URTE BERRI ON IRAKURLE ZINTZO ZAREN HORRI!!
Cristobal de Mondragón |
Tituluaren aurrean batek baino gehiagok pentsa
dezake gehiegikeriatan sartu naizela eta iparra galdu dudala. Hiru pertsonaia
horien artean zer ikusi gutxi dagoela pentsatuko dute gehienok eta aitortu
behar dut nik ere hala uste nuela, gaur dakardan istorioaz jabetu nintzen arte.
Eta onena hariari zuzenean heltzea denez
gero, goazen gaurkoaren nondik norakoaz, eta azkenean ikusiko dugu badela
lotura hiruen artean.
Cristobal de Mondragón Otalora de Mercado XVI.
mendeko militarra zen. Jatorriz, aita eta amaren aldetik arrasatearra genuen,
baina badirudi Medina del Campon jaio zela Cristobal. Urtetan, ordea, gaurko gure
lehen pertsonaia Arrasatekoa zela pentsatu zen eta baita idatzi ere,
besteak beste Miguel Madinabeitia historialaria. Azken horrek bere artikulu
batean adierazi zuenez, bazituen froga idatziak Cristobali jaiotzezko arrasatetartasuna
emateko. Nik ez dizkiot inon datu horiek udal idazkari ohiari aurkitu. Dena den, usteak bizirik iraun zuen
mendetan eta horren ildotik agertuko zaigu bigarren protagonista. Baina
lehenago, gogora dezagun, Cristobal de Mondragón Flandeetako Tertzioetako
militarrik ospetsuenetakoa izan zela, Albako Dukearen aginduetara. Taktika
militarretan aditua goi maila lortu zuen ejertzitoan eta erregeek ohorezko
titulu ugari eskaini zizkioten, besteak beste Valonen Koronela izenekoa.
Istorioko bigarren pertsonaia Franco dugu,
jeneral faxista izango zena. Artean koronela genuen, 1925eko uztailean gaude
eta. Eta hil hartan egosi zen gaurko deskribapen honen muina. Dakusagun:
Madrilgo Infanteriako Akademian ikasturtea amaitu da eta irakasleek euretariko
bati egin nahi diote omenaldi bat. Espainiako prentsan agertu zen albistea.
Nik “Diario de Almeria”n aurkitu dut,
1925eko uztailaren 3an:
Franco koronela, 1925 |
“Los
profesores de la Academia de Infantería, compañeros de promoción del coronel
Franco, iniciaron la idea feliz de homenajear a este caudillo con la entrega de
una espada, que sea reproducción de la que usó otro famoso coronel, don
Cristóbal de Mondragón, gloria de su tiempo. La fortaleza y temple de su acero
estimulará al coronel Franco para servir a su querida patria. Este es el secreto
que tanto el coronel Mondragón como hoy el coronel Franco tienen en su abono, y
por ello, si aquel coronel Mondragón llevó valones y españoles a la victoria,
también el coronel Franco llevará a
la victoria, con su Tercio, a extranjeros y españoles”
Francok ordurako bere helburuak garbi
azaldu zituen, 1924an Primo de Riveraren kontrako kolpea eman nahi izan
baitzuen. Eta 1925ean koronela izendatu zuten. Baina ez gaude hemen
diktadoreari buruz idazteko, baizik eta hiru pertsonaia horien arteko lotura
azaltzeko. Begira: Infanteriako Akademiatik Cristobal de Mondragonen gaineko
informazio zehatzaren bila Arrasatera jo zuten, hain zuzen Juan Karlos Guerrarengana. Honela dio Francoren
omenaldiko arduradunetako batek:
Juan Carlos Guerra arrasatearra |
“Ansioso de conocer cuanto a
Mondragón se refiriese, me puse al habla con el erudito vascófilo y eminente
abogado don Juan Carlos Guerra, que como contestación tuvo la bondad de
enviarme un libro que se debe al cultísimo escritor general don Angel Sancedo…
y en él dice el autor que mandando valones adquirió Mondragón tanta gloria cual
hubiere podido alcanzar mandando españoles…”
Eta, beraz, hiruangeluko hiru erpinak
azaldu ditut. Cristobal Mondragón-Franco-Juan Carlos Guerra. Hiruen arteko diferentzia da,
ordea, aurreko biak ez bezala Guerra arrasatearra bake gizona genuela.
Argazkiak: JMVM
Argazkiak: JMVM
CRISTOBAL DE MONDRAGONEN GAINEKO AIPAMEN GEHIAGO
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina