Arrasateko historiari buruz nola edo hala
aritu diren adituen artean badugu bat, Frantzisko Javier Martinez Marina, bere
ekarpena “Diccionario Geográfico Histórico de España” deritzan bilduman 1802an aurkeztu
zuena. Hiztegiaren ideia Espainiako Historiako Errege Akademian sortu zen eta
Martinez Marinari egokitu zitzaion Araba osoko herrien deskribapena gehi
Gipuzkoako zenbaitena. Egilea, asturiarra jaiotzez 1754an, apaiz izateaz gain zuzenbidearen
historialaria zen eta filologoa.
Arrasateri (Mondragoni) dagokion deskribapena
bi zatitan dago banatuta: alde
batetik artziprestazgoa eta bigarrena herriari
berari begira. Kontuan eduki behar dugu historiografia XVIIIaren amaieran finkatu gabe
zegoela eta ahaleginak egiten dituen arren Martinez Marina, gaurko talaiatik
aztertuta, zenbait hutsetan erortzen da. Barkagarria, guztiz, gaur dakigunetik historiaren gaineko ikasketak
aurrera joan direla frogatzen baita.
![]() |
| Martinez Mariana |
Hiztegian agertzen den bezala dakart hona Arrasate (Mondragon)en gainekoa.











iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina