|
Alavesaren elastikoarekin |
Arrasaten izan dira berezko
merituz nabarmendutako futbol jokalariak. Txoko honetan ere merezi dute
aipamena, azken finean historiako zati zabala adierazten baitute, eta denak
ezina izango den arren behintzat eskura ditudanak ekarri nahi ditut hona.
Honako ekarpentxo honekin ekiten diot, beraz, errepaso txiki bati, Mondra-k emandako
futbolari (ostikalari) ospetsuenekin. Barka nazatela tintontzian geratuko direnak.
Pozik emango nituzke ezagutzera guztien izenak eta egintzak.
Jesus Errasti Azurmendi Arrasaten
jaio zen 1929ko martxoaren 25ean.Futbolari bezala UCEAn nabarmendu zen,
1948an. Jose bere anaia zaharrak ireki zuen kirolerako sendiaren atea.
|
Atotxan, 1949. Mondrarekin. Jesus eta Jose anaiak |
Eta hark ere izango du tokia aipatuen artean.
Jesusek bere estilo eta futbolerako erakusten
zuen trebeziarengatik aurki “Lawton” gaitzizena eman zioten, britainiar ligako
Tommy Lawton idoloaren itxurak baitzituen.
|
Behean erdikoa Jesus, eta bere atzean Berezibar, 1951-09-01 |
|
UCEA eta Mondratik zehar Eibarrera eman
zuen salto. Denboraldi bat geroago Deportivo Alavesek fitxatu zuen, 1951-52 denboraldirako, bigarren mailan aritzeko.
Alavesekin hasi eta aurrenetako partidu batean, lagun artekoan, Madrilgo Txamartinen aritu zen, 1951ko irailaren 1ean, Real Madriden
kontra. Ez zen txantxetakoa izan, madrildarren artean Alonso, Muñoz, Olsen,
Molowny eta antzeko jokalariak baitzeuden. Partidua 7-2 galdu zuten arren
babazorroen artean Errastik oso itxura ona eman zuela diote kronikek.
|
Jesus,bigarrena zutik ezkerretik. Uribarren eskuinekoa, makurtuta |
|
|
Aipatu
behar da, partidu hartan gasteiztarrekin beste arrasatear batek ere jokatu
zuela: Txomin Berezibar Altuna. Horra hor, beraz, Arrasateko kirol historiarako
apuntatzeko data: 1951-09-01.
|
Errasti, Uribarren eta Zarra mitikoa |
Bigarren mailan ari zen
Barakaldora pasatu zen hurrengo denboraldian Errasti eta Bizkaiko hiri hartan
1953-54 urtera arte egon zen. Eta Barakaldotik Andaluziara joan zen
arrasatearra, Cadizeko San Fernandoko ekipora, alegia. Eta bertan 1954-55
urtean ihardun zuen. Talde horren web gunean irakur daiteke: “Hamarkada
zoragarria hasi zen 1954an” San Fernandoko kasu honetan ere, Errastik beste arrasatear batekin egin zuen topo: Juan Jose Uribarrren. Azken hori aurreko
denboralditik zebilen Cadizeko ekipo hartan, hain zuzen bigarren mailara igo
zenean. Uribarren eta Errastik arerio izan zuten bigarren mailan beste arrasatear bat, Jaenen futbol goi karrera egiten ari zena: Angel Arregi.
|
Errasti, hirugarrena ezkerretik. makurtuta. Bosgarrena Arriaran. |
Errastik San Fernando
taldean urtebete bakar bat eman zuen eta handik Burgosera hurbildu zen.
Hirugarren mailan zebilen Burgos C.F eta bigarrenerako prestatzen ari zen.
1955-56 denboraldian, beraz, Gaztelako hiri
hartan ihardun zuen, eta taldean beste arrasatear batekin egin zuen
topo: Juanito Arriaranekin, Burgosen soldadutza egiten ari zena.
Goiko argazkia Jesus Errastiren azkenetako partidu batekoa da, lagun artekoa, Juventud Deportiva Mondragónekin, hamarkadatan taldeko laguntzailea izandako Pereirari egin zitzaion omenaldian, Iturripen. Makurtutakoetako bigarrena da Jesus, eskumatik, bere ezkerrean Berezibar Deportivo Alaveseko kide ohia duela.Jokalarien artean ikus daitezke, Jose Errasti (entrenatzaile lanetan) Imanol Zeziaga Divino I, Uribarren,Txantxote, Guridi, Balzategi, Bolinaga, Kortabarria... Futbolista onak,Arrasateko futbol historiako ale baliotsuak.
Jesus Errasti Burgosen
erretiratu zen futbol profesionaletik, 27 urterekin. Jokalari ohi arrasatearra
2003an hil zen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina