abendua 21, 2016

GABON KANTA HISTORIKOAK ARRASATEN

Hona gaurko ekarpentxo honetan, Arrasaten abestu izan diren bi gabon kanta zoragarri. Kronologikoki, lehena, Arrasaten bertan irudikatzeko XVIII. mendean idatzitako “Actto para la Noche Buena”  antzezlanetik aterata dago. Aramaion jaiotako Pedro Ignazio de Barrutia Basagoiti arrasatearrak idatzi zuen antzezlana. Honela dio gabon kantak:




 Gaur dala gabon gaua, gaur dala gabon
Egun egiten jaku Jangoikoa gizon
Osbegi dambolinak, lutua ken bidi
Fiesta dagiogun infante oneri.

Zerureanik dator gure artera
Erratuai bidía erakustera
Emaitera dator milla barri on
Gaur egiten jaku Jangoikoa gizon.

Ezta besteren eske biotzak bakarrik
Beretzat gura ditu beste bagarik
Kunplidu egiozu Jaun oni naia
Beroni sal-erozuz biotz guztia.

Bigarrena XIX-XX. mendeen zubian dago. Aramaioko Bizente Goikoetxea handiak idatzi zuen musika eta batez ere Arrasateko Parrokiako Abesbatzak abestu du hamarkadatan, David Arzamendi zenaren eraginez. Hona hemen:

Argi berria heldu zaigu
Gizon guztiak argitzen ditu
Zatoz egiz argi zeran zu, gure Jesus.

Argi berria heldu zaigu, aleluya
Gizon guztiak argitzen ditu
Zatoz egiz argi zeran zu, gure Jesus.

Goi aingeruak ots egin du
Goien goien Jainkoa goraldu
Gogo onekoak pakea hartu
Heldu zaigu.

Goazen, goazen ta auzpez gurtu
Hemen, hemen gure Jainkoa
Belengo estalpean jaioa
Gure Jesus gure Jainkoa.
Aleluya.

Bi kantekin grabatutako bideoak ikus daitezke, honako helbide hauetan. Lehena, Doke Antzerki Taldeak 2006an ekoizturiko obrari dagokio. Eta bideoan, Arrasateko Portaloi Koroak abesten du.


Bigarrena, 2016ko abenduaren 2an, Aramaioko Parrokian Arrasateko Parrokiako Abesbatzak, Aramaioko Bizente Goikoetxea Abesbatzarekin konpartituriko kontzertuaren zati bat da.

Informazio gehiago:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina