ekaina 30, 2026

MONDRAGONES TXAPELDUN 1916an

 

Mondragones, 1920an

    Hamaika aldiz entzun ditugu Juan Bautista  Azkarate “Mondragonés” (Arrasate 1891- Arrasate 1965) pilotari handiaren gaineko istorioak. Denboran urruti geratzen zaizkigun arren, txapeldun arrasatearraren balentriak bere herrikideen oroimen kolektiboan geratu direla esango nuke… denboraren joanak berak egunetik egunera gero eta gehiago zirriborratzen badizkigu ere.

  Eskuko pilotaren historiaren zehazkizunetatik   barrena egitea oso ariketa zaila da, ondoko arrazoi   nagusiarengatik. Eskuko pilota baztertuta egon zen Donostia eta Bilbotik, denbora luzez. XX.aren lehen hereneko prentsan Donostiako egunkarietan PILOTA epigrafean erremontea bakarrik sartzen zen. Bilbon, berriz, pala. Beraz, gehien irakurtzen ziren kazetetan eskuko pilotariak ez ziren ezagunak. Idatzita daukat Mondragones, txapeldun izan etalau urtetara eraman zutela Donostiara lehen aldiz, Moderno frontoira, erakusketa partidu batera.

Gasteiz salbuespena genuen, batez ere hiriko jaietan programatzen baitziren Fronton Vitorianon eskuko pilotari izarren arteko partidak. Gipuzkoa eta Bizkaiko agerkarietan eskuko pilotari buruzko albiste apurrak herrietako noiz behinkako kroniketan aurki daitezke. Eta hori ez zegoen ziurtatuta, adibidez Arrasaten, kazetari lana ez bide baitzen oso estimatua gure artean. Alde horretatik aprobetxatzen dut esateko, askoz aurreratuagoak izan direla, adibidez, Bergara, Aretxabaleta eta Oñati, kronista emankorragoak izan baitituzte. Horregatik, Arrasateko frontoian – Zaldibar- Mondragonesek bere hastapenetan jokatutako partidei buruzko informaziorik ez dut aurkitu.  Eta, oro har, eskuko pilotarako frontoietan lehiatutako partiduei buruzko albiste gehien eman dituena Astelena da, Eibarren kazeta-kronistak izan baitira ia beti eta, aipamen txikiak baziren ere, tokiko kronikan agertzen ziren.

Gero gertatzen da, idatzita ez dagoenaren gain gaizki ulertu eta okerrak biderkatu egiten direla, eta Mondragonesekin ere badugu horrelako zerbait. Neronek ere errepikatu ditut besteen aurreko hutsak. Osotasunean garrantzi handirik ez dutenak – izan ere, ez diote muinik kentzen pilotari erraldoiaren iudiari, baina zuzendu behar direla iruditzen zait. Eta gaurko ekarpentxo honek hori ere egin nahi du. Goazen, bada, aurrera.

Behin irakurri nuen Juan de Egizale pilotako kritikoak idatzitakoa:  «Cuando Mondragonés se licenció del servicio militar, desafió al mejor pelotari, mano a mano, aceptando Zapaterito de Lequeitio, que venció a Mondragonés. Se jugaron en este partido cien duros. A los meses, en 1917, en el Astelena de Eibar, disputa por primera vez el título de campeón nacional mano a mano a Zapaterito, al que venció. Aunque aquellas competiciones las organizaban las propias empresas y, por lo tanto, no tenían validez oficial, sino carácter particular, a los efectos venía a ser lo mismo» Ideia hori nagusi izan da, oro har, eta  nire jakin minak eroanda, goian aipatutako albiste solteen bila abiatu nintzen, harlauzetako ibilbidea egiten lagun ziezadaten.

Juan de Egizale buruz ari zelakoan nago. Eta ondoren datozen datuen arabera Mondragonesek bere nagusitasuna 1916an irabazi zuela pentsatzen dut. Nirea ere oker egon daitekeen arren, emango ditudan erreferentziek beste gauza bat diote. Ikusten joango gara.

Lekeitioko Zapaterito
Gasteizko jaietan Frontón Vitoriano izan ohi zen orduan ere pilotazale askoren topalekua, eta 1915ean ere halaxe gertatu zen. Garai hartan Zapaterito de Lequeitio (1) zen eskuko pilotaririk ospetsuena eta txapelduna. Harez gain pilotaleku gasteiztarrean Cantabria, Urzelay, Chiquito de Azcoitia, Baltasar, Chortena… eta Mondragones zeuden iragarrita. Arrasatearrak abuztuaren 9an jokatuko zuen: “Contra el que mejor haya quedado en los partidos a mano jugados en el Frontón Vitoriano” Eta aurreko partiduen ostean Mondragonesekin lehiatu zuena Cantabria (2) izan zen, eta ermuarrak irabazi zuen buruz burukoa 24-18.

Ikusten dugunez, Juan Bautista Azkarate goi-goiko mailan zegoen 1915ean, soldadutzatik etorri ondoren.  Adibidez, Logroñoko frontoian ongi erakutsi zuen bere kirol egoera 1915eko irailaren 8an, Bojas (3) errioxarraren aurka 26 tantotara aritu zenean. Biharamuneko kronikak zioen:

“Ganó el vasco por diez tantos y de calle, a pesar de lo cual no hizo mal papel nuestro paisano, no pudiendo obtener el triunfo porque tropezó con un verdadero coloso de la pelota, pues Azcárate resulta actualmente el mejor jugador a mano de los de las provincias vascongadas”

Baina goian aipatutako albisteen eskasiak zaildu egiten du, ordea, arrastoari jarraitzea eta hurrengo aipua ez dut 1916ko ekainera arte aurkitu. Eibarko jaiak ziren eta Astelena pilotalekuan bi partidu eman ziren hilaren 24 eta 25ean. Lehenean, Mallavia (4)eta Zapaterito de Lequeitio lehiatu ziren. Eibarko kronikalariak zioen biharamunean: “Zapaterito está en posesión de sus facultades y puede considerársele como el mejor y más formidable de los jugadores a mano” Zapateritok irabazi zuen. Eta segitzen zuen kronikak, 25eko partiduari zegokionez:

“A las dos y media de la tarde y en el mismo frontón jugaron Mondragonés contra los hermanos Errasti (5). Como el anterior, fue muy interesante y competido, y nuevamente se equivocó la cátedra, que ofreció dinero por Mondragonés. Se registraron las igualadas a 3, 4, 16, 17, 19 y 21, ganando el definitivo los hermanos, de estos muy bien el mayor Joaquín”

Beraz, 1915ean ez bezala, 1916an Eibarko egitarau ofizialean ageri zen Juan Bautista Azkarate. Badakigu ere, 1916ko San Juan jai haietan Arrasaten ere aritu zela Mondragones, Zaldibarko frontoian. Behintzat, Juan Bautista Azkarate udal egitarauan agertzen zen, eta Mallaviren kontra lehiatu behar zuen, ekainaren 24an, arratsaldeko 3´30etan, biek hirugarren koadrotik atera behar zutelarik. Ez dut inon partidu haren erreferentziarik aurkitu.

San Juanetako jaien ostean itxi egin zen Astelena eta 1916ko irailean ireki zen ostera, astero goi mailako partiduak emateko. Bitartean Mondragones Gasteizen egon zen programatuta abuztuko jaietako zenbait jaialditan. Horrela, abuztuaren 5ean Praderaren kontra aritu zen, 25 tantotara, eta Juan Bautistak irabazi zion 25-18, oso partidu ederra eskainiz. Abuztuaren 9an, berriz, Mondragones-Txortena (6) bikoteak Azkoitiko Txiki eta Txikitoren (7) kontra jardun zuen, 22 tantotara. Kronikak zioen:

“… Igualan a 21, y desde el 16 el público, de pie,  alentaba con sus aplausos a los pelotaris, y al fin Chiquito de Azcoitia ha ganado el partido echando atrás una pelota que Mondragonés y Chortena, persiguiéndola juntos, no han podido recoger”

Azkoitiko Txiki eta Txikito

Azkoitiko Txikito ere izango zuen Mondragonesek arerioa hurrengo borrokaldi batean. Buruz burukoa programatu zuten Astelena frontoian, urriaren 15ean, bi pilotarien artean, lehen bost koadroen barruan.  Eta azkoitiarrak irabazi zion arrasatearrari 26-14. Ez zitzaion hobeto joan arrasatearrari azaroaren 5ean, bera bakarrik Bildosola (8) eta Txortenaren kontra aritu zenean, azken bi horiek ezker eskuarekin. 22-15 irabazi zuen bikoteak.

Eta 1916ko abendura iristen gara, ene ustez oso hil garrantzitsua Juan Bautista Azkaraterentzat, orduan ematen baitira bi partidu erabakigarriak, frontoietako nagusitasuna markatuko dutenak. Mondragones eta Lekeitioko Zapateritok jokatu zituztenei nagokie. Gorago nioen bezala, bitxia da baina egunkariek partidu horien gaineko oso albiste bakan eta motzak ematen dituzte… ematen dituztenek. “La Voz de Guipúzcoa”ren Eibarko korrespontsalak honako ohartxo hau sartu zuen 1916ko abenduaren 4ko bere kronikan:

“En el Frontón Astelena se jugaron esta tarde los dos grandes partidos anunciados con asistencia de numerosísimo público. El primer partido, entre Zapaterito y Mondragonés, resultó muy interesante. El dinero salió por Zapaterito en la proporción de 10 a 6, pero en la primera decena cambió a favor de Mondragonés, que llegó a 24 tantos a que iba el partido, cuando su contrario sólo se había apuntado 16. No se registró ninguna igualada” Besterik gabe.

Bigarren partidua hamabost egun geroago izan zen, abenduaren 15ean, toki berean. Eta berriak are murritzagoak iritsi ziren zaleengana. Kazeta berdinak zioen, bezperan: “El domingo se jugarán dos partidos de pelota. El primero entre Mondragonés, sacando del tres y medio cuadros, contra Zapaterito del dos…”

Norgehiagoketa horren gaineko erreferentzia idatzia beste kazeta batek – Bilboko “El Liberal”- eman zuen:

“Con una entrada superior se han jugado dos importantes partidos de pelota, en los que han contendido los cuatro colosos del pelotarismo de mano a mano. En el primero han luchado Azcárate (Mondragonés) contra Zapaterito de Lequeitio, éste con cuadro y medio de ventaja en el saque. Mondragonés, que jugó potentemente, dominó con facilidad a su contrario, y la “cátedra” que se inclinó en favor del de Lequeitio sufrió un descalabro” Ez emateagatik, ez zuen ezta partiduaren emaitza zehazten.

Izan al ziren bi partidu horiek goian Juan de Egizalek aipatzen zituenak? Ni baiezkotan nago. Nik ez dut Mondragones eta Zapateritoren buruz burukorik aurkitu … 1917ko abuztura arte, Gasteizen. Bestalde, Zapaterito 1917ko urtarriletik Frontón Madrid zeritzanean zegoen kontratatuta, Mondragones Astelenan jarraitzen zuen bitartean. Diferentzia zegoen, Zapaterito ezik, Madrileko gainerako pilotariak bigarren mailakoak zirela. Hala ere, Madrileko prentsak Zapaterito pilotaren munduko txapelduntzat hartzen zuen.

1917ko nire datuen arabera, honako hauek dira Mondragonesek jokatutako partiduak:

DATA

NON

NOREN KONTRA

EMAITZA

1917-01-14

Astelena

Urzelayrekin, Azkoitiko Txikito eta Errastiren kontra

17-22 galdu

 

1917-01-21

Astelena

Errastirekin, Bildosola eta Azkoitiko Txikitoren kontra

13-22 galdu

1917-01-28

Astelena

Praderaren kontra (honek sake librea)

22-16 irabazi

1917-02-11

Astelena

Urzelayrekin, Azkoitiko Txiki eta Txikitoren kontra

15-22 galdu

1917-03-11

Astelena

Etxabe eta Errastirekin, Azkoitiko Txikito eta Baltasarren kontra

04-22 galdu

1917-04-01

Astelena

Errasti anaien kontra

21-22 galdu

1917-04-08

Astelena

Errasti anaien kontra

13-22 galdu

1917-04-15

Astelena

Etxaberen kontra (Mondragones eskuinarekin)

21-22 galdu

1917-04-22

Astelena

Urzelayrekin, Etxabe eta Errastiren kontra

22-17 irabazi

1917-04-29

Astelena

Txortena eta Bildosolaren kontra (biak ezkerrarekin)

13-18 galdu

1917-05-17

Vitoriano

Bojas eta Lechugaren kontra

25-21 irabazi

300/200 pezetako apustua izan zen pilotarien artean

1917-05-27

Astelena

Etxaberen kontra (Mondragones eskuinarekin)

22-14 irabazi

1917-05-27

Astelena

Praderaren kontra (Mondragones ezkerrarekin)

22-13 irabazi

1917-06-03

Astelena

Etxaberen kontra (bost koadroen barruan)

20-22 galdu

1917-06-07

Astelena

Cantabriaren kontra

22-11 irabazi

1917-06-13

Astelena

Praderaren kontra

24-15 irabazi.

500 pezetako apustua izan zen pilotarien artean

1917-06-25

Astelena

Errasti anaien kontra

20-22 galdu

1917-06-29

Astelena

Azkoitiko Txikitoren kontra (bost koadroen barruan)

22-19 irabazi

1917-07-22

Vitoriano

Lekeitoko Zapateritoren kontra

26-19 irabazi


Azken partidu horrek toki berezia merezi du, aspaldiko partez bi pilotaren arteko lehena baitzen. Honela irakurtzen da biharamuneko prentsan:

“El partido se jugó con dos pelotas, sacando del tres. Mondragonés dominó completamente a su contrario, teniéndole, como suele decirse, metido en un puño, pues durante todo el partido fue el Mondragonés delante. Unicamente en el tanto 15 adelantó Zapaterito a su contrario, tan solo por un tanto. Damos la enhorabuena al señor Alti, por ser el único que fomenta en Vitoria con gran ahinco el sport vasco”

Urte hartako Gasteizko jaietan ere aritu zen Mondragones, eta lehen partiduan berriz ere Lekeitioko Zapateritoren aurka jokatu zuen, abuztuaren 5ean.  Arabako prentsak honela deskribatzen zuen partidua biharamunean:

“Jugaron a mano Zapaterito y Mondragonés, partido muy disputado esta temporada, si bien en general con mal éxito para el lequeitiano. Este, que llegó a ser el favorito de nuestro frontón, se vio despreciadisimo por la cátedra hasta el extremo de ofrecerse, cuando estaban igualados, el dinero por el de Mondragón en proporción de 5 a 1, a nuestro juicio demasiado prematuramente.

Los tantos del segundo tercio fueron preciosos; basta con decir que los pelotaris, jugando lo magníficamente que estos dos saben hacerlo, se igualaron durante el 7, 8, 9, 12 y 15. Desde esta igualada se despegó Mondragonés, ganando a fuerza de facultades a su rival, cuando tenía 16 tantos. El partido era a 22”

Eta Andra Mari Zuri jaietako  bigarren partiduak ere Mondragones eta Zapaterito ikusi zituen aurrez

Bildosola, Mondragones eta Txortena, 1911
aurre, baina arrasatearrak Urzelay zeraman aurrelari bezala eta Zapateritok Bildosola. Abuztuaren 6an jokatu zen eta kazeta batek zioen:

“No merece la pena de seguir la marcha de él en una reseña; solo diremos que el dinero salió rojo – Mondragonés- en proporciones alarmantes y que acertaron los del momio, pues quedaron en 17 tantos Vildósola-Zapaterito y no quedaron en menos porque no lo quisieron sus contrarios. Partidos así no se organizan, porque ni hay lucha ni puede haberla ya que se ve desde luego la superioridad de una pareja sobre la otra, y los que mejor lo ven son los de fuera que están más acostumbrados y saben mejor lo que cada uno juega, tanto que parecen y podían anunciarse como “partido a beneficio de forasteros”

Kronikalariak, dena den, onena amaierarako gordetzen zuen. Eta kazetaria pluralean ari bada ere,  oso oker egon beharko nuke ondoko lerroaldearen helburua ez bazen Zapaterito:

“Además, señores pelotaris, no hay derecho a pasar la noche de juerguecita cuando al día siguiente se tiene que cumplir un compromiso con el público. Este merece respeto, y cuando se trata de un juego como el de la pelota que, sobre necesitarse de todas las facultades para luchar, se compromete además dinero… y conste que no personalizamos porque son fiestas y porque nadie necesita aclaraciones”

1917ko Gasteizko jaietako irabazle argia izan zen Mondragones eta abuztuan bertan beste partidu bat eman zioten, hilaren 19an, Azkoitiko Txikitoren kontra, 24 tantotara. Irakurtzen da biharamuneko kronikan:

“El partido se jugó sacando del tres al dos y medio, sin pasar del cinco, limitaciones necesarias para contrarrestar  con la ciencia y habilidad supremas del ya viejo en estas lides Chiquito de Azcoitia, la pujanza formidable y el toque nunca superados de Mondragonés, verdadero fenómeno de la pelota a mano, y quien seguramente antes de dos años no tiene partido posible, si no le ponen un sin fin de limitaciones”

Oso partidu gogorra izan zen, eta jokaldi batean Azkoitiko Txikitok min hartu zuen norgehiagoketa bertan behera utzi behar izan zelarik. Une hartan azkoitiarra zihoan aurretik, 22-16. Abuztu hura triste amaitu zen kirol aldetik Mondragonesentzat, Vitoriano frontoi lekuan beste porrot bat jasan baitzuen, hilaren 26an, Bojas eta Pere errioxarren kontra, 26-13.

1917ko irailez aurrera dokumentatutako partiduen taula eskaintzen dut jarraian:

DATA

NON

NOREN KONTRA

EMAITZA

1917-09-02

Astelena

Sustarra eta Romualdo Larrañagaren kontra

22-5 irabazi

1917-09-02

Astelena

Bildosola eta Larrañagaren kontra

17-18 galdu

1917-12-02

Astelena

Praderarekin, Azkoittiko Txikito eta Urzelayren kontra

22-12 irabazi

“Más parecía que jugaba a pala que a mano”

1917-12-09

Astelena

Praderaren kontra, koadro bateko aldearekin

22-19 irabazi

1917-12-16

Astelena

Txortenaren kontra, Mondragones eskuinarekin.

14-22 galdu

1917-12-30

Astelena

Baltasarrekin, Pradera eta Errastiren kontra

22-10 irabazi

 Baina ezin dut amaitu, 1917ko abenduaren 8an Gasteizen Mondragones eta Zapateritoren kontra izandako partidua aipatu gabe. Sake libre ematen zion arrasatearrak arerioari, Juan Bautistak hirugarren koadrotik atera behar zuen bitartean. Partidua oso intentsua izan zen. Eta kazetariek ere hala islatu zuten euren kroniketan. “La Libertad” egunkarian irakur zitekeen:

“… En los frontones suele dar margen al disgusto la calidad de las pelotas, circunstancia que anteayer apreciamos acaso mejor que nunca, pues las que les fueron puestas a Mondragonés y a Zapaterito, sin ser malas, ni mucho menos, no eran de las indicadas para el juego de fuerza de los dos colosos, que con sus brazos formidables, y su empuje imponente, habían de procurar restarse mutuamente bríos haciendo juego de zaga. Aun con la calidad de las pelotas, vimos un partido de primera; arte, inteligencia, dominio de facultades, todo lo que puede apetecer el más exigente”

Partidua 22ra zen, eta Zapateritok sake librea zuen arrasatearrak hirugarren koadrotik egin behar zuen bitartean. Lehia berdinduta egon zen azken tantotaraino. Mondragones 20-13 eta 21-16  joan zen irabazten. Eta azken tantoak bata bestearen ondoan Zapateritok  egin zituen, arrasatearrak  sakeak eraman ezinik. Gasteizko prentsak zabal eman zuen gertatutakoaren berri. “El Heraldo Alaves”ek zioen:

“Tenía Mondragonés apuntado el penúltimo tanto y aún faltaban a Zapaterito cinco para lograr la igualada; pero una vez cogido el saque logró hacer seguidos todos los tantos hasta el veintidós, final del partido. Ganó por consiguiente éste y al terminarlo, Mondragonés, que durante toda la lucha dio pruebas de corrección y paciencia insuperables, agredió en plena cancha al de Lequeitio, teniendo necesidad de intervenir algunos espectadores, que separaron a los que habiendo empezado a contender en un partido de pelota se hallaban dispuestos a terminar en un sensacional “match” de boxeo.

Mondragonés alegaba que el lequeitiano había mojado la pelota, con objeto de que esta resbalase al sacar. Nosotros no lo vimos, pero oímos afirmar a uno de los jueces, quien se disculpaba de no haber puesto coto a tal abuso, “porque Mondragonés no lo había pedido”

Censurable fue el hecho de Mondragoonés al agredir a Zapaterito, mas es de justicia reconocer que este último se comportó durante todo el partido en forma que disculpa, si no excusa, por completo la actitud del contrario.  Hablaba con el público, se entregaba a la desesperación cuando perdía un tanto, hacía gestos de mal gusto a su contrincante; llegó hasta a liarse a puñetazos con una silla e hizo todo lo posible, en una palabra, para que los espectadores se le pusiesen de uña”

Fronton Vitoriano, 1920

 Bere aldetik “La Libertad” kazetaren kronikalariak honakoa idatzi zuen biharamunean:

“…Entonces surgió el escándalo. El guipuzcoano corrió como un loco detrás de la pelota, pudo cogerla de entre las sillas y sospechando que se la hubiesen mojado, se la tiró a Zapaterito violentamente al rostro. Y como éste quiso repeler la agresión, el público intervino…unos por uno, otros por el otro y los más contra el pelotari Ormazabal, que hizo de juez y de depositario de las pelotas. El conflicto pudo dominarse pronto por la sensatez de todos, pero los comentarios fueron vivísimos y violentos durante largo rato, porque se había atravesado mucho dinero, y el bolsillo da pasión”

Bi egunen ostean pilotako kritikoak ematen zuen bere iritzia:

“… Si la pelota fue mojada la culpa la tuvieron Ormazabal, Zapaterito… y Mondragonés; los dos primeros por proceder sin lealtad ni nobleza y el último por dejarse engañar como un novato en un tanto solemne, emocionante, en el que se jugaba la victoria y muchos cientos de duros… La prudencia, la discreción, su conocimiento del juego y de sus martingalas y trapacerías, y hasta el sentido común, obligaban a Mondragonés a haber exigido de Zapaterito que le diera la pelota para su examen antes de hacer el saque…”

Eta amaitzen zuen, modu zorrotzean: “Si partimos de la hipótesis - ¡certeza, si se quiere!- de que hubo chapucería, convengamos en que también hubo negligencia”

Eskuko pilotaren kantxetako errege moduan amaitu zuen 1917 urtea Mondragonesek. 1916ko abenduan irabazitako koroia zeraman bere buruan arrasatearrak.

PILOTA ARRASATEN. ISTORIOAK

 Arrasateko pilotari buruzko idazkiak helbide honetan aurkituko dituzu, DENAK BATERA:

https://txemax3.blogspot.com/2021/05/pilota-arrasaten-istorioak.html

 

Argazkiak: Kutxateka, Juan de Biasteri Bilduma, Indalezio Ojanguren


(1) Balendin Castellanos Ziarreta (Lekeitio. 1889)

(2) Bernardo Garate Zenarruzabeitia, (Ermua. 1883)

(3) Faustino Galilea

(4) Felix Pradera  (Mallabia.  1895)

(5) Joakin eta Patxi Errasti (Eibar)

(6) Juan Jose Larrañaga (Oikia-Zumaia)

(7) Luis Larrañaga eta Jose Joakin Larrañaga anaiak (Chiqui eta Chiquito de Azkoitia)

(8)Ignazio Bildosola (Eibar)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina