Raso del Portilloren zekorrak |
“Aurten iñoiz baiño jai geiago ta
aundiagoak omen dira. Futbol zelaian asi dira zezen plaza jasotzen; ainbeste
urtetan ez degu ikusi ta aurten zezenketak eta soka-muturrak eta guztiak seguru
be; iru musika-banda sekulakoak…”
“Ikasle” sinatzen zuen korrespontsal berdinak,
berriz, Euzkadi egunkarian honela deskribatzen zituen San Juan jaietako gora
beherak, 1934ko ekainaren 28an
argitaratutako kronikan:
“Sain Juanak. Eubakoitz arratsaldean erriko
zaindari-jaiak asi ziran ezkero, izan da emen iru egunotan alaitasuna ta
jolastu bearra. Urteetan ez ei da ezagutu olako Sain Juan-jai alegrerik. Beti
lanik-eza ta krisis-bildurraz ilunduta zertako ibili?
Larunbatean izan ziran pelotaketa ederrak,
laisterketak, ostikoketak eta, zer esanik ez, musika ta dantza. Baiña egun arek
ez zuan artean jai-kolore osorik; gero bai kanpantorretik din-dan kanpai
guztiak asi ziranean, eta iluntzean Griesbacher´en Salve aundia, argi guztiak
piztuta, elizako kapa ikusgarriak aldaran eta abestu zanean, orduantxe zan Sain
Juan Batista.
Igandean Euskaltzaindiko buru Azkue aundiak
eman zuan Meza Nagusia. Perosiren Benedicamus Domino abestu zuten koroan eta
itzaldia Anitua tar Pedro jaunak egin zuan guztizko ederra. Ondoren Bergarako
eresbatza ta abesbatza ospatsuak eman ziguten plazan konzierto bana ta txalorik
asko entzun zuten. Gero pelotaketa, zezenketa ta abar. Baiña egunik alaiena,
erri osoa goizean goizetik kalera atera ta dantzatu duana astelena izan da.
Danboliñak jo zuan kalerik kale Zezenak datoz, eta ori entzutean, an giñan
guztiok soka-muturrean. Ez dago sokamuturra bezalakorik logurak astindu ta
jendea pizkortzeko.
Orra iru egun alai ta gaur… ixil-ixil ikastolara”
"La Voz de Guipúzcoa" egunkariaren korrespontsalak ekainaren 27an zioenez, lehen zekorketan Paco Bernal eta Pepito Montañés aritu ziren, jendez beterik zegoen plazatxoan. MOntañesesk bi aldiz bisitatu behar izan zuen plazako eritegia, zekorrak harrapatuta. Ekainaren 26an izan zen bigarrena, eta ostera aritu zen Bernal, Paco Cesterrekin batera. Kazetariaren arabera, zaleak ederto disfrutatu ziren espektakuluekin.
"La Voz de Guipúzcoa" egunkariaren korrespontsalak ekainaren 27an zioenez, lehen zekorketan Paco Bernal eta Pepito Montañés aritu ziren, jendez beterik zegoen plazatxoan. MOntañesesk bi aldiz bisitatu behar izan zuen plazako eritegia, zekorrak harrapatuta. Ekainaren 26an izan zen bigarrena, eta ostera aritu zen Bernal, Paco Cesterrekin batera. Kazetariaren arabera, zaleak ederto disfrutatu ziren espektakuluekin.
Gasteiz-Malzaga zerbitzuko trena |
“También se nos ruega digamos lo que haya
respecto a trenes especiales a Mondragón mañana con motivo de la novillada de
feria. Eso lo pedimos nosotros, hace ya mucho tiempo, a la dirección del
ferrocarril y a la empresa taurina, y no sabemos que se haya accedido; y como
más sabe el loco de su casa que el cuerdo en la ajena, y a nadie se le manda
ser más papista que el Papa… ¡allá cuidados!
Pero que conste que, bien movido y
trabajado el asunto, podían habérseles llevado mil vitorianos, y si cada uno
dejaba allí un par de duros, que no es mucho, ambas entidades pueden sacar la
consecuencia”
Plaza bete egin bazen, non sartuko ziren trenak ekarriko zituen mila pertsona haiek? Iruzkina izenpetzen zuen “El Niño de
Olárizu” pixka bat exajeratua iruditzen zait, ez zaleek Arrasaten utziko zuten diru kopuruari begira baizik
eta Gasteiztik Arrasateraino tren hartan mila pertsona sartzeari dagokionez. Bospasei
zerbitzu jarri beharko ziren horrenbeste zale garraiatzeko…
Jaiekin jarraituz diodan, beste ekintza batzuk ere izan zirela, hala nola, txirrindularitza lehiaketetan hasi berrientzat,berrogei kilometroko lasterketan: Sotero Moreno izan zen garailea. Jose Arrieta, Julio Etxebarria eta Gregorio Idigoraseen arretik. Plater tirada bat ikusi ahal izan zen, eta irabazlea Bergarako Jose Gonzalez gertatu zen, lehen arrasatearra - Simon Lezeta- hirugarrena sailkatuz. Eta pilota partiduetan, Gurea frontoian Egia eta Mallabiko Txikitok 22-17 irabazi zieten Peru eta Artamendiri. Bigarren partiduan, berriz, Mondragoneko Txikito eta Uribe arrasatearrek mendean hartu zituzten Murua II eta Txara.
Aurten, zoritxarrez, Arrasateko jaien gaineko kronikak ez du goiko ospakizunen antzerakorik bilduko.
Argazkiak:JMVM
Simon Lezeta |
Aurten, zoritxarrez, Arrasateko jaien gaineko kronikak ez du goiko ospakizunen antzerakorik bilduko.
Argazkiak:JMVM
Bigarren argazkia, Oñati adarrako San Prudentzio Geltokian ateratutako irudia da. Bidaiariak, tren aldaketa edo transbordoa egiten ari dira.
ErantzunEzabatu