Erlojuaren martxa etengabeak urteak ekarri
eta eroaten ditu. Oroimenean gera daitezkeen uneak zahartu egiten diren neurrian
halako lanbro nostalgiko batek estaltzen ditu, betiko galdera sorraraziz:
hobeak izan al ziren iraganekoak? Neurtzerik ez dugunez, diferenteak izan
zirela epaitu behar da, ez baitzaigu beste irtenbiderik geratzen.
Atzean geratu ziren Flandes musika banda militarraren erakustaldiak. Usakume tiraketak ere iraganeko ohitura ez osasungarria dugu.Zekorketak, zorionez, desagertu egin ziren gure ingurutik... nahiz eta oraindik ere arrastoren bat agertzen den Erdiko kaletik gora... zezen plaza mugikorreraino. Esandakoa: jaiak diferenteak ditugu!
Gaur, duela hirurogei urteko sanjuanak
gogoratu nahi ditut. Norbaitek – arrazoi konkreturen batengatik- oraindik
gogoan baditu, malenkonia puntu batekin errepasatuko ditu 1956an bizi
izandakoak. Ezingo duena da, ordea, haiek gaur eguneko eszenategira aldatzea.
Beraz, presta gaitezen aurtengo jaiak ospatzera eta astin dezagun
oroitzapenetako kutxa, nola dibertitzen ginen ez ahazteko.
Hona hemen, 1956ko jai egitarau ofiziala, herriko Udalak osotua.
Atzean geratu ziren Flandes musika banda militarraren erakustaldiak. Usakume tiraketak ere iraganeko ohitura ez osasungarria dugu.Zekorketak, zorionez, desagertu egin ziren gure ingurutik... nahiz eta oraindik ere arrastoren bat agertzen den Erdiko kaletik gora... zezen plaza mugikorreraino. Esandakoa: jaiak diferenteak ditugu!
Jai diferente gehiago, 1970ean:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina