ekaina 17, 2020

1934ko SAN JUAN JAIAK



Raso del Portilloren zekorrak
Sarritan ekarri ditut txoko honetara iraganeko herriko jaien albisteak. Gauzatxoren bat edo beste kenduta, normalean gazteleraz idatzita izan dira erreferentziak. Gaurkoan, aldiz, Sanjuanak euskaraz  iragartzen aurkitu dudan kronikarik zaharrena dakart, “Ikasle” korrespontsal anonimo batek emanda, Argia astekarian 1934ko ekainaren 17koan, adieraziz: 

“Aurten iñoiz baiño jai geiago ta aundiagoak omen dira. Futbol zelaian asi dira zezen plaza jasotzen; ainbeste urtetan ez degu ikusi ta aurten zezenketak eta soka-muturrak eta guztiak seguru be; iru musika-banda sekulakoak…” 

“Ikasle” sinatzen zuen korrespontsal berdinak, berriz, Euzkadi egunkarian honela deskribatzen zituen San Juan jaietako gora beherak,  1934ko ekainaren 28an argitaratutako kronikan: 

“Sain Juanak. Eubakoitz arratsaldean erriko zaindari-jaiak asi ziran ezkero, izan da emen iru egunotan alaitasuna ta jolastu bearra. Urteetan ez ei da ezagutu olako Sain Juan-jai alegrerik. Beti lanik-eza ta krisis-bildurraz ilunduta zertako ibili? 

Larunbatean izan ziran pelotaketa ederrak, laisterketak, ostikoketak eta, zer esanik ez, musika ta dantza. Baiña egun arek ez zuan artean jai-kolore osorik; gero bai kanpantorretik din-dan kanpai guztiak asi ziranean, eta iluntzean Griesbacher´en Salve aundia, argi guztiak piztuta, elizako kapa ikusgarriak aldaran eta abestu zanean, orduantxe zan Sain Juan Batista. 

Igandean Euskaltzaindiko buru Azkue aundiak eman zuan Meza Nagusia. Perosiren Benedicamus Domino abestu zuten koroan eta itzaldia Anitua tar Pedro jaunak egin zuan guztizko ederra. Ondoren Bergarako eresbatza ta abesbatza ospatsuak eman ziguten plazan konzierto bana ta txalorik asko entzun zuten. Gero pelotaketa, zezenketa ta abar. Baiña egunik alaiena, erri osoa goizean goizetik kalera atera ta dantzatu duana astelena izan da. Danboliñak jo zuan kalerik kale Zezenak datoz, eta ori entzutean, an giñan guztiok soka-muturrean. Ez dago sokamuturra bezalakorik logurak astindu ta jendea pizkortzeko. 

Orra iru egun alai ta gaur… ixil-ixil ikastolara” 

"La Voz de Guipúzcoa" egunkariaren korrespontsalak ekainaren 27an zioenez, lehen zekorketan Paco Bernal eta Pepito Montañés aritu ziren, jendez beterik zegoen plazatxoan. MOntañesesk bi aldiz bisitatu behar izan zuen plazako eritegia, zekorrak harrapatuta. Ekainaren 26an izan zen bigarrena, eta ostera aritu zen Bernal, Paco Cesterrekin batera. Kazetariaren arabera, zaleak ederto disfrutatu ziren espektakuluekin.

 
Gasteiz-Malzaga zerbitzuko trena
Bitxia gertatu zait, zekorketei buruzko ondoko oharra, Gasteizko “Pensamiento Alavés” egunkarian, 1934ko ekainaren 23an argitaraua:
   
“También se nos ruega digamos lo que haya respecto a trenes especiales a Mondragón mañana con motivo de la novillada de feria. Eso lo pedimos nosotros, hace ya mucho tiempo, a la dirección del ferrocarril y a la empresa taurina, y no sabemos que se haya accedido; y como más sabe el loco de su casa que el cuerdo en la ajena, y a nadie se le manda ser más papista que el Papa… ¡allá cuidados!

Pero que conste que, bien movido y trabajado el asunto, podían habérseles llevado mil vitorianos, y si cada uno dejaba allí un par de duros, que no es mucho, ambas entidades pueden sacar la consecuencia” 

Plaza bete egin bazen, non sartuko ziren trenak ekarriko zituen mila pertsona haiek? Iruzkina izenpetzen zuen “El Niño de Olárizu” pixka bat exajeratua iruditzen zait, ez zaleek Arrasaten utziko zuten diru kopuruari begira baizik eta Gasteiztik Arrasateraino tren hartan mila pertsona sartzeari dagokionez. Bospasei zerbitzu jarri beharko ziren horrenbeste zale garraiatzeko… 


Simon Lezeta
Jaiekin jarraituz diodan, beste ekintza batzuk ere izan zirela, hala nola, txirrindularitza lehiaketetan hasi berrientzat,berrogei kilometroko lasterketan: Sotero Moreno izan zen garailea. Jose Arrieta, Julio Etxebarria eta Gregorio Idigoraseen arretik. Plater tirada bat ikusi ahal izan zen, eta irabazlea Bergarako Jose Gonzalez gertatu zen, lehen arrasatearra - Simon Lezeta- hirugarrena sailkatuz. Eta pilota partiduetan, Gurea frontoian Egia eta Mallabiko Txikitok 22-17 irabazi zieten Peru eta Artamendiri. Bigarren partiduan, berriz, Mondragoneko Txikito eta Uribe arrasatearrek mendean hartu zituzten Murua II eta Txara.

Aurten, zoritxarrez, Arrasateko jaien gaineko kronikak ez du goiko ospakizunen antzerakorik bilduko.

Argazkiak:JMVM 

1 iruzkin:

  1. Bigarren argazkia, Oñati adarrako San Prudentzio Geltokian ateratutako irudia da. Bidaiariak, tren aldaketa edo transbordoa egiten ari dira.

    ErantzunEzabatu