Justo
Jáuregui-Arraburu historia egileak, "Anteiglesia de Garagarza (Mondragón) 1949" bere idazki argitaragabe interesgarrian
gogoratzen duenez, euskal mitologian bada
"Dixan" ezkerreko baserria da |
pertsonaia bat, Gaueko deritzana,
izenak antzematen duen moduan iluntzeko nagusitzat hartzen dena. Toki guztietan berdin ez dena, ordea, mito
horrek hartzen duen itxura da. Jose Migel Barandiaranek bere “Mitología vasca”
liburuan dioenez, Gaueko
batzuetan deabrutzat hartzen zuten eta beste hainbatetan jentil jainkotzat.
Behi itxura har zezakeen eta baita lehoiarena ere.
Jauregi-Arraburuk
azaltzen digunez, Garagartzan Gaueko aker bat bihurtuta agertzen
zitzaien, behin ilunduz gero etxetik kanpo ibiltzen zirenei. Eta bere idazkian
honela deskribatzen du mitoa, berak 1949an auzoko Jose Orueri entzun zion
bezala:
“Dixan pastoriei
egun baten ardi batzuk faltau jakon. Gabien kanpuen geldiketan sien ardixek,
aserixek ittota agerketan sien hurrengo goixien. Orregaittik, ilundute egon
arren, ardixek topetan juen san.
Bera “Artasu”n
ebillela, ardi arrana “Atxabal”en entzun auen. Juan san “Atxabal”era ta orduen
arran-otsa “Bostate”n entzuten san. Juan san “Bostate”ra ta... itxure
bildurgarrisko aker bat ikusi auen. Orduen akerrak esan autzen:
-“Es-takik setako joten dauen “kerie”?
Eskerrak ori ein dualako (“aitien” ein auen pastoriek) Gaurkuaittik parkaketan dustat; bañe beste bein es ai
dexkuidau kerie jo ta gero kanpuen ibiltten”
Artu auen
sustuas, pastorie geixotu ein san”
Garagartzako
historia egileak berak egiten du idazkian gaztelaniazko itzulpena:
“Al pastor del
caserío “Dixana” se le habían extraviado unas ovejas. Las ovejas que quedaban
fuera del redil durante la noche aparecían al día siguiente ahogadas por el
zorro. Por eso, a pesar de haber anochecido, el pastor fue a buscar las ovejas.
Cuando llegó al
monte “Artasu” oyó el cencerro (de sus ovejas) en “Atxabal”. Fue a “Atxabal” y
entonces sonó el cencerro en “Bostate”. Fué a Bostate... y se encontró con un
macho cabrío que le dijo:
- ¿No sabes para qué es el toque de
queda? Gracias que has hecho eso (el pastor se había santiguado) Por hoy te
perdono. Pero en adelante, ten mucho cuidado de no andar fuera de casa después
del toque de queda”
Argazkia: Jose Mari Etxabe
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina