Aramaioko eliza nagusia |
Gerrako frontea Aramaion zegoen.
Herriko udalak ahaleginak eta bost egiten zituen normalitateari eusteko, baina egunetik
egunera egoera konplikatuagoa zen. Ezer gutxi egin zezaketen Errepublikari
zintzo erantzuten ari zitzaizkion gizon emakume haiek.
1937ko otsailaren 21ean, zinegotziak
Udaletxera biduta, Arabako Mankomunitatearen gaineko lehen berria izan zuten. Bertan
zeuden, Antonio Plazaola zen alkatea eta Frantzisko Urizar, Juan Elexalde,
Maximo Kruzelaegi, Timoteo Garro, Kalixto Astondoa, Biktor Pol, Felix Irasuegi,
Mario Loiti eta Demetrio Ayastuy zinegotziak. Idazkaria, behin behineko
jardueran, Frantzisko Mendizabal arrasatearra zen.
“El Sr. Presidente hizo
uso de la palabra dando cuenta a los señores concejales de lo tratado en la
entrevista que tuvieron él y el concejal Máximo Crucelaegui con los
representantes de los ayuntamientos alaveses que se encuentran en la zona leal.
Dice el Sr. Presidente que se proyecta formar una Mancomunidad Alavesa con
dichos ayuntamientos para fines completamente administrativos, al objeto de
sustituir por el momento a la Diputación Alavesa.
Todos los concurrentes
mostraron su conformidad a la formación de la proyectada mancomunidad,
aceptándola en principio, quedando para estudio y aprobación el articulado que
la rija”
Martxoaren 6an, berriz, ostera aztertu zuten Mankomunitatearen
gaia, bidali zitzaien estatutuen testua irakurriz. Bertan erabaki zuten
artikulatu osoa onartzea, baldin eta Aramaio herria zerga eta karga berriekin
kaltetua gertatuz gero mankomunitatetik ateratzea libre bazuen. Horixe izan zen
mankomunitatearen gaineko ideia erabili zen azken aldia. Udal batzorde hari oso
denbora gutxi geratzen zitzaion. Izatez, erregistratuta dagoen azken bilera
martxoaren 14an egin zen, hileko bigarren igandean, ohitura zuten bezalaxe.
Bilera haren aktatik aldatu ditut hona, denbora gehien eraman
zieneko
zehazkizunak:
Azken aktaren sinatzaileak |
“Vista la desigualdad de los
impuestos municipales a artículos de consumo, se acuerda que el litro de aceite
se grave con cinco céntimos de impuesto en vez de cobrar los quince que se
venía cobrando hasta ahora. Al mismo tiempo se grava con quince céntimos el
litro de cerveza que sufría un impuesto de cinco céntimos y se encarga al Sr.Secretario para tomar nota de los impuestos que sufren los demás líquidos para
desgravarlos o gravarlos de forma más justa. Se acuerda gravar con una
peseta el paquete de de cohetes corrientes y
con una peseta y quince céntimos el de los llamados bombas”
Etxaferu eta txantxazko lehergailuekin amaitzen zuen udal batza hark bere agintaldiaren
bizitza. Aurki benetako lehergailu hilgarriak agertuko ziren herrian. Eta
1937ko maiatzaren 7an, udal kudeatzaile berriak elkartu ziren – Fernando Beitia
Altuberen lehendakaritzapean- alkate eta zinegotziak hautatzeko. Izen haiek,
Remigio Garro, Antonio Errasti, Juan A. Bengoa, Graciano Larrea, Jose Mª
Gardoki, Valentin Lasaga, Maximo Irasuegi eta Pio Etxebarria ziren. Idazkari
berria, Ignazio Landa, Simon Landa izan zenaren semea.
Baina hau beste aro bat
da, eta itzuliko gara hurrengo batean.
Argazkiak: JMVM, Arabako Artxiboa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina