azaroa 16, 2022

SAGASTA: ARRASATEKO SENDI PERRATZAILEA

“Bizi izan juat”(2000) nire liburuan, Jesus Trincado protagonistaren eskutik 1925 inguruko Arrasateren gaineko deskribapen zehatz bat azaltzen zaigu, eta bertan – besteak beste- honakoak irakurtzen ditugu: 
 
Eusebio Sagasta Bolinaga
“Iturriotz kaleak Arrasateko aldatzarekin bat egiten duen tokian Otaduyren perrategia zegoen, geroaxeago Eusebio “Kapelatxo” Pagaldayk haroztegi bilakatuko zuena…”

“Viteri ikastetxera ailegatu ginen. Maisuaren “Zeinek” zakurra atean zegoen, lantegirantz zihoazen beharginen hanketara jauzi egiteko gertu. Eusebio “Olatxo” Sagasta harakina ere estratatik azaldu zen..” 

Arano "Zeinek" izeneko zakur bat zuela gogoratuta,  olatxotarrekin no.  Arestian Antxon Agirre Sorondo adiskide ahaztu ezinaren etnografia lan bat irakurri dut, De albeitares y herreros. herradores de Guipúzcoa por localidades” (1987) 2010eko “Boletin de Estudios Históricos sobre San Sebastián” agerkarian argitaratua, hain zuzen.

Antxonek bilduma bat egin zuen bere lan hartan Gipuzkoako perratzaile eta olagizonen inguruan – lan ederra, 1987ko Marques de Lozoya lehiaketaren bigarren saria lortu zuena- eta aipamen batzuk egiten ditu XX. mendearen hastapenetan Arrasaten ziren perrategi eta ola txikiei buruz.

Trincadok aipatutako Eusebio Sagastaren gaineko erreferentzia batzuk ematen ditu Agirre Sorondok bere obran. Horiei nik nituen beste datu batzuk gehitu dizkiet eta hona, beraz, perratzaile haren gain esan daitekeena, bidea irekiz ikerketa lan sakonagoa egitera:
 
Maximo Sagasta Galdos
 Eusebio Sagasta Bolinaga “Olatxo” izeneko Musakolako baserrian jaio zen 1872ko martxoaren 5ean; aita Pedro Sagasta Arregi eta ama Frantziska Bolinaga Uriarte ziren, biak ere arrasatearrak. Zazpi anaia-arreben arteko boskarrena izanik, baserriko lanetan aritu zen txiki-txikitatik baina perratzaile ofizioa ikasi zuen eta kalera aldatu zen, negozioa jartzeko asmotan.

Magdalenako Errebalaren 6. zenbakian ipini zuen perratokia eta bezeroak irabazi zituen aurki. Dirua ere egin zuen eta udal karguetara ere heldu zen, zinegotzi bezala aritu baitzen zenbait urtez. Badirudi oso pilotari ona zela eta Beheko Portaleko frontoia zuen denbora pasako tokirik estimatuenetakoa. Juliana Galdos Isasmendi arrasatearrarekin ezkondu zen eta zapi seme-alaba izan zituen, horietako bat Julian, agustindarra eta Erromako organo jole ospetsua. 

Beste seme bat Maximo izan zen,1904an jaioa, eta aitarekin lanean hasiko zena. Etxe ondoko perratokian bikain aritu ziren aita-semea, feriako ostiraletan lan egunik beteena izaten zutela eta urtean zehar ere ez zitzaien lanik falta izan ohi. Baina ofizio gogorra zen perratzailearena eta semearen iritziak kontuan izanda, Eusebiok amore eman eta harategia zuen, etxabehean,  perratokia izandakoan. Eusebio 1947an hil zen eta urtebete geroago Maximo semea. 

Eugenio Sagasta Juaristi

Harategiaren negozioak sendian segitu zuen urtetan, Eugenio Sagasta Juaristi Maximoren seme nagusiaren ardurapean. Eugenio, harakinaz gain, aitona Eusebioren ildotik abiatuta pilotari ere izan genuen, profesionaletaraino iritsiz. Eugeniori tokitxo emanez, diodan zesta modalitatean ekin ziola 
pilotari, gero eskuko profesionala ere izango zen Pedro Ugarte herrikidearekin batera. Eugenio 1947an bihurtu zuen pilota profesio, harategiko lanak ahaztu gabe, noski.


Maala kaleko etxabe honetan egon zen
Olatxotarren perratokia eta, gero, harategia


Argazkiak: Antxon Agirre Sorondoren liburutik eta JMVM

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina