martxoa 30, 2022

JUAN DE UBAO KAPITAIN ARAMAIOARRA


Salezan baserria

Ibili eta ibili hemeroteka eta liburutegietan – birtual zein tokikoak-  eta noizean behin ezusteko polita ateratzen da, horrenbeste buelta emateak merezi izan duela adierazten duena. Niri horietakoa gertatu zitzaidan orain hurrengoan, aspaldi belarrietara ezaguna nuen Juan de Ubao kapitainari dagokionez. Areago, “Ibabeko Andra Mari Kofradia” nire liburuan pertsonaia horren gaineko berri eman nuen, Ameriketatik XVII. ren bigarren aldian Zalgoko elizarako opari bat egin zuela azalduz. Eta, jakina, Antonio Unzuetaren “Salesandarrak” liburu argitaratu gabe ederretik ere aramaioar honi buruzko datuak nituen. 

Ezusteko polita idatzi dut, eta hala da, oparia nekeza gerta daitekeen arren, batez ere XVII. dokumentuetan irakurtzeak suposa dezakeenarengatik. Baina, tira, Juan de Ubao agerian geratu zitzaidan eta ia-ia eskuekin uki nezakeen. Horixe du ezkutuen bila ibiltzeak: nolabaiteko kontraprestazio goxoa, argi pixka bat ikustean. Baina noan Juan de Ubao pertsonaiari buruzko aipamena egitera, Aramaion zuztarrak ongi errotuak zituen kapitain abentureroa aurkeztera. Nahiz eta berak…

Juan de Ubao Çaleçan (grafia horretan idatzita bataio agirian) Aramaion jaio zen, 1656ko urriaren 1ean. Gurasoak Juan Ubao Uribelarrea, 1635ean Bizkaiko Arrazolan jaioa, eta Antonia Salezan Urtaza 1634an munduratutako aramaixoarra ziren. Bikoteak, 1653an Aramaion ezkonduta,  bi seme alaba izan zituen, biak Zalgoko San Martinen bataiatuak: Antonia (1655) eta gure pertsonaia Juan. Dena den, esan behar da Juan de Ubaok bere paperetan aitaren herriko jatorria jartzen zuela berarentzat ere, natural de la anteiglesia de San Miguel de Arrazola, merindad de Durango, señorío de Vizcaya” 

Ameriketarako deia entzun bide zuen Juanek gaztea zela eta Andaluzia aldera joan zen, armadan sartzeko
Juan de Ubaoren sinadura, enbarkatzea eskatuz
asmoarekin. Badakigu garai hartan ejertzitoa zela bizitza honetan karrera egiteko bideetako bat; besteak eliza eta funtzionaritza ziren. Juanek, beraz, armak hartzera alde egin zuen Aramaiotik. Eta 1690ean Cadizen zegoen, itsasontzia hartzeko irrikan. Baina odol garbikoa zela frogatu beharrean, eta Antonio Unzuetak goian aipatutako liburuan dioen moduan, lekuko baten testigantzan oinarritu zuen betebeharra:
 

“… Dijo que conoce al dicho D. Juan de Ubao y sabe que es natural de la anteiglesia de S. Miguel de Arrázola en Bizcaya, e hijo legítimo de legítimo matrimonio de D. Juan de Ubao y de Antonia de Salezan sus padres, todos los cuales y el susodicho y sus abuelos paternos y maternos han sido y son cristianos viejos, limpios de toda mala raza de moros, judíos y de los nuevamente convertidos a nuestra santa fé católica, y no han sido castigados ni penitenciados por el Tribunal del Santo Oficio de la Inquisisión ni por otro alguno; y no son de los prohibidos a pasar a los reinos de Indias. Y asímismo sabe que el susodicho es soltero, no sujeto a matrimonio ni a otra religión alguna, y que al presente será de edad de treinta y tres años, de buen cuerpo, cano, color blanco…” 

Testigantza harekin, 1690ean idazki bat sinatu zuen Cadizen  Ameriketarako baimena eskatuz. Zama lanetan ari zen hiri andaluziarrean eta merkantzia eraman behar zuten itsasoz bestaldera. Zamalari bezala itsasontziratu zen.  Bi urte geroago Sevillan zegoen, lanbide bertsuan.

Antonio Dominguez Ortizen “Orto y ocaso de Sevilla” liburuan, “Memoria de las personas del Comercio, cargadores a Indias, que se llaman a las Juntas, desde el año 1692-1697” irakur dezakegu eta bertan Juan de Ubao agertzen zaigu,  beste euskaldun pilo batekin, Sevillan, zama lanetara dedikatua. Bere egoitza “Calle Viscaynos”en zuela dio oroitidazkiak. 

Beraz, joan etorrietan ibili zen Juan, 1695eko beste idazki ofizialean ikus dezakegun bezala: 

“… que se han presentado en la Contaduría principal de la dicha casa de los frutos y mercaderías que van cargadas y registradas en los navíos de la flota que se está despachando a la provincia de Tierra Firme con la armada del cargo del General Conde de Sauzedilla del Consistorio de Guerra, parece están diferentes mercaderías cargadas y registradas por diferentes personas consignadas y para entregar en primer lugar a D. Juan de Ubao, las cuales tienen de monto más de trescientos mil maravedíes… Sevilla a nueve de junio de mil seiscientos y noventa y cinco…” 

Huraxe izango zen Juan de Ubaoren azken bidaia Ameriketara. Cartagena de Indias hirira heldu zen eta bertan, Sevillan eginda zeukan testamentuari eranskin bat egin zion, eta bidez batez hiru albazea izendatu zituen, haietako bat Frantzisko Uribelarrea, senitartekoa izango zelakoan nagoela. Bere testamentuan Aramaiorako zilarrezko lanpara bat utzi zuela jakin badakigu, herriko eliz-liburuetan agertzen baita datu hori, eta lanparak Zalgoko parroquia eta Ibabeko Kofradiaren arteko auzia piztu zuen. Baina, dena den, ez dut uste askoz gehiago izango zuenik, hil ondoren albazeek egin zuten inbentarioa dela eta: 

(ikus behean)
“Diez camisas usadas (60) cuatro camisas maltratadas (20) seis camisas rotas (18) tres pares de calzones blancos rotos y viejos (13) dos jubones blancos viejos y rotos (1) una tabla de manteles y toallas de Vizcaya (9) un justacor de carro usado (8) dos casacas de tafetán (10) unos calzones de tafetán doble negro (2) una casaca de pelo usada y maltratada (8) una casaca de droguete (12) dos chupas viejas (12) unos calzones de pelo de camello (2) tres armadores de vaso (2) una espada con puño de plata (22) un biricú usado (1´4) dos cajas usadas (16) dos gananas (3) un sombrero y un bastón ordinario (26) un mosquitero de casa muy viejo (2)” 

Denera 255´5 peso atera zituzten albazeek enkantean. Baina, normalean, heriotza ez da merkea izan ohi, eta gastuak hortik gora joan ziren. Dakusagun zer nolako gastuei egin behar izan zieten aurre: 

“Decechos parroquiales del entierro (134´4) misa (16) excavar hoyo (4) caja (32´5) paños de luto y cera (58) refresco (50)” 

Gastu guztiak kitatu bazituzten albazeek, euren poltsikotik 39´4 peso jarri behar izan zituzten.
Juan de Ubao Salezan, egun Panamakoa den San Felipe de Portobelon hil zen, 1697ko otsailean. Bistan da, aramaioarrak ez zituela Amerikak egin.

(argazkiaren oina) "Autos seguidos sobre el cumplimiento del testamento de D. Juan de Ubao, vecino que fue de la ciudad de Sevilla, que murió en esta de San Felipe de Portobelo. Vino en la presente Armada de la Guardia de las Indias del Cargo del Señor General Conde de Sauzedilla, este año de 1697"

Argazkiak: JMVM

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina