Arrasateko historian emakume gutxi
izango da, Albina Madinabeitiaren ospe mailara iritsi direnak. Estatu osora
irradiatu zuen biolin jole handiak bere kalitatea gazte-gaztetatik, eta oso
ekarpen baliotsua izan zen arrasatearrarena. Denboraren joanak erdi estali
dizkigu Albinaren lorpenak eta emakume aparta izan zelako iruditu zait egokia
dela – agian justiziakoa dela esan beharko nuke- txoko honetan toki bat ematea
gure herrikidearen ibilbide artistikoari.
Ekin diot Albina Madinabeitiaren gaineko bizitzaren zertzeladak
eskaintzeari irakurleei
hurbiltzearren. Honako hauek dira kapituluak:
1.- Arrasatetik Bartzelonara
2.- "Aurrera, Albinita, aurrera!”
3.- Sarasate Saria
4.- Fernandez Bordasen ikasle eta irratiko izarra
5.- Jose Mardones diboarekin
6.- Pilar Caverorekin bikote ospetsua. Errege-erreginarekin
7.- Errepublikarenalde. Ezkontza. Musikan jarraitzeri uko
8.- Espainiako Orkestra Nazionala. Arrasaten, Madrileko Orkestrarekin
9.- Azken urteak Arrasaten
2.- "Aurrera, Albinita, aurrera!”
3.- Sarasate Saria
4.- Fernandez Bordasen ikasle eta irratiko izarra
5.- Jose Mardones diboarekin
6.- Pilar Caverorekin bikote ospetsua. Errege-erreginarekin
7.- Errepublikarenalde. Ezkontza. Musikan jarraitzeri uko
8.- Espainiako Orkestra Nazionala. Arrasaten, Madrileko Orkestrarekin
9.- Azken urteak Arrasaten
Amaitu nuen aurrekoa Albina eta Espainiako Orkestra Nazionala uztartuz. Oraingo berri eta azken honetan gai horrekin abiatuko naiz, izan ere Orkestra hori izan zen Albina Madinabeitiak denbora gehien eman zuen lantokia, agian, beteena, nahiz eta bakarlari gisa aritzeko aukerak oso bakanak gertatu zitzaizkion. Lehen biolina izan arren, talde lana zen garrantzitsuena eta arrasatearrak sakrifikatu behar izan zuen bere artea; behintzat ez zen 1932z geroztik hain nabarmena gertatu.
Espainiako Orkestra Nazionala 1937an sortu zen, hain justu gerra zibilean, baina 1942an jar daiteke elkartearen berreraketako data. Albina, beraz, Orkestra abiatu ondoren inkorporatu zen arren, une erabakigarrian heldu zen elkartera. Eta bertan aritu zen 1977an jubilatu arte. Urte batzuetan emakume bakarra izan zen Orkestran; hala ere, bere lankideen oroitzapen onak izan zituen beti, nahiz eta batzuetan denetariko lanak egitea suertatu zitzaiola umorez kontatu zidan:
“En una de las
grabaciones para disco que hicimos con zarzuela, nos dio las tantas de la noche
y ya de madrugada teníamos un hambre de aúpa, por lo que Ataulfo Argenta nos
pidió a una de las cantantes solistas – Mary Carmen Alvira- y a mí que fuéramos
a buscar algo de comida. Las grabaciones las hacíamos en el Cinema Monumental,
al que se llegaba desde Atocha en su confluencia con la plaza Antón Martín.
Cualquiera que conozca el lugar sabe que a las cuatro de la madrugada no hay
nada abierto en ese lugar. Pero tuvimos la suerte de que pasara un barquillero.
¡No veas el recibimiento que nos hicieron los miembros de la Orquesta cuando
llegamos con todo el cargamento de barquillos!”
Estatutik zehar ez
ezik, Albinak Europa, Amerika eta Asiako hainbat eszenategitan jo zuen
Orkestrarekin. Albinak berak adierazitako zuzendari entzutetsuez gain, XX.
mendeko goi instrumentari eta abeslari
askorentzat jo zuen: Arthur
Rubinstein, José Iturbi, Alicia de Larrocha, Yehudi Menuhin, David Oistrakh,
Mstislav Rostropovich, Jean-Pierre Rampal, James Galway, Victoria de los
Ángeles, Jessye Norman, Gundula Janowitz, Teresa Berganza…
Albinak ez zion batzuetan
balaztarik jartzen bere hitz jarioari eta mingainetik tiratuz gero entzun
zekiokeen zorte handia izan zuela ez baitzuen inoiz Von Karajan zuzendari
entzutetsuaren aginduetara biolina jo. “Oso harroputza zen” esan ohi zuen. Albinak esan ohi zuen berak beste inork baino ordu gehiago eman
zituela biolina eskuetan edukita. Eta anekdota bat kontatzen zuen, sasoi batean
entseguak goizez egiten zituztela, arratsaldez kontzertua eta gauean Antonio
dantzari espainiarrarekin baleta ekitaldian jo behar izaten zutela. Baina gauza
ez zen hor amaitzen, izan ere goizeko ordu bietan Espainiako Radio Nacionalean
zuzeneko emisio bat izaten zuten Ameriketarako. Ia-ia, hogei ordu jarraian
instrumentuarekin.
Antonio dantzaria aipatuta, diodan Nureyevekin ere jo zuela, eta beste
gertaera bitxia azaldu ohi zuen Albinak, errusiarrarekin erlazionatuta. Behin
Madrileko Erretiroko Parkean hiru gauez aritu zen dantzari ospetsua eta entsegu
bat prestatu zuten Orkestra Nazionaleko
arpa jole, biolontxelo jole eta Albina berarekin. Horretan ari zirela bi
garbitzaile azaldu ziren eszenategira handik eta alde egitea eskatu zitzaien
arren beren lanean segitu zuten, harik eta Nureyevek berak erratz bat hartu
arte … bi emakume gizagaixoei laguntzeko. Goian azaldu den
moduan, hainbat diskoren grabaketan hartu zuen esku Albinak, beti Orkestra
Nazionalarekin.
AZKEN URTEAK ARRASATEN
Albina 1977an erretiratu zen lan
profesionaletik. Eta estatuko gobernuak Meritu Zibileko Damaren Lazoa eman zion
urte hartan, arrasatearrak kultura munduari eginiko ekarpen zabal eta
joriarengatik. Beste urtebete batez Madrilen segitu zuen bizitzen, jharik eta jaioterriko bidea hartu behar zuela iruditu zitzaion arte.
Albinari 1977an egindako elkarrizketan
galdetu nion, behin lan profesionaleko erretiroa hartu eta Arrasatera itzulita,
nola ikusten zuen herriko musika mugimendua eta zein nolako proiektuak zituen etorkizunari
begira. Erantzun zehatza eman zidan:
“Herrira heldu eta Udal Musika Banda
deseginda ikustea izan da niretzat penagarriena. Barruan zerbait gertatuko
balitzait bezalako sentsazio mingotsa daukat. Ez dut sekula ulertu nola bota
daitekeen pikutara hainbeste urtetako lana. Industria eta merkatalgo arloetan
aurrera goaz, baina arlo honetan, behintzat, lotsagarri jokatu da.
Itxaropena pizten didana Musika Akademia da.
Gipuzkoako Akademiarik onena daukagula esan daiteke. Hor dabiltzan haur eta
gazteekin laster asko Arrasaten orkestra bat ateratzeko bidea izango dela uste
dut. Eta hortxe eman nahi nituzke nire azken irakaspenak”
Bada istorio bat, Arrasaten entzun dudana, baina ez dakit noraino ez ote den hiri-legenda horietakoa. Izan daiteke egiatasunezko puntu bat ere edukitzea eta jatorriak Albinarengan egon behar du, derrigorrez. Dedaman, entzun dudan bezala: badirudi Espainiako Orkestra Nazionalean jotzen zuenean noizean behin biolin berezi bat ateratzen zuela Albinak, eta Orkestrakoek "El Cerrajero" esaten zioten. Itxura denez, inoiz Unión Cerrajerako agintari batek bere biolina erregalatu zion, Bilboko luthier batek ondo egokituta gero. Bego hor istorioa.
Gure buruz buruko lehen solasalditik harremana ongarritu genuen Albina Madinabeitia eta biok. Berari esker izan nituen aurreneko datuak Miguel Madinabeitia bere aitonari buruz, Madrilgo etxean gordetzen zituen aitonaren izkribu pare bat igorri baitzizkidan. Beraz, bilobari zor diot Arrasateko udal idazkari, idazle, historialari... eta gizon eztabaidatsuaren arrastoaren atzetik abiatzea.
Arrasate Musikaleko orkestran aritu zen Albina Madinabeitia bere azken urteetan. Irakasle gisa ihardun zuen eta bere ikasgelatik dozenaka ikasle igaro zen, gerora musika bidetik igarotakoak.
Omenaldia etorri behar zitzaion eta horrela erabaki zuen Arrasate Musikalek. 1991an gertatu zen, ekainaren 2an burutu zen ekitaldia, Amaya Antzokian. Arrasate Musikaleko Orkestra Sinfonikoak, Juan Arzamendi eta Beatriz Arzamendiren zuzendaritzapean, egitarau aproposa prestatu zuen, Albinari arrasatearren estimua erakusteko. Orkestra Akademiako zenbait irakasle eta ikasle ohik indartu zuten.
Gure buruz buruko lehen solasalditik harremana ongarritu genuen Albina Madinabeitia eta biok. Berari esker izan nituen aurreneko datuak Miguel Madinabeitia bere aitonari buruz, Madrilgo etxean gordetzen zituen aitonaren izkribu pare bat igorri baitzizkidan. Beraz, bilobari zor diot Arrasateko udal idazkari, idazle, historialari... eta gizon eztabaidatsuaren arrastoaren atzetik abiatzea.
Arrasate Musikaleko orkestran aritu zen Albina Madinabeitia bere azken urteetan. Irakasle gisa ihardun zuen eta bere ikasgelatik dozenaka ikasle igaro zen, gerora musika bidetik igarotakoak.
Omenaldia etorri behar zitzaion eta horrela erabaki zuen Arrasate Musikalek. 1991an gertatu zen, ekainaren 2an burutu zen ekitaldia, Amaya Antzokian. Arrasate Musikaleko Orkestra Sinfonikoak, Juan Arzamendi eta Beatriz Arzamendiren zuzendaritzapean, egitarau aproposa prestatu zuen, Albinari arrasatearren estimua erakusteko. Orkestra Akademiako zenbait irakasle eta ikasle ohik indartu zuten.
Chueca eta Valverderen “La Gran Vía”,
Guridiren “El Caserío”ren preludioa, Antonin Dvoraken “9. Sinfonia” Juan
Arzamendiren “Arrasate Musikalaren himnoa” eta Beatriz Arzamendiren “Mendiko
ahotsak” eta “Ibaia-Río” konposizioek bete zuten egitaraua.
Eta Albinak berak, bakarlari gisa modu bereziz egin nahi
izan zion Arrasateko bere publikoari, Mozarten “Minueto” eskainiz. Hainbat eta
hainbat aldiz estatuko eszenategietan bere artea azaldu zuen Albina Madinabeitia
handiak, azkenik, bere herrikideei ere agertu ahal izan zien, 82 urterekin.
Neskatila prodigioak zertxobait gorde zuen, antza, bere agurrerako, izan ere
Amaia antzokia behera etorri zen publikoaren txaloekin. Kritiko batek zioen
moduan, Albinak birtuosoa izaten jarraitzen zuen bere bi eskuekin: ezkerra
altzairuzkoa eta eskuina herenilezkoa.
Ahal izan zuen bitartean, Arrasate Musikalekin lankidetzan
segitu zuen biolin joleak. Eta bere ikasgai magistralak dozenaka gaztek jaso
zituzten. Horixe izan zen Albinaren oparirik aberatsena bere jaioterriarentzat.
Arrasaten hil zen 1996ko irailaren 18an, 87 urte zituela.
Eta hileta elizkizunak herriko eliz nagusian izan ziren biharamunean. Zendu zen
Albina Madinabeitia, bizitza artistiko bete baten ondoren. Ziurrenik, Arrasatek
inoiz emandako musika instrumento jolerik handiena. Eta, beharbada, herriko alabarik entzutetsuena.
Argazkiak: JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina