abendua 18, 2013

TXERRIAREN ZOZKETA ARRASATEN 1872an



Txerriaren zozketarako txartela, 1872

Santamasetako txerriaren zozketa ez da gaurko kontua. Aspaldiko ohitura dugu, txerriak  toki garrantzitsua izan baitu gure bizitza-usadioetan, baserri kulturari lotutakoetan, batez ere. Arrasateko Santamasetako azokaren jatorria XIV mendean kokatu behar da. 

Harriduraz irakurtzen dugu “Santo Tomas azoka”ri buruz, denon diruarekin Eusko Jaurlaritzak sostengaturiko hiru.com web orrian:

“Hiri eta herri askotan ospatzen da azoka hau, Bilbon eta Donostian egiteaz gain, Arrasaten… Azoka honen jatorria XIX. mendean dago. Garai hartan baserri gehienak maizterren esku zeuden, beraiek lantzen zituzten lurrak eta gobernatzen zituzten abereak” 

Halakoak irakurri behar oraindik ere! Ia-ia urteroko ariketa daukat honako hau: arren, jo ezazue  ondoko helbide horretara eta jakingo duzue noiztik datorkigun arrasatear azoka:
 


Gaurkoan, dena-den, XIX mendean Arrasaten izan zen zozketa baten txartela erreproduzitu nahi izan dut, besterik gabe. Miguel Madinabeitiaren paperen artean aurkitu nuen eta polita iruditu zait hona aldatzea. Veloiko erreal bat zen txartelaren prezioa. Diru bilketa herriko ospitalerako erabiltzen zen. Eta 3597 zen Madinabeitiaren zenbakia. Zozketa abenduaren 24an egin zen.

Arrasateko idazkaria izan zenak ez zigun argitu nor izan zen irabazlea.   Izango al da aurten 3597 zorioneko zenbakia?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina