrió a este acto D. Leandro de Azcoaga Regidor saliente por
hallarse enfermo en cama”
Horraino akta. Aristokraziaren
usadioen arabera, noblezia-tituluaren ondoan ez zen pertsonaiaren ponteko
izena agertzen. Baina zein zen
Orellanako Markesa? Eta de la Regaliakoa? Goazen poliki-poliki.
Monterrongo Jauregia |
Orellanako Markesak zenbait urtetako eskarmentua zeukan udal
alkatetzan. Behintzat, 1845, 1848 urteetan eta 1849ko zati batean izan zen
herriko lehen agintaria. Bere izena Mateo Nicolas Aranguren Gonzalez de
Etxabarri (Arrasate 1819-Gasteiz 1874) zen,
Monterron Kondearen semea. Aita
1852an hil zitzaionean eskuratu zuen Mateo Nikolasek Monterrongo titularitatea.
Baina bitartean eta Jacoba
Alvarez de las Asturias Bohorques, Orellanako Markesarekin 1847an ezkondu zenez gero, markes
kontsortea genuen Mateo Nicolas, Arrasateko alkatea. Eta markes
titulua erabiltzen zuen udal kudeaketan.
De la Regalia bizi izan zen etxea |
De la Regaliako
Markesen historialak azaltzen duenez,
1850ean Nicolas Alvarez de Abreu y Mora (1817-1894) zen titularra
1846tik, bosgarrena markesatuaren zerrendan. Izan al zen Nicolas hori Arrasateko alkatea?
Baietz dirudi. Eta dirudi idatzi dut, izan ere tituluaz gain ez da udal aktetan
alkatearentzako beste deiturarik
azaltzen urte osoan. Baina bada Arrasateko eliza nagusian bataio agiri bat,
1863koa, Alvarez de Abreu jaunaren biloba bati dagokiona eta bertan irakur
daiteke, “Abuelos maternos: Nicolas Abreu
y Mora, Marqués de la Regalía y María del Carmen Alvarez de las Asturias Bohorques,
Condesa de Villamonte, naturales y vecinos de Madrid y residentes en esta
referida de Mondragón"
Mateo Nicolas
Aranguren eta Nicolas Alvarez de Abreu, beraz, bi ahizparekin zeuden ezkonduta
eta biak ziren markes, nahiz eta arrasatearra kontsortea genuen. Hori horrela, Orellanako eta de la Regaliako
markesak koinatuak ziren.
De la Regaliako
Markesa bere koinatuaren arrimura helduko al zen Arrasatera? Beti pentsatu dut
garai hartan Santa Agedako Bainu Etxea negozio ugariren arragoa izan zela,
espainiar boteretsuen artean. Ez da, beraz, bat ere harrigarria de la
Regaliakoak pentsatzea, errege-erreginekin harremanak zituen Monterron
Kondearen ondoan ongi joan zekizkiokeela, eta euren egoitza Arrasatera
aldatzea, frogatzearren. Behintzat
karrera aurki egin zuen gurean, bi markesak koinatuak bilakatu eta handik hiru
urtera Arrasateko alkate izendatu baitzuten madrildarra. Alkatetza
markesetik markesera ez ezik, koinatutik koinatura igaro zen.
Bada artikulu
anonimo bat 1963ko Arrasateko jai egitarauan argitaratua esaten duena, hain
justu mende bat lehenago bataiatutako ume baten istorioarekin. Umearen gurasoak
Juan de la Cruz Melgar eta Maria Campanar Alvarez de Abreu ziren, biak
madrildarrak eta Arrasateko biztanleak (1)- Erdiko Kaleko, 20 zenbakian –egun
Kajoi taberna dagoen etxean- bizi zirela. Izan al zen etxe hori, 1850ean, de la
Regaliako Markesaren egoitza finkoa? Oso probablea da, etxe hori izan baitzen
Monterron Kondearen lehen jauregia. Eta udal aktetan bada apunte bat, Regaliako
Markesa alkate zela, etxeari dagokion kantoiari “el cantón de Regalía” esaten
zitzaiola adieraziz.
Zalantzak ez dira
amaitzen, izan ere Nicolas Alvarez de Abreuren emaztea 1867an hil zen, 48
urterekin, eta bi urte geroago Arrasateko elizako heriotza-agirietan Roberto
Alvarez de Abreu Ibarzabal agertzen da. Ohar osagarri moduan “El padre era el Marqués de la Regalia”
jartzen du. Arrasaten ez da pertsona horri dagokion bataio agiririk. Zein zen
zenduaren ama? Markesa ez zen birritan ezkondu. Beraz, nolakoa zen Robertoren amaren eta markesaren
arteko harremana?
Frantzisko Resusta "Pakito Maixor" |
(1)Canales de Chozas bosgarren
Markesa izan zen Juan de la Cruz Melgar. Horren seme batek heredatu zuen de la
Regaliako markesatua, Nicolas Alvarez de Abreu aitona hil zenean. Melgar abizena Resusta arrasatear
abizenarekin gurutzatu zen XX. mendearen lehen herenean, Juan de la Cruzen
biloba bat Frantzisko Resusta Apoita “Pakito Maixor”ekin ezkondu baitzen. "Pakito Maixor" Roneoko zuzendaria izan genuen XX.eko hirurogeietn, eta "Maixoren Etxean" bizi izan zen azken Resusta.
....ale;
ErantzunEzabatukuriosoa.....