Pabilioetako bat -urtzagintza- Zaldispe aldean, 1975ean |
Carlos Gardelek abesten zuen “Volver” tango ospetsuan: “... que
veinte años no es nada” Ez nator bat argentinarrarekin, azaltzen nahi
denaren araberakoa baita tartearen gaineko sentsazioa eta hogei urte ezer ez...
edo dena izan daiteke. Begira, bestela Unión Cerrajera S.Aren kasua.
Azaroan betetzen dira hogei urte orduko Corporación
UCEM izen ponpoxeko elkarteak txosten bat publiko egin zuela. Txostena Axel
Group deritzanak burutu zuen, Corporación UCEMen enkarguz. Axel Group 1991n
bertan sortu zen, Joaquin Tamamesen eskutik. Egun, Tamames jaunari buruz
dakiguna honako hauxe da: “Trabajo en Fundación Ananta y como consultor
independiente de empresas. Tengo tiempo disponible para participar en consejos
de administración y comités estratégicos. Especialidades: Fusiones y
adquisiciones, estrategia. Conferenciante sobre tema de valores y
espiritualidad" (1) Julio Caro Barojak esan ohi zuenez, laguntza eske ez da
denbora libre larregi dutenengana jo behar, gaitasun gutxiko seinalea baita ezer egin gabe egotea.
Axel Groupen txosteneko aurre aldea |
Axel Groupek, beraz, Jesus Lobok
presiditzen zuen Corporación UCEMen eskabidea jaso ondoren, lanari ekin zion.
Txostenaren 47 orrialdetako irakurketak argi azaltzen duenez, axelkideak ez
ziren Arrasatetik azaldu eta ikerketa Loboren zuzeneko agindupean zeuden
pertsonek eskainitako informazioarekin osatu zuten.
Ez noa txosteneko datu zehatz
guztiekin irakurlea aspertzera; behintzat, gaurko ekarpen honetan. Agian,
besteren batean luzatuko dut informazioa, berrogeita hamar urtez Arrasateko
enpresarik enblematikoa izan zenaren heriotza nolakoa izan zen ulertzeko
interesgarria dela iruditzen baitzait.
Sarreratxoan honela dio
txostenak: “En el espacio de tres
años, Corporación Ucem ha definido adecuadamente un proyecto de conglomerado
industrial y de servicios a partir de un balance saneado y bien capitalizado”
Ikaragarria da, dena den, Axelek
zehazten duena: “Para el análisis ha sido utilizada la cuenta de resultados
proforma de 1990, así como las estimaciones para 1991” Hau da, inondik ere
ez zituzten errealitate beltza adierazten zuten emaitza kontuak eta balantzeak
erabili! Jesus Loboren estrategiarekin lerrotuta zeuden legionarioek
eskainitako informazio faltsuan oinarritu ziren, beraz, axelkideak.
UCEMen 1991ko enpresen zerrenda |
Artean Corporación UCEMek
Burtsan kotizatzen zuen eta txostenean halako harribitxia irakur daiteke: “La
relativamente pobre evolución bursátil de este grupo es parcialmente debida a
su muy escaso conocimiento por parte del mercado, que no ha discernido
adecuadamente la separación de los negocios del grupo y la discreta y eficaz
enajenación o cierre de las líneas tradicionales deficitarias. Corporación Ucem
cumple con las condiciones fundamentales necesarias como para que la cotización
tienda a aproximarse gradualmente al valor contable de la compañía”
Goiko laukian ikus daiteke
zertan zetzan Corporación UCEMek “bere altxortxat” zeukan inperioa. Roneoren
indarra azpimarratzen zen eta haren inguruan pibotatu nahi bide zuten taldea,
hori bai, dibertsifikazio zabalarekin: Bulegoetako Ekipamendua, Metalurgia,
Aisialdi eta Turismoa, Higiezin-sektorea eta abar.
Ezkerrean sarrailgintzako | biltegiak 1977an |
Txostena egin zen urtean, UCEMen
akziodunak 2.200 inguru ziren. Gehiengoa, Hi-Tec Jesus Loboren enpresak (%15´5)
eta Jose María Loizagaren Mercapitalek (%22) zeukaten.
Hogei urteren buruan, Tamamesek hitzaldiak ematen ei ditu
espiritualtasunari buruz. Eta, ongi dakigun bezala, Unión Cerrajera izan zena
guztiz desagertu da. Historia hutsa dugu. Txosten hartatik hogei urte
gehiagorik eman ez den arren... eternitatea dirudi, ezta?
Bideo
bat jarri dut, Unión Cerrajera S.A zenaren Arrasateko eraikinak
lurreratzen hasi zirenekoa. Eusebio Iñarrak grabatu zituen irudiak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina