Besahezurra, lau angelutatik |
Titulu horrekin artikulu bat publikatu berri dut Euskonews
aldizkarian. Idazki horren bitartez aurkikuntzaren efemeridea gogoratu nahi
izan dut, iruditzen baitzait oso garrantzitsua dela behar bezala jabetzea Jose
Migel Barandiaranen lan taldearen deskubrimenduaz.
On Jose Migel Lezetxikin |
Bigarren aroko Lezetxikiko kanpainak 1956an hasi ziren
eta denboraldi bakoitzean historiaurreko gizakiaren aztarnekin topo egin
bazuten ere, ez zen gertatu 1964ko abuztuaren 20ra arte giza besahezurra lurpetik
atera zutela. Euskal Herriko giza hezurrik zaharrena dugu, duela 250.000 urte
ingurukoa izan daitekeena.
Irakur Euskonewseko artikulua:
Argazkiak:
Besahezurra: Munibe aldizkaria
Lezetxiki: Jose Migel Barandiaran Fundazioa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina