“Bizi izan juat”(2000)
nire liburuan, Jesus Trincado protagonistaren eskutik 1925 inguruko Arrasateren
gaineko deskribapen zehatz bat azaltzen zaigu, eta bertan – besteak beste-
honakoak irakurtzen ditugu:
“Iturriotz
kaleak Arrasateko aldatzarekin bat egiten duen tokian Otaduyren perrategia
zegoen, geroaxeago Eusebio “Kapelatxo” Pagaldayk haroztegi bilakatuko zuena…”
“Viteri
ikastetxera ailegatu ginen. Maisuaren “Zeinek” zakurra atean zegoen,
lantegirantz zihoazen beharginen hanketara jauzi egiteko gertu. Eusebio “Olatxo”
Sagasta harakina ere estratatik azaldu zen..”
Arano "Zeinek" izeneko zakur bat zuela gogoratuta, olatxotarrekin no. Arestian Antxon Agirre Sorondo adiskide ahaztu ezinaren etnografia lan bat irakurri
dut, “De albeitares
y herreros. herradores de Guipúzcoa por localidades” (1987)
2010eko “Boletin de Estudios Históricos sobre San Sebastián” agerkarian
argitaratua, hain zuzen.
Antxonek bilduma bat egin zuen bere
lan hartan Gipuzkoako perratzaile eta olagizonen inguruan – lan ederra, 1987ko
Marques de Lozoya lehiaketaren bigarren saria lortu zuena- eta aipamen batzuk
egiten ditu XX. mendearen hastapenetan Arrasaten ziren perrategi eta ola
txikiei buruz.
Trincadok aipatutako Eusebio Sagastaren
gaineko erreferentzia batzuk ematen ditu Agirre Sorondok bere obran. Horiei nik nituen
beste datu batzuk gehitu dizkiet eta hona, beraz, perratzaile haren gain esan daitekeena, bidea irekiz ikerketa lan sakonagoa egitera:
Eusebio Sagasta Bolinaga “Olatxo” izeneko Musakolako
baserrian jaio zen 1872ko martxoaren 5ean; aita Pedro Sagasta Arregi eta ama
Frantziska Bolinaga Uriarte ziren, biak ere arrasatearrak. Zazpi anaia-arreben
arteko boskarrena izanik, baserriko lanetan aritu zen txiki-txikitatik baina perratzaile
ofizioa ikasi zuen eta kalera aldatu zen, negozioa jartzeko asmotan.
Magdalenako
Errebalaren 6. zenbakian ipini zuen perratokia eta bezeroak irabazi zituen
aurki. Dirua ere egin zuen eta udal karguetara ere heldu zen, zinegotzi bezala
aritu baitzen zenbait urtez. Badirudi oso pilotari ona zela eta Beheko Portaleko frontoia zuen denbora pasako tokirik estimatuenetakoa. Juliana Galdos Isasmendi
arrasatearrarekin ezkondu zen eta zapi seme-alaba izan zituen, horietako bat
Julian, agustindarra eta Erromako organo jole ospetsua.
Eugenio Sagasta Juaristi |
Harategiaren negozioak sendian segitu zuen urtetan, Eugenio Sagasta Juaristi Maximoren seme nagusiaren ardurapean. Eugenio, harakinaz gain, aitona Eusebioren ildotik abiatuta pilotari ere izan genuen, profesionaletaraino iritsiz. Eugeniori tokitxo emanez, diodan zesta modalitatean ekin ziola pilotari, gero eskuko profesionala ere izango zen Pedro Ugarte herrikidearekin batera. Eugenio 1947an bihurtu zuen pilota profesio, harategiko lanak ahaztu gabe, noski.
Argazkiak: Antxon Agirre Sorondoren liburutik eta JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina