Joxe Arriaran 1972an |
Egun zirraragarri
haren aurrean medioek Joseri eskainitako albisteetan azpimarratzen zuten
arrasatearraren izaera eskuzabala, txiki-txikitatik Arrasateko ikastetxeko
frontoian pilotan hasi zenetik. Eta gogoratzen zuen batez ere Juan Bautista
Azkarate “Mondragonés”en ondoan ikusi zuela pilotari izan zitekeela. Txapeldun
handiarekin entrenatzen ziren herriko gaztetxoak. Baina nola eman urratsa
pilotari on eta publikoak estimatua izateko? Eta Josek bi izen aipatzen zituen,
bere karreran garrantzi handia izan zutenak: lehena, kirol zalea gaztarotik
baina batez ere modu pasiboan: Jose Añibarro, Unión Cerrajera S.Aren idazkaria
izandakoa, betidanik Joserengan pilotari onaren itxura ikusi zuena eta
profesionala egitera animatu zuena; eta bigarren makulua, oinarrizkotzat
Arriaranen ustez, Santi Etxebarria “Zurdo de Mondragón” izan zen, Jose baino zazpi
urte zaharragoa, ordurako kantxetan izena irabazi zuena. Bergaran ari ziren
Zurdo eta Arriaran entrenatzen arratsalde batean, Etxebarriaren partidu baten
aurretik, eta frontoiko enpresariek galdetu bide zioten zein zen laguntzen ari
zitzaion mutil hura.
Handik bost
egunetara Ondarruko frontoian debutatu zen arrasatearra Zugadiren kontra, eta
Joxek irabazi zuen, 18-14. 1944 urtea
zen, abuztuaren 30ean. 75 pezeta eman zioten. Joxek 18 urte zituen egin berriak (1) Diodan, egun eta frontoi berdinean
Eugenio Bolinagak egundoko erakusketa egin zuela. Kortabitarteren
laguntzarekin, 22-17 irabazi zuen arrasatearrak
Arrien-Gallastegiren kontra.
Joxe eta Pako anaiak |
Joxe Arriaranek
2.100 partidutik gora jokatu zuen bere bizitzan eta nabarmentzekoak dira
irabazitako buruz-buruko bi txapelak (1955 eta 1956) eta Pako anaiarekin
lortutakoa (1961) Urte hartan Arriaran II Gipuzkoako kirolaririk onentzat
hautatu zuten eta Kirol Merituzko dominarekin sariztatu zuten (2),
urte bakar batean ia ehun partidu jokatu baitzuen. Eta hori, noski, pilotatik
kanpo ere lan egin behar izan zuela… familia aurrera atera ahal izateko.
Joxek gogoratzen zuen behin, inoiz jokatutako partidurik gogorrena Zurdo de Mondragon bere lagun handiaren kontra izandakoa gertatu zela. 22-21 irabazi zuen Arriaranek, 105 minutuko lehiaren ostean. Eta galdu arren, gogoratzen zuen 1946ko Errege Egunean Eibarren jarri zioten beste partidu gogorra. Joxek zioen moduan, hasten ari zen eta kantxan trebatzeko aukerak ematen zizkion enpresak. Urtarrilaren 6 urrun hartan Atano III eta Gallastegiren kontra aritu zen, Akarregirekin bikotea eginez. 22-4 irabazi zuten lehenek. Prentsak biharamunean zioen:
“Decíamos “¿No será una carga excesiva la que
se ha impuesto a Acarregui y Arriarán II en su lucha contra Atano y
Gallastegui? El resultado fue 22-4 en favor de Mariano y Miguel. Además se sacó
una pelota excesivamente viva, que perjudicó mucho a Arriarán (todavía no ha
cumplido 20 años y no tiene mucha fuerza) quien, como es natural, al verse
obligado a jugar con aquella pelota no pudo rendir su labor habitual y terminó
completamente desmoralizado. Creemos que debía haberse utilizado una pelota más
adecuada para el chavalín de Mondragón, en atención a que el mismo está ahora
haciéndose como hombre, ha empezado a formarse como jugador”
Hogeita zortzi
urtez profesionalean ihardun ondoren Joxek 1972ko otsailaren 20ean egin zen
publiko albistea: Joxek pilotari profesional izateari utziko zion. Berrogeita
sei urte egiteko zen eta gorputzak ez zion berak nahi zuen bezala laguntzen. “Nire urterik hoberenak pilotari lotuta
eman ditut eta zoriontsua izan naiz” zioen egun hartan. Nik hemeroteketan
aurkitu ditudan datuen arabera, azken partidua Bergaran jokatu zuen Joxek,
1972ko otsailaren 12an, Berasaluze IV bikotekide zuela, Pierola eta Aldazabalen
kontra.
Omenaldiko pilotariekin, Joxe bizkarrez |
egiteko eguna. 1972ko ekainaren 7 izan zen jai handia, Bergarako frontoian. Jendetza ikaragarria bildu zen hara, Joxeri omenezko keinua eskaintzera. Adierazi behar da, ekitaldi hartan Pako anaiari – Arriaran III- ere agertu ziotela zaleek euren eskerroneko errekonozimendua, espainiar gobernuak Kirol Merituzko Dominarekin saritu baitzuen Arriaran pilotarien sagako gazteena, eta domina "Txus" Fernandez Iriondo Pilotaren Gipuzkoako Lehendakariak ipini zion.
Kirol Merituzko Domina Arriaran III.ri |
“Joshe Arriarán, ganador o derrotado, siempre
se retiraba con el aplaudo del público. Arriarán II ha conocido las derrotas
luchando en la cancha, dando todo cuanto tenía en cada ocasión. Para él no
había circunstancias, categoría del partido, ambiente que al mismo rodeaba,
localidad en la que jugaba. Para él. Sólo había el jugar a la pelota “cada vez
mejor” Joshe Arriarán se retira vencedor, porque se marcha de las canchas
victorioso, rendido por los años, pero con “sasoya” suficiente para seguir
jugando. Su propia estimación le prohíbe continuar en la cancha, con la
responsabilidad que él en todo momento supo mantener. No le va a Joshe el
rendir menos y por eso se retira”
Eta Juan de
Eguizale kazetariak segitzen zuen bere kronikarekin:
Bi anaien arteko besarkada |
“Al comentar esta despedida de hoy y el acto de la imposición de la Medalla al Mérito Deportivo a Paco Arriarán (Arriarán III) retirado hace algún tiempo de las canchas, hoy asesor federativo y preparador de nuestros pelotaris aficionados, por simple y generosa vocación, estamos obligados forzosamente a dedicar a “Zurdo de Mondragón” nuestra admiración. Estará en Vergara esta noche. Y al recordar a los pelotaris mondragoneses, nuestro recuerdo y nuestra oración será para el inolvidable Eugenio Bolinaga, aquel gran maestro de la pelota, aquel animoso pelotari que tanta admiración levantó por su calidad de juego y seriedad en la cancha, y para aquella figura, casi mito, figura gigante, extraordinaria de don Juan Bautista Azcárate “Mondragonés” que fue el protagonista de una larga etapa de la vida de la pelota, y quien dio paso, vencido también por los años, al que luego sería el famoso Atano III…. Cuando los hermanos Arriarán se abracen una vez más en la cancha, estarán celebrando el triunfo de haber logrado el Campeonato de la Estimación, el mejor triunfo de cuantos hayan conquistado, sabiendo que dejan muchos y buenos amigos. Y en ese abrazo se fundirán también el de los pelotaris mondragoneses citados y el de toda la afición, que se siente honrada de haber contado con unos maestros como Joshe y Paco Arriarán”
Omendua, besteak beste, Pako anaia etra Zurdo de Mondragonekin |
Bergarako
frontoiko harmailetako jesarleku batean zeuden gau hartan Rosa Aranburu, arriarandarren
ama, Enkarna Elorza Joxeren emaztea, Kristina Arregi Pakoren emaztea eta bi anaien sendi zabala. Araba, Bizkaia,
Gipuzkoa, Nafarroa eta Errioxako Pilota Federazioak presente egon ziren –
Espainiako Federazioa ez. Arrasateko Udalak, frontoi desberdinetako ordezkariek,
eta, batez ere, pilota zaleek jo zuten tropelean frontoira.
Joxe, ama eta emaztearekin |
Joxe, senide eta lagunek inguratuta |
Joxe eta Jesus Garzia Ariño, "Peino" eta Berezibar adiskide arrasatearrekin |
Pilota partiduak
antolatu ziren, eta pilotarien aldeko eskaintza zabala izan zen parte hartzeko.
Uneko izarrik dirdiratsuenek azaldu zuten euren burua – Federazioak zigortuta
zegoen Julian Lajos barne- baina denei txanda eman ezin zitzaienez, Retegi
I-Andueza bikotea Ogueta-Naldaren kontra
lehiatu zen, 15-22 arabarren alde. Bigarren partiduan, Garzia Ariño I -
Tapia I / Berasaluze IV - Orexa II bikoteek ihardun zuten eta azkenak izan ziren garaileak, 22-16.
Baina askori
malkoak isuri arazi zizkiena, bi partiduen arteko tartean gertatu zen, bi
anaiak besarkada handi batean lotu zirenean. Publikoa, agintari, kirolari eta
hara bildutako guztiak, pilotaren liburuaren urrezko orri bat ixten ari zeneko
lekukoak bihurtu ziren. Joxe Arriaran agur esaten ari zitzaion pilota
profesionalari, bizkarrean motxila ederra zeramala, hamarkadatako bere
txapeldun-izaerari esker betea.
(1) 1926ko abuztuaren 13 jaio zen Joxe Arrasaten, eta 2015eko urtarrilaren 31n hil zen Aramaion.
(2) 1961-05-14an, Bergarako frontoian ipini zion domina Jose Antonio Elola Olaso kirol idazkari espainiarrak. Ekitaldi hartan buruz buruko pilota finala jokatu zuten Azkarate eta Etxabe X.k. Lehenak irabazi zuen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina