urria 15, 2025

ARRASATE HIZTEGI GEOGRAFIKO HISTORIKOAN. 1802




Arrasateko historiari buruz nola edo hala aritu diren adituen artean badugu bat, Frantzisko Javier Martinez Marina, bere ekarpena “Diccionario Geográfico Histórico de España” deritzan bilduman 1802an aurkeztu zuena. Hiztegiaren ideia Espainiako Historiako Errege Akademian sortu zen eta Martinez Marinari egokitu zitzaion Araba osoko herrien deskribapena gehi Gipuzkoako zenbaitena. Egilea, asturiarra jaiotzez 1754an, apaiz izateaz gain zuzenbidearen historialaria zen eta filologoa. 

Arrasateri (Mondragoni) dagokion deskribapena bi zatitan dago banatuta: alde
Martinez Mariana
batetik artziprestazgoa eta bigarrena herriari berari begira. Kontuan eduki behar dugu historiografia XVIIIaren amaieran finkatu gabe zegoela eta ahaleginak egiten dituen arren Martinez Marina, gaurko talaiatik aztertuta, zenbait hutsetan erortzen da. Barkagarria, guztiz,  gaur dakigunetik historiaren gaineko ikasketak aurrera joan direla frogatzen baita. 

Hiztegian agertzen den bezala dakart hona Arrasate (Mondragon)en gainekoa.







 






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina