Juventud Deportiva Mondragon-eko ikurra |
Gurea Zinea izan zen Arrasateko giza-bilgune garrantzitsua iragan mendeko zenbait hamarkadatan. Ez genuen izan, jakina, lehen zine aretoa, gure herriak zenbait “zinematrografo” ezagutu baitzituen lehenago, baina Gurearen inguruan halako herri-ekimena eman zela esan daiteke.
Gerra aurreko
EAJren bultzadaz ekin ahal izan zitzaion Gurea frontoia eraikitzeari, eta tarte
laburrez izan bazen ere pilota-ekintza ugari burutu ziren. Gerrak dena eten
zuen eta frontoia errekisatua geratu zen. Club Deportivo Mondragón izenekoak
1940 aldera toki mailako lehen txapelketa antolatu zuen, berez oso egoera
txarrean zeuden instalakuntzetan.
Errekisazioa jaso
egin zen eta ordurako Juventud Deportiva de Mondragón elkartea abian zegoen.
Aurreko zenbait jaberekin akordiora iritsi ahal izan zen eta frontoiaren
eraikitze lanetatik artean ordaintzeke zeuden 43.000 pezetako zorra aipatu
elkarteak bere gain hartu zuenez gero, berriztatzeko obrei heldu zitzaizkien,
pilotarako ez ezik baita zine emateko ere egokituz: 1949 inguruan geunden eta
kostua 422.275 pezetakoa izan zen, partikularren ekarpen berreskuragarriekin
eta bankuen maileguekin finantzatuta.
Garai hartan
Arrasaten bazen beste zine areto bat, Ideal Zinema, Iturriotz kalean (orduan
Jose Maria Resusta izenaz ezagutua) oso instalakuntza apropos eta modernoekin.
Eta bigarrenaren agerpenak lehia ekarriko zuen, berez murritza baina zineak
gogoz tiratzen zuen arrasatear publikoaren onerako. Publizitatea derrigorrezkoa
zitzaien bi zineei, ikusliarrak erakarriko bazituzten. Gurea zineak karteldegia
prestatu zuen, Portaloian. Eta beste moduko iragarpen zuzenetara ere jo zuen,
ondoko dokumentuak garbi azaltzen duen moduan.
Juventud Deportiva
de Mondragón-etik eskutitz bat prestatu
zen garai hartan -dokumentua data gabe dago, baina 1949 ingurukoa da- kanpoan zeuden arrasatear soldaduentzat. Oso interesgarria
iruditu zait dokumentua, Euskomedia Fundazioaren “Jose Maria Arizmendiarrieta
Funtsa”-n ikus daitekeena. Hona hemen:
“Frontón Cine
Gurea
Amigo soldado: ya estarás enterado y si no estás ya lo sabes desde ahora
que en el frontón trinquete se están haciendo unas obras de mucha envergadura
que consisten en esto: poner el frontón para jugar a pelota en inmejorables
condiciones, con duchas etc, y además poner cine. El mes de Octubre pensamos
echar la primera película de la temporada.
Si tienes los ojos un poco abiertos, verás que los cines, teatros,
comercios y cualquier empresa, el único motivo que les han movido emprender
tales negocios ha sido sacar el mayor botín posible para ellos y sus familias,
pues con tal de enriquecerse a ellos les importa un pepino el bien del pueblo.
El frontón cine “Gurea” que es de Juventud Deportiva y el mismo lo va a
administrar para bien del pueblo: porque otro cine en Mondragón era una
necesidad, como era el campo de Iturripe.
Aunque al principio no tengamos las comodidades del otro cine, todo que se
sienta mondragonés y tenga ganas de ver cine, tiene que acudir al cine de
nosotros, pues como hemos dicho anteriormente la Juventud Deportiva no ha hecho
las obras para hacer negocio, sino para llenar la necesidad en el pueblo. Las
entradas serán más baratas que en el otro y con la ayuda del Señor dentro de
pocos años pagaremos las deudas y luego, con las pesetas que saquemos, podremos
emprender mil cosas en el pueblo, que ideas magníficas no faltan y lo mismo que
el cine lo haremos con la ayuda de nuestro mejor amigo Jesús.
¡Todos al cine del pueblo!
¡No demos nuestras pesetas a los bolsillos particulares!”
Gauzak argi eta garbi esatea da hori, ze arraio!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina