Jose Luis Miner, 1923ko garailea |
Ehun urte eman dira gaurko idazkiñoan azalduko
ditudan kirol albisteetatik. Batzuk La Voz de Guipúzcoa egunkariak ekarri zituen,
1923ko ekainaren 27an, eta historia finkatzea interesgarria delako, hona hemen
1923ko sanjuanetan herritarrek bizi izan zutena. Futbola eta txirrindularitza
izan ziren plater nagusiak. Gogoratu behar dut data haietan, urte hartako
ekainaren 24an, Maalako futbol zelaia inauguratu zela, eta San Juan egunean eta
25ean Real Sociedad izan zela gonbidatua. Hirugarren egunean, 26an, beste
partidu bat ikusi ahal izan zuten zaletuek, egun ertzaintzaren eraikina eta
Elmako etxeak ditugun terrenuan.
Diodan bezala, beraz, Maalako zelaira Beasain
F.C eta C.D. Mondragón atera ziren arratsaldez, etxekoak Athletic Bilbaoren
zenbait jokalarik sendotuta. Sarrailagileen
ekipoa honakoa izan zen:
Gonzalez; Barrena, Duñabeitia; Mondragón,
Esleu, Arregi; Zabarte, Herrera, Larrakoetxea, Noruego eta
Abarrategi. Beltzez idatzitakoak Mondraren futbolariak dira.
Kronikak dio, oso partidu gogorra izan zela,
ikusgarria zaleentzat eta garaipena 5-0 izan bide Arrasateko taldearentzat. Bide
diot, Donostiako El País Vasco egunkariak 11-0 jartzen baitu. Batera datoz
kronikak, denboraldiko partidurik interesgarrienetakoa izan zela adieraztean.
Gutxi bailitzan, 26an ere txirrindularitza izan
zuten jai egitarauan arrasatearrek eta kirol-kronika berdinean irakurtzen dugu
lasterketa interesgarria izan zela eta Gipuzkoako orduko txirrindularirik
onenak irabazi zuela: Jose Luis Miner hernaniarra. Kronikalariak datu bitxiak
eskaintzen ditu bere idazkian, garai haietara salto egitera ahalbidetzen
gaituztenak:
“Jose Luis Miner – de la Real Sociedad- varias
veces se despegó de todos y otras tantas aflojó el tren para dejarse alcanzar
por Ayastuy – del Aloña Mendi de Oñate-, a quien ayudó en todo momento,
oficiando de verdadero profesor. Tomaron parte dieciséis corredores y a todos
les han correspondido espléndidos regalos”
Lasterketa
Maalako futbol zelaitik abiatu zen goizeko 10´30etan eta Oñatiraino joan zen,
handik Gatzagako gaineraino eta ostera Arrasatera,
hain justu Arrasateko ibiltokian amaitzeko. Berrogeita hamabi kilometro denera
eta Minerrek ordubete bat eta berrogei minututan egin zituen. Sailkapenak eta
sariak ondokoak izan ziren:
“1º
Miner. Premio: 75 pesetas en oro. Regalo:preciosa pluma estilográfica, donada
por el presidente del C.D. Mondragon, por pasar el primero por Oñate; preciosa
pitillera, del Club Infantil de Viteri; copa del Club Deportivo de ésta. 2º
Ayastuy. Premio: 50 pesetas. Regalo: “necessaire” de don José Añíbarro. 3º Un empleado del garaje Albéniz de Vitoria,que
no quiere hacer público su nombre. Premio: 25 pesetas. Regalo: “necessaire” de
D. Jesús Gorosábel Mendía. 4º Arabaolaza y Osinaga, que llegaron juntos. Regalo:
a cada pitillera y cartera de D. Ricardo Azcoaga y de Don Toribio Aguirre. 5º Beloqui. Regalo: precioso reloj-despertador, obsequio de
los antiguos ciclistas. 6º Osinaga. Regalo: hermoso farol de Orkampo. 7º
Ayastuy II. Regalo: artístico regalo, del Beti Lagunak. 8º Muguerza. Regalo:
despertador, de don Celestino Altamira. 9º Letona. Regalo: uno de los Hijos de
la Noche – para el primer corredor de Mondragón que llegase a la meta- y
preciosa máquina de afeitar”
Sari eta opari banaketa Udaletxean egin
zen eta, kronikek diotenez, kexa eta hasarrea izan ei ziren zaletuen artean
korporazioak oso arreta gutxirekin burutu baitzuen ekitaldia Oparien emaileen zerrendan izen
ezagun batzuk agertzen zaizkigu, horien artean Unión Cerrajeraren goi
zuzendarienak. Jose Añibarro, gainera, txirrindularia izan zen, Gipuzkoako
onenetakoa, XX. mendeko lehen hamarkadan. Baita Jesus Gorosábel Mendia ere, 1936ko matxinada frankistaren ondoren Arrasateko lehen alkatea izango zena.
Jakina,
jai egitarauan ezin kanpoan pilota geratu eta horregatik 24, 25 eta 26an
partidu bikainak antolatu ziren herriko frontoian, Zaldibarren. Binaka partidu
programatu ziren eguneko eta pilotarien artean Mondragonés Iaritu zen.
Atletismo
probak ere izan ziren urte hartako jai egitarauan. Bigarren eguneko – 25- goizean beste futbol
partidu bat izan zen Maalan – Arrasateko Los Hijos de la Noche eta Eibarreko
Txiribiri taldeen artean, arrasatearrek 4-1 galdu zutelarik- eta atsedenaldian zelaian bertan
cross-countryko lasterketa bat izan zen. Garailea Likiniano gertatu zen,
bigarrena Lasaga eta hirugarrena Palacios. Sariak banatu zitzaizkien.
Kirolez beteriko jaiak izan ziren duela ehun urtekoak.
TXIRRINDULARITZA ARRASATEN
Argazkiak: JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina