Hona gaurko ekarpentxo honetan, Arrasaten abestu
izan diren bi gabon kanta zoragarri. Kronologikoki, lehena, Arrasaten bertan irudikatzeko
XVIII. mendean idatzitako “Actto para la Noche Buena” antzezlanetik aterata dago. Aramaion jaiotako Pedro
Ignazio de Barrutia Basagoiti arrasatearrak idatzi zuen antzezlana. Honela dio
gabon kantak:
Gaur dala gabon gaua, gaur dala gabon
Egun egiten jaku Jangoikoa
gizon
Osbegi dambolinak, lutua
ken bidi
Fiesta dagiogun infante
oneri.
Zerureanik dator gure
artera
Erratuai bidÃa
erakustera
Emaitera dator milla
barri on
Gaur egiten jaku Jangoikoa
gizon.
Ezta besteren eske biotzak
bakarrik
Beretzat gura ditu beste
bagarik
Kunplidu egiozu Jaun oni
naia
Beroni sal-erozuz biotz
guztia.
Bigarrena XIX-XX. mendeen zubian dago. Aramaioko
Bizente Goikoetxea handiak idatzi zuen musika eta batez ere Arrasateko
Parrokiako Abesbatzak abestu du hamarkadatan, David Arzamendi zenaren eraginez.
Hona hemen:
Argi berria
heldu zaigu
Gizon guztiak
argitzen ditu
Zatoz egiz argi
zeran zu, gure Jesus.
Argi berria
heldu zaigu, aleluya
Gizon guztiak
argitzen ditu
Zatoz egiz argi
zeran zu, gure Jesus.
Goi aingeruak
ots egin du
Goien goien
Jainkoa goraldu
Gogo onekoak
pakea hartu
Heldu zaigu.
Goazen, goazen
ta auzpez gurtu
Hemen, hemen
gure Jainkoa
Belengo
estalpean jaioa
Gure Jesus gure
Jainkoa.
Aleluya.
Bi kantekin grabatutako bideoak ikus daitezke, honako helbide hauetan. Lehena,
Doke Antzerki Taldeak 2006an ekoizturiko obrari dagokio. Eta bideoan,
Arrasateko Portaloi Koroak abesten du.
Bigarrena, 2016ko abenduaren 2an, Aramaioko Parrokian Arrasateko Parrokiako
Abesbatzak, Aramaioko Bizente Goikoetxea Abesbatzarekin konpartituriko kontzertuaren
zati bat da.
Informazio
gehiago:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina