Arrasateko historian emakume gutxi
izango da, Albina Madinabeitiaren ospe mailara iritsi direnak. Estatu osora
irradiatu zuen biolin jole handiak bere kalitatea gazte-gaztetatik, eta oso
ekarpen baliotsua izan zen arrasatearrarena. Denboraren joanak erdi estali
dizkigu Albinaren lorpenak eta emakume aparta izan zelako iruditu zait egokia
dela – agian justiziakoa dela esan beharko nuke- txoko honetan toki bat ematea
gure herrikidearen ibilbide artistikoari.
Albina Madinabeitia, 1977an |
Ekin diot Albina Madinabeitiaren gaineko bizitzaren zertzeladak
eskaintzeari, Arrasateko
emakume honen ibilbide artistikoa irakurleei
hurbiltzearren. Honako hauek dira kapituluak:
3.- Sarasate Saria
Albina Madinabeitia Arizaga Arrasateko biolin jole ospetsua 1909ko otsailaren 5ean jaio
zen, arratsaldeko 5etan. Gurasoak Nazario Domingo Madinabeitia Altube
arrasatearra eta Kandida Arizaga Gaztelu aretxabaletarra izan ziren. Sendia
Biteri Etorbideko lehen zenbakian bizi zen eta aitaren ofizioa urtzailea zen,
garai hartan Unión Cerrajera S.A enpresako langilea. Sasoi hartarako bitxia
irudi badaiteke ere, Albinari izen bakar bat jarri zioten pontean. Bikoteak sei
seme-alaba izan zituen baina Albina bakarrik iritsi zen nerabezarora, beste
bostak oso txikitxoak hil baitziren.
Albinari musikarako zaletasuna nondik heldu zitzaion adierazteko, diodan aitaren aldeko Albinaren aitona Migel Madinabeitia Aristegi izan zela, hamarkadatan Arrasateko udal idazkaria, alde batetik, eta idazle eta kultura gizon esanguratsua, bestetik. Udal idazkariaren etxean musika zaleak ziren – emaztea Altube zen, Sebero eta Benigno musikarien izekoa- eta ez da bat ere harrigarria Albinak ere zaletasun hartatik zuzen-zuzenean edatea.
Arrasatera itzuli berria zen Albina 1977an eta biolin jole orduantxe erretiratuari elkarrizketa bat egitea proposatu nion, Deia egunkarirako. Urte hartako abenduaren 31an publikatu nuen idazkitik ondoko orrietan joan naiz tartekatzen zati batzuk, Albina hurbilagoa eduki dezagun.
“Betidanik ezagutu dut nire burua instrumenturen bat eskuan dudala. Lehenik mandolina jotzen nuen. Baina nire osaba batek mandolina txotxokeria bat zela esan omen zion nire aitari eta orduan lehen biolina erosi zidan aitak. Aurreneko ikasketak aitak eman zizkidan, sei urte nituela. Bederatzi urterekin ezagutu nuen lehen maisu profesionala"

Nazario Madinabeitia eta Sebero Altube lehengusu propioak ziren. Azken honen biografia 1979an publikatu nuenean, Seberoren gutun bat eman nuen ezagutzera, aita Nazario hil zitzaiola Seberok Albinari zuzendua. Hona hemen zatitxo bat.
“No puedo olvidar los muchos y buenos ratos que, cuando éramos muchachos, pasábamos los dos solos, allí en la goiko-sala de la casa Altube: Nazario con una sonora guitarra y yo con un viejo violín. Yo estudiaba entonces armonía y composición de música y le explicaba los acordes de la guitarra propios para acompañar las melodías que yo raspaba en dicho violín”
Albinaren adinkidea zen Valentin Letona arrasatearrak ere Nazariorekin ikasi zuen, eta Valentinek erabilitako musika-koadernoan ikus daitekeenez ikasketetan Vicente Letona aitaren apunteak erabili zituen. Vicentek ere “Maixu Zaharra”rekin ikasi zuen. Beraz, apunte haiek XIX.ren azken hamarkadetara eramaten gaituzte, eta orduantxe jar genezake Albina Madinabeitiaren biolinerako zaletasunaren abiapuntua.
Albinak ziurrenik erabiliko zuen lehen metodoa |
Iturri hurbila ere izan dut idazki honetarako Gloria Abanda Cendoya kazetariak 1991ko uztailaren 7an, Diario Vasco egunkarian argitaratu zuen elkarrizketa. Bertatik atera ditut zati batzuk eta ondokoa da horietako bat:
“Mi padre era un gran aficionado y mi tío Gaspar Madinabeitia era un fenómeno tocando la tuba, siendo solista de la Sinfónica de Madrid y de la Opera del Teatro Real. El sabía que en el Conservatorio de Barcelona estaba el donostiarra profesor Ibarguren, que veraneaba en Salinas. Así que mi padre me llevó allí para que me escuchara, y una vez que lo hizo el maestro decidió que tenía que estudiar muy seriamente. Como era demasiado pequeña, me llevaron a vivir con ellos después de haber conseguido una beca de la Diputación de Guipúzcoa"
Bartzelonara 1918an heldu zen Albina, artean
umetxoa. Berak aitortzen zuenez, behin “El Siglo” merkatal-saltoki handi bateko
ugazabak, Albina biolina jotzen ikusi ondoren, jolasteko sukalde bat oparitu
zion. Bizitzaren gauzak! Aparteko artista bihurtzeko bidean eta, batera, ume jostailuekin gozatzen ari.
Gaspar Madinabeitia izan genuen Albinaren erreferenteetariko bat. Osaba zuen eta musikako profesionala izan genuen lehen madinabeitiatarra. Historiak baditu bere alde argiak eta, gainerakoak, erdi edo zeharo ezkutuak geratzen dira. Arrasateko musikaren historian Madinabeitia abizenak badu bere tokia – batez ere Albina biolin joleari esker. Albinaren aita ere, Nazario, musika zalea zen. Baina sendi horretan bada beste kide bat, Nazarioren anaia Gaspar, bere abentura musikala ere burutu zuena. Nazario eta Gaspar, Miguel Madinabeitia Arrasateko historialari eta udal idazkariaren semeak ditugu. Gaspar Madinabeitiari toki berezi bat eskainiko diot laster “Hots begi danbolinak” blog honetan bertan. Jarrai dezagun, beraz, Albinarekin.

Behin galdetu zioten Albinari zer izango zen
bere bizitza ez balio aita zenak biolin bat erosi. Eta Albinak garbi asko
erantzun zion kazetariari:
“Ziurrenik Unión Cerrajera-ko langileren batekin ezkonduko nintzen eta seme-alaba ugariren ama izango nintzen”
“Ziurrenik Unión Cerrajera-ko langileren batekin ezkonduko nintzen eta seme-alaba ugariren ama izango nintzen”
Goian Clemente Ibarguren izena aipatu digu
Albinak eta aurrera baino lehen datu pare bat eman nahi ditut biolin jole trebe
horren gain. Donostiarra zen jaiotzez, 1850ean jaioa, eta gaztetatik musikaren
arlo bohemioarekin lerrotu bide zen. 1878an Parisen dago, biolina jotzen,
Espainiako Estudiantinarekin. Isaac Albenizekin batera Espainia eta Amerika
zeharkatu zituen. Pablo Sarasateren laguna zen eta nafarrak lortu zuen
donostiarraren bizimodua nolabait zuzentzea, eta horren ildotik Bartzelonako Musika
Kontserbatorioan erdietsi zuen Ibargurenek biolineko irakaslearen plaza.
Jubilatutakoan, Donostian eman zituen azken urteak eta bertan hil zen 1933an.
Prentsako nekrologikoetan adierazten zen, Ibargurenen ikasleen artean Albina
Madinabeitia gailentzen zela.
Argazkiak: JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina