martxoa 20, 2021

ALBINA MADINABEITIA. Kontzertua Arrasaten. 1930

 


Albina Madinabeitiaren gaineko bizitza zertzeladak aurki daitezke txoko honetan.  Arrasateko emakume honen ibilbide artistikoa laburbiltzen dut, musikariaren irudia irakurleei hurbiltzearren. Honako hauek dira kapituluak:

1.- Arrasatetik Bartzelonara

2.- "Aurrera, Albinita, aurrera!”

3.- Sarasate Saria

4.- Fernandez Bordasen ikasle eta irratiko izarra

5.- Jose Mardones diboarekin

6.- Pilar Caverorekin bikote ospetsua.Errege-erreginarekin

7.- Errepublikaren alde. Ezkontza. Musikan jarraitzeri uko

8.- Espainiako Orkestra Nazionala.Arrasaten, Madrileko Orkestrarekin

9.- Azken urteak Arrasaten

10.- Kontzertua Arrasaten. 1930

11.- Lehen kontzertua Arrasaten. 1922

Albina, 18 urterekin
Begira nondik, azkenik ezkutuak azaldu behar zuen eta ahaleginetan denbora dezente inbertituta, hemeroteken saria jaso nuen eta albistea topatu nuen: Albina Madinabeitia biolin joleak kontzertu bat eskaini zuen bere jaioterrian, 1930ean. Albinaren inguruan bilbatu dudan eraikin historikoan ataltxo hau falta zitzaidan. Arraroegi iruditzen zitzaidan estatu osoan argi bereziz dirdiratzen zuen artistak bere jaioterrian emanaldi xume bat ere ez eskaini izana. Baina datuetara jo behar da edozein istorio behar bezalako sinesgarritasunarekin argitaratu aurretik, eta orain arte ezin izan dut baieztatu, bere herrikideen aurrera ere ageri zela Albina Madinabeitia, bere artearen lagintxo bat aurkezteko.

Eta 1930eko urtarrilaren lehenean gertatu zen emanaldia. Urte Berriarekin dastatu ahal izan zuten musika zale arrasatearrrek Albinaren artea. Bedia Koliseoan eratu zen emanaldi arrakastatsua. Baina ditudan datuen arabera, badirudi kontzertu hura egun batetik bestera eratu zela, azken orduan. Aurretik, ordea, egin dezadan halako testuinguru bat emanaldi hari buruz. Aurreko urtea, 1929koa, oso gaizki hasi zen Madinabeitia sendiarentzat, izan ere urtarrilean Albinaren ahizpa gaztea, Isabel, hil zen hamahiru urterekin. Kolpe latza izan zen madinabeitiarrentzat. Albina Espainiako zenbait hiritan zehar ari zen une haietan bira artistikoan eta Arrasatera etorri behar izan zuen.

Baina hor ez zen amaitu sendiaren zoritxarra, urte hartako abenduaren 16an Gaspar Madinabeitia Altube hil baitzen. Albinaren osaba genuen eta bera ere musikaria, Madrilen Errege Alabarderoen kide ohia eta Errege Antzokiko Orkestraren jarduneko tuba instrumentista.  Madrilen gaizki sentitu zen eta Arrasateko sendiaren ondoan egotea iruditu zitzaion egokiena. Hala egin ere, baina heriotza gertatu zen. Une haietan Albina biran zebilen, Narciso Figueroa Puerto Ricoko piano jolearekin batera. Konkretuki, beste herri eta hiritatik igaro ondoren, abenduaren 27an Irunen jo zuten eta biharamunean Tolosan. Gabon jaiak Arrasaten eman zituen Albinak, eta berarekin batera bere lankide artistiko Figueroa gazteak.

Narciso Figueroa Puerto Ricon jaio zen - Albina bezala, 1906an- eta Parisko “École

Narciso Figueroa, 1955
Normale de Musique”n graduatu zen.  Madrileko Kontserbatoriora gonbidatu zuten eta 1940 bitartean penintsulan aritu zen kontzertuak ematen. 1929an bikote artistiko osatu zuen Albina Madinabeitiarekin, zenbait emanalditarako.

Bi artistak Arrasaten zeudela “teklak mugitzen” hasi ziren… kontzertu bat antolatzeko. Negoziazio azkarra eta, esango nuke, diplomatikoa izan zen. Ez ziren urrun ibiliko, eszenategietan hasi zenetik Albinak jarraitzaile zintzoak izan zituen Union Cerrajerako Ricardo Azkoaga, Jose Añibarro eta abar. Ez zegoen aurreikusita Arrasaten jotzea, izan ere, espainiar artisten ekitaldien berri ematen zuten aldizkarietan ez dut aurkitu Arrasateko kontzertuaren erreferentziarik, Irun eta Tolosakoak irakur daitezkeen bitartean. Arrasatekoari dagokionez, lehen albistea abenduaren 29an eman zuten Gipuzkoako hedabideen Arrasateko korrespontsalek.

“¡Albricias, señores! La eminente y bella violinista mondragonesa Albina Madinabeitia va a debutar en el soberbio Teatro-Cine Bedia…” (El Pueblo Vasco, 1929-12-29)

 La decisión de la bella violinista de dar un concierto en Mondragón, su pueblo natal, donde cuenta con tantos admiradores y simpatías, viene a colmar los anhelos y esperanzas que todos habíamos acariciado desde que la eminente artista supo crearse con la maravilla de su talento artístico, esa destacada personalidad que en el arte musical acusa en prodigiosos relieves”  (La Voz de Guipúzcoa, 1929-12-29)

 “La noticia de que Albina dará un concierto el día de Año Nuevo en el Bedia ha sido

Bedia Antzokia
favorablemente acogido, pues apenas se recuerda si ha ejecutado en público en su pueblo natal” (El País Vasco, 1929-12-31)

Kontzertua, beraz, 1930eko Urte Berri egunean izan zen, arratsaldeko 5etan. Egun hartan bertan “La Voz de Guipúzcoa”ren korrespontsalak idatzi zuen:

“Después de los recientes éxitos alcanzados por la joven artista, este concierto que hoy se nos ofrece como un presente de Año Nuevo, viene a colmar con creces las justificadas aspiraciones de su pueblo, que aunque siempre se mostró frío en manifestar la admiración que sentía por esta artista, no por eso dejó de desear para su arte el triunfo que le acompaña en su carrera”

Kontzertuaren egitaraua honakoa izan zen: lehen zatian, Minueto (Mozart); Siciliana eta rigodón (Francoeur); Estudio nº XIII (Paganini); Danza de la vida breve (Falla); Aires bohemios (Sarasate). Bigarren zatian, Allegro (Paganini); Serenata española (Chaminade eta Krieisler); Valse Bluette (Drigo) eta Romanza andaluza (Sarasate)

Hain zuzen, gutxi gora behera Albina eta Figueroa Espainiako emanaldietan eskaintzen ari zirena.

El Pais Vascoren Arrasateko korrespontsalak idatzi zuen 1930eko urtarrilaren 3an,:

“El éxito alcanzado por los jóvenes artistas fue de los que difícilmente pueden lograrse en localidades tan reducidas como la nuestra, donde además, aunque es doloroso decirlo, la afición  a la música brilla por su ausencia. Sin embargo, el teatro se lleno por completo y al final de cada interpretación una ensordecedora salva de aplausos resonaba en toda la sala. Además del interesantísimo programa confeccionado para la velada, ejecutaron dos obras más que el público agradeció, viéndose ambos artistas obligados a salir diversas veces al proscenio, ante la insistencia del respetable”

Kontzertuaren biharamunean bikotea Arrasatetik atera zen, bere bira artistikoarekin jarraitzeko. Hurrengo geltokia Jaengo Ubedan zeukaten. 

 Argazkiak: JMVM, Alberto Loiti

 

 

 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina