miércoles, 3 de abril de 2013

EZKONTZA MONTERRON JAUREGIAN (Gizarte kronika)



Monterron Jauregia, 1950 inguruan

Aurretik  ere eman dut Miguel Madinabeitia arrasatear historialariaren zaletasunaren berri, gizarte gaiak garaiko prentsan ezagutarazteko. Gaurkoan ezkontza baten albistea dakart, ehun eta hogeita zazpi urteko distantziarekin. Madinabeitiak  1886ko martxoaren 3an sinatutako kronika da, eta El Noticiero Bilbaíno egunkarian, hiru egun geroago agertu zen. 

 Como en este pueblo hay poca tela para bodas de resonancia, y van ya dos en lo que corremos de año, justo me parece, a fuer de corresponsal, que dedique un par de renglones a la que ha tenido lugar en el día de hoy, dejando los detalles a cronistas que conocen más de cerca y mejor que yo el paño. 

Diré únicamente que ha contraído matrimonio la señorita Dª María de Aranguren y Alzaga, única dama soltera que quedaba en la familia de los señores condes de Monterrón, con un caballero rico, navarro, que según dicen tiene su habitual residencia en Madrid, para cuyo punto han debido partir los recién casados, con el objeto de saludar al anciano padre que allí les espera, y salir después a viajar, como ahora se estila”


Madinabeitiak ez digu senargaiaren izena ematen, baina parrokiako liburuetan  agertzen denez,  José María de Ligués Fernandez de Ceballos izan zen. Eta Maria emaztegaia –izen osoa, Maria de los Dolores Casilda Teresa Ramona Feliciana Antonia Ygnacia Fernanda Josefa- Mateo Nikolas Aranguren Gonzalez de Etxabarriren alaba zen, Monterroneko zortzigarren konde izan genuena, hain zuen.

Mateo Nikolas, beste titulu askoren artean, herriko alkatea  izan zen 1845ean, Isabel II erregina Arrasatera heldu zenean. Alkatetzan egon zen bitartean Marques de Orellana bezala izenpetu zituen aktak, hori baitzen bere lehen emaztearen titulua.  Maria ezkondu zenean aitaz umezurtza zen, Mateo Nikolas 1874an hil baitzen Gasteizen. Uneko kondea Mariaren anaia Yban zen, arreba ezkontzean 31 urte zituena. Kronikak segitzen du: 

“Los curiosos y los mirones nos hemos llevado chasco, pues nada hemos podido ver a causa de que la ceremonia religiosa ha tenido lugar en el oratorio de la casa palacio; y como el día está lluvioso ha sucedido aquello de: la procesión anda por dentro de la iglesia 

Ikusten denez, zeremoniak ez zion Madinabeitiari bere burua luzitzeko aukera eman. Euriak hondatu bide zion eguna.






No hay comentarios:

Publicar un comentario