iraila 22, 2011

FELIX ARANO ARRASATEN (1902-1927) Pedro Viteri eta bere ekarpena gogoratuz

 Atal batzuk eskaini nahi dizkiot txoko honetan XX. mendeko Arrasateren garapen integralean zerikusi handia izan zuen maisuari. Eta hori zein izan zen jakin badakigu: Felix Arano. Noski, nik idatzitakoa bakarrik bilduko dut, Aranori buruz gehiago eta zabal idatzi baita, eta nire asmoa “Hots begi danbolina” blogean sail bat irekitzea da, besterik gabe, nire ekarpenekin. Batzuk dagoeneko argitaratuta daude eta beste zenbaitzuk atalez emango ditut.

FELIX ARANO ARRASATEN (1902-1927)

PEDRO VITERI ETA BERE EKARPENA GOGORATUZ

LEHEN BALANTZEA.1903

FELIX ARANO. MAISU ERAGILEA (2tik lehena)

FELIX ARANO. MAISU ERAGILEA (2tik bigarrena)

ARABAKO MAISUAK ARANORENGANA

ARANO MAISUARI OMENALDIA. 1925 

ARANO ARRASATEKO SEMEKOTZAT. 1925

FELIX ARANOREN HERIOTZA. 1929

TERESA GARCIA MAISTRA GOGORATUZ

  ====.====
Pedro Viteri zenari eskainitako monumentuak oso egoera txarrean dagoela salatu izan da berriki, eta hala da. Arrasateko kultura eta hezkuntza-mezenasek gure herrian utzitako ondareren azken aztarnak poliki-poliki desagertzen ari zaizkigun uneotan pentsatu behar dugu, behintzat kontsolamendurako zirrikituren bat utzi behar dugu-eta, haren bitartez ereindako haziak oraindik ere uzta ematen duela, eta altxor inmaterialaren jarioak bizirik segitzen duela.

Aukera izan dudan guztietan defendatu dut hezkuntza sistemaren askatasuna, edozein herriren garapena prestakuntzaren zutabeetan sustatu behar dela konbentzituta. Pedro Viterik horren gisako sentimenduzko erakusleak utzi zituen han eta hemen barreiatuta eta maiz aitortu dut XX. mende osoko eta baita gaur eguneko arrasatear garapenaren sustraietan Viterik ipinitako hazia antzeman daitekeela. Viterik adierazi zuen izpiritutik zuzenean edan zutenak betiko joan baziren ere, haien ondorengoek garbi asko utzi zuten arrastoa arrasatear belaunaldi gazteagoetan, gureganaino iritsiz.  

Aspaldi lurreratu zuten Viteriren obra hoberen adierazten zuen eraikina. Modernitateak bestelako argazkiak behar bide zituen!

Eraikin hartatik igarotako ehundaka arrasatear gazteren izpiritua, ordea, oraindik ere bizirik dagoela esango nuke. Bitez lerro haiek omenaldi txiki bat, Viteri Fundazioaren sorburutik maisu izandako Felix Aranorentzat. Eta, noski, haren lekukotasuna gure egunetaraino heltzerik posible egin duten argazkiko herritarren moduko guztientzat.

Irakaslearekin dauden ikasleak honako hauexek direlakoan nago. Goiko ilaratik hasita eta ezkerretik eskuinera: Luis Ibañez de Opakua “Txomin Txiki”, Ugarte “Goiru”, Jose Letona, Pio Altuna “Txaparro”, Modesto Leibar “Txanpon”, Felix Balanzategi, Roman Etxebarria “Arkauz”, Javier Berezibar “Montxon”, Paco Gonzalez “Listero”, Gregorio Gorosabel, Angel Arana “Txako”, Felipe Abarrategi “Mardo”, Ricardo Herrero, Jose Arizaga “Txanbolin”, Jose Jauregi, Jose Mª Armengou, Berezibar “Montxon”, Damaso Azkoaga “Garbantxo”, Jesus Barrena, Angel Zeziaga, Jesus Trincado, Beltran, Carlos Garro, Juan Etxebarria. Eta maisua, noski, Felix Arano.


 Argazkian Aranoren eskuinean dagoen mutikoa Jesus Trincado da. Beraren gaineko bizitza argitaratu nuen “Bizi izan juat” liburuan, 2000 urtean. Handik ateratzen dut ondoko zatitxoa, hain zuzen ere argitaratu gabe daukadan espainierazko bertsiotik eskuratuta. Trincado 1908an jaio zen eta argazkia atera zutenean 10 urte inguru izango zituen.Trincadok dio:

“De la Escuela Vieja pasamos a la de Txorta, la escuela dirigida por Elías “Txorta” Aspiazu, pero para cuando yo ingresé el nuevo responsable era Francisco Urrutia. No parece que hice ningún progreso notable, pues mi padre habló con D. Félix Arano, de la Escuela Viteri, para que me admitiera en su centro. Don Félix era, sin duda, el profesor más célebre. Nos hacía leer el Quijote de Cervantes, así como las fábulas de Samaniego e Iriarte. Y él se sentaba entre nosotros, como si fuera uno más, al objeto de que todos juntos reflexionáramos sobre las moralejas de aquellas historias. “La zorra y las uvas”, “El burro y el tesoro”, “Los animales con peste”...De todas ellas extraíamos algo positivo, como cuando acusaron al pobre burro de haber extendido la peste, sin haber realizado el interrogatorio indispensable y decisivo al león y la pantera. “¿Vosotros creéis que a los poderosos se les acusa de algo?” preguntaba el agudo Don Félix. 

Supongo que, a fin de evitar disgustos, éste actuaría con prudencia a la hora de utilizar tales métodos de enseñanza, pues los ojos de numerosos vecinos estaban puestos en el maestro liberal, esperando a que algún día diera un patinazo. Tampoco mi padre estaba muy de acuerdo con la metodología de Arano, ya que para él lo mejor era prolongar al máximo mi inocencia respecto al lado oculto de la vida, sabedor de que siempre me quedaría tiempo para hacer fechorías.

En la escuela de Arano, solíamos tener fiesta el jueves de la primera semana en que llegaban las golondrinas. El maestro nos decía que era una razón para estar contentos y dicho día recitábamos cantos y poesías para honrar a la naturaleza. En mi opinión, aquel señor sabio abrió una ventana a la sensibilidad en nuestro interior(1)

Pedro Viteriren gaineko informazio gehiago:



(1) “Bizi izan juat” nire liburuaren (2000) erdarazko itzulpen ez argitaratua.

2 iruzkin:

  1. Josemari argazki eta hitz ederrak zuriak.
    Gure Pedro lan itzela egin zuen gure herrixa modernizatzeko. Konplikatua da imajinatzea nolakoa zen Mondragoe Pedro jaio zen urteetan. Alde batetik bainuetxera Espainiako eta Europako aberatsak etortzen ziren. Bestaldetik, herria pobretasunean murgilduta zegoen. Ez zegoen behar bezalako eskolarik. Harresia oraindik ere alde-zaharra inguratzen zuen. Mondragoera hurbiltzen zen edonork horma gris batekin egiten zuen topo beti. Eta grisa izango zen orduko herriko egoera ere. Herritarrak XIX.mendeko gerra zibilek, karlistadek, utziko urritasunean murgilduta biziko baitziren. Dirudienez, estoldarik ere ez zegoen XIX. mendean gure herrian.
    Pedrok Mondragoeri Biarritz-en itxura eman nahi zion. Garaiko Europako herririk ederrenaren itxura bera. Garibay-ren etxea berritu zuen. Azoka eraiki zuen. Zuhaitzez dotoretutako pasealekua eta jardina eraiki zituen. Musika kioskoa ordaindu zuen, herritarrek musikaz eta alaitasunaz goza zezaten. Baina batez ere, Gipuzkoan hamar eskola laiko eraiki zituen eta, guztietan, irakasle bikainak egin zuten lan. Hondarribiko, Aretxabaletako, Donostiako, eta beste herri guztietako ikasleek gogoratzen dituzte, gu bezala, Felix Arano eta Teresa Garcia bezalako irakasleak.
    Dana dala, zure itzetan falan botazen dut izen bat: Celina Wood. Pedro Viteriren emaztea. Bihotz-oneko andra izango zela uste dut, bere senarraren nahia betetzeko gauza askori uko egin baitzion.
    Pedro de Viteriri, 2008an, bere heriotzaren 100 urteurrenean eskainitako lore-koroan hau esaten zen: "Ahazten ez zaitugun Mondragoetarrok". Ia egia den eta hurrengo belaunaldiek gogoan duten gizon apart horrek Mondragoen eta Gipuzkoan egin zuen guztia.

    ErantzunEzabatu
  2. Arantza, arratsaldeon
    Erabat ados zurekin. Viteriren emaztea ezin da inondik ere ahaztu istorio honetan. Bego horretan, beraz, baita nire errekonozimendua ere.
    Eskerrik asko zure hitzengatik.

    ErantzunEzabatu