urria 24, 2018

GERNIKAKO ARBOLA HIMNOA ETA ARRASATE


Iparragirre
Ba al du zer ikusirik batak bestearekin? Auskalo! Orduan, zertara dator titulua? Arrazoia, nire eskuetara etorri den liburuxka batean dago, hain zuzen ere Jose Ignazio Larramendi Sorazu azkoitiarrak 1828an argitaratua. Eta nola sartzen da Iparragirre istorio honetan? 

Hasteko, diodan Gernikako Arbola abestiaren aitatasuna, hitzei dagokienez, ez dagoela zalantzan: Jose Mari Iparragirre urretxuarra izan zen egilea. Hain zuzen ere, hurrengo batean Iparragirre eta Arrasate zuzenean lotzen dituen ekarpen berri bat emango dut. Baina gatozen orain himnoa eta gure herriaren arteko lotura azaltzera. Egia esan, oso zeharkakoa da, baina niretzat datua berria zenez gero irakurleekin konpartitu nahi izan dut. 

Nioen gorago, euskal himno horren letra Iparragirrerena dela garbi dagoen bitartean musikari dagokionez gauzak ez daude hain ziur. Eta zalantza hasiera-hasieratik datorrela azpimarratu behar da, hau da, bardoak berak estreinatu zuenetik. “Iparragirre. Raiz y viento” deritzan liburuan (Gontzal Mendibil, Juan Agirre. 1999) irakurtzen da: 

“En temprana hora surgieron las primeras dudas sobre la paternidad de la música, con suficiente intensidad para que su amigo Nicolás de Soraluce (1) le inquiriese sobre el particular:

“A la poesía Guernicaco Arbola compuesta en Bilbao por aquél, según llevo dicho, la música se la puso escrita con retoques de perfeccionamiento, así que con acompañamiento de piano, el joven y distinguido compositor durangués, D. Juan María de Altuna. Como sobre esto oí la versión de que la música en su totalidad pertenecía al Sr. Altuna, pregunté al mismo Iparraguirre en el año de 1856: me contestó que la verdad era lo que acabo de sentar”. 

Jose Mari Iparragirre? Juan Maria Altuna? Eta zein zen Altuna hori? Hementxe aurkituko dugu Arrasaterekiko lotura, nahiz  eta pertsonaia hori Durangon jaio eta Lekeition hil zen. Begira: Iparragirreri buruzko aipatu liburuan segitzen dugu irakurtzen:  

Larramendiren liburua
A la armonía y esmalte del Gernikako Arbola le ayudó un pianista en formación, ante quien se presentó recomendado por Arrieta Mascarúa, del que no en vano era pariente. Juan María Blas de Altuna Mascarúa había nacido el 2 de febrero de 1828 en Durango, fue alumno de Higinio Herrera, maestro de capilla de la catedral de Cuenca, por cuyo consejo le enviaron sus padres a Mondragón a estudiar con el padre José Ignacio de Larramendi, organista del convento de San Francisco y autor de un interesante método de aprendizaje del canto” 

Lerroalde horretatik ondorioztatzen denez, beraz,  Arrasateko frantziskotarren artean bazen goi mailako musikari bat, besteak beste musika irakasten ari zena.

Larramendi Azkoitian jaio zen 1786an eta Arantzazuko frantziskotarra egin zen 1804an. Handik gutxira Tolosara aldatu zen eta Donostiatik igaro ondoren Arrasatera heldu zen. Dirudienez, ongi jantzitako musikaria genuen eta 1828an “Método Nuevo para aprender con facilidad el Canto Llano y la Salmodia” liburua publikatu zuen Madrilen. Arrasaten hil zen 1845eko martxoaren 23an. 

Labur bilduz, Arrasateko frantziskotarren artean goi mailako musikariak izan dira eta horien ospeak erakarrita gure herrira ikasleak iristen bide ziren. Horietako bat, Gernikako Arbolaren doinua sortu ei zuen Juan Maria Altuna durangarra izan zen.

(1) Iparragirreren haurtzaroko laguna

 Argazkiak: JMVM




 

1 iruzkin:

  1. Eugenio Etxebeste lagunak galdetzen du:

    Interesgarria iruditu zait gaurko artikulua, eta galdera batzuk etortzen zaizkit nere buruari. Adibidez:

    -J.Ignazio de Larramendi, S.Frantzisko organista izan ba zan, Eliza hortan organoa zegoen. Ze pasatu zan instrumentu horrekin? Orain dagoena Gordejuela ekarritakoa dalako, joan zan 70 hamarkadan gutxi gora bera. Nolakoa zan Larramendiren garaian?
    -Larramendi musiko hain prestigiotsua izan ba zan, Korua, errepertorioa eta elizaren giro musikala ez zan izango edozein gauza... Arantzazuko artxiboan gai haueri buruz informazioa egongo da?
    -Eta abar eta abar.

    Hortxe geratzen dira galderak. Agian ikerleren batek argi litzake.

    ErantzunEzabatu