1940ko Oroitidazkia |
Mietz Errekako olagizonen artean Kofradia
sortu zen eta bost mende luzez aritu zen. Jose Mari Urangak bere idazki batean
dioenez, Arrasateko azken meatzariek – Evaristo Axpe eta Amadeo Berezibar-
1434tik zetozen arauen bitartez kudeatzen zituzten euren egintzak eta Kofradiak
babesten zituen hainbat beharretan, kideen gaixotasunak edota istripuak ekar
zitzaketen gastuak arintzeko. Aramaioko
Ibabeko Kofradiak – zibila ere bere sorreratik-
diru babesa eskaintzen zien kofradeei, normalean heriotzak ekartzen
dituen kargei aurre egiteko.
1940ko Oroitidazkia |
Unión Cerrajera S.Ak, 1906an sortua, 1911ko
otsailaren 15ean honako erabakia hartu zuen:
“Se
acuerda otorgar pensiones a los obreros que por sus achaques de edad sean
despedidos de las fábricas; se les dará una pensión vitalicia de una peseta
diaria a los hombres y 0´50 pesetas a las mujeres. A los obreros que se hallen
imposibilitados para el trabajo por enfermos se les darán según las
circunstancias. Se concertará acuerdo con la Junta Municipal de Beneficencia
para que a los que no se pueda atender en sus casas se dé un trato especial
en el hospital. En caso de muerte de un
obrero se atenderá a la familia con alguna cantidad según sus necesidades y
circunstancias. Cada año se destinará una cantidad para mandar a “puerto de
mar” o ”altura” a niños de obreros pobres, en verano. Que los niños asilados y
huérfanos de obreros podrán asistir a la escuela de dibujo etc. con ayuda económica de la empresa. Para ello se
crea un fondo con el 2% del importe del dividendo al capital que se reparta
entre los accionistas”
UCEMek indarrean izan zuen aurrekoa 1935ean Hetruc sortu bitartean. Urte batzuk
lehenago, ordea,1920ean, Gipuzkoako Aurrezki Kutxarekin hitzarmen bat izenpetu
zuen jubilatuen pentsioak arautzeko, Unión Cerrajerak bermatzen zuelarik soldataren %65raino. Bestalde, 1935ean enpresak
aseguru etxe batekin gaixotasuneko poliza orokor bat ireki zuen, langile
guztientzat.
Langileen euren ekimenez, 1935ean anaiarteko
bat sortzea erabaki zen eta enpresaren onespenarekin 1935eko irailaren 2an
Bedia Zineman lehen Batzar Nagusia izan zuen Hetruc-ek. Hilabete geroago, ia
700 langile zeuden apuntatuta anaiartekora. Langileen kuoten kopurua osatu
egiten zen enpresaren horrenbesteko diru ekarpenarekin eta 1938an enpresa
konprometitu egin zen dibidendoen %5a ematera Hetruc-i, gehienez jota 100.000
pezetaraino.
Anaiarteko hau langileen eta enpresaren beraren diru ekarpenekin finantzatzen zen, beraz, eta batez ere langilearen gaixotasuneko diru laguntza osagarrietarako erabiltzen zen, baita heriotzen ondoriozko gastuetarako eta alarguntsen babeserako.
Anaiarteko hau langileen eta enpresaren beraren diru ekarpenekin finantzatzen zen, beraz, eta batez ere langilearen gaixotasuneko diru laguntza osagarrietarako erabiltzen zen, baita heriotzen ondoriozko gastuetarako eta alarguntsen babeserako.
Sortze-aktako zigilua |
Bautista Anaiartekoa 1940ko otsailaren 24an jaio zen Arrasaten. Indarrean zeuden lau Kofradiak egin zuten batzar baterako deia: Inmaculada Concepción, San Jose, La Mutua eta Sindicato Libre. Eta lauek erabaki zuten anaiarteko bakarra abiaraztea, Hermandad Sanitaria de San Juan Bautista izenarekin.
Jose Otxoa zen Inmaculada Concepción-eko burua (“Jefe” esaten diote aktan) eta bera izan zen batzar hartako mahai-lehendakaria. Bokal bezala, Felix Zabaleta (San Josekoa) Jose Maria Bolinaga (La Mutuakoa) eta Fernando Bergaretxe (Sindicato Librekoa) ageri ziren Idazkari lanetan Mutuakoa zen Ignazio Bedia aritu zen. Otxoaren hitzetan:
“Surge la nueva Hermandad con el fin primordial de mejorar las condiciones de sus asociados en caso de enfermedad, asegurándoles al propio tiempo asistencias de orden facultativo con el menor quebranto para sus intereses, aparte de otros beneficios factibles sobre la base de una colaboración común, desprovista en absoluto de aspiraciones de lucro”
Bilera hartan aurreneko zuzendaritza taldea osotu zen:lehendakaria Bizente Gonzalez; bokalak: Galo Lete, Felix Landa, Manuel Arroitia, Andres Bidaburu, Roberto Arkauz eta Pedro Azkarate, idazkaria izango zena. Diru kontu ikuskari gisa, berriz, Jose Martinez de Ubago, Jose Ramon Mendizabal, Juan Iraola, Julio Aranburuzabala eta Florentzio Garay hautatu ziren
Bi anaiartekoetara hiru mila langile zeuden apuntatuta 1947an. Urte hartan, zenbait betebeharri aurre egiteko – antituberkuloso zerbitzua, haurrentzako laguntza, anbulantzia eta abar- bi erakundeen ekintza komuna eskatu zen kanpaina batean. Ordukoa da arrasatearrentzat heldu zitzaien orriaren ondoko mezua:
“Mondragón tiene el noble orgullo de haberse
adelantado a la legislación en materia de asistencia y previsión social merced
a dos instituciones beneméritas, Hetruc y San Juan Bautista, madre e hija.
Nacieron a instancias de los problemas de asistencia social, cuya solución
emprendieron obreros y patronos en esfuerzo común y fraternal. No fueron las
disposiciones legales las que le dieron vida, aunque luego se han constituido
también en ejecutoras de algunas de esas leyes y han actuado con el beneplácito
y beneficio de todos los asociados”
Horixe da, labur bilduz, XX. gizaldiaren lehen erdian Arrasaten izandako gizarte prestazioen historia txikiaren laburpentxoa.
Argazkiak: JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina